Bi milatik gora euskaldun beren burutazio, gogoeta eta kritikak euskaraz plazaratzen. Blogari izan gabe blogetako erantzunetan parte hartzen dutenen kopurua ere erantsibehar zaio aurreko kopuruari… Historian zehar noiz jardun du hainbeste jendek euskaraz idazten?
Anjel Lertxundi: Zortzi probintzi (2007)
SARRERA
Lan honen helburua da zehaztea zenbateraino den Aurki.com batzailea sareko euskal –hots, euskarazko-- produkzioaren ispilu 2005eko irailetik 2006ko irailera, urtebetekoepean alegia. Ikasi nahiko genuke, halaber, euskarazko eduki elektronikoen irakurleek zelan kudeatzen duten informazioa, eta Aurki.com-ek zenbateraino laguntzen diensaihesten informazio gainkarga, hedabide elektronikoen hazkunde etengabeak sortzenduena.
Gaiaren interesa
Aukeratu dugu gai hau, blogak sortu zirenetik berauen gainean izan dugun interesagatik.Izan ere, hedabide elektronikoen inguruan hasiera-hasieratik sortu baitira sorkuntza etaadierazpide libreak, blogak kasu, non erabiltzailea jaun eta jabe den, eta edita dezakeenedukia nahi erara, inolako traba barik. Blogek, gainera, aukera ematen dute edukiak partekatzeko, orain arte sekula ez bezala, edozein irakurle harpidetu daiteke-eta edukihorietara, eta bere jarioan jaso, edukiak argitaratu ahala. Horrezaz gain, ikerketa honenegilea aspalditxo dabil euskal blogosferan murgilduta, berau sortu zenetik, hasieranSustatu.com talde-blogean laguntzen, euskaraz sortutako lehen blogean, eta gero bere blogetan idatzita: Faroan, non adierazten dituen bere gauzak; egiten ditu, halaber,Gizakom, HUHEZIren Giza Zientzien Departamentuarentzat egina, eta Farozaina,azken hau
tumblelog
bat, blogen aldaera bat, eduki laburrak-eta argitaratzeko. Blogeneztanda horrek ekarri du batzaileen beharra, erreminta batzuk ia ezinbestekoak blog etawebgune dinamikoen ugaritasuna kudeatzeko. Bestalde, euskararen historian hainbestetren huts eginda —gogoan izan zein berandu iritsi ziren gurera moldiztegia, egunkaria,irratia eta telebista—, behingoz, euskarak berehala egin ditu bere blogek eta batzaileek 3
Add a Comment