Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Save to My Library
Look up keyword
Like this
1Activity
0 of .
Results for:
No results containing your search query
P. 1
Behatoki Soziala - 2010eko udaberriko Txostena

Behatoki Soziala - 2010eko udaberriko Txostena

Ratings: (0)|Views: 11 |Likes:
Published by Lokarri
Bake Prozesuaren Behatoki Sozialaren 2010eko udaberriko Txostena
Bake Prozesuaren Behatoki Sozialaren 2010eko udaberriko Txostena

More info:

Published by: Lokarri on Nov 17, 2010
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

11/17/2010

pdf

text

original

 
2010eko Udaberriko Txostena
Aurkezpena.Bakeranzko prozesuaren egoera.Egindako ekarpen batzuk.Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa.Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake prozesu berri bat bultzatzeko.2491012
 
2
Aurkezpena
2009ko uztailaren 23an aurkeztu zuen Lokarrik, hau da, akordioaren eta kontsultaren aldeko herritarren Sareak,bake-prozesuaren egoerari buruzko txostena, iazko udaberriari zegokiona. Horrenbestez, bakeranzko prozesuarenBehatoki Sozialak lanari ekin zion berriro. Behatokiaren eginkizuna da herritarrek parte hartzeko gune bat sortzea,bakeari eta elkarbizitzari buruz dituzten iritzi aberasgarriak, ideia eta proposamen berriak askatasun osoz azalditzaten, hartara giza eskubideak bermatzeko eta auziak bake-bidez eta demokratikoki konpontzeko bideaeraikitzearren.Azken urtebete honetan, bost galdetegi banatu ditu Lokarrik, guztiak ere bakea lortzeko prozesuari buruzkoak. Lautxosten argitaratu ditugu harrezkero (bost, 2010eko udaberriari dagokion honako hau zenbatuz gero). Bost milaerantzun inguru jaso ditugu, eta jasotako ekarpenak aintzat hartuta egin dugu txosten bakoitza. Ez da, berez,galdeketa zientifikoa, baizik eta milaka lagunen iritzi-bilketa eta horien azterketa. Galdera-sortak erantzundituztenek, bestalde, 11.500 ideia zehatzetik gora proposatu dituzte, guztiak ere egoeraren azterketa egiteko osolagungarriak.Banatu ditugun galdetegiak ez ezik, Tokiko Behatokiak ere tresna oso baliotsua izan ditu bakeranzko prozesuarenBehatoki Sozialak. Lokarriren jardueretan laguntzen duten elkarrizketa- eta entzute-taldeetan 120 lagunek dihardute, eta hainbat gai jorratu dituzte, bakeari eta elkarbizitzari laguntzeko ezinbestekoak: biktimak etaberradiskidetzea, Ezker Abertzalearen barruko eztabaida, eta egoera desblokeatzeko eta indarkeria elkarrizketa bidezamaitzeko proposamenak.Zenbait ikuspegitatik azter daitezke bakeranzko prozesuaren Gizarte Behatokiko herritarren partaidetza-esperientziak eta haien emaitzak:-Gizarteari dagokionez, herritar guztientzako partaidetza-eremu bat sendotu da, non bakeaz eta elkarbizitzaziritzia eman nahi duen edonork duen aukera hitz egiteko eta bere ideiak besteei jakinarazteko.-Komunikazioari dagokionez, bakeranzko prozesuaren Gizarte Behatokia erreferentzia bihurtu da gai honekiko(bakea lortzea) interes handiena ageri duten gizarteko sektoreen iritzia jasotzeko.-Alderdi politiko eta erakundeei dagokienez, guztiei bidali zaizkie Lokarriren egoera-azterketak etagomendioak. Honenbestez, ideia eta proposamen zehatzak sortzen dituen ekimena dugu bakeranzko prozesuarenBehatoki Soziala, bakea lortzeko eta elkarbizitza hobetzeko ekarpenak egiten dituena.-Barne-ikuspegitik begiratuta, oso aberasgarria zaio Lokarriri Behatoki Sozialaren lana, gure herritar-sarehonen lana interesatzen zaienen iritziak hobeto jasotzen laguntzen baitigu. Horri esker, egoera bakoitzeanhelburuak zehaztasun handiagoz finkatu ahal izan ditu Lokarrik. Bestalde, jasotako proposamen guztienirakurketak eta azterketak ideia berriak ekarri dizkiote Lokarriri, hobeto lan egiteko lagungarriak guztiak ere.
 
Aski dugu adibide bat Behatoki sozialaren balioaz jabetzeko: argitaratutako txostenak ikuspegi ezin hobea dituguazken hamabi hilabeteotan egoera nola aldatu den ohartzeko. 2010eko udaberriko txostenean aztertu dugu ideiahori. Izan ere, 2009ko udaberrian zaila zen egoera, eta are gehiago hondatu zen udan; udazkenean, ordea, aukeraberri batzuk azaldu ziren, eta gizartearen itxaropena suspertu egin da horiei esker.Eskerrak ematen dizkie Lokarrik Behatoki Sozial honetara beren ideiak bidali dituzten guztiei. Gure iritzian, beteditu bakearen aldeko ekimen honek, hein handi batean, duela urtebete ezarritako helburuak. Denen iritzia entzuneta jasotzen duen lekua izatea Behatokia nahi genuke.
2010eko Udaberriko txostena
Oraingo honetan, bakeranzko prozesuaren Behatoki Sozialaren txostena egiteko oinarritzat galdetegi bat erabilidugu. Ekainean banatu genuen, eta 1.057 lagunek erantzun zuten. Tokiko Behatokiek ez dute bilerarik egin,Lokarriren sarea Bruselako Adierazpenaren aldeko kanpainan aritu baita buru-belarri, hura hedatzen eta harenaldeko atxikimenduak bilatzen.Hiruatal ditu txostenak:1- Bakeranzko prozesuaren egoera. Galdetegiak emandako emaitzen azterketa.2- Bakeranzko prozesuaren egoeraren azterketa.3- Lokarriren gomendio eta konpromisoak bake prozesu berri bat bultzatzeko.Txosten hau argitaratu egingo du Lokarrik, eta alderdi politikoei, erakunde publikoei eta eragile sozialei ere bidalikodie, galdetegia erantzun dutenek bake-prozesuaren egungo egoeraz duten iritzia eta egiten dituzten proposamenak bertatik bertara ezagut ditzaten.3

You're Reading a Free Preview

Download
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->