AURKEZPENA
Kolonbia lan eskubideak aldarrikatzeko herrialderik arriskutsuena da. Herrialde honetan, 10 sindi-kalistatik 9 hil egiten dituzte. Erakunde sindikaletako kide diren pertsonen egoerari, giza eskubide-en aurkako bestelako gertaera batzuk gehitu behar zaizkio: lau milioi pertsona baino gehiagoriberen lurrak kendu dizkiete eta bota egin dituzte: 2002 eta 2009 bitartean, indar publikoak 1.600lagun baino gehiago epaiketaz kanpo hil ditu; 15.000 atxilotu baino gehiago desagertuta daude.Bidegabekeria horiek guztiak estatuak berak babesten ditu.Hala ere, Kolonbia Latinoamerikan «demokrazia egonkorrena» duen herrialdetzat hartzen dute. Horiinteres ekonomiko handien (Ameriketako Estatu Batuetakoak eta Europakoak) ondorio baino ezinda izan; horregatik, azken urteetan, hainbat herrialderekin merkataritza librerako itunak negoziatuditu. Gainera, Ameriketako Estatu Batuek eskualdean dituzten interesei dagokienez, posizio estrate-gikoa sendotu dute, eta horrek inguruko herrialdeetako gizarte prozesuei kalte egin die.Mendebaldeko gatazka armatu zaharrenetako baten erroak ezagutzeak, baita egungo krisi huma-nitario larrienetakotzat jotzen denari probetxua ateratzen dioten interes politikoen eta ekonomikoensarea eta herri mugimenduaren –sindikalismoa barne hartzen duena– proposamenak ere, izan zirenbesteak beste IPAR HEGOA FUNDAZIOAren arrazoiak ekainaren 3an Bilbon LUZ HELENA RAMÍREZen eskutik hitzaldia antolatzeko. Konferentziaren edukia da gure HARITIK 2010eko argial- pen honek barnebiltzen duena.Gure eskerrik beroena LUZ HELENA RAMÍREZi Kolonbiako sindikalgintzak pairatzen duen egoeralarriaren berri Euskal Herrian ematen laguntzeagatik, klase arteko elkartasuna indartzea ahalbidetuz.
LUZ HELENA RAMÍREZ
giza eskubideen aldeko ekintzaile kolonbiarra eta Estatuko Krimenen Biktimen Mugimendukokidea da eta, 2008 eta 2009 artean,
Taula Catalana per la Pau i els drets humans a Colòmbia
erakundearen bekaduna izan zen.
Kolonbiako sindikalismoaeta estatu terrorismoa