Professional Documents
Culture Documents
Euskara Nobela
Euskara Nobela
NOBELA
KATUEN DESAGERPENA
Urriaren azken astean zaude eta Halloween gauerako, gozokiak, apaingarriak
eta jantziak prestatzen zaude. Halloween gaua Igandean da eta oraindik zazpi
egun dituzu dena prestatzeko.
______________________________________________________________1
Taldearekin zure etxeko egongelan zaude, nahiko nekaturik. Bi ordu
daramazue katuen gaiari buruz hitz egiten eta zerbait jateko ordua iritsi dela
pentsatzen duzu. Sukaldera zoaz, telefonoa hartu eta bi pizza eskatzen
dituzu, bata urdaiazpikoa gaztarekin eta bestea barbakoa.
-Pizza heldu da!- oihukatzen duzu. Atea irekitzen duzu, bertan mutil
eder bat dago txano gorria daramana. Hogei euro eskatzen dizkizu. Pizzak
oso garestiak dira, baina mutila hain polita da... Logelan sartu, zure txerriaren
kutxa ireki eta dirua ateratzen duzu. Atera iristean mutila ez dago baina
pizzak bai. Bi pizzak hartu eta sukaldera eramaten dituzu. Mutila nora joan
ote den pentsatzen duzu; berdin dio gehitzen duzu zeure buruari, pizzak oso
garestiak ziren.
Taldekideak deitzen dituzu eta pizza jan ondoren filme bat ikusten
duzue. Bihar jarraituko duzue misterioari buruz hitz egiten.
Leire erdi lokartua dago, baina Junek salto batez sofatik jaitsi eta Leire
esnatzen du . Komunera korrika batean doa botaka egitera, barbakoako
pizzak gaitz egin dio.
______________________________________________________________ 2
Hurrengo egunean berriro biltzen zarete eta ongi pentsatu ondoren
erabaki bat hartzen duzu taldearekin. Misterioarekin ezin duzuela jarraitu
pentsatzen duzue eta bertan bera usten duzue. Gainera, zuk katuak gorroto
dituzu alergia eragiten dizutelako.
AMAIERA
3
Lotan geratzen zara. Iratzargailua entzun, bip, bip, bip eta jaikitzen zara.
Gose zaude eta logelatik ateratzen zara pizza hondakinen bila . Ez duzu ezer
aurkitzen eta ikusitako filma ez dago utzitako lekuan. Telefonoa hartu eta
Isabeli deitzen diozu .
Zuk agur iragarri eta telefono eskegitzen duzu. Orduan dena ulertzen
duzu:
AMAIERA
4
Lotan zaude oso ongi sentitzen zara, baina bat-batean min handia
sentitzen duzu. Ezin zara mugitu, airea falta zaizu eta ezin duzu hitz egin ezta
ohiukatu.
Motel-motel zure gorputza uzten duzu airean zabiltza eta zure gorpua
Sergio, June eta Leireren ondoan dago. Aurpegia zuri-zuri duzue eta begiak
itxirik. Airean zure lagunak ikusten dituzu, negarrez daude. Ordurantxe zu ere
negar egiten duzu dena ulertzean, ez du konponbiderik: Ez zara inoiz ere
berriro esnatuko, hil egin zara pizza posoituta baitzegoen!!!
AMAIERA
5
Hurrengo egunean, Isabelek jakinarazten dizue , bere gurasoak etxez
aldatu direla eta jakinn nahi du etxe berria ikusi nahi baduzue. Zuek
baieztatzen duzue eta etxea ikusi ondoren, han bertan jarraitzen duzue
misterioa argitzen.
Kate zuekin joateko baimena eskatzen dizue eta zuek onartzen duzue.
Tabernatik ateratzerakoan, muino batean etxe zahar bat nabarmentzen duzue
eta horrantz abiatzen zarete.
AMAIERA
6
Denbora asko daramatzazue taldea nola zatitu pensatzen. Leire eta
Sergio eztabaidan daude taldea zatitzeko modu egokia bilatzen eta zu, June
eta Isabel isilik zaudete mahaiaren izkin batean eserita.
Ordu erdi eta gero, Junek (nekatzen hasia) erraten du aski dela. Taldea
bitan banatzeko, bakoitzaren izena paper batean idatziko duzue eta poltsa
batean sartu ondoren ateratzen diren lehenengo bi izenak talde bat izango da
eta hurrengo izenak beste talde bat izango da. Ondo iruditzen al zaizue
galdetzen du. Hau adierazi eta gero, denok burutapen ona dela adierazten
duzue eta horrela egiten duzue.
Zozketa egin ostean, lehenengo taldea Leirek eta Junek osatzen dute
eta erabakitzen duzue haiek hilerrira ikertzera joatea. Bigarren taldea Isabelek
eta Sergiok osatzen dute eta haiek basora joango dira zerbait aurkitzeko
nahian.
Zure izena poltsan geratzen da eta erabaki behar duzu norekin joan:
Junerekin eta Leirerekin edo Isabel eta Sergiorekin.
______________________________________________________________7
June eta Leirerekin etxetik ateratzen zara. Laster gaua izango da eta
beldur pixka bat duzu pentsatzerakoan, hilerrian egongo zarela hotz izugarri
batekin gau osoan zehar.
Hilerria zure etxetik hurbil dago, Okina herri txikia da. Bost minututan
hilerriaren atean zaudete. Atea itxita dagoenez hura igotzen duzue eta bat-
batean hilerri barruan zaudete.
Beste bi minutu pasa eta gero, urrutitik katu bat dator eta hau etorri baino
lehen zer egin pentsatu behar duzu.
_____________________________________________________________ 8
Katua oso azkarra da eta hura jarraitzea zaila egiten zaizue. Basoa
zeharkatzen zaudete eta azkenean katua kobazulo batean sartzen da.
Kobazuloan sartzen zarete eta…
_____________________________________________________________9
… hortxe katu guztiak daude. Primerako berria da eta herritarrak
abisatzen dituzunean, korrika batean joaten dira bere katuak berreskuratzea.
Jende mordoa dago eta haien artean Itsasoren katua ikusten duzu. Katua
dagoen lekuraino hurbiltzen zara, katua hartzen duzu eta korrika batean joaten
zara Itsasoren etxera.
Azkenean, denok pozik geratzen dira eta alkateak zuri eta zuri ikertzaile
taldeari domina bat ematen dizue.
AMAIERA
10
… dena ilun dago. Ezin duzue ezer ikusi eta poltsikoan pospolo kutxa bat
duzula goratzen duzu. Egur zati bat hartzen duzue eta pospolo batekin egurra
pizten duzu.
AMAIERA
11
Kobazulo ilun batean zaude. Zure poltsikotik pizkailu bat ateratzen duzu eta
pizten duzu. Hormak heze daude eta makurtuta ibiltzen zara. Hotza egiten du
bertan. June zure atzetik doa. Kobazuloan ez dago katuaren arrastorik. Bat-
batean harri bat kolpe-atzen zaitu. Zu lurrera erortzen zara konortea galduz.
Ez duzu ezer gogoratzen, ez dakizu non zauden eta hizketan ari zaizun neska
ez duzu ezagutzen.
Junek gertatu zaizuna azaltzen dizu baina ala ere ez duzu ezer gogoratzen.
Junek zutitzen laguntzen zaitu eta zu gogoz saiatu harren ezin duzu apurtu
duzulako. Junek bere mugikorra hartu eta anbulantzia bat eskatzen du.
AMAIERA
12
Isabel eta Sergiorekin joaten zara basora. Basoan ez duzue ezer ikusten
ikertzen duzunean, urtxintxa batek pizkailuak kentzen dizkizu zu konturatu
gabe. Eguna iluntzen da. Basoaren erdian zaudete, zuk kanpadenda ateratzen
duzu. Beldur zarete basoko animali basatiengatik, zu ateratzen zara egur bila
sua egiteko hotz ikaragarria egiten baitu. Egurra biltzerakoan kanpadendara
eramaten duzu. Sergio eta Isabel hotzarengatik hiltzeko zorian daude.Korrika
batean bizkar-zorrora hurbiltzen zara eta pizkailuak bilatzen hasten zara. Ez
duzue konponbiderik, Sergiok eta Isabelek ez dutelako pizkailurik.
Hamar minutu pasa eta gero Sergio eta Isabel hotzez hiltzen dira eta zu
irteerako bidea aurkitzeko nahian abiatzen zara.
Bide luze bat ikusten duzu eta ia ez zaizkizu indarrik geratzen baina
azken ahaleginarekin basotik irtetea lortzen duzu. Zure etxe zoragarria ikustean
pozez alaitzen zara.
AMAIERA
13
Basoan sartzear zaudete Sergio eta Isabelekin hitz egiten zauden
bitartean, Isabelek aitortzen dizue lau ordu geratzen direla gaua iritsi arte eta
lau ordu horiek pasa eta gero bueltatu beharko zaretela. Zuk eta Sergiok
arrazoia ematen diozue.
Basoan sartu baino lehen paktu bat egiten duzue: beti hirurok batuta
egotea momentu zail eta errezetan.
Basoan ordu bat igarotzen duzue. Nazkatzen hasiak zarete eta Sergiori
eta Isabeli gomendatzen diezu beste leku batera joatea.
________________________________________________________________________ 14
Itxoiten geratzen zarete hirurok. Nazkatuta zaudete eta ordu erdi pasa
ondoren kobazulora Leire eta June iristen dira.
AMAIERA
15
Kobazulo aurrean geratzen zara sartu gabe. Zu, Sergio eta Isabel
ikertzen zaudete aztarnak aurkitu ezin.
Sergio txiza egitera doa zuhaitzen artean, txiza egiten duen bitartean,
Isabelek zu bultzatzen zaitu hor dagoen zulo batera. Sergio txiza egitetik
etortzerakoan Isabeli galdetzen dio non zauden eta honek erantzuten dio ez
dakiela.
Bat-batean, hartz baten soinu bat entzuten duzu. Isil-isilik geratzen zara
soinu bat ere ez eragin gabe.
AMAIERA
16
Kobazuloan sartzen zarete eta atzetik zerbaitek burua astintzen dizu. Konortea
galtzen duzu eta esnatzerakoan eskuak eta oinak lotuak dituzu. Sergio zure
alboan dago. Isabelek eskuak eta oinak lotu gabe ditu eta berari laguntza
eskatzerakoan hark, zu eta Sergio pirañaz jositako igerileku batean sartzen
zaituzte.
Orduan dena ulertzen duzu. Isabel gaiztoa da eta berak kobazulora gidatu
zaituzte han zuekin akabatu ahal izateko.
AMAIERA
17
Sergio, Isabel eta zu kobazulora joaten zarete goitik behera ikertzeko.
Kobazuloa ikertzean irtenbide bat aurkitzen duzue. Pasabide luze bat da eta
hamabost minutu geroago beste ate batekin topo egiten duzue. Atea
irekitzerakoan hilerrian zaudete, harrituta geratzen zarete hilerria
kobazuloarekin lotuta egotea.
AMAIERA
18
Kobazulora heltzerakoan beldurra sentitzen duzue eta handik joatea onena dela
hautatzen duzue. Zure etxera joaten zarete bideojokoetara jolasteko. Hurrengo
egunean alkatearekin hitz egitera joaten zarete, hark iradokitzen dizue misterioa
bere eskuetan uzteko eta ez kezkatzeko.
AMAIERA
19
Kobazuloan sartzen zarete. Kobazulo barruan erraldoi batekin topo egiten
duzue, hasieran beldur zarete baina erraldoiak ongi etorriak ematen dizuenean
konfiantza izaten duzue berarengan. Ur edalontzi bat eskaintzen dizue eta zuek
irribarre batekin edaten duzue ura. Geroago, sagar batzuk eskaintzen dizue
jateko baina zuek ezeztatzen duzue. Orduan hura triste jartzen da eta beraren
sentimenduak ez zauritzeko sagarrak jaten dituzue.
Denbora pasa ahala logura zara eta bat-batean lotan geratzen zara.
Esnatzerakoan lapiko handi batean sartuta zaudete. Lapiko horretan saltsa
arraro bat dago laranja kolorekoa. Bero handia sentitzen duzue zuen azpitik.
AMAIERA
20