You are on page 1of 22

ELKARRERAGINEZKO

NOBELA

EGILEAK: June Viñegra,


Isabel Córdoba,
Leire Ruiz,
Maialen Carro eta
Sergio Perez.
IRAKASGAIA: Euskara
IRAKASLEA: Elisabeth Sagasta

KATUEN DESAGERPENA
Urriaren azken astean zaude eta Halloween gauerako, gozokiak,
apaingarriak eta jantziak prestatzen zaude. Halloween gaua Igandean da eta
oraindik zazpi egun dituzu dena prestatzeko.

Astelehenean klasean sartzen zarenean, Itsaso zure lagun mina


negarrez dago bere katua etxera ez delako itzuli atzo arratsaldean kalera joan
ostean. Negarrez egiteari usteko nahian jakinarazten diozu, arratsaldean eskola
bukatu ondoren lagunduko diozula bere katua bilatzen.

Arratsaldean zure laguna Itsasorekin joaten zara Okina herritik katua


bilatzen. Arratsaldeko zazpiak dira eta bat-batean ezkerrean dagoen etxe
batetik emakume haurdun bat ateratzen da kalera. Oso kezkatuta dirudi,
oihukatzen dago jakinaraziz bere katua ez dela etxera itzuli eta ez duela inon
ikusten.

Oso arraro iruditzen zaizu bi katu egun berberean desagertzea eta


hurrengo egunean jakitean hogeita bost katu gehiago desagertzen direla, zure
ikertzaile taldearekin hitz egitea erabakitzen duzu.

Asteazken arratsaldean bilera bat egiten duzu zure etxean katuen


misterioari buruz hitz egiteko. Sergio, Leire, June, Isabel eta zu taldea osatzen
duzue. Arazoa azaldu ondoren bi aukera proposatzen dizkiezu zure taldeari.

ZURE TALDEAREKIN BITAN BANATZEA HAUTATZEN


BADUZUE ZOAZ 7. ORRIALDEARA.

BILDUTA JARRAITZEA HAUTATZEN BADUZUE


JARRAITU ORRIALDE HONETAN.

______________________________________________________________1
Taldearekin zure etxeko egongelan zaude, nahiko nekaturik. Bi ordu
daramazue katuen gaiari buruz hitz egiten eta zerbait jateko ordua iritsi dela
pentsatzen duzu. Sukaldera zoaz, telefonoa hartu eta bi pizza eskatzen
dituzu, bata urdaiazpikoa gaztarekin eta bestea barbakoa.

Egongelara bueltatzen zara telebista jartzen duzu ea berrietan zerbait


argitzen duten katuen kontuari buruz. Etxe bat sutan erre da, auto istripu
batean hiru pertsona hil dira eta bi pertsona zauri larriak dituzte, Obamak
Gasteiz bisitatu eta hiri ederra dela erran du, baina ezertxo ere ez katuei
buruz. Oso bitxia dela uste duzu.

RIN, RIN, RIN...

-Pizza heldu da!- oihukatzen duzu. Atea irekitzen duzu, bertan mutil
eder bat dago txano gorria daramana. Hogei euro eskatzen dizkizu. Pizzak
oso garestiak dira, baina mutila hain polita da... Logelan sartu, zure txerriaren
kutxa ireki eta dirua ateratzen duzu. Atera iristean mutila ez dago baina
pizzak bai. Bi pizzak hartu eta sukaldera eramaten dituzu. Mutila nora joan
ote den pentsatzen duzu; berdin dio gehitzen duzu zeure buruari, pizzak oso
garestiak ziren.

Taldekideak deitzen dituzu eta pizza jan ondoren filme bat ikusten
duzue. Bihar jarraituko duzue misterioari buruz hitz egiten.

Filma beldurrezkoa da ”Let me in” deitzen da . Neska banpiro eta mutil


arrunt bati buruz doa.

Leire erdi lokartua dago, baina Junek salto batez sofatik jaitsi eta Leire
esnatzen du . Komunera korrika batean doa botaka egitera, barbakoako
pizzak gaitz egin dio.

June dagoeneko hobeto sentitzen da eta berriro sofan esertzen da.


Filma amaitu da eta poliki-poliki zure begiak ixten joaten dira.

JARRAITU ORRIALDE HONETAN.

______________________________________________________________ 2
Hurrengo egunean berriro biltzen zarete eta ongi pentsatu ondoren
erabaki bat hartzen duzu taldearekin. Misterioarekin ezin duzuela jarraitu
pentsatzen duzue eta bertan bera usten duzue. Gainera, zuk katuak gorroto
dituzu alergia eragiten dizutelako.

Txamarra hartzen duzue, hotz handia egiten duelako kalean.

Autobusa hartu eta poliziaren bulegora abiatzen zarete. Autobus


geltokitik jaisten zarete, kalea gorantz zeharkatu eta gozotegi batean zenbait
pasteltxo erosten dituzue. Dendatik atera eta poliziaren bulegoan sartzen
zarete peto-peto.

Bertan, bi polizia mutil daude. Zuk galdetu: -lagundu ahal gaituzue?-


Poliziak erantzun: -bai, zein arazo duzue?-

Zuek katuen misterioa azaltzen diezue eta dena poliziaren eskuetan


uzten duzue. Haiengan konfiantza duzue eta. Ziur zaudete haiek misterioa
argituko dutela eta motel eta lasai bueltatzen zarete etxera.

AMAIERA

3
Lotan geratzen zara. Iratzargailua entzun, bip, bip, bip eta jaikitzen zara.
Gose zaude eta logelatik ateratzen zara pizza hondakinen bila . Ez duzu ezer
aurkitzen eta ikusitako filma ez dago utzitako lekuan. Telefonoa hartu eta
Isabeli deitzen diozu .

-Bai ?-erantzuten dizu-. -Nor da?-.

Zuk erantzun -Kaixo Isabel! Gaur jarraituko dugu misterioarekin?

Zertaz ari zara hitz egiten?- erantzuten dizu.

Zuk agur iragarri eta telefono eskegitzen duzu. Orduan dena ulertzen
duzu:

Dena amets bat izan da!

AMAIERA

4
Lotan zaude oso ongi sentitzen zara, baina bat-batean min handia
sentitzen duzu. Ezin zara mugitu, airea falta zaizu eta ezin duzu hitz egin ezta
ohiukatu.

Motel-motel zure gorputza uzten duzu airean zabiltza eta zure gorpua
Sergio, June eta Leireren ondoan dago. Aurpegia zuri-zuri duzue eta begiak
itxirik. Airean zure lagunak ikusten dituzu, negarrez daude. Ordurantxe zu ere
negar egiten duzu dena ulertzean, ez du konponbiderik: Ez zara inoiz ere
berriro esnatuko, hil egin zara pizza posoituta baitzegoen!!!

AMAIERA

5
Hurrengo egunean, Isabelek jakinarazten dizue , bere gurasoak etxez
aldatu direla eta jakinn nahi du etxe berria ikusi nahi baduzue. Zuek
baieztatzen duzue eta etxea ikusi ondoren, han bertan jarraitzen duzue
misterioa argitzen.

Gauean, Isabelen amak etxe berrian lo egiten utziko dizue. Hurrengo


egunean, igandean herritik, buelta bat ematera zoazte. Taberna batean sartzen
zarete, edari batzuk eskatzen dituzue eta Isabel zeribitzariarekin hizketan
hasten da. Zerbitzariak Robin du izena eta Isabelen amaren lagun bat da.
Honek bere alaba aurkezten dizue. Bere alabak Kate du izena.

Kate zuekin joateko baimena eskatzen dizue eta zuek onartzen duzue.
Tabernatik ateratzerakoan, muino batean etxe zahar bat nabarmentzen duzue
eta horrantz abiatzen zarete.

Etxeko ate nagusiaren aurrean zaudete. Atea irekitzean, soinu


desatsegina entzuten duzue, eta lurreko zurarekin kontra egiten duen zarata.
Barruan zaudete, bat-batean egongelan dagoen ate batetik soinu bitxi zamar
batzuk entzuten dituzue. Ate horretara hurbiltzean, poliki-poliki, Sergiok atea
irekitzen du, zu, June, Leire eta Isabel Sergioren atzean zaudeten bitartean.
Harrituta geratzen zarete katu desagertu guztiak bertan aurkitzean.

Horrela, zuen ikertzaile lana amaitzen duzue baina oraindik, ez


argitutako galdera batzuk buruan dituzu: nola heldu dira katuak gela horretara
eta nork eraman ditu?...

AMAIERA

6
Denbora asko daramatzazue taldea nola zatitu pensatzen. Leire eta
Sergio eztabaidan daude taldea zatitzeko modu egokia bilatzen eta zu, June
eta Isabel isilik zaudete mahaiaren izkin batean eserita.

Ordu erdi eta gero, Junek (nekatzen hasia) erraten du aski dela. Taldea
bitan banatzeko, bakoitzaren izena paper batean idatziko duzue eta poltsa
batean sartu ondoren ateratzen diren lehenengo bi izenak talde bat izango da
eta hurrengo izenak beste talde bat izango da. Ondo iruditzen al zaizue
galdetzen du. Hau adierazi eta gero, denok burutapen ona dela adierazten
duzue eta horrela egiten duzue.

Zozketa egin ostean, lehenengo taldea Leirek eta Junek osatzen dute
eta erabakitzen duzue haiek hilerrira ikertzera joatea. Bigarren taldea Isabelek
eta Sergiok osatzen dute eta haiek basora joango dira zerbait aurkitzeko
nahian.

Zure izena poltsan geratzen da eta erabaki behar duzu norekin joan:
Junerekin eta Leirerekin edo Isabel eta Sergiorekin.

JUNEREKIN ETA LEIREREKIN HILERRIRA JOAN NAHI


BADUZU GERATU ORRIALDE HONETAN.

ISABELEKIN ETA SERGIOREKIN BASORA JOAN NAHI


BADUZU ZOAZ 13. ORRIALDERA edo 14. ORRIALDERA.

______________________________________________________________7
June eta Leirerekin etxetik ateratzen zara. Laster gaua izango da eta
beldur pixka bat duzu pentsatzerakoan, hilerrian egongo zarela hotz izugarri
batekin gau osoan zehar.

Hilerria zure etxetik hurbil dago, Okina herri txikia da. Bost minututan
hilerriaren atean zaudete. Atea itxita dagoenez hura igotzen duzue eta bat-
batean hilerri barruan zaudete.

Momentu horretan katu bat korrika batean pasatzen da eta beraren


atzetik joatea erabaki baino lehen dagoeneko hilobien artean desagertu da.
Orduan, esertzen zara beste katu bat ikusi arte.

Beste bi minutu pasa eta gero, urrutitik katu bat dator eta hau etorri baino
lehen zer egin pentsatu behar duzu.

KATUA JARRAITU NAHI BADUZU ZOAZ 11.


ORRIALDERA.

HILERRIAN GERATU NAHI BAZARA JARRAITU


ORRIALDE HONETAN.

_____________________________________________________________ 8
Katua oso azkarra da eta hura jarraitzea zaila egiten zaizue. Basoa
zeharkatzen zaudete eta azkenean katua kobazulo batean sartzen da.
Kobazuloan sartzen zarete eta…

NAHI BADUZU NOBELA GAIZKI AMAITZEA ZOAZ 11.


ORRIALDERA.

NOBELA ONDO AMAITZEA NAHI BADUZU JARRAITU


HURRENGO ORRIALDEAN.

NAHI BADUZU NOBELA EZ ONDO EZ TXARTO


AMAITZEA JOAN ZAITEZ 12.ORRIALDERA.

_____________________________________________________________9
… hortxe katu guztiak daude. Primerako berria da eta herritarrak
abisatzen dituzunean, korrika batean joaten dira bere katuak berreskuratzea.
Jende mordoa dago eta haien artean Itsasoren katua ikusten duzu. Katua
dagoen lekuraino hurbiltzen zara, katua hartzen duzu eta korrika batean joaten
zara Itsasoren etxera.

Itsasoren etxearen ate aurrean zaude eta atea jo ondoren Itsasok


irekitzen dizu. Orduan katua erakusten diozu eta Itsasok bere katua egoera
onean dagoela ikusterakoan besarkada handi bat ematen dizu.

Azkenean, denok pozik geratzen dira eta alkateak zuri eta zuri ikertzaile
taldeari domina bat ematen dizue.

AMAIERA

10
… dena ilun dago. Ezin duzue ezer ikusi eta poltsikoan pospolo kutxa bat
duzula goratzen duzu. Egur zati bat hartzen duzue eta pospolo batekin egurra
pizten duzu.

Kobazuloa goitik behera arakatzen duzue baina katuen arrastorik ez


duzue aurkitzen. Bat-batean eztanda bat entzuten duzu. Zapala apurtzen hasia
da eta zoritzarrez ez dizu denborarik ematen kobazulotik ateratzeko. Harri
erraldoi bat buruan ematen dizu eta hiltzen zara.

AMAIERA

11
Kobazulo ilun batean zaude. Zure poltsikotik pizkailu bat ateratzen duzu
eta pizten duzu. Hormak heze daude eta makurtuta ibiltzen zara. Hotza egiten
du bertan. June zure atzetik doa. Kobazuloan ez dago katuaren arrastorik. Bat-
batean harri bat kolpe-atzen zaitu. Zu lurrera erortzen zara konortea galduz.

-Ongi zaude?- galdetzen dizu Junek.

Ez duzu ezer gogoratzen, ez dakizu non zauden eta hizketan ari zaizun
neska ez duzu ezagutzen.

-Nor zara?-galdetzen diozu-.

Junek gertatu zaizuna azaltzen dizu baina ala ere ez duzu ezer
gogoratzen. Junek zutitzen laguntzen zaitu eta zu gogoz saiatu harren ezin
duzu apurtu duzulako. Junek bere mugikorra hartu eta anbulantzia bat
eskatzen du.

Hamabost minutu itxoiten duzue kobazuloan, ez dago katuaren


aztarnarik. Orduan anbulantziaren nino-ninoa entzuten duzue. Minutu batzuk
geroago ospitale batera eramaten zaituztete. Ospitalean lotailu bat jartzen
dizute hankan, baina oroipena noiz bueltatuko zaizun ez dakite.

Zure gurasoek etxera eramaten zaituzte. Oroimena bueltatu arte etxean


egongo zara.

Ez duzu ongi gogoratzen zergatik zeunden kobazuloan, baina zure


lagunek azaldu dizuten misterioa bost axola zaizu.

AMAIERA

12
Isabel eta Sergiorekin joaten zara basora. Basoan ez duzue ezer ikusten
ikertzen duzunean, urtxintxa batek pizkailuak kentzen dizkizu zu konturatu
gabe. Eguna iluntzen da. Basoaren erdian zaudete, zuk kanpadenda ateratzen
duzu. Beldur zarete basoko animali basatiengatik, zu ateratzen zara egur bila
sua egiteko hotz ikaragarria egiten baitu. Egurra biltzerakoan kanpadendara
eramaten duzu. Sergio eta Isabel hotzarengatik hiltzeko zorian daude.Korrika
batean bizkar-zorrora hurbiltzen zara eta pizkailuak bilatzen hasten zara. Ez
duzue konponbiderik, Sergiok eta Isabelek ez dutelako pizkailurik.

Hamar minutu pasa eta gero Sergio eta Isabel hotzez hiltzen dira eta zu
irteerako bidea aurkitzeko nahian abiatzen zara.

Bide luze bat ikusten duzu eta ia ez zaizkizu indarrik geratzen baina
azken ahaleginarekin basotik irtetea lortzen duzu. Zure etxe zoragarria ikustean
pozez alaitzen zara.

Hurrengo egunean besteoi gertatutakoa azaltzera zoaz, haiek broma bat


dela pentsatzen dute baina eguerdiko eleberrietan Sergio eta Isabel basoan
hilda aurkitu dituztela agertzerakoan sinisten zaituzte.

AMAIERA
13

Basoan sartzear zaudete Sergio eta Isabelekin hitz egiten zauden


bitartean, Isabelek aitortzen dizue lau ordu geratzen direla gaua iritsi arte eta
lau ordu horiek pasa eta gero bueltatu beharko zaretela. Zuk eta Sergiok
arrazoia ematen diozue.

Basoan sartu baino lehen paktu bat egiten duzue: beti hirurok batuta
egotea momentu zail eta errezetan.

basoan sartzen zarete eta ikertzen hasten zarete.

Basoan ordu bat igarotzen duzue. Nazkatzen hasiak zarete eta Sergiori
eta Isabeli gomendatzen diezu beste leku batera joatea.

Beraiek baieztatzen dute eta orduan hirurok baso sakonera joaten


zarete. Ibai bat zeharkatu eta menditxo bat igo eta gero kobazulo batera iristen
zarete. Sergiok eta Isabelek agintzen dizute bertan geratzeko.

BERTAN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JOAN ZAITEZ 16. ORRIALDERA.

BERTAN GERATZEN BAZARA BAINA INGURUA AZTERTZEN ZOAZ 17. ORRIALDERA.

KOBAZULOAN SARTZEN BAZARA ZOAZ 18 edo 21. ORRIALDERA. 17

KOBAZULOA GOITIK BEHERA AZTERTU NAHI BADUZU ZOAZ 18. ORRIALDERA.

HORTIKAN ALDE EGITEA HAUTATZEN BADUZU ZOAZ 19. ORRIALDERA.

JUNE ETA LEIRE ITXOITEN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JARRAITU HURRENGO


ORRIALDEAN.

________________________________________________________________________ 14
Itxoiten geratzen zarete hirurok. Nazkatuta zaudete eta ordu erdi pasa
ondoren kobazulora Leire eta June iristen dira.

Denok batera sartzen zarete kobazuloan, kobazuloan katu bat ikusten


duzue.

Katu horren atzetik zabiltzate, kaiola asko ikusten dituzue. Katuak


kaioletan sartuak daude. Kaiola guztiak irekitzen dituzue eta handik ihes egiten
duzue. Irteterakoan baino lehen, kobazuloaren sarbidean neskatila bat dago.
Hark katu bat darama kaiola batean. Konturatzen zarete neskatila hori Maialen
dela eta duela urte batzuk zuen ikertzaile taldeko kide bat izan zela. Harrituta
geratzen zarete Maialen berriro ikusterakoan.

Maialen zu ikusterakoan ihes egiten saiatzen da baina June, zu eta


Isabel beraren atzetik joaten zarete. Maialen harrapatu ondoren Sergiok
mugikorra hartu eta polizia deitzen du. Azkenean poliziak Maialen kartzelan
sartzen du, herritarrek haien katuak berreskuratzen dituzte eta eskerrak ematen
dizkizuete misterioa argitzeagatik.

AMAIERA
15

Kobazulo aurrean geratzen zara sartu gabe. Zu, Sergio eta Isabel
ikertzen zaudete aztarnak aurkitu ezin.

Sergio txiza egitera doa zuhaitzen artean, txiza egiten duen bitartean,
Isabelek zu bultzatzen zaitu hor dagoen zulo batera. Sergio txiza egitetik
etortzerakoan Isabeli galdetzen dio non zauden eta honek erantzuten dio ez
dakiela.

Sergio zu bilatzen hasten da, zulotik erortzerakoan orkatila apurtu duzu


eta minagatik ezin duzu hitz egin. Isabel ez da lerdoa eta zuloa estaltzeko
zenbait landare jarri ditu horregatik Sergiok ez zaitu aurkitzen.

Bat-batean, hartz baten soinu bat entzuten duzu. Isil-isilik geratzen zara
soinu bat ere ez eragin gabe.

Bitartean lurzoruaren goian egia da hartz bat dagoela. Hartza kobazulotik


atera da. Zoritxarrez Isabel hiltzen du eta Sergio amildegi batetik botatzen du.
Zu zuloan izututa geratzen zara ahotsak entzun arte eta June eta Leire etortzen
direnean haiek deitzen dituzu eta zulotik ateratzean dena kontatzen diezu eta
handik joaten zarete.
Gero herrira heltzean Sergioren gurasoei gertatutakoa jakinarazten diezu eta
kezkatuta kasua uzten duzue hirurok.

AMAIERA
16

Kobazuloan sartzen zarete eta atzetik zerbaitek burua astintzen dizu.


Konortea galtzen duzu eta esnatzerakoan eskuak eta oinak lotuak dituzu.
Sergio zure alboan dago. Isabelek eskuak eta oinak lotu gabe ditu eta berari
laguntza eskatzerakoan hark, zu eta Sergio pirañaz jositako igerileku batean
sartzen zaituzte.

Orduan dena ulertzen duzu. Isabel gaiztoa da eta berak kobazulora


gidatu zaituzte han zuekin akabatu ahal izateko.

AMAIERA
17

Sergio, Isabel eta zu kobazulora joaten zarete goitik behera ikertzeko.


Kobazuloa ikertzean irtenbide bat aurkitzen duzue. Pasabide luze bat da eta
hamabost minutu geroago beste ate batekin topo egiten duzue. Atea
irekitzerakoan hilerrian zaudete, harrituta geratzen zarete hilerria
kobazuloarekin lotuta egotea.

Hilerrian Maialen ikusten duzue. Maialen ikertzaile taldean zu egon


aurretik egon zen. Maialenek ez zaitu ikusten, orduan bitan sakabanatzen
zarete bera harrapatzeko. Sergio ,Isabel eta zu leku batetik joaten zarete, June
eta Leire beste aldetik joaten dira eta Maialen inguratu egiten duzue.
Poliziarengana eramaten duzue eta misterio alde batera utziz Halloween gaua
ospatzera joaten zarete.

AMAIERA
18

Kobazulora heltzerakoan beldurra sentitzen duzue eta handik joatea


onena dela hautatzen duzue. Zure etxera joaten zarete bideojokoetara
jolasteko. Hurrengo egunean alkatearekin hitz egitera joaten zarete, hark
iradokitzen dizue misterioa bere eskuetan uzteko eta ez kezkatzeko.

AMAIERA
19

Kobazuloan sartzen zarete. Kobazulo barruan erraldoi batekin topo


egiten duzue, hasieran beldur zarete baina erraldoiak ongi etorriak ematen
dizuenean konfiantza izaten duzue berarengan. Ur edalontzi bat eskaintzen
dizue eta zuek irribarre batekin edaten duzue ura. Geroago, sagar batzuk
eskaintzen dizue jateko baina zuek ezeztatzen duzue. Orduan hura triste
jartzen da eta beraren sentimenduak ez zauritzeko sagarrak jaten dituzue.

Denbora pasa ahala logura zara eta bat-batean lotan geratzen zara.
Esnatzerakoan lapiko handi batean sartuta zaudete. Lapiko horretan saltsa
arraro bat dago laranja kolorekoa. Bero handia sentitzen duzue zuen azpitik.

Erraldoiak sua piztu du!!

Azkenean erraldoiak afari gose bat izaten du zuek jaterakoan.

AMAIERA
20

You might also like