You are on page 1of 21

ELKARRERAGINEZKO

NOBELA

GILEAK: June Viñegra,

Isabel Córdoba,

Leire Ruiz,

Maialen Carro eta

Sergio Perez.

IRAKASGAIA: Euskara

IRAKASLEA: Elisabeth Sagasta


KATUEN DESAGERPENA

Urriaren azken astean zaude eta Halloween gauerako, gozokiak, apaingarriak eta jantziak
prestatzen zaude. Halloween gaua Igandean da eta oraindik zazpi egun dituzu dena
prestatzeko.

Astelehenean klasean sartzen zarenean, Itsaso zure lagun mina negarrez dago bere
katua etxera ez delako itzuli atzo arratsaldean kalera joan ostean. Negarrez egiteari
usteko nahian jakinarazten diozu, arratsaldean eskola bukatu ondoren lagunduko diozula
bere katua bilatzen.

Arratsaldean zure laguna Itsasorekin joaten zara Okina herritik katua bilatzen.
Arratsaldeko zazpiak dira eta bat-batean ezkerrean dagoen etxe batetik emakume
haurdun bat ateratzen da kalera. Oso kezkatuta dirudi, oihukatzen dago jakinaraziz bere
katua ez dela etxera itzuli eta ez duela inon ikusten.

Oso arraro iruditzen zaizu bi katu egun berberean desagertzea eta hurrengo egunean
jakitean hogeita bost katu gehiago desagertzen direla, zure ikertzaile taldearekin hitz
egitea erabakitzen duzu.

Asteazken arratsaldean bilera bat egiten duzu zure etxean katuen misterioari buruz hitz
egiteko. Sergio, Leire, June, Isabel eta zu taldea osatzen duzue. Arazoa azaldu ondoren bi
aukera proposatzen dizkiezu zure taldeari.

ZURE TALDEAREKIN BITAN BANATZEA HAUTATZEN BADUZUE ZOAZ


7. ORRIALDEARA.

BILDUTA JARRAITZEA HAUTATZEN BADUZUE JARRAITU ORRIALDE


HONETAN

_____________________________________________
_________________1
Taldearekin zure etxeko egongelan zaude, nahiko nekaturik. Bi ordu daramazue katuen
gaiari buruz hitz egiten eta zerbait jateko ordua iritsi dela pentsatzen duzu. Sukaldera
zoaz, telefonoa hartu eta bi pizza eskatzen dituzu, bata urdaiazpikoa gaztarekin eta
bestea barbakoa.
Egongelara bueltatzen zara telebista jartzen duzu ea berrietan zerbait argitzen duten
katuen kontuari buruz. Etxe bat sutan erre da, auto istripu batean hiru pertsona hil dira
eta bi pertsona zauri larriak dituzte, Obamak Gasteiz bisitatu eta hiri ederra dela erran
du, baina ezertxo ere ez katuei buruz. Oso bitxia dela uste duzu.
RIN, RIN, RIN...
-Pizza heldu da!- oihukatzen duzu. Atea irekitzen duzu, bertan mutil eder bat dago txano
gorria daramana. Hogei euro eskatzen dizkizu. Pizzak oso garestiak dira, baina mutila
hain polita da... Logelan sartu, zure txerriaren kutxa ireki eta dirua ateratzen duzu. Atera
iristean mutila ez dago baina pizzak bai. Bi pizzak hartu eta sukaldera eramaten dituzu.
Mutila nora joan ote den pentsatzen duzu; berdin dio gehitzen duzu zeure buruari,
pizzak oso garestiak ziren.
Taldekideak deitzen dituzu eta pizza jan ondoren filme bat ikusten duzue. Bihar
jarraituko duzue misterioari buruz hitz egiten.
Filma beldurrezkoa da ”Let me in” deitzen da . Neska banpiro eta mutil arrunt bati buruz
doa.
Leire erdi lokartua dago, baina Junek salto batez sofatik jaitsi eta Leire esnatzen du .
Komunera korrika batean doa botaka egitera, barbakoako pizzak gaitz egin dio.
June dagoeneko hobeto sentitzen da eta berriro sofan esertzen da. Filma amaitu da eta
poliki-poliki zure begiak ixten joaten dira.

JARRAITU URRENGO ORRIALDEAN.

_______________________________________________________________________2
Hurrengo egunean berriro biltzen zarete eta ongi pentsatu ondoren erabaki bat hartzen
duzu taldearekin. Misterioarekin ezin duzuela jarraitu pentsatzen duzue eta bertan bera
usten duzue. Gainera, zuk katuak gorroto dituzu alergia eragiten dizutelako.
Txamarra hartzen duzue, hotz handia egiten duelako kalean.
Autobusa hartu eta poliziaren bulegora abiatzen zarete. Autobus geltokitik jaisten zarete,
kalea gorantz zeharkatu eta gozotegi batean zenbait pasteltxo erosten dituzue. Dendatik
atera eta poliziaren bulegoan sartzen zarete peto-peto.

Bertan, bi polizia mutil daude. Zuk galdetu: -lagundu ahal gaituzue?-Poliziak erantzun:
-bai, zein arazo duzue?-
Zuek katuen misterioa azaltzen diezue eta dena poliziaren eskuetan uzten duzue.
Haiengan konfiantza duzue eta. Ziur zaudete haiek misterioa argituko dutela eta motel
eta lasai bueltatzen zarete etxera.

AMAIERA

_____________________________________________________________________________ 3
Lotan geratzen zara. Iratzargailua entzun, bip, bip, bip eta jaikitzen zara. Gose zaude eta
logelatik ateratzen zara pizza hondakinen bila . Ez duzu ezer aurkitzen eta ikusitako filma
ez dago utzitako lekuan. Telefonoa hartu eta Isabeli deitzen diozu .
-Bai ?-erantzuten dizu-. -Nor da?-.
Zuk erantzun -Kaixo Isabel! Gaur jarraituko dugu misterioarekin?
Zertaz ari zara hitz egiten?- erantzuten dizu.
Zuk agur iragarri eta telefono eskegitzen duzu. Orduan dena ulertzen duzu:

Dena amets bat izan da!

AMAIERA

______________________________________________________________________________4
Lotan zaude oso ongi sentitzen zara, baina bat-batean min handia sentitzen duzu. Ezin
zara mugitu, airea falta zaizu eta ezin duzu hitz egin ezta ohiukatu.

Motel-motel zure gorputza uzten duzu airean zabiltza eta zure gorpua Sergio, June eta
Leireren ondoan dago. Aurpegia zuri-zuri duzue eta begiak itxirik. Airean zure lagunak
ikusten dituzu, negarrez daude. Ordurantxe zu ere negar egiten duzu dena ulertzean, ez
du konponbiderik: Ez zara inoiz ere berriro esnatuko, hil egin zara pizza posoituta
baitzegoen!!!

AMAIERA

______________________________________________________________________________5
Hurrengo egunean, Isabelek jakinarazten dizue , bere gurasoak etxez aldatu direla eta
jakin nahi du etxe berria ikusi nahi baduzue. Zuek baieztatzen duzue eta etxea ikusi
ondoren, han bertan jarraitzen duzue misterioa argitzen.

Gauean, Isabelen amak etxe berrian lo egiten utziko dizue. Hurrengo egunean,
igandean herritik, buelta bat ematera zoazte. Taberna batean sartzen zarete, edari batzuk
eskatzen dituzue eta Isabel zeribitzariarekin hizketan hasten da. Zerbitzariak Robin du
izena eta Isabelen amaren lagun bat da. Honek bere alaba aurkezten dizue. Bere alabak
Kate du izena.

Kate zuekin joateko baimena eskatzen dizue eta zuek onartzen duzue. Tabernatik
ateratzerakoan, muino batean etxe zahar bat nabarmentzen duzue eta horrantz abiatzen
zarete.

Etxeko ate nagusiaren aurrean zaudete. Atea irekitzean, soinu desatsegina


entzuten duzue, eta lurreko zurarekin kontra egiten duen zarata. Barruan zaudete, bat-
batean egongelan dagoen ate batetik soinu bitxi zamar batzuk entzuten dituzue. Ate
horretara hurbiltzean, poliki-poliki, Sergiok atea irekitzen du, zu, June, Leire eta Isabel
Sergioren atzean zaudeten bitartean. Harrituta geratzen zarete katu desagertu guztiak
bertan aurkitzean.

Horrela, zuen ikertzaile lana amaitzen duzue baina oraindik, ez argitutako galdera
batzuk buruan dituzu: nola heldu dira katuak gela horretara eta nork eraman ditu?...

AMAIERA

_______________________________________________________________________6
Denbora asko daramatzazue taldea nola zatitu pensatzen. Leire eta Sergio eztabaidan
daude taldea zatitzeko modu egokia bilatzen eta zu, June eta Isabel isilik zaudete
mahaiaren izkin batean eserita.

Ordu erdi eta gero, Junek (nekatzen hasia) erraten du aski dela. Taldea bitan banatzeko,
bakoitzaren izena paper batean idatziko duzue eta poltsa batean sartu ondoren ateratzen
diren lehenengo bi izenak talde bat izango da eta hurrengo izenak beste talde bat izango
da. Ondo iruditzen al zaizue galdetzen du. Hau adierazi eta gero, denok burutapen ona
dela adierazten duzue eta horrela egiten duzue.

Zozketa egin ostean, lehenengo taldea Leirek eta Junek osatzen dute eta erabakitzen
duzue haiek hilerrira ikertzera joatea. Bigarren taldea Isabelek eta Sergiok osatzen dute
eta haiek basora joango dira zerbait aurkitzeko nahian.

Zure izena poltsan geratzen da eta erabaki behar duzu norekin joan: Junerekin eta
Leirerekin edo Isabel eta Sergiorekin.

JUNEREKIN ETA LEIREREKIN HILERRIRA JOAN NAHI BADUZU


GERATU ORRIALDE HONETAN.

ISABELEKIN ETA SERGIOREKIN BASORA JOAN NAHI BADUZU ZOAZ


13. ORRIALDERA edo 14. ORRIALDERA.

_______________________________________________________________________7
June eta Leirerekin etxetik ateratzen zara. Laster gaua izango da eta beldur pixka bat
duzu pentsatzerakoan, hilerrian egongo zarela hotz izugarri batekin gau osoan zehar.

Hilerria zure etxetik hurbil dago, Okina herri txikia da. Bost minututan hilerriaren atean
zaudete. Atea itxita dagoenez hura igotzen duzue eta bat-batean hilerri barruan zaudete.

Momentu horretan katu bat korrika batean pasatzen da eta beraren atzetik joatea erabaki
baino lehen dagoeneko hilobien artean desagertu da. Orduan, esertzen zara beste katu
bat ikusi arte.

Beste bi minutu pasa eta gero, urrutitik katu bat dator eta hau etorri baino lehen zer egin
pentsatu behar duzu.

KATUA JARRAITU NAHI BADUZU ZOAZ 11. ORRIALDERA.

HILERRIAN GERATU NAHI BAZARA JARRAITU ORRIALDE HONETAN.

______________________________________________________________________ 8
Katua oso azkarra da eta hura jarraitzea zaila egiten zaizue. Basoa zeharkatzen zaudete
eta azkenean katua kobazulo batean sartzen da. Kobazuloan sartzen zarete eta…

NAHI BADUZU NOBELA GAIZKI AMAITZEA ZOAZ 11. ORRIALDERA.

NOBELA ONDO AMAITZEA NAHI BADUZU JARRAITU HURRENGO


ORRIALDEAN.

NAHI BADUZU NOBELA EZ ONDO EZ TXARTO AMAITZEA JOAN


ZAITEZ 12.ORRIALDERA.

_______________________________________________________________________9
… hortxe katu guztiak daude. Primerako berria da eta herritarrak abisatzen dituzunean,
korrika batean joaten dira bere katuak berreskuratzea. Jende mordoa dago eta haien
artean Itsasoren katua ikusten duzu. Katua dagoen lekuraino hurbiltzen zara, katua
hartzen duzu eta korrika batean joaten zara Itsasoren etxera.

Itsasoren etxearen ate aurrean zaude eta atea jo ondoren Itsasok irekitzen dizu. Orduan
katua erakusten diozu eta Itsasok bere katua egoera onean dagoela ikusterakoan
besarkada handi bat ematen dizu.

Azkenean, denok pozik geratzen dira eta alkateak zuri eta zuri ikertzaile taldeari domina
bat ematen dizue.

AMAIERA

______________________________________________________________________10
…. dena ilun dago. Ezin duzue ezer ikusi eta poltsikoan pospolo kutxa bat duzula goratzen
duzu. Egur zati bat hartzen duzue eta pospolo batekin egurra pizten duzu.

Kobazuloa goitik behera arakatzen duzue baina katuen arrastorik ez duzue aurkitzen. Bat-
batean eztanda bat entzuten duzu. Zapala apurtzen hasia da eta zoritzarrez ez dizu
denborarik ematen kobazulotik ateratzeko. Harri erraldoi bat buruan ematen dizu eta
hiltzen zara.

AMAIERA

______________________________________________________________________11
Kobazulo ilun batean zaude. Zure poltsikotik pizkailu bat ateratzen duzu eta pizten duzu.
Hormak heze daude eta makurtuta ibiltzen zara. Hotza egiten du bertan. June zure atzetik
doa. Kobazuloan ez dago katuaren arrastorik. Bat-batean harri bat kolpe-atzen zaitu. Zu
lurrera erortzen zara konortea galduz.

-Ongi zaude?- galdetzen dizu Junek.

Ez duzu ezer gogoratzen, ez dakizu non zauden eta hizketan ari zaizun neska ez duzu ezagutzen.

-Nor zara?-galdetzen diozu-.

Junek gertatu zaizuna azaltzen dizu baina ala ere ez duzu ezer gogoratzen. Junek zutitzen laguntzen
zaitu eta zu gogoz saiatu harren ezin duzu apurtu duzulako. Junek bere mugikorra hartu eta
anbulantzia bat eskatzen du.

Hamabost minutu itxoiten duzue kobazuloan, ez dago katuaren aztarnarik. Orduan anbulantziaren
nino-ninoa entzuten duzue. Minutu batzuk geroago ospitale batera eramaten zaituztete. Ospitalean
lotailu bat jartzen dizute hankan, baina oroipena noiz bueltatuko zaizun ez dakite.

Zure gurasoek etxera eramaten zaituzte. Oroimena bueltatu arte etxean egongo zara.

Ez duzu ongi gogoratzen zergatik zeunden kobazuloan, baina zure lagunek azaldu dizuten misterioa
bost axola zaizu.

AMAIERA

______________________________________________________________________12
Isabel eta Sergiorekin joaten zara basora. Basoan ez duzue ezer ikusten ikertzen
duzunean, urtxintxa batek pizkailuak kentzen dizkizu zu konturatu gabe. Eguna iluntzen
da. Basoaren erdian zaudete, zuk kanpadenda ateratzen duzu. Beldur zarete basoko
animali basatiengatik, zu ateratzen zara egur bila sua egiteko hotz ikaragarria egiten baitu.
Egurra biltzerakoan kanpadendara eramaten duzu. Sergio eta Isabel hotzarengatik
hiltzeko zorian daude.Korrika batean bizkar-zorrora hurbiltzen zara eta pizkailuak bilatzen
hasten zara. Ez duzue konponbiderik, Sergiok eta Isabelek ez dutelako pizkailurik.

Hamar minutu pasa eta gero Sergio eta Isabel hotzez hiltzen dira eta zu irteerako
bidea aurkitzeko nahian abiatzen zara.

Bide luze bat ikusten duzu eta ia ez zaizkizu indarrik geratzen baina azken
ahaleginarekin basotik irtetea lortzen duzu. Zure etxe zoragarria ikustean pozez alaitzen
zara.

Hurrengo egunean besteoi gertatutakoa azaltzera zoaz, haiek broma bat dela
pentsatzen dute baina eguerdiko eleberrietan Sergio eta Isabel basoan hilda aurkitu
dituztela agertzerakoan sinisten zaituzte.

AMAIERA

______________________________________________________________________________13
Basoan sartzear zaudete Sergio eta Isabelekin hitz egiten zauden bitartean, Isabelek
aitortzen dizue lau ordu geratzen direla gaua iritsi arte eta lau ordu horiek pasa eta gero
bueltatu beharko zaretela. Zuk eta Sergiok arrazoia ematen diozue.

Basoan sartu baino lehen paktu bat egiten duzue: beti hirurok batuta egotea
momentu zail eta errezetan.

Basoan sartzen zarete eta ikertzen hasten zarete.

Basoan ordu bat igarotzen duzue. Nazkatzen hasiak zarete eta Sergiori eta Isabeli
gomendatzen diezu beste leku batera joatea.

Beraiek baieztatzen dute eta orduan hirurok baso sakonera joaten zarete. Ibai bat
zeharkatu eta menditxo bat igo eta gero kobazulo batera iristen zarete. Sergiok eta
Isabelek agintzen dizute bertan geratzeko.

BERTAN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JOAN ZAITEZ 16. ORRIALDERA.

BERTAN GERATZEN BAZARA BAINA INGURUA AZTERTZEN ZOAZ 17. ORRIALDERA.

KOBAZULOAN SARTZEN BAZARA ZOAZ 18 edo 21. ORRIALDERA. 17

KOBAZULOA GOITIK BEHERA AZTERTU NAHI BADUZU ZOAZ 18. ORRIALDERA.

HORTIKAN ALDE EGITEA HAUTATZEN BADUZU ZOAZ 19. ORRIALDERA.

JUNE ETA LEIRE ITXOITEN GERATZEA HAUTATZEN BADUZU JARRAITU HURRENGO ORRIALDEA

_____________________________________________________________________________________________14
Itxoiten geratzen zarete hirurok. Nazkatuta zaudete eta ordu erdi pasa ondoren kobazulora
Leire eta June iristen dira.

Denok batera sartzen zarete kobazuloan, kobazuloan katu bat ikusten duzue.

Katu horren atzetik zabiltzate, kaiola asko ikusten dituzue. Katuak kaioletan sartuak
daude. Kaiola guztiak irekitzen dituzue eta handik ihes egiten duzue. Irteterakoan baino
lehen, kobazuloaren sarbidean neskatila bat dago. Hark katu bat darama kaiola batean.
Konturatzen zarete neskatila hori Maialen dela eta duela urte batzuk zuen ikertzaile
taldeko kide bat izan zela. Harrituta geratzen zarete Maialen berriro ikusterakoan.

Maialen zu ikusterakoan ihes egiten saiatzen da baina June, zu eta Isabel beraren atzetik
joaten zarete. Maialen harrapatu ondoren Sergiok mugikorra hartu eta polizia deitzen du.
Azkenean poliziak Maialen kartzelan sartzen du, herritarrek haien katuak berreskuratzen
dituzte eta eskerrak ematen dizkizuete misterioa argitzeagatik.

AMAIERA

______________________________________________________________________15
Kobazulo aurrean geratzen zara sartu gabe. Zu, Sergio eta Isabel ikertzen zaudete
aztarnak aurkitu ezin.

Sergio txiza egitera doa zuhaitzen artean, txiza egiten duen bitartean, Isabelek zu
bultzatzen zaitu hor dagoen zulo batera. Sergio txiza egitetik etortzerakoan Isabeli
galdetzen dio non zauden eta honek erantzuten dio ez dakiela.

Sergio zu bilatzen hasten da, zulotik erortzerakoan orkatila apurtu duzu eta minagatik ezin
duzu hitz egin. Isabel ez da lerdoa eta zuloa estaltzeko zenbait landare jarri ditu horregatik
Sergiok ez zaitu aurkitzen.

Bat-batean, hartz baten soinu bat entzuten duzu. Isil-isilik geratzen zara soinu bat ere ez
eragin gabe.

Bitartean lurzoruaren goian egia da hartz bat dagoela. Hartza kobazulotik atera da.
Zoritxarrez Isabel hiltzen du eta Sergio amildegi batetik botatzen du. Zu zuloan izututa
geratzen zara ahotsak entzun arte eta June eta Leire etortzen direnean haiek deitzen
dituzu eta zulotik ateratzean dena kontatzen diezu eta handik joaten zarete.

Gero herrira heltzean Sergioren gurasoei gertatutakoa jakinarazten diezu eta kezkatuta
kasua uzten duzue hirurok.

AMAIERA

______________________________________________________________________16
Kobazuloan sartzen zarete eta atzetik zerbaitek burua astintzen dizu. Konortea galtzen
duzu eta esnatzerakoan eskuak eta oinak lotuak dituzu. Sergio zure alboan dago. Isabelek
eskuak eta oinak lotu gabe ditu eta berari laguntza eskatzerakoan hark, zu eta Sergio
pirañaz jositako igerileku batean sartzen zaituzte.

Orduan dena ulertzen duzu. Isabel gaiztoa da eta berak kobazulora gidatu zaituzte han
zuekin akabatu ahal izateko.

AMAIERA

______________________________________________________________________________17
Sergio, Isabel eta zu kobazulora joaten zarete goitik behera ikertzeko. Kobazuloa
ikertzean irtenbide bat aurkitzen duzue. Pasabide luze bat da eta hamabost minutu
geroago beste ate batekin topo egiten duzue. Atea irekitzerakoan hilerrian zaudete,
harrituta geratzen zarete hilerria kobazuloarekin lotuta egotea.

Hilerrian Maialen ikusten duzue. Maialen ikertzaile taldean zu egon aurretik egon zen.
Maialenek ez zaitu ikusten, orduan bitan sakabanatzen zarete bera harrapatzeko. Sergio
,Isabel eta zu leku batetik joaten zarete, June eta Leire beste aldetik joaten dira eta
Maialen inguratu egiten duzue. Poliziarengana eramaten duzue eta misterio alde batera
utziz Halloween gaua ospatzera joaten zarete.

AMAIERA

______________________________________________________________________________18
Kobazulora heltzerakoan beldurra sentitzen duzue eta handik joatea onena dela hautatzen
duzue. Zure etxera joaten zarete bideojokoetara jolasteko. Hurrengo egunean alkatearekin
hitz egitera joaten zarete, hark iradokitzen dizue misterioa bere eskutan uzteko eta ez
kezkatzeko.

AMAIERA

______________________________________________________________________________19
Kobazuloan sartzen zarete. Kobazulo barruan erraldoi batekin topo egiten duzue, hasieran
beldur zarete baina erraldoiak ongi etorriak ematen dizuenean konfiantza izaten duzue
berarengan. Ur edalontzi bat eskaintzen dizue eta zuek irribarre batekin edaten duzue ura.
Geroago, sagar batzuk eskaintzen dizue jateko baina zuek ezeztatzen duzue. Orduan
hura triste jartzen da eta beraren sentimenduak ez zauritzeko sagarrak jaten dituzue.

Denbora pasa ahala logura zara eta bat-batean lotan geratzen zara. Esnatzerakoan lapiko
handi batean sartuta zaudete. Lapiko horretan saltsa arraro bat dago laranja kolorekoa.
Bero handia sentitzen duzue zuen azpitik.

Erraldoiak sua piztu du!!

Azkenean erraldoiak afari gose bat izaten du zuek jaterakoan.

AMAIERA

______________________________________________________________________________20

You might also like