You are on page 1of 15

ELKARRERAGINEZKO

NOBELA

Izen-abizenak:

• Pablo Bueno 1

• Paula Manzanal 13

• Amets Núñez 18

• Anne Ramírez 22

• Zuriñe Viñegra 27

Irakaslea: Eli Sagasta

Irakasgaia: Euskera

Data: 2010-11-07
SUTEA SPUTNISS-EN

Eskola bukatu da eta uda guztietan bezala, zure familia ikustera zoaz.
Munduko leku guztietan familia duzu eta urte honetan Alemaniara joan zara
zure gurasoekin, osaba-izebak eta zure lehengusu-lehengusinak ikustera.
Trena hartzen duzue Alemaniara joateko. Bidaia luzea eta aspergarria da
baina azkenean, trena gelditzen da. Trenetik jaisten zarete, osaba eta
lehengusu-lehengusinak bertan itxaroten daude. Izeba afaria prestatzen gelditu
dela argitzen dizuete eta autoz joaten zarete etxera.
Sputniss oso handia da, mendiz inguraturik dago eta landa handiak eta
zapalak ditu. Osaba-izebaren etxea nahiko handia eta zaharra da. Autotik
jaisten zarete eta maletak hartzen dituzue. Osabak atea jotzen du eta izeba
amantal batekin eta koilara eskuan agertzen da. Oso pozik jartzen da zu
ikustean baina musurik ez ematea erabakitzen duzu, izan ere; irinaz eta
arrautzez beterik dago.
Zure lehengusuak, Ozilek, eta zure lehengusinak, Melissak, logelara
joaten laguntzen zaituzte. Ozil nahiko altua eta kirolaria zen, Melissa berriz oso
pinpirina eta xarmanta. Logela nahiko sinplea da, ohea erosoa da eta mahai
handi bat dago gela erdian.
Arropa armairuan sartu eta gero, izebaren ahotsa entzuten duzue
beheko solairutik:
-Afaltzera,-erraten du-saltxitxa goxo-goxoak daude gaur!-gehitzen du.
Afaria bukatu bezain laster ohera joaten zara, eguna oso luzea izan da
eta oso nekatuta zaude.
Hurrengo egunean, Ozil eta Melissa lagunekin elkartzen dira. Zuk
beraiekin joaten zara eta denak ezagutu eta gero, futbolera jolasten hasten
zarete.
Ozilek ostiko bat baloiari ematen dio eta hau ibaira joaten da. Ibaia estua
da eta harrizko zubi zahar batek zeharkatzen du. Uretara jaisteko bide bat
bilatzen egoten zarete eta azkenean ibaira jaistea lortzen duzue. Bat-batean
eztanda handi bat entzuten duzue. Sute handia hasi da herriko banketxean.
Aukerak:
 Bertara joan eta banketxean sartu nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.
 Auzokideak abisatu nahi badituzu, zoaz 9. orrialdera.
 Suhiltzaileei deitu nahi badiezu, zoaz 10. orrialdera.

Ziztu-bizian hartzen duzue baloia eta arnasa batean banketxe aurrean


zaudete. Leiho guztietatik sua ateratzen ari da eta jendea korrika eta oihuka
ateratzen ari da banketxeko atetik. Bizirik daudenak oraindik jende mordoa
barruan dagoela esaten dute eta Ozil eta zu, buruari bueltak eman gabe,
banketxean sartzen zarete.

Aukerak:
 Sartzean dirua ikusi eta hartzera joan nahi baduzu besteen biziaz
kezkatu gabe, jarraitu irakurtzen.
 Sartzean jendea zauriturik ikusi eta banan-banan hauek atera nahi
badituzu, zoaz 3. orrialdera.

Mukizapi bat eskatzen duzue eta honekin ahoa eta sudurra estaltzen
duzue. Barrura heltzen zarete eta jende mordoa zauriturik ikusten duzue.
Batzuek mahaiak eta aulkiak gainean dituzte eta horietako askok ezin dute
mahaiak gainetik kendu edo sugarrez inguraturik daude.
Oraindik bizirik dagoen jendeak laguntzeko eskatzen dizuete eta martxan
jartzen zarete. Lehenbiziz, emakume haurdun bat laguntzera joaten zarete.
Honek mahai pisutsu bat du gainean eta azkenean esfortzu handiz mahaia
gainetik kentzen diozue.
Beste pertsona bat laguntzera joaten zaretenean, bat-batean argi
distiratsu batek itsusten zaituzte. Argia hain indartsua da zeinek ia-ia itsu uzten
zaituzte, baina segundo batzuetan itzaltzen da. Argia zetorren lekura begiratzen
duzue eta orduan burdinazko ate lodi erdi zabal bat ikusten duzue.
Aukerak:
 Atea zabaldu eta gela batean sartu nahi baduzue, zoaz 5. orrialdera.
 Ez sartzea eta zaurituta dagoen jendea laguntzen jarraitu nahi baduzu,
zoaz hurrengo orrialdera.
Nahiz eta barruan ate deigarri bat ikusi, ate horretatik ez sartzea
erabakitzen duzue eta jendea laguntzen hasten zarete. Lehenengo umeak
ateratzen dituzue, izan ere; egoera txarrago batean daude eta zauri asko
dituzte. Umeak ateratzen hasten zaretenean, batzuk eskuak erreta dauzkatela
ikusten duzue, beste batzuek berriz, oinetan edo hanken zati batean erredurak
dituztela.
Ia-ia barruan umerik geratzen ez direnean, zure lagun batek neska txiki
eta aurpegi zikinarekin ikusten du banketxearen atzeko partean. Neska hartzera
abiatzen da. Banketxea hutsik dago, jende guztia banketxetik ateratzea lortu
duzue eta horregatik pozik zaudete. Zure lagunak, neska txikia oraindik esku
artean ditu eta bere begietan begiratzen duenean, hau ezaguna egiten zaiola
ohartzen da.
Neskari bere izena, adina, bizilekua eta bere gurasoen izenak galdetzen
dizkio. Neskatila honek azkenengo galderari erantzutean, bera adoptatua dela
esaten du, beraz bere guraso ordeen izena esaten ditu . Momentu hartan, zure
laguna neska txikia bere osaba-izebaren alaba dela konturatzen da. Zure
lagunaren osaba-izebak, haien bizitzaren azken urteak eman dituzte neska hori
bilatzen, egun batean etxetik desagertu zen-eta.

AMAIERA

1.1-Zure lagunak eta zuk, zoritxarrez, ke asko arnastu duzue eta banketxeko
ateak ireki arren, ez da ez aire asko sartu ez kea joan.

Zure laguna gaizki sentitzen hasia da baina, zuek ez diozue garrantzi


handirik ematen eta pertsonak banketxetik ateratzen jarraitzen duzue. Zure
laguna zorabiatzen hasten da eta zuek airea hartzera joatea. Kanpora doan
bitartean, zure laguna lurrera erortzen da, baina zuek oso lanpetuta zaudetenez
zaurituta dagoen jendea banketxetik ateratzen, ez zarete ohartzen konortea
galdu egin duela.
Zorte ona daukazue eta ia jende guztia atera duzue. Hiru edo lau
pertsona bakarrik barruan geratzen direnean, zaratak entzuten dituzue
banketxeko sabaiak apurtzen ari direlako,izan ere oso erreta daude. (Jarraitu)
Guztiok ke asko arnastu duzue eta gaizki sentitzen hasten zarete.
Orduan, zuen lagunari gertatzen ar zitzaiona ulertzen duzue eta zu ateratzen
zara zure laguna nola dagoen ikusteko. Hau lurrean ikustean laguntza
eskatzera joaten zara banketxetik kanpo. Bueltatzen zarenean zure lagunak
lurrean etzanda ikusten dituzu. Zorabiatuta daude esfortzuarengatik eta
kearengatik. Hauek banketxetik ateratzera abiatzen zarenean, banketxe osoa
erortzen da eta zure lagunak obra-hondakin azpian geratzen dira.

AMAIERA

1.2- Ume guztiak ateratzen dituzue eta banketxeko ateak irekitzen dituzue aire
pixka bat sartzeko. Oso zaila ikusten duzue banketxean geratzen den jende
guztia atera ahal izatea eta sua itzaltzeko moduren bat bilatzen hasten zarete.

Zu kalera ateratzen zara uraren bila, sua itzali dezan. Bitartean, zure
lagun guztiak txarrago dauden agureak eta helduak ateratzen hasten dira.
Agure batzuk hain gaizki daudenez, bi pertsonen laguntza behar dute atera
ahal izateko.

Zuk eta zure lagun batek, txarrago dauden agureak ateratzen dituzue eta
gizon bat atera nahi duzuenean, zure aitona dela konturatzen zara. Zure aitona
asmatikoa da eta ia-ia ezin du arnastu, itotzeko zorian dago. Zure amonari
deitzen diozu eta izugarri kezkatzen da gertatu dena azaltzen diozunean. Zure
amonak asko tardatzen du etortzen eta zure aitona gero eta txarrago dago.

Zure amona banketxera heltzen den momenturako, zure aitona erdi itota dago
baina amonak ekartzen duen aparatuarekin zure aitona hobetzen da.

AMAIERA
Izugarrizko gogoak dituzue ate atzean dagoena jakiteko eta irekitzea
erabakitzen duzue. Atea nahiko gogorra da eta bultzada indartsu batez atea
zabaltzea lortzen duzue. Argi distiratsua berriro azaltzen da eta etorri den
bezala desagertzen da.
Begiak irekitzen dituzue eta... ENE JAINKOA!!!, diru mordoa dago
bertan. Diruarekin liluraturik geratzen zara eta gelan sartzen zara. Orduan zure
atzekaldean Ozilen ahotsa entzuten duzu, ikaratuta dirudi eta orduan zure
burua biratzen duzu.
Diruarekin itsu geratu zarenez ez dituzu hantxe bertan zeuden bi gizon
ikusi. Beltzez jantzita zeuden eta aurpegia buru-beroki batekin estalia dute.
Nahiko altuak eta indartsuak dira eta orduan lapurrak direla konturatzen zara.
Egoera nahiko larria denez, geldirik geratzen zarete, zer egin jakin gabe.
Lapur batek bere pistola hartzen du eta gelako izkina batean esertzeko esaten
dizue. Eserita zaudetelarik, bere plana azaltzen dizuete eta mehatxaten
zaituztete, hauei dirua eta balioa duen guztia hartzen laguntzen badiezue, ez
zaituztete hilko, baina ezetz esaten baduzue, AKABO!
Aukerak:
 Lapurrak ez laguntzea erabakitzen baduzu, jarraitu irakurtzen.
 Lapurrei dirua, urrezko lingoteak eta harribitxiak hartzen laguntzen
badiezue, zoaz 7.orrialdera.

Ozilekin hitz egiten duzu eta punttu batera heltzen zarete, aski da
arazoetan sartzeaz eta oraingoan lapurrei, ez dituzuela lagunduko, esaten
diezue. Hau entzutean, lapurrak barrezka hasten dira bere hortz zikinak eta
zarpailak erakutsiz.
Barre egiten bukatzen dutenean, oraindik irribarre maltxur batekin,
aukera txarra hartu duzuela esaten dizuete eta pentsatu barik, tiro egiten
dizuete.

AMAIERA
Ozilekin hitz egiten duzu eta ez zaretenez hil naiz, lapurrak laguntzea
erabakitzen duzu. Altzatzen zarete eta lapurrek bakoitzari plastikozko poltsa
bana ematen dizuete. Apaletara abiatzen zarete eta kutxetan dauden txekeak,
urrezko lingotak,dirua, harribitxiak eta balioa duen guztia poltsetan sartzen
hasten zarete.
Prozesu honek denboralditxo bat eramaten dizue eta bukatu bezain
laster, lapurrei poltsak ematen dizkiezue. Urduri daude, izan ere; suhiltzaileen
sirena urrunetik entzuten hasia da eta azkar egin behar dute ospa kartzelara
joan nahi ez badute.
Atetik desagertu baino lehen lapurrek bi aukera ematen dizuete:
 Haiekin ez joatea erabakitzen baduzu, zoaz 8.orrialdera.
 Haiekin joatea erabakitzen baduzue jarraitu irakurtzen.

Zuek, aukera aprobetxatuz, haiekin joatea erabakitzen duzue.


Banketxetik bizirik ateraz gain, aberatsak izango zarete eta ondo biziko zarete.
Zuen bizitza planifikatzen duzue banketxetik ateratzen ari zareten bitartean.
Banketxeak badu atzekaldeko ate bat eta hortik ateratzen zarete inork
zuek ez ikusteko. Kanpoaldera heltzean ondo arnasten duzue eta dirua
banatzen hasten zarete.
Lapurrak azkar desagertzen dira eta Ozil eta zu zuen partea hartzen
duzue eta bizkarzorro batean sartzen duzue. Etxera heltzean, banketxean
gertatutakoa kontatzen duzue eta bai zure gurasoek, baita Ozilenak ere,
diruarekin geratzea adosten dute.
Suhiltzaileek sua behingoz itzali dutenean, polizia deitu dute dirua
faltatzen dela ikustean. Poliziak galdera batzuk egiten dizuete eta zuek diru
guztia beraiek eraman dutela esaten duzue eta mirari batekin atera ahal izan
duzuela.
Bi aste pasa ondoren trena hartzen duzu zure etxera bueltatzeko eta ez
zara hutsik bueltatzen, diru mordoa duzu! Ekipaje-bagoian diruz betetako bi
maleta daramatzazu.

AMAIERA
Bere gonbidapenari ezezko bat ematen diozue eta lapurrek bertan
behera uzten zaituztete. Hauek, diruz betetako poltsak hartzen dituzte eta zu
zaudeten gelatik ospa egiten dute. Banketxetik joan aurretik, lapurrek ate
guztiak izten dituzte, oso ondo gainera. Ez dago modu bakar bat ere ez
banketxetik ateratzeko.
Jendea oihuka eta negarrez hasten da. Batzuk agur esaten diote elkarri
eta besarkada handiak ematen diote elkarri. Ozilek eta zuk ez duzue amore
ematen eta banketxe osotik joaten zarete irteera bat ikusteko itxaropenarekin.
Zoritxarrez ez duzue irteerarik aurkitzen eta orain bai, agur esaten diozue
elkarri eta negarrez hasten zarete, banketxean sartzea ideia txarra izan dela
esanez.
Ozil eta zu azkenak hiltzen zarete eta oxigeno barik geratzen zaretelako
hiltzen zarete, beste batzuk, berriz, suarekin erre egin dira.

AMAIERA
Ozil eta zu auzokideei abisatzera joaten zarete .Orduan auzokide
batzuek ideia bat izaten dute, urez betetako baldeak hartzea proposatzen dute
eta hau esan bezain laster, jende guzitia baldeak ateratzen hasten da.
Herriaren enparantzara joaten dira iturritik ura hartzeko.
Zuek korrika batean arraindegira joaten zarete eta arrain-saltzaileari
balde batzuk eskatzen dizkiozue. Arrain saltzaileak ez zaituzte sinesten eta
balderik gabe geratzen zarete. Bost minutu pasa eta gero, arrain-saltzaileari
berak sutea ikusteko esaten diozue eta kalera ateratzen hau ikusteko. Sua
ikustean, baldeak eta baldeak ateratzen hasten da eta urez betetzen ditu.
Banketxera iristen zaretenean sutea oso handia da eta arraindegian
denbora asko egon zaretenez, ezin duzue gauza handirik egin.
AUKERAK:
 Euritan hastea nahi baduzu, orrialde honetako lehenego amaiera
irakurri.
 Sua herritik sakabanatzea nahi baduzu, orri honetako bigarren amaiera
irakurri.

1.-Bat-batean euritan hasten da eta guztiok oso pozik jartzen zarete, izan
ere, sutea guztiz itzaltzen da eta barruan geratzen diren pertsonak ateratzen
hasten dira, zuek hauek laguntzen dituzue. Ateratzen ari diren pertsonak pixkat
zaurituta daude, baina inor ez da hil.
Hurrengo egunean gauzak lasaiago daude eta herriko enparantzan bilera
bat egoten da, gertatutako guztia azaltzeko. Bilera amaieran Ozili eta zuri,
alkatea dagoen altarera igotzeko esaten dizuete. Pixkat harrituta zaudete eta
orduan, alkateak eskerrak ematen dizkiezue egindako guztiarengatik. Herri
guztiaren txaloak jasotzen dituzue, eta hori jasoz aparte, alkateak ausardiaren
domina ematen dizuete. Gau horreta ez duzu lorik egiten, oso pozik zaudenez.
2.-Sua gero eta indartsuagoa da eta banketxeko leihoetatik ateratzen
hasten da. Banketxe ondoan dauden etxeetaraino heltzen da eta hauek
erretzen ditu. Sua, herri erdia baino gehiago erre du eta udaletxera heltzen da.
Alkatea dago bertan, bere hitzaldia prestatzen luxuzko bulegoan.
AUKERAK:
 Alkateak atea salbatzea nahi baduzu zoaz 11.orrialdeko 2.1 amaierara.
 Alkatea erreta hiltzea nahi baduzu zoaz 11. orrialdeko 2.2 amaierara.

Ikaraturik geratzen zarete eztanda entzun eta honekin agertu den sua
ikusi ondoren. Berehala hartzen duzue baloia eta Melissak bere mugikorra
hartzen du. Herriko neska pinpirinena da eta mugikor propioa du, eskolan bere
lagunen artean mugikorraz harro ibiltzeko.
112 zenbakiak sakatu ditu eta neska batek erantzun dio:
-Hemen suhiltzaileak, zein da arazoa?-galdetu zuen.
-Sputniss herriko banketxean sute izugarria hasi da- erran dio Melissak, ia-ia
arnastu ezinik- eta gero eta handiagoa da. Mesedez, ahalik eta lasterren etorri,
arazoa oso larria da-eta-.
-Ondo, lasai egon. Suhiltzaileak bidean doaz- esan zuen neska eta berehala
elkarrizketa ebaki zuen.
Bost minutu pasa eta gero, suhiltzaileen sirenak entzuten hasten dira.
Gero eta gertuago daude, orduan, herriko bide nagusietatik sartzen dira.
Banketxeko atera heltzen dira eta tutu malguetak ateratzen hasten dira.
Izkanbila honekin auzokideak kalera ateratzen dira eta laguntzen hasten dira.
Suhiltzaileak barrura sartzen dira eta jendea ateratzen hasten dira, bitartean
zuek sua itzaltzen hasten zarete, auzokide guztiekin.
Ordu erdi igarotzen dute jendea banketxetik ateratzen, baina oraindik
sua ez da guztiz, beraz lana ez da bukatu. Jende asko zegoen banketxe
barruan eta hauen gehiengoek, gaixorik sentitzen hasten dira. Ondo dauden
auzokideek anbulantziei deitzen diete eta hauek etorri bezain laster, jendeari
kontrol bat egiten dizkie.
Pertsona bakoitzari balorazio bat egiten diote eta segun eta nola dauden,
ospitalera eramaten dituzte edo ez dituzte eramaten. Ozilen ama oso gaizki
dagoenez ospitalera eramaten dute. Zuk Ozilekin eta honen amarekin joatea
erabakitzen duzu.
Anbulantzian salto eginez igotzen zara eta gidariak motorra pizten du.
Egun horretan errepide-zirkulazioa oso handia da eta arazo mordoak izaten
dituzue autoetatik pasatzeko.

AUKERAK:
 Arazorik gabe ospitalera heldu nahi baduzu zoaz 12. orrialdera.
 Bidean zerbait gertatzea nahi baduzu zoaz 15.orrialdera.

2.1. Dena prest eduki nahi du hitzaldi bat eman baino lehen eta beti bere
hitzaldiak perfektuak izatea nahi ditu. Bere ate handia itxita du, inork ez
molestatzeko. Orduan, oihuak entzuten hasten ditu eta haserretzen da ezin
delako kontzentratu.
Baina bere belarrietarako tapoiak hartzen ditu eta jarri ondoren bere
hitzaldiarekin jarraitzen du. Beroa sentitzen hasten du eta leiho bat irekitzen du,
baina hori ez da nahikoa eta atea irekitzera doa. Atearen eskutokia hartzen du
eta biratzera doanean, minez garrasi egiten du.
Bere-bero dago eta orduan sua ikusten du atetik sartzen. Bere bulegoan,
nonbaiten, su-itzalgailu bat du baina berak ez daki non dagoen. Su-itzalgailua
bilatzen hasten da baina ez duenez aurkitzen, denbora galtzen ari dela
konturatzen da. Une horretan atea apurtzen da eta sua barruan sartzen da.
Alkatea harrapatuta dago eta orduan, leihoa ikusten du. Abiada hartzen
du eta jauzi egiten du. Alkatea ez da hiltzen, leiho azpian dagoen igerilekuan
jausten da eta horregatik ihes egitea lortzen du.

AMAIERA
2.2. Dena prest eduki nahi du hitzaldi bat eman baino lehen eta beti bere
hitzaldiak perfektuak izatea nahi ditu. Bere ate handia itxita du, inork ez
molestatzeko. Orduan, oihuak entzuten hasten ditu eta haserretuta jartzen da
ezin delako kontzentratu.
Gero eta haserreago dago eta atera hurbiltzen da. Atea irekitzen du eta
bero jasanezin batek gelan sartzen da. Alkatea garrasi egiten hasten da eta
minutu batzuetan, sua gela osotik sakabanatzen da eta alkateak ezin duenez
ezer egin, bertan hiltzen da.
Hurrengo egunean, mundu guztiko telebistetan, irratietan, egunkarietan,
etab. famatuak zarete, sua kontrolezina delako eta mendikateetatik bere kabuz
dabilelako.
AMAIERA
Ozilen amak ezin du oso ondo arnastu, beraz oxigeno mozorroa jartzen
diote. Gero eta larriago dago Ozilen ama eta lehenbailehen ospitalera heldu
behar duzue.
Sirenarekin, zure aurrean dauden autoak albo batera mugitzen dira lekua
uzteko. Azkenean ospitalearen hitzak ikusten dituzu, zuk gehien bat gurutze
gorriarengatik jakiten duzu ospitalea dela, izan ere, letra larrietan
“Krankenhaus” hitza agertzen da.
Anbulantzia gelditzen da eta honen atzeko partetik Ozilen ama ateratzen
dute. Esku-ohe batean eramaten dute gela bateraino eta mediku batek kanpoan
geratzeko esaten dizue.
AUKERAK:
 Ozilekin geratu nahi baduzu jarraitu irakurtzen.
 Etortzen ari den jendea lagundu nahi baduzu zoaz 14.orrialdera.

Orduak egoten zarete gela horren aurrean, itxaroten, zer egin jakin gabe.
Ozil gero eta urduriago dago eta zu lasaitzen saiatzen zara. Honek une
guztietan bere ama hil dela pensatzen dago. Zuk hori ez pentsatzeko esaten
diozu, bere ama atsedena hartzen egongo dela esaten diozu pixkat lasaitzeko.
Beste ordu erdi bat itxaroten egoten zarete, mediku bat atetik agertzen
den arte. Ozil zutik jartzen da baina medikuak honela esaten dio:
-Mutil, hobeto izango da esertzen bazara.
AUKERAK:
 Bere ama ondo egotea nahi baduzu zoaz 13. orrialdera.
 Bere amari zerbait gertatzea nahi baduzu, jarraitu irakurtzen.
Zuk zerbait ondo ez dela atera sumatzen duzu eta Ozili esertzeko
aholkatzen diozu. Ozil bere aulkian eserita dagoenean medikua hitz egiten
hasten da:
-Sentitzen dugu mutil, baina zure ama arnasketa geldialdi bat izan du eta ezin
izan dugu erreanimatu. Barkatu.

Ozil negarrari eta oihukari ekin dio. Zure amari deitzen diozu eta zure bila
etortzen da. Ozilen amarekin batera, beste herriko batzuek joan dira eta
biharamunean ehorzketa bat egiten da guztien omenez.

AMAIERA
-Zure ama larri dago, baina larritasun horretan ondo dago- esaten dio medikuak
Ozili-. Zenbait egun igaro beharko ditu ospitalean bere eboluzioa ikusteko,
ados?- bukatzen du Ozili galdetuz.
-Ondo- erantzuten du Ozilek.
Zuk zure gurasoei deitzen diezu eta zuen bila etortzen dira. Gau horretan
Ozilek eta zuk oso gaizki egiten duzue lo, izan ere oso kezkaturik zaudete
Ozilen amarengatik. Horrela, lo egin barik, aste bat igarotzen duzue, Ozilen
ama ospitaletik itzultzen den arte.
Festa bat antolatzen duzue bere ama hartzeko eta egun horretatik
aurrera dena ondo joaten da.

AMAIERA
Bertan itxaroten, aspertzen hasia zarete eta Ozil eta zu jendea
laguntzera zoazte. Minutu bakoitzean anbulantzia bat heltzen da pertsona
zaurituekin. Anbulantzia batean emakume haurdun bat dator, oso gaizki eta
orduan bi aukera duzue.
AUKERAK:
 Emakume hau lagundu nahi baduzu, orrialde honetako 1go amaiera
irakurri.
 Emakume hau lagundu nahi ez baduzu, orrialde honetako 2. amaiera
irakurri.

1.-Emakumea oso gaizki dago eta bere umeak ke asko arnastu du.
Umeak ostikada asko ematen dizkio, horrek esan nahi du oraindik bizirik
dagoela. Bere larritasuna ikusiz, Ozil eta zu esku-ohe bat hartzen duzue eta
emakumeari bertan etzan egiteko esaten diozue.
Gogoz bultzatzen duzue esku-ohe gurpilduna eta barruraino joaten
zarete. Bertan oihu eginez mediku bat eskatzen duzue. Berehala bat etortzen
da eta emakumea ikustean ebakuntza-gelara eramaten dute.
Emakumeak umea eduki duela eta ondo dagoela enteratzen zarete. Bere
gelara joaten zarete zorionak emateko eta emakumeak eskerrak emateko, bere
umeari Ozil izena jartzen dio.

2.- Emakumeak laguntza eskatzen dizue baina zuek ez diozue jaramonik


egiten eta hauxe lurrera erortzen da. Mediku batek minutu batzuk pasa ondoren
ikusten du eta ebakuntza-gelara eramaten du.
Azkenean, emakume horrek umea galdu egin duela eta bere buruaz
beste egin duela enteratzen zarete. Zuek oso txarto sentitzen zarete hau ez
duzuelako lagundu eta horregatik hil egin dela.

AMAIERA
Anbulantzia oso azkar dihoa eta autoak saihesten doa. Bihurgune itxi
batean auto batekin talka egiten du eta anbulantzia sakan batetik erortzen da.
Zuek anbulantzia barruan zaudete eta birak emanez jaisten ari zarete. Zuk
otoitz egiten duzu ez hiltzeko, edo behintzat bizirik ateratzeko.
ZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZZ…….
Begiak irekitzen dituzu eta buruan min izugarria sentitzen duzu. Odola
daukazu buruan baina bizirik zaude. Ozili deitzen diozu baina kolpe izugarria du
buruan eta hil dela suposatzen duzu, anbulantzia dauden bi teknikoekin batera
eta Ozilen amarekin.
Anbulantziako irratia erabiltzen duzu istripuari buruz berri emateko.
Denbora bat pasa ondoren, helikopteroak entzuten hasten zara eta pertsona
bat agertzen da autoko leihotik.
Honek zu hartzen zaitu eta helikopteraino igotzen zaitu. Bertan hesgailu
bat jartzen dizuete buruan eta anbulantzian geratzen diren pertsonak igotzen
dituzte. Ez daude hilak, konortea baino ez dute galdu!
Oso pozik jartzen zara eta helikopteroz ospitalera joaten zara. 2 egun
pasatzen dituzu ospitalean eta geroa ateratzen zara. Telebistako berrietan
agertzen zarete zuei, gertatutakoa kontatzen.
Opor hauek ahaztezinak izango dira eta eskolara bueltatitakoan,
ospetsuena zara.

AMAIERA

You might also like