You are on page 1of 24

KALTZONTZILO

ABENTURAZALEA
Xabier Olamendi

Alvaro Hernando

Iñaki Macias

Asier Ortiz de Guinea

Klara Rodeiro

Maria Rz de Erenchun
1

Zure lagun baten, Kalvin Klein-eko galtzontziloaren, jabea arropa garbitzen


dago, eta bat-batean haize bolada batek Kalvin Kleineko galtzontziloa leihotik
botatzen du, baina Kalvin Kleinekoa denez ez zaio ezer gertatzen. Orduan
Kalvin Kleineko galtzontziloak bere bidea jarraitzen du. Gero arropa garbitzeko
denda batera joaten da, garbigailu batean sartzen da, zikina dago-eta.
Garbigailutik ateratzean tanga arrosa bat ikusten du eta maitemintzen dira, bata
besteaz. Kalvin Kleineko galtzontziloa eta tanga arrosa, lanean hasten dira eta
azkenean, lortzen duten diruarekin uharte txiki-txiki bat erosten dute, bakarrik
beraientzako. Zu bere laguna zarenez beraiekin bizitzen zara.

Goizean, haiek biak zura hartzen txabola handi bat egiteko eta han zu
ere zaude animaliak ehizatzen gero jateko. Zuk haiek aurkitzen dituzu eta
Kalvin Kleineko galtzontziloarekin eta tanga arrosarekin hasten zara bizitzen,
txabola berberean. Oso ondo eramaten zara biekin, baina, Kalvin Kleineko
galtzontziloak eta tanga arrosak nahi dute zu uharte-tik joatea beraiena bakarrik
delako, baina zu oso langilea zarenez pentsatzen dute zurekin bizitzea eta
uharte-tik ez botatzea.

Hurrengo goizean, Kalvin Kleineko galtzontziloa eta tanga arrosa


ezkutaketan haritzen dira eta zuk ere jolastu nahi duzu, baina azkena izan
zarenez zuri tokatzen zaizu besteak bilatzea. Orduan bilatzen hasten zara eta
Kalvin Kleineko galtzontziloa aurkitzen duzu, baina tanga arrosa ez duzu
aurkitzen. Ordu asko pasatzen dira eta oraindik ez duzu aurkitzen, eta Kalvin
Kleineko galtzontziloa eta zu tanga arrosa bilatzen hasten zarete, oso
kezkatuta. Afaltzeko orduan oraindik ez da agertzen. Bilatzen duzue eta bat-
batean aurkitzen duzue. Pentsatzen dago. Hirira bueltatzea nahi du, baina
Kalvin kaltzontziloa, uhartean geratzea nahiago du. Zuk erabakitzen duzu. Zer
nahiago duzu?

Hirira bueltatu nahi baduzu, joan 19. orrialdera

Uhartean geratzea erabakitzen baduzu, joan 2.


orrialdera
2
Orduan hirurok joaten zarete jateko zerbait bilatzera, bestela gosez hilko
zarete uharte honetan , Kalvin itsasora joaten da eta zuk laguntzen diozu ,
Tanga berriz , irlatik buelta bat ematera joaten da, ea zerbait aurkitzen duen .

22:00ak dira , 5 ordu pasa dira , janari bila joan zinetela eta Kalvin eta zuk
kezkatuta zaudete , Tanga oraindik ez delako, heldu txabolara. Gaua da eta
bere bila bihar joango zarete.

Eguzkia irtetzen da eta Tanga oraindik ez da agertzen , orduan uharte


osotik bere bila joaten zarete,baina alferrik, 09:00ak dira, oso goiz ,oraindik
denbora duzue bilatzeko.

Orduan irlatik bilatzen hasten zarete, baina ez da agertzen , hiru buelta


eman diozue irlari, eta ez da ageri .21:30ak dira eta gaurkoz bilatzeari uztea
erabakitzen duzue . Kobazulo batean sartzen zarete , ez da ezer ikusten .
Kobazuloan lo egiten duzue.

Hurrengo egunean argia sartzen da kobazuloko zulo batetik , zuk


kobazuloan begiratzen duzu ,eta Tanga lurrean etzanda ikusten duzu , Kalvini
esaten diozu eta korrika joaten zarete Tangarengana , baina beranduegi da ,
hilda dago , kolpe handia dauka buruan eta zauri zabala bihotzean , odol asko
galdu du, orduan, oso triste, Kalvin eta zu txabolara joaten zarete .

Joan 20. orrialdera


3
Kalvin ez duzue aurkitzen eta etxera joaten zarete.Oso kezkatuta zaude,
baina berandu da; ezin zara atzerantz bueltatu.Etorkizuna da, eta pasatu behar
dena pasatzen da. Oheratzen zara, baina ezin duzu lorik egin.Txikitatik
ezagutzen duzu Kalvin, eta berarekin egondako momentu batzuk, zure burura
etortzen dira: ezagutu zenuenean, txapelketa bat irabazi
zenutenean,zineman...momentu hauek zure burura datozenean , negarra
etortzen zaizu, eta zure barruntasunak, lagun on bat galdu duzula esaten dizu.
Gauean ezin duzu lorik egin, baina ezin duzu gehiagorik egin.Lagun on bat
galtzen duzu!

AMAIERA
4
Ez dakizu zer egin, beldurra duzu, ez dakizu zer gertatzen zaion, baina zerbait
zure barruan eramaten zaitu tanga arrosa bilatzera. Parkean bilatzen ari zarela,
zure mugikorrera deitzen dizute.-Riiiiiiiiin! Riiiiiiiiin! Tanga arrosak deitzen zaitu
eta esaten du: “… etorri nire bila … Ruperto kalera 5. zenbakira, harrapatu
naute ... lagundu! ”Kalvin Kleineko galtzontziloari deitzen diozu baina ez zaitu
erantzuten, zu bakarrik joaten zara Tanga arrosaren bila. Iristen zarenean oso
hurrutiko lehio batean entzuten duzu: “Ez! Ez etorri, tranpa bat da!” Orduan
tangaren ondoan dagoen gizonak zuri tiro bat botatzen dizu, baina Puvert
aurrean jarrtzen da eta tiro hori berari ematen dio,eta hiltzen da. Gizona
begiratzen zaitu eta esaten dizu oraintxe bertan joan behar zarela, baina ez
zara joaten eta DANBA! Hiltzen zara.

AMAIERA
5
Autobuseko txoferra oso azkar dabil eta oso azkar iritsi zarete. Zu eta Tanga
autobus geltokiaren barruan dagoen liburutegi batera joaten zarete, Kalvin Klein
galtzontziloa bitartean buelta bat ematera joaten da.

Liburutegian hainbat liburu eta egunkari ikusten dituzue. Bat-batean Tangak


esaten dizu "El Correo" izeneko egunkariaren orrialde batera begiratzen:
- Aizu! Begira, hemen hainbat pisu saltzen dira, bat erosi ahal genuen eta han
bizi. Ez duzu uste?

- Bai baina.. ideia bat daukat - esaten diozu.


-Zer ideia?
- -Nik ezagutzen dudan lagun batek oso merke alokatu ahal digu pisu
bat -esaten diozu.
- -Ba, berarengana joango gara oraintxe bertan.

Kalvini deitu, dena kontatzen diozu eta zure lagun Galtzerdiarengana joaten
zarete. Hogeita hamar minutu ibili eta gero hiritik, ikusten duzue bere "Ikea"
izeneko dendan.

-Galtzerdi ! -deitzen diozu.

- Aibaaa! Zenbat denbora zu ikusi barik, zer moduz zaude ?


-Ondo baina pisu bat alokatu nahi dugu nire lagunak eta ni- kontatzen diozu.

Hamabost minutu inguru hitz-egin eta gero adierazten dizu, bere ordenagailuan
begiratzen, ez duela etxerik, bakarrik hotel bat duela. Baina arazo bat dago, oso
merke zegoen, azkenengoz egon zen familia hil zelako. Familia burua, hau da,
aita, zoratu egin zela eta bere familia hil zuela. Hortik aurrera inork ez zuela
pisu hori alokatu.

-Zuk erabakitzen duzuna egingo dugu,-baieztatzen du Tangak- zu oso azkarra


baitzara eta hoberen erabakiko duena zarelako.
- Bai arrazoia daukazu, Zer egiten dugu ? -galdetzen dizu Kalvinek.
- Ba....

Hotelean geratzen bazara joan 18.orrialdera

Kalean geratzen bazara joan 6. orrialdera

6
-Hobeto kalean geldituko gara- erabakitzen duzu.
-Bale zuk zeuk esan bezala.

Gau hartan kale bateko zaborontzi batean lo egitea erabakitzen duzue.


Hurrengo goizean, ez duzue Kalvin ikusten.

- Tanga! Ez dago Kalvin ! Non sartu da ! -ohiukatzen duzu.


- Hiritik bilatuko dugu - adierazi dizu kale hori begiratu eta gero.

Hiritik begira zaudete eta gaua heltzen da.


Kalean zegoen telefono kabina bat jotzenhasten da, behin eta berriz. Berriro
ere joeta gero hartzen duzue.

-Nor da?

- Zuek nahi duzuena daukat.

- Nor zara? Zer nahi duzu?

- Mr. Pantaloi nahiz eta sujetadore bat nahi dut eta biharko ematen ez ba
didazue Kalvin hilko dut, ah eta beste gauza bat, poliziarekin zerbait egiten
baldin baduzue zuen laguna hilko dut.Agur .

Bi ordu eta gero ia erabakita daukazue, sujetadore bat behar duzuela.

-Sujetadorea daukagu- baieztatzen diozue kabinan gelditu zaren orduan.


-Oso ongi Tren geltokian 15 minututan.
Bi ordu itxaron eta gero sujetadorea poltsa batean uzten duzue tren geltokiaren
ondoan zegoen bankuan , han utzi behar duzuela agindu baitdizue.

- Ez da etortzen- baieztatzen dizu Tangak.


- Lasaitu zaitez - xuxurlatzen diozu.
- Aibaaa! Begira pisu hori bentan dago, deituko dut telefono honi.

Pisuaren jabearekin hitz egin eta gero dohainik dagoela esaten dizue eta
hartzen duzue eta arratsalde horretan bertan gelditzen zarete zuen gauzak
eramateko.

-Bakarrik falta da Calvin dena perfektoa izateko...

Eta orduan Calvin agertzen da! Eta denak zoriontxu bizitzen zarete.

AMAIERA

7
Hegoaldera zoazte pistak bilatzeko. Ailegatzen zaretenean, ikusten duzue dena
basamortu bat bezalakoa dela, bakarrik 5 pertsona daude eta 2 etxe daude.
Galdetu diezue ea zerbait arraro ikusi al duten orain dela ordu bat lehenago.
Baina denak esan zizuten ezetz. Orduan zeuen kabuz hazten zarete pistak
bilatzen.

3 ordu pasa ondoren bakarrik muku zapi batzuk aurkitzen dituzue, giltza bat eta
supermerkatu baten plastikozko poltsa bat. Zuk giltza ikusterakoan adierazten
diozu Kalvini giltza horrek kutxa blindatu batekoa izango dela.

Pertsonei galdetzen diezu ea ikusi al duten noizbait giltza hau. Gizon batek
baieztatzen dizu giltza hori kobazulo baten ondoan dagoen ate batekoa dela,
baina,baieztatzen dizu ez duela inoiz inork ireki, eta Kalvin eta zu joaten zarete
atea irekitzera.
Kobazulora ailegatzen zarete, denbora asko pasa ondoren aurkitu duzue atea,
atea oso handia da,giltza sartu duzu eta irekitzen da. Laborategi oso handi bat
da.

Laborategia arakatu duzue eta txartel bat aurkitu duzue bertan jartzen du: “PH
gaiztoa” “Suizidioak S.A.”.

Zuk aukeratu nora joan edo “Suizidio S.A.” joan PH gaiztoa bilatzera, edo, bizi
zaren irlako aldera joan jendeari galdetzera ezagutzen baduten BH gaiztoa.

PH gaiztoa bilatzen baduzue 11. joan orrialdera

Jendeari galdetzen badiozue joan 10 orrialdera

8
Hegoaldetik bizi zaren irlako aldera joaten zareten bitartean gizon batekin
egiten duzue topo, gizona oso zaharra da buruan ez du ia ilerik, 4 ile ditu eta
denak zuri-zuriak dira, bizar luze bat du, eguzkiko betaurreko batzuk darama,
hain ilunak dira ez dizuetela bere begiak oso ondo ikusten usten, gabardina
marroi bat darama eta mokasin batzuk ditu, bere garaiera deigarria da, oso
txikia delako. Bere ondoan txakur handi eta zuri ,orban beltzekin darama, beldur
handia ematen du.

Urrunetik berrogeita hamar hamarkadako inspektore bat dirudi, baina, zu poliki-


poliki berarengana hurbiltzerakoan konturatzen zara gizona itsua dela orduan
ezin diozu berari txartela erakutsi eta beste pertsona bat bilatzen duzu.
Pentsatzen ari zara nori erakutsiko diozun txartela. Ez duzu inor ikusten,
txarteleko informazioa emango dizunik, bat batean ikusten duzu gizon zahar bat
irlatik korrika egiten.

Zuk aukeratu, gizona jarraitu edo jarraitu galdetzen.

Gizona jarraitu nahi baduzu joan 9. orrialdera

Galdetzen jarraitu nahi baduzu joan 10. orrialdera

9
Gizonaren atzetik joaten zarete.Nahiz eta hainbeste urte eduki oso azkar
korrika egiten du. Ezin duzu heldu baina zu bizi zaren irlaren partera joaten da.
Orduan zure motorra artzen duzu, motorra “ MOTO GP”koa da, Jorge Lorenzok
oparitu zizun zure urtebetetzean. Urdina eta zuria da laurogeita bederatzi
zenbakia du.

Motorrarekin oso azkar joaten zara, baina bat-batean, kalezulo batetik sartu
zen, eta zu motorretik jaitsi behar zara motorra ez delako sartzen. Kalezulo
horrek ez dauka irtenbiderik horregatik harrapatu zenuen.

Berak esan dizu, bera izan dela hil duena, baina, oso kezkatuta dago nahi gabe
izan delako koko bat apurtzen ari zen eta bira egin zuen eta horregatik hil zuen
mailukada bati esker, horregatik barkamena eskatzen dizue eta zuek bakean
uzten duzue.

AMAIERA
10
Jarraitzen ari zara galdetzen, bat-batean,gogoarazten dizu Kalvinek bizi zaren
irlaren lekuan jakintsu bat bizi dela, baina, oso gizon umore txarrekoa da.

Berarengana ailegatzen zaretenean ikusten duzu jakintsua, oso gizon zaharra,


ile luze-luze eta zuria duela, bastoi bat darama eta jantzi oso arraroa, bakarrik
dauka gerripeko bat. Dirudienez txikia zenean ez zeukan lagunik, aurpegia oso
txarra duelako eta zimurrez beteta daukalako.

Erakutsi diozunean txartela ez dizu kasurik egiten eta joaten ari zarenbitartean,
esan dizu bera horrelako ehunaka dituela, hori bakarrik dela laborategian
ahaztu zuena laborategian eta berak adierazi dizu ez duela Tanga hil.

Kalvinek ikusi duelako ez dagoelapertsona gehiago galdetzeko, eta inor


gehiago izan zela Taga hil zuena,orduan konkluzio bat duzue, Tangak bere
buruaz beste egin zuela.

AMAIERA
11

Orduan zu eta Kalvin kobazulora joan eta P.H hartu duzue , Kalvinek labana
hartzen du eta P.H zatitan mozten hasten da, zuk PH merezi duena hori dela
uste duzu , guztiz zatituta zegoenean poltsa bat hartzen duzue eta hor sartzen
duzue.Poltsa asko pisatzen du eta ia ezin duzue eutsi.

Baina orain Kalvinek ez daki zer egin poltsarekin , baina zu oso azkarra zara
eta, Fulitu denda batera deitzen duzu .Orduan txinatar bat joaten da irlara,
poltsa hartzen du eta eramaten du.

Orduan zuek inork ez ezagutzeko “ look” berria jartzen duzue.

Hirira bueltatzen zarete eta zorintsu bizi zarete Tanga barik.

AMAIERA
12

- Bale lagunduko dizut baina niri ezer ez gertatzen bazait.


-Ongi... hobeto zuretzat.. -baieztatzen dizu- joan zaitez sukaldera eta hartuko
duzu labana bat, ulertu duzu?
-Bai, zure esanetara Kalvin- esaten diozu.

Bidean ikusten duzu atzerantz begiratzen Tangaren gorputza lotuta bainuaren


erdian eta Tanga negarrez.

"Ezin duzu hau egin Tangari" - esaten dizu zure kontzientziak.

- Hemen daukat - ematen diozu kutxiloa.

Kalvin Tangari labana sartzera joaten den bitartean zuk beste labana bat
hartzen duzu eta sorbaldatik ematen diozu zure lagun Kalvini. Bai Tanga bai zu
negarrez hasten zarete. Kalvin hilda dago.

Bi urte geroago...

..bakoitzak bere bizitza eginda dauka, zu Galtzerdirekin joaten zara bizitzera


dendan eta etxeak saltzen dituzu. Baina hotela ez dago, erre zenuen
Tangarekin Kalvinen gorputzarekin egun hartan. Tangak "Women Secret"
dendan lan egiten du, baina inoiz ez da berriro maitemindu. Eta bai zuk bai
Tangak inoiz ez duzue gertatu zena ahaztuko.

AMAIERA
13
-Ez, inola ere ez dizut lagunduko nire lagun bat hiltzea eta nirekin bukatu nahi
baduzu, egin zeren ez nahiz han erraza. - ohiukatu diozu beldurrez.
- Ja ja ja ja, zuk erabaki duzu.

Bultzatzen zaitu eta bainerara erortzen zara, buruan golpe bat ematen duzu eta
konortea galtzen duzu.

Begiak irekitzen dituzu eta... lotuta zaude ezin zara mugitu eta baineran
segitzen duzu. Bainera urez betetzen ari da buelta ematen dizu eta urez itotzen
hasten zara..

- Infernura joango zara - esaten diozu.

Ia hilda zaudenean baina oraindik konortea duzunean ikusten duzu Tanga nola
hiltzen duen eta Tangaren gorputza lurretik zakabanatua. Ia ez duzu ezer
ikusten, ezer sentitzen ezer. Hilda zaude.

AMAIERA
14
Hotelean geratzea erabakitzen duzue.

Gaua da eta ohean zaudela soinu batzuk entzuten dituzu, korridorera atera eta
Kalvin ikusten duzu labana batekin, Tangaren gelan sartzen.

Ikusten zaitu eta ez badiozu Tanga hiltzen laguntzen zu hilko zaituela


xuxurlatzen dizu.

Zuk ez dakizu zer egin.Tanga zure laguna da eta ezin duzu hiltzen utzi, baina
ez baldin baduzu hiltzen zure bizitza arriskuan egon daiteke. Zer egin nahi
duzu?

Lagundu nahi baduzu joan 12. orrialdera

Ez baduzu lagundu nahi joan 13. orrialdera


15
Parkera joatea erabakitzen duzu. Pisua geroxeago bilatuko duzue.
Parkea oso ederrra da, zuhaitzez eta hainbat, lore eta gauza berdez dago
beteta. Eserlekuak ere berdeak dira. Futbolean, saskibaloian eta harrapaketan
aritzen zarete.Oso nekatuta zaudetelako ,eserleku batzuetan eseri eta hitz
egiten hasten zarete.Baina bat - batean txori batek, zuen gainetik hegan egiten
hasten da. Ez dakizue zergatik dagoen txoria zuen gainetik hegaka, baina
susmo txarra duzue.Orduan korrika egiten duzue , eskutatzeko zerbait behar
duzue, baina ez duzue ezer aurkitzen.Ez dakizue zer egin.Zuen bizitzaren
amaiera izango dela uste duzue.
Baina bat-batean iturri handia ikusten duzue eta hor sartzen zarete.Ezin duzue
arnastu, baina ez dago beste irtenbiderik.Txoriak hankak sartzen ditu iturrian
eta zuek hartzen saiatzen da, baina ez du lortzen, zuek ere ez duzue iturritik
ateratzen lortzen.Zer egin dezakezue?

Ia dena galduta dagoenean, Tangak enbor huts bat ikusten du, ahalegin bat
egiten baldin baduzue horra iritsi eta hor ezkutatu zaitezkete txoria joan
arte.Oso arriskutsua da baina saiatu behar zarete, bestela ezin izango zarete
salbatu.
Kalvin, Tanga eta zu , txoria oharkabetuta dagoenean iturritik atera eta
enborrerantz joaten zarete.Baina txoria ohartzen da eta zuen atzetik doa. Zuk
enborrean sartzea lortzen duzu, baita Tangak ere , baina, Kalvinek ez du hain
sorte ona izan, enborrean sartzen ahalegindu da baina azken momentuan,
txoriak, harrapatu du. Kalvin garrazika hasi da,alferrik da, txoriak bere abira
darama.
Oso isututa zaudete, eta ez dakizue zer egin. “Shock” egoeran geratzen zarete
segundu batzuk.Baina gero, Tangak Kalvin askatzea nahi du.Baina oso
arriskutsua da. Zure erabakia da. Kalvin askatzea oso arriskutsua da ,baina
Kalvin zure lagunik onena da, ezin duzu bakarrik utzi ,eta txoriak hiltzen badu ?
Askatu nahi baldin baduzu, kontu handiz ibili behar zara, txoriak ezin zaitu
harrapatu, bestela ezin izango duzu Kalvin askatu. Eta ez baldin baduzu askatu
nahi, lagun on bat galduko duzu. Zer egin nahi duzu? Erabaki.

Askatu nahi baduzu joan 16. orrialdera

Ez baldin baduzu askatu nahi 17. joan orrialdera

Itxaron nahi baduzu joan 4. orrialdera

16
Kalvin askatzea erabakitzen duzue. Ia gaua denean bere bila joaten zarete.Argi
gutxi dago, beraz ez duzue oso ondo ikusten..Leku guztietatik bilatzen duzue,
baina ez duzue aurkitzen.Zuhaitz baten ondotik pasatzean, Kalvinen ahotsa
entzuten duzu.Orduan Tanga bilatu eta Kalvinen ahotsa entzun duzula
baieztatzen diozu.Tangak ez dizu sinesten eta dena zure buruan dagoela
adierzten dizu.Baina ez duzu amore ematen eta Tanga zuhaitzera eramaten
duzu.Orduan Kalvinen ahotsa berriro entzun da. Biok entzun duzue, baina ez
dakizue zuen burutapen bat ala benetakoa dela.Bera dela zihurtatu nahi duzu
baina Tangak, biok etxera joatea nahi du. Oso nekatuta zaudete eta bihar
bilatuko duzue.Zuk baietz esaten duzu, baina parketik atera baino lehen,
atzerantz begiratzen duzu.Zure buruak ,Kalvin hor ez dagoela adierazten dizu,
baina hankek dizute etxera joaten usten,ez dakizu zer egin, Kalvin zuhaitzean
baldin badago, arriskuan egon daiteke.Bat- batean euria hasten da. Ez duzue
ezer ikusten, ez dakizu zer egin. Etxera joatea edo bilatzen jarraitzea. Kalvin
hilda egon daiteke, eta alferrik izango zen bera bilatzea. Baina, bizirik baldin
badago zuhaitzean?Lagun ona

Etxera joatea eta bihar bilatzea nahi baduzu joan 18. orrialdera
Ez baldin baduzu askatu nahi joan 17. orrialdera

Itxaron nahi baduzu joan 3. orrialdera

17
Kalvin ez duzue aurkitzen eta etxera joaten zarete.Oso kezkatuta zaude, baina
berandu da; ezin zara atzerantz bueltatu.Etorkizuna da da, eta pasatu behar
dena pasatzen da. Oheratzen zara, baina ezin duzu lorik egin.Txikitatik
ezagutzen duzu Kalvin, eta berarekin egondako momentu batzuk, zure burura
datoz: ezagutu zenuenean, txapelketa bat irabazi
zenutenean,zineman...momentu hauek zure burura datozenean , negarra
etortzen zaizu, eta zure barruntasunak, lagun on bat galdu duzula baieztatzen
dizu.
Gauaen ezin duzu lorik egin, baina ezin duzu gehiago egin.Lagun on bat galdu
duzu!

AMAIERA
18

1. Ez duzue Kalvin askatu. Oheratzen zarete.Ezin duzu Kalvin burutik


kendu.Zure lagunik onena zen eta elkarrekin momentu on asko bizi dituzue.
Ezin duzu lorik egin. Bizirik egongo ote da? Zure pentsamendutan
murgilduta zaude, eta bat-batean atea entzuten da.Nor izango ote da? Erdi
lotan atea irekitzen duzu. Zeozer delako hori manta batekin tapatuta dago,
burutik oinetara.Beldurrez beteta zaude, ez dakizu zer den, ezta zer nahi
duen., baina bat-batean manta kentzen du eta... Kalvin da! Besarkatzen
zarete. Ondo dago!

Pozten zara orain lagun bat izango duzu betiko!!!

AMAIERA
19
Hirira bueltatzen zarete, uhartean ez zeundetelako oso gustura. Hirian
zaudetela, bi gauza egin ditzakezue: pisua bilatu edo parkera joan erlajatzera

Kalvinek pisua bilatzera joatea nahi du, baina tangak ez du nahi, berak parkera
joatea nahi du.Zure eskuetan dago zer egin behar duzuena erabakitzea. Beraz
zer nahiago duzu: parke eder, polit eta handi batera joatea jolastera edo
erlajatzera, edo pisu on eta merke bat bilatzera joatea, bestela non egingo
duzue lo?Erabaki

Pisua bilatzea nahi baduzu joan 5. orrialdera

Parkera joatea nahi baduzu joan 15. orrialdera


20
Iparraldetik edo hegoaldtik joan behar zara Tanga bilatzeko.Hauetariko bat
aukeratu behar duzu, ondo aukeratu Tanga arisuan dago eta.

Iparraldetik joan nahi baduzu joan 21. orrialdera

Hegoaldetik joan nahi baduzu joan 8.orrialdera


21
Iparraldera joaten zarete ea kobazulo bat agertzen da zuen aurrean.Beldurrez
beteta sartzen zarete, dena arakatzen.Oso ilun dago dena, eta hormari
zanpatuta.Ur tanta batzuk sartzen dira goitik eta zulotxo batean dagoen argi
txiki bat bidea argiago egiten du.Kobazuloa oso sakona da, beraz kontu handiz
ibili behar duzue. Bat-batean zerbaitekin topo egiten duzu, ate bat da.Oso
handia da eta irekita dago.Burua sartzen duzu eta Gizon handi eta itsusi bat
ikusten duzu.Ez duzu oso ondo ikusten baina Kalvini oihukatu eta berarengana
joaten zarete.Atzetik kolpe handia ematen diozue eta lurrera erortzen da.
Segundu batzuk behar izan dituzue P.H lotzeko.Orain bi gauza egin ditzakezue,
poliziari deitu eta beraiek kartxerala eramatea eta hantxe geratzea, edo berak
tangari egin diona egitea, hau da, hiltzea.Kalvin haserre bizian dago eta zuk ez
dakizu zer egin, pentsatzen ari zara eta bi gauza hauen artean erabaki behar
duzu. Zer egin nahi duzu?

Poliziari deitu nahi badiozu joan 11. orrialdera

Hil nahi baduzu joan 22. orrialdera

You might also like