You are on page 1of 31

ETXE BAT BI PERTSONENTZAT

Ama etxean dago etxeko gauzak egiten. Oheak egiten, hautsa garbitzen,
komunak garbitzen eta bazkaria prestatzen. Baina zu ez zaude batere pozik
zure egoerarekin.Kanpora ateratzen zara eta zerura begiratzean ikusten duzu
egun ikaragarri itsusia egiten duela. Ez dago eguzkirik eta hodeiak estaltzen
dute guztia. Gainera kriston hotza egiten du; baina etxera ez duzunez sartu
nahi hor geratzen zara zure egoerari buruz pentsatzen.

Amak adierazten dizu etxea txikiegia dela bientzat, horrela gaizki biziko zarela
eta etxetik bota nahi zaituela. Baina momentuz ez duela egingo, asko maite
duelako bere umea. Gauza da zuk badakizula egun batean amak etxetik botako
zaituela eta ez zaude hori jasateko prest. Baina zuk zer egingo duzu? Etxe hori
zurea bezain amarena da eta ez daukazu inongo eskubiderik hortik bera
botatzeko,baina berak zu botatzeko ezta. Bitartean zure bizitza normalarekin
jarraitzen duzu. Lanean egunero, amari laguntzen, eta zure eginkizunak
betetzen.

Beldurra eta urduritasuna duzu zure barrenean ez duzulako etxetik joan nahi.
Egun batean amak egongelan biltzen zaitu eta jakinarazten dizu gaiari buruz
hitz egin behar duzuela. Adierazten dizu asko maite zaituela baina ezin duzula
gehiago etxean bizi. Zure kabuz bizi behar duzula,etxe bat bilatu,lan ona,dirua
irabazi,neska bat ezagutu ezkondu eta familia bat egitea neska horrekin. Etxea
txikiegia dela biok bizitzeko eta asko kostatzen zaiola hilabete bukaerara
heltzea, eta bizitzan egin duen gauzarik mingarriena dela baina zuen onerako
egin behar duela.Ama negarrez hasten da eta zuek ere bai. Min asko eman
dizu adierazitakoa eta alde batetik ados zaude horrekin eta beste aldetik
ez.Berri txarrena da eta oso triste zaude.
-Ama bainugelan hiltzea nahi baduzu joan lehen orrialdera
-Ama etxetik bota eta gero bere etxeko lorategian ezartzea eta manifestazio bat
antolatzea nahi baduzu joan zaitez bigarren orrialdera
1

Amorruz beteta zaude eta oso haserre, beraz ama komunean zegoela, aizto
batekin sartzen zara eta hiltzen duzu. Lau aldiz ematen diozu aiztoarekin
gorputzean eta ziur zaude hilda dagoela. Amaren gorputza odol izugarria
ateratzen du .

Hil eta gero pentsatzen hasten zara gorputzarekin zer egingo duzun baina ez
zaizu ezer iruditzen eta urduritzen hasten zara. Ideia batean edo zerbait egiteko
pentsatzen ari zara. Orduan ideia bat bururatzen zaizu.

Lehendabizi arrasto guztiak ezabatzea dela hoberena erabakitzen duzu eta


zapi bat hartuta odol guztia garbitzen duzu. Odol asko garbitzen duzu. Lan
neketsua da benetan asko garbitu behar duzulako.

Ordu bat pasan ondoren odol guztia garbitzen duzu, denbora asko eman duzu
odola garbitzen. Oso nekatua zaude eta egongelaren besaulkian esertzen zara
eta telebista ikusten duzu.Baina zer egingo duzu gorputzarekin orain?

-Gorputza errekara botatzea nahi baduzu joan zaitez hirugarren orrialdera

-Gorputza etxean geratzea nahi baduzu joan zaitez laugarren orrialdera


2
Ez duzu etxetik joan nahi baina zure amak behartzen zaitu. Orduan zu etxetik
joaten zara eta lorategian ezartzen zara. Aste bat pasa ondoren, ideia bikain
bat asmatzen duzu.

Ideia ondo prestatzen duzu eta gero herrira joaten zara manifestazio bat
egiteko jendea bilatzeko.Aste bat baino gehiago pasa ondoren oraindik
manifestazioa antolatzen jarraitzen duzu. Amari kentzen dizkiozu jateko gauza
asko eta horrela egoten zara manifestazio eguna arte.

Justu aurreko egunean joaten zara janariaren bila eta amak janaria kentzen
harrapatzen zaitu eta zu lorategitik joateko eskatzen dizu. Orduan herrira joaten
zara eta hor neskatxo batek, bere etxera joatea eskaintzen dizu.

Zu oso pozik jartzen zara .Neskatxoa sopa ematen dizu eta makarroi batzuk
jateko eta ura pixka bat edateko, gero ohe bat ematen dizu lo egiteko.

-Manifestazioan jende asko joatea nahi baduzu joan zaitez bosgarren orrialdera

-Manifestazioa jende asko joatea nahi baduzu baina azkenean gaizki ateratzea
nahi baduzu joan zaitez seigarren orrialdera
3
Zure etxeko gelan pentsakor zaude, te bat hartzen. Ordu batzuk pasa ondoren
gorputza errekara botatzea erabakitzen duzu.

Beraz gauzak prestatu, kotxean sartzen zara eta zure amaren gorputza bertan
sartzen duzu. Zuk gidatzen duzu kotxea, oso trebea zara gidatzen. Bidai labur
bat eta gero errekara heltzen zara, gorputza kotxearen atzealdean dago. Gau
iluna da, beraz gauean botatzen duzu inork ez ikusteko. Inor ez dagoela
ziurtatzen duzu.

Gau isila da eta hotz izugarria egiten du. Beldurra ematen du hor egoteak, ez
da ezer entzuten, bakarrik basapiztien zarata. Otsoen oihuak entzuten duzu eta
lehen baino gehiago beldurtzen zara.

Erreka handia eta oso sakona da, oso zabala da eta. Oso beteta dago egon
diren euriengatik. Ikusten dituzun errekan dauden arrainak eta oso politak
iruditzen zaizkizue.

Amaren gorputza zapi batzuetan sartu eta errekara botatzen duzu. Gorputza
azkar urperatzen da errekan. Gorputza bota eta gero etxera joaten zara. Leku
hartatik joateko gogoak dituzu beldurtuta zaudelako. Azkenean ez zaitu inork
ikusten eta etxera sano heltzen zara. Etxera heltzerakoan afaltzen duzu, gaur
okela prestatu duzu, eta ohera joaten zara, nekatuta zaude eta. Zure ohean
sartzen zara eta lo seko geratzen zara.

-Hurrengo egunetan lehorte izugarri bat egotea nahi baduzu joan zaitez
zazpigarren orrialdera

-Gorputza errekan betirako geratzea nahi baduzu joan zaitez zortzigarren


orrialdera
4
Ohetik altxatzen zara eta gosaltzen hasten zara. Oroitzen zara egin
zenuenarenaz zure ama hil zenuen baina ez duzu minik zure barrenan.

Guztiz kontrakoa pozik zaude, pentsatzen duzulako dena ondo irtengo zaizula,
bizitza ederra eramango duzula edozein motatako oztoporik gabe.

Baina momentu horretan polizia ikusten duzu sukaldeko leihotik eta bizkor
joaten zara logelara.Zuregauzak hartzen dituzu eta poltsa batean sartzen dituzu
denak batera.

Kanpoko leihotik ateratzen zara eta korrika autoan sartzen zara. Aireportura
joaten zara polizia atzetik duzula. Beste arropa bat janzten duzu eta pasaporte
batzuk hartzen dituzu izen faltsu batzuekin.

Ziurtatzen duzu poliziek bilaketari utzi diotela eta bizkor helmuga aukeratzen
duzu. Urrunena aukeratzen duzu eta Txina da.Hegazkinera igotzen zara eta
oso pozik zaude poliziek ez baitzaituzte harrapatu.Eta bidai luze bati ekiten
diozu. (3 “eta”)

-Txinara heltzerakoan poliziek zuei harrapatzea nahi baduzu joan zaitez


bederatzigarren orrialdera
-Txinara heltzerakoan poliziengatik ihes egitea nahi baduzu joan zaitez
hamargarren orrialdera
5
Manifestazioaren eguna heltzen da eta dena prest dago. Bertan herri guztia
dago: Erregea, tabernariak, errementariak, soldaduak, jende guztiak azken
finean.

Zarata izugarria egiten duzu. Oso harro zaude manifestazioarekin. Egoera


honelakoa da, mila pertsona baino gehiago daude zure amaren lorategian
oihuka, zarata egiten, arrautzak eta horrelako gauzak etxeari botatzen zu
etxean bizitzeko.

Orduak pasa eta hor jarraitzen duzu, nekea ez da oraindik nabarmentzen


manifestazioan, baina zuk or jarraitzen duzu, arrautzak botatzen etxera. Ama
lotan dago eta oraindik ez da konturatu.

Ama ez duenez ezer egiten zuk lorategiko harri handi bat hartzen duzu eta
leihoaren kontra botatzen duzu.

Ama harriaren zarata entzutean, ohetik altxatzen da eta leihotik begiratzen du


eta ikara handia eramaten du.

-Ama etxean sartzen uztea nahi baduzu joan zaitez hamaikagarren orrialdera.

-Amak manifestazioan dauden pertsona guztiak hiltzea nahi baduzu joan zaitez
hamabigarren orrialdera
6
Herriko erregeak konferentzia bat ematen du gauza bat azaltzeko baina ez
dago inor konferentzia horretan manifestazioa dagoelako. Beraz, amorruz
beteta manifestazio hori antolatu duen pertsonaren bila hasten da.

Denbora asko ematen du zu bilatzen baina azkenean aurkitzen zaitu zure


etxeko lorategian. Poliziek zu atxilotu eta erregearengana eramaten zaituzte
Bertan erregearen gelara zoaz.

Gelara sartzean liluratuta gelditzen zara, zelako gela da hura, luxuz beteta
dago: urrezko hormak, zilarrezko altzariak… Denbora asko pasa eta gero
berbera pentsatzen duzu, dena oso handia…

Erregea etortzen da eta galdetzen dizu zer egin duzun. Ez du gustuko zure
aitzakiak eta oso haserre jartzen da, pentsatzen ari da zer egin zurekin eta
denbora asko pasa eta gero jakinarazten dizu.

-Erregeak zuri errua botatzea nahi baduzu joan zaitez hamahirugarren


pasartera

-Erregearekin bizitzen geratzea nahi baduzu joan zaitez hamalaugarren


pasartera
7
Etxean oso lasai zaude, gustura. Bizitza atsegina daramazu ez dagoelako inor
errieta zuri botatzeko, ez dagoelako zure ama. Denbora asko ematen duzu
telebistaren aurrean eta bideojokoetan aritzen, primeran pasatzen duzu.

Baina hurrengo egunetan lehorte izugarri bat egoten da herrialdean, egunak


igarotzen dira baina ez du euria egiten eta ibaiaren ura asko murrizten da.
Asteak igarotzen dira eta jarraitzen du lehorteak. Hilabete bat pasa ondoren
lehorteak jarraitzen du eta erreka urik gabe geratzen da.

Hurrengo egunean bertatik pasatzen den polizia batek gauza arraro bat
sumatzen du errekan. Bertara joatea erabakitzen du eta gorputzari zapiak
kendu eta begiratu eta gero konturatzen da zure ama dela. Jarraian bere
mugikorra hartzen du eta beste polizia batzuei zure etxera joateko agintzen die.

Poliziak zuen etxera heltzen dira, atea lurrera botatzen dute eta harrapatzen
zaitu. Zuri errua bota eta atxilotzen zaitu. Ezinezkoa da ihes egitea, polizia asko
daude zurekin, inguratuta zaude. Kartzelara joaten zara polizia kotxe batean
oso triste. Bertara heltzean kotxetik ateratzen zara eta barruan sartzen zara.

-Epaiketan abokatu txar bat tokatzea eta epaiketa galtzea nahi baduzu joan
zaitez hamabosgarren orrialdera

-Epaiketan abokatu on bat tokatzea eta epaiketa irabaztea nahi baduzu joan
zaitez hamaseigarren orrialdera
8
Amaren gorputza betirako geratzen da ibaian eta oso pozik bizi zara. Nahi
duzuna egiten duzu, festak antolatzen dituzu, futbolean aritzen zara etxean
bertan, nahi duzun orduan joaten zara ohera …

Hurrengo egunetan lan on bat aurkitzen duzu loradenda batean, bertan


langileak lana egiten dutela jakitea zure zeregina da. Lan aproposa da zuretzat
ez duzu ordu asko lan egin behar eta diru nahikoa irabazten duzu bizitzan
zehar gauzak erosteko, Bikain! Primeran moldatzen zara zuen agintariarekin,
Antxon du izena. Batzuetan berarekin joaten zara poteatzera eta guzti!

Etxeko zereginetan ondo antolatzen zara garbiketa eta janaria egiteko, ez zara
sukaldari ona baina behintzat saiatzen zara. Egunero etxea garbitzen, janaria
prestatzen eta erosketak egiten dituzu. Etxea garbi dago eta oso pozik zaude
egindakoarekin.

Etxea garbitzen duzu. Lan asko egin duzu baina etxea oso garbi dago, lan ona
egin duzu. Garbiketarekin bukatzerakoan janaria prestatzen duzu, makarroiak
gaztarekin eta okela egiten duzu. Ez dago gaizki. Bukatzeko erosketak egitera
joaten zara. Dirua eta erosteko zerrenda hartzen dituzu eta joaten zara
Eroskira. Bueltatzean erosketa guztiak antolatu eta ohera joaten zara, oso
nekatuta zaude.

-Zuen artean dagoen harremana okertzea nahi baduzu joan zaitez


hamazazpigarren orrialdera

-Egindakoa poliziari adieraztea nahi baduzu joan zaitez hamazortzigarren


orrialdera
9
Txinara heltzen zarete eta baina poliziek harrapatzen zaituzte. Poliziek ohartzen
dira ez daudela kartzelak eta egun batzuk usten dizute kobazulo batean,
bitartean beraiek zurekin zer egingo duten pentsatzen ari dira.

Azkenean erabaki bat hartzen dute poliziek, hilko zaituzte. Oso triste zaude ez
baitzenuelako hori espero eta orain badakizulako janari bihurtuko
zarela.Goizean, poliziak etortzen dira eta laban zorrotz batekin hiltzen zaituzte.

-Zuen lehengusu batek mendekatzea nahi baduzu joan zaitez hemeretzigarren


orrialdera
-Zuen amak berpiztea nahi baduzu joan zaitez hogeigarren orrialdera
10
Zorte handia daukazu ez baitzaituzte harrapatzen ez aireportuan ez Txinako
kaleetan zehar. Baina ezin duzu gehiago horrela bizi, lapurretan eta kalean lo
egiten. Lo egiteko leku bat behar duzu. Baina lagun bat egiten duzu Txinako
denda batean.

Ying deitzen da eta zure arazoa kontatzen diozu. Zure zorterako usten dizu
bere kobazuloa bizitzeko. Oso pozik jartzen zara eta festa bat egiten duzu zure
lagun berriarekin. Oso handia da barrutik eta oso ondo dago behintzat
denboraldi bat hortxe pasatzeko.

Noizbehinka jaisten zara herrira janaria eta ura hartzera. Oso zaila egiten zaizu
herrira jaistea baina ezkutatzen eta lapurtu dituzun mozorro batzuekin janari
apur bat lortzen duzu. Ura ez da arazo handia, lokatzatik eta gertu dauden ibai
batzuetatik edaten duzulako.

Batzuetan Yingengana joaten zara eta hor egoten zara festa batzuk egiten.
Bapo jartzen zara eta berriz kobazulorantz abiatzen zara. Eta oso pozik zaude
pentsatzen duzulako horrela izango dela beti zure bizitza. Oso dibertigarria eta
oso interesgarria da, zure ustez utzi diote zure bilaketari.

-Zuen artean jatea nahi baduzu joan zaitez hogeita batgarren orrialdera
-Denak hotzez hiltzea eta zeruan elkartzea nahi baduzu joan zaitez hogeita
bigarren orrialdera
11
Amak leihotik begiratzen du eta herri guztia ikusten du, ikara handi bat
eramaten du eta ez daki zer egin. Herria eta zu lorategira joaten zara
herriarekin eta oihuka hasten zara. Amak ez du etsitzen eta ez die kasurik
egiten.

Jendea hor geratzen da oihuka eta amak ez du ezer egiten. Erregeak ura,
janaria eta gauza gehiago eskatzen die soldaduei herria hor geratzeko egun
osoan.

Egunak aurrera joaten dira eta amak ez du etsitzen amak janari asko eta ura
asko dauka etxe barruan. Egun batean ama despentsara joaten da begiratzera
eta ikusten du ez daukala ia janaririk ez urik, orduan amak ezin duenez
lorategira atera sagar batzuk hartzera, manifestazioari jakinarazte dio zuk nahi
baduzu etorr zaitezkela berarekin bizitzera. Zu oso pozik jartzen zara hitz horiek
entzutean eta korrika joaten zara etxera.

-Oso gaizki eramatea eta amak zuek hiltzea nahi baduzu joan zaitez hogeita
hirugarren orrialdera
-Oso ondo konpontzea zuen artean nahi baduzu joan zaitez hogeita laugarren
orrialdera
12
Amak herri guztia ikustean ez du ezer egiten eta bere etxean geratzen da.
Herria oihuka hasten da, herria ez da joaten eta Erregea janaria eta ura
eskatzen die soldaduei manifestazioan dauden jende guztientzat.

Bi egun pasa ondoren, herriak oraindik hor jarraitzen duenez amak kajoiatik
metraileta bat ateratzen du eta teilatura igotzen da.

Metraileta ikustean, azkar hasten zara oihukatzen, eta jendeak metraileta


ikustean ere, denok hasten dira oihukatzen, baina ama teilatutik metrailetarekin
hasten da tiroka eta herriko jende guztia hiltzen du zu barne sartuta.

Orduan amak gorputz guztiak lurrean hilda ikustean barrezka hasten da


teilatuan, gero etxera jaistean barregura etortzen zaio berriro, gorputzena
gauerako uzten du.

-Ama aske geratzea nahi baduzu joan zaitez hogeita bosgarren pasartera
-Ama kartzelara joatea nahi baduzu joan zaitez hogeita seigarren pasartera
13
Erregea ez dago oso pozik eta, errua botatzen dizu, orduan beste herrialde
batera botatzea erabakitzen dute gauean, gau hots batean ia ezin da kalean
egon. Bidaian gizon sendo eta forte bat dago zaindari bezala.

Plan bat ideiatzen duzu baina oso arriskutsua da eta zaindaria despitatuta
dagoenean ateratzen zara eskuineko atetik oso azkar. Hartzen duzu mina, min
asko. Uste duzu lortuta daukazula zure ihesia baina kontrakoa da, zaindaria
gizon handi eta forte hori jaisten da kotxetik.

Bere bi morroiekin, metrailadore bat hartu eta tiroka hasten dira. Ez dira oso
trebeak eta bakarrik behin ematen dizute. Ez duzu ia lortzen ihes egitea, odol
asko ateratzen zaizu zure gorputzetik orduan, guda handi horrekin gauza asko
gertatu dira. Hilda egongo zara? Edo agian ez.

-Basamortura joatea nahi baduzu joan zaitez hogeita zazpigarren orrialdera.


-Espainiara eramatea nahi baduzu joan zaitez hogeita zortzigarren orrialdera.
14
Erregea behin eta berriro galdetzen ari da ea zer egingo duen zurekin. 5 minutu
pasa eta gero adierazten du, umore txarrarekin baina. Egin beharko duzun
lehen gauza erregearen gauzak egitea izango da, hau da, gutunak idatzi,
lagundu zerbaitetan... hori bai, ezer ez dizu ordainduko.

Bakarrik emango dizu ezinbestekoa: ogia eta ura... Orduan barrezka hasten da
erregea eta bere zaindariak ere, jakinarazten dizu hori broma bat dela baina
hurrengoan bai egingo duela adierazten du. Gaztelutik ateratzean erregeak
gonbidatzen zaitu berarekin bidai bat egitera, pena ematen diozu eta.

Oso urduri zaude eta ez dakizu joan ala ez baina azkenean maleta egiten ari
zara eta prestatzen zara bidaiatzeko. Ama oso pozik dago joango zarelako
etxetik.

Orduan abiatzen zara gaztelura maletekin eta zera jakinarazten du erregeak.”


Joango gara leku polit batera”, leku horretara adierazten dizu joaten dela bere
ospakizunak egiten dituenean, zer gertatuko da? Joango zara ala ez?

Nahi baduzu kotxean joatea joan zaitez 29 orrialdera


Nahi baduzu kotxean ez joatea joan 30 orrialdera
15
Kartzelan igarotzen duzu egun pare bat epaiketaren zain. Oso aspertuta zaude,
eta zure gela oso zikina dago. Zure gelako adiskidea oso arriskutsua dirudi,
gizon altua da eta oso indartsua, oso triste zaude bereziki.

Azkenean epaiketaren eguna heltzen da. Urduri zaude eta beldurtuta ere,
epaiketa bukatzeko gogoak dituzu. Gela batean sartzen zara. Gela jendez
beteta dago eta epaiketa hasten da. Epailea gizon serioa da eta pixka bat
zaharra. Zuen abokatua zu baino urduriago dirudi, kaikua iruditzen zaizu.

Oso zaila daukazu aske geratzea zure abokatuarekin. Azkenean konturatzen


zara kartzelan amaituko duzula eta epaiketa galdutzat ematen duzu. Negar
egiteko gogoak dituzu.

Epailea kontseiluarekin biltzen da erruduna edo errugabea zarela erabakitzeko.


Erabaki eta gero epailea gelara bueltatzen da. Erruduna zarela jakinarazten
dizu eta zu negarrez hasten zara, baina okerrena ez da hori, zu hiltzea izango
dela zure zigorra agintzen du.

Hurrengo egunean polizia batzuek eramaten zaituzte gela batera. Gela oso
iluna dago eta ez duzu ezer ikusten. Orduan zarata bat entzuten duzu, arraro
samarra da. Zorabiatzen hasten zara eta orduan konturatzen zara gas ganbara
batean zaudela.

AMAIERA
16
Epaiketaren eguna heltzen da. Gela batean sartzen zara eta epaiketa hasten
da. Abokatu bikainak defendatzen zaitu. Oso azkarra dirudi eta trebea da
epaiketetan.

Oso epaiketa ona egiten du zure abokatuak. Zure ustez aske geldituko zara eta
itxaropen asko dituzu. Dirudienez harreman ona dauka zure abokatuak
epailearekin eta epaiketa bukatu ondoren kontseiluarekin biltzen da (epailea).

Bildu eta gero gelara bueltatzen da eta epaileak askatzen dizu.Irriketan zaude
etxera bueltatzeko. Kotxe bat hartzen duzu eta etxera bueltatzen zara. Bertara
iristean lan on bat aurkitzen duzu eta gizon formalean bihurtzen zara. Oso pozik
bizi zara etxe bikain hartan.

Hurrengo astetan lan aukera bikain bat eskaintzen dizu enpresa garrantzitsu
batek. Arazoa beste herrialde batean dela. Azkenean lana hartzea erabakitzen
duzu beraz. Herrialde horretara heltzean etxe izugarri bat oparitzen dizu
enpresak eta neskalagun eder bat aurkitzen duzu. Zure bizitza ezin hobea da.
Oso pozik bizitzen zara eta ume asko dituzu zure neskalagunarekin.
17

Egunak pasa ondoren etxea oso zikina dago eta nazka ematen du. Ulertezina
da nola egon zaitezkeen bertan bizitzen. Platerak ez daude garbituta, logeletan
arropa guztia lurretik botata dago, bainugelan ez dabil dutxa…

Nazkatuta zaude eta zu etxetik alde egitea erabakitzen duzu. Zu Frantziara


joaten zara eta bertan bizitza berri bat hasten duzu. Ardotegi batean lan egiten
duzu Bordelen. Etxe txiki batean bizi zara herriko kanpoaldean. Etxea txikia da
baina gustura zaude zu bakarrik.

AMAIERA
18

Neguko egun bat da. Pentsakor zaude eta zure aman pentsatzen ari zara. Oso
triste zaude egindakoan pentsatzean. Negarrez hasi eta azkenean poliziari
egindakoa azaltzea erabakitzen duzu.

Hurrengo egunean poliziek harrapatzen dizute eta kotxe batera eramaten


dizute. Kartzelara joaten zara eta betirako geratzen zara kartzelan.

Esklabo bezala lan egiten duzu. Gauza batzuk egiten dituzu gero salduak
izateko.Oso triste bizi zara kartzelan oso zikina, itsusia, iluna eta hezea
dagoelako eta aspertzen zarelako.

Urteak daramazu kartzelan. Ez daukazu horrela bizitzeko gogorik. Urte pare


bat daramazu eta zu gaixo zaude. Dirudienez infekzio bat daukazu
zikintasunagatik. Hilko zarela dakizu eta horrela nahi duzu. Hurrengo egunean
hiltzen zara.

AMAIERA
19

Frantzian daukazu lehengusua eta telebistan ikusten du zuen historia. Eta


orduan izugarrizko amorrua sentitzen du eta ez du beste irtenbiderik aurkitzen,
Txinara joateko hegazkin bat hartzen du. Txinara heltzerakoan egunak
pasatzen ditu bere mendekua prestatzen, eta poliziak nola hil prestatzen.
Azkenean aste bat pasa ondoren bere mendekua prestatuta dauka. Polizi
mozorro bat hartzen du eta beraiekin joaten da hilabete batez.

Baina heltzen da egun bat non bere mendekua egiten du. Poliziak bere etxera
gonbidatzen ditu eta hor festa bezalako bat prestatzen du . Mozkortuta
daudenean aizkora bat hartzen du eta besoak mozten hasten da eta gero
hankak mozten ditu ihes ez egiteko. Burutik soka bat jartzen die eta teilatuan
lotzen ditu. Gero laban batekin zauri izugarriak hasten da egiten haien
gorputzetan eta gero gatza botatzen du.

Ondoren barruko organoak ateratzen ditu poliziak bizirik daudela. Gorputzak


kamioi batean sartzen ditu eta hilobi arrunt batera botatzen ditu. Oso pozik
dago bere mendekua egin duelako, Txinan geratzen da oporretan bi aste
gehiago gauzak ahazteko pixkatxo bat.

Baina poliziek gorputzak aurkitzen dituzte. Oso haserre sentitzen direnez zuen
lehengusuarengana joaten dira, beraiei egin zien berbera egiten diote
arratsalde batean. Baina bera hiltzen ari diren bitartean pozik dago, bere
mendekua egin duelako eta zuen ohorea garbitu duelako behin betirako.
AMAIERA
21
Egunak pasatzen dituzu kobazuloan pozik eta barrezka eta ziztu bizian janaria
eta ura bukatzen da. Herrira joaten saiatzen zara baina poliziak kartel batzuk
jarri ditu zuen aurpegiekin eta errekonpentsarekin.

Jendea zu ikustean korrika hasten da zure atzetik errekonpentsa nahi dutelako.


Eskopetak eta labanak dituzte ,zuen hilketak 3.ooo $ balio du eta. Korrika
egoten zara zenbait ordu kaleetan zehar,jendea ez da nekatzen eta poliziari
deitzen diote. Haiek ere hasi dira zure bilaketan. Oso urduri zaude eta oso
beldurtuta.

Aldapa igotzen ari zarela herritar bat agertzen zaizu metraileta batekin eta
adierazten dizu hilko zaituela dirua behar duelako.

Zuk ez duzu hil nahi eta laban bat ikusten duzu bere poltsan,bere gainean
jartzen zara eta metraileta eta labana kentzen dizkiozu; tiro bat ematen diozu
buruan,gorputza ezkutatzen duzu basotik eta kobazulora joaten zara.

Baina ezin duzu gehiago iraun egoera horretan. ·egunak daramazu jan barik
eta edan duzun bakarra lokatz apur bat izan da.
AMAIERA
22
Hiltzen zara eta konturatzen zara egin zenuena oso gaizki zegoela. Amarekin
aurkitzen zara zeruan eta denbora luzez egoten zara berbetan eta
negarrak,oihuak eta irribarreak ateratzen dira.

Amak adierazten dizu, bera ez dagoela zurekin haserretuta eta zu oso


damututa zaudela jakinarazten diozu, ez dakizulako zergatik egin zenuen gauza
itsusi hori. Baina amak barkatzen dizu eta festa bat antolatzen du bere zeruko
lagun guztiekin.

Azkar moldatzen zara zeruko bizitzara eta primeran eramaten zara guztiekin.
Amarekin dena konponduta dago baina berriro hori ez gertatzeko bakoitzak
bere etxea eraikitzen du zeruan.Hor bizi zara betirako.

AMAIERA
23
Amari ez zaio zure jarrera gustatzen, bera oso pozik zegoelako bakarrik
bizitzen, berak nahi zuena egiten zuelako.

Bi aste egoten zarete elkarrekin bizitzen, baina hirugarren astea heltzean ama
zutaz nazkatzen da. Komunera joaten zara begiratzera eta amak zu hiltzen
zaitu.

Hau da zure abenturaren bukaera eta orain bakarrik pentsatzea geratzen zaizu
egindakoan. Benetan merezi du?
AMAIERA
24
Zu etxean sartzean ama oso pozik jartzen da eta adierazten dizu zergatik ez
dizu utzi lehen egunean etxean sartzean. Gero amak arrautza bat eta patata
batzuk prestatzen dizkizu afaltzeko.

Azkenean biok oso ondo bizi zarete etxe berdinean. Zu beti mendira joaten
zara zure txakurrarekin. Janari ona jate duzu, ama uzten dizu telebista ikustea
gauez.

AMAIERA
25
Amak etxean festa bat egiten du. Gaua iristean ama herrira joaten da, kamioi
handiena hartzen du eta bere etxera joaten da berriro.

Ailegatzean ama gorputzak kamioian sartzen hasten da, gorputz asko direnez
ama, lau ordu baino gehiago ematen du gorputzak kamioan sartzen.

Bukatzen duenean joaten da etxera ur pixka bat edatera, gero bueltatzen da


lorategira, hartzen du kamioia eta joaten da ibai batera. Ibaia oso urrun
dagoenez hiru ordu egoten da kamioian.

Berandu ailegatzen da ibaira eta gorputz guztiak ibai-behera botatzen ditu.


Gero etxera bueltatzen da eta betirako bizi da etxean, bakarrik.

AMAIERA
26
Amak etxean festa bat egiten du. Gaua iristean ama herrira joaten da eta
kamioi handiena hartzen du, bere etxera joaten da berriro.

Ailegatzean ama gorputzak kamioian sartzen hasten da, gorputz azko direnez
amak lau ordu baino gehiago egoten da gorputzak kamioan sartzen.

Bukatzean, joaten da etxera ura edatera eta bueltatzean polizia osoa aurkitzen
du bere lorategian.

Poliziak gorputz guztiak ikustean kamioiaren barruan, ama atxilotzen du herriko


gartzelan eta hor geratzen da bizi guztirako, baina hil dituenez herriko pertsona
guztiak ez dago inor.

Hirugarren egunean, ez daukanez ez janari ez urik, hiltzen da eta hor geratzen


da betirako, bakarrik.

AMAIERA
27
Bidaia tranpa bat da eta ihes egiten duzu eta gero basamortura joaten zara. Zu
kondizio txarretan zaude, azkenean ikusten duzu oasi bat, eta horra abiatzen
zara. 5 ordu ematen duzu horra joateko eta oso nekatuta zaude..

Etxe bat dago eta atea jotzen duzu. Norbaitek eskatzen dizu sartzeko eta
orduan ikusten duzu emakume oso polita. Kurrinkalada du izena.

Egun batean atea jotzen dute eta gizon handi eta argala agertzen da, ia ez da
atetik sartzen eta galdetzen du ea Kurrinkalada dagoen.

Oso arraro zaude baina emakumea ez, korrika hasten da berarengana eta
musuak ematen hasten da. Aurkezten dizu mutila, Topomarti du izena. Gau
horretan Topomartik hartzen du labana eta zuri hanka kentzen dizu, hor bizitza
kentzen dizu.

AMAIERA
28
Erregeak Espainiara bidaltzen zaitu lanak egiteko, laguntzeko esklabo bat
bezala. Ailegatzen zara Espainiara, Alandaluseko lurraldetara, oso zeru urdina
dago eta oso egoera ona. Uste duzu zeruan zaudela baina ez, kontrakoa da.

Txabola batean sartzen zara, hamar edo hogeita hamabost pertsona daude
txabolaren barruan ia kontugabekoak. Gaueko hamarretan jaikitzen zarete eta
janaria hartzera joaten zarete.

Egun batean herri germaniar bat heltzen da Alandalusera. Alandalus erasotzen


dute bertan dagoen jende guztia hiltzeko asmoz. Baina zuk ihes egiten duzu
beste lurralde batera.
AMAIERA
29
Bidaian zehar zenbaitetan gelditzen zara, jateko, gosaltzeko... Azkenean
gelditzen zara bidaia bukatu delako. Oso pozik zoaz Erregearekin..

Gaua iritsi da, afaria eta janaria oso ona dago. Denetarik dago, eta erregea oso
pozik dagoenez jakinarazten dizu ea nahi duzun bere gaztelura joan, ez da
ideia txarra ala ere kontuan izan behar duzu gauza bat, egiten baduzu zerbait
txarto ziur gaztelutik kanpora botatzen zaitula.

Erregea zure azalpena itxaroten dago, hurrengo egun arte epea daukazu. Ez
duzu ideia oso landuta egokituta eta ez dakizu zer aukeratu, gazteluan bizi, bai
ala ez? Denbora asko ematen duzu galdera hori erantzuteko, gero uste duzu
agian broma bat izango zela.

Azkenean usten zaitu eta bueltatzen zara, gazteluan egoten zarete zure logela
aukeratzen, dena apaintzen... Eta hortxe betiko geratzen zara, gazteluko
logeletan.

AMAIERA
30

Oso urduri zaude eta ez dakizu zer egin, joan ala ez? (Bidaiara) Orduan ia zuk
ez duzu nahi joan eta erregea asko haserretzen da, hori edukazio falta bat dela
eta hori ezin dela erregearen aurrean adierazi oihukatzen du.

Kartzela batera eramaten zaituzte, oso handia eta zabalak dira ez du oso
ondo usaintzen baina ez duzu beste aukera, hor geratu edo ondo pentsatzea
eta aukeratu joatea erregearekin.

Errukitzen zara eta horregatik joaten zara kartzelaren zuzendaritzarengana, eta


adierazten duzu ea erregea etor daiteken. Aste bat edo bi aste pasa eta gero
etortzen da, eta barkamena eskatzen duzu.

Azkenean kartzelatik atera eta eramaten dizu zure etxe berrira. Jakinarazten
dizu kartzelara sartzearena broma bat izan zela. Orduan azaldu dizu zer den
hori, etxea. Erreforma sorpresa zela baieztatzen du, eta egiten ari dela etxe
handi bat berarentzat. Orduan ailegatzen zara eta ikusten duzu, etxe eder eta
polit bat.

AMAIERA
Iñigo fdz de Alegria
Xabier Garcia
Ander Garcia
Uxue Alonso

You might also like