You are on page 1of 1

LAGUN BAT (Haur kanta)

Bada gorroto dudan lagun bat


Zuhaitzean gora egin nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“laprast eroriko zara lurrera”.

Bada gorroto dudan lagun bat.


Futbolean jolastu nahi dudanean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ipurdi azpitik sartuko dizute gola”.

Bada gorroto dudan lagun bat.


Gustuko neskarengana hurreratzean
“ez, ez, ez, hobeto ez”, esaten dit,
“ez du zurekin nahiko berak”.

Bada gorroto dudan lagun bat.


Anaia txikiari musu eman nahi diodanean
“ez, ez, ez, hobeto ez” esaten dit
“esnatu egingo duzu berehala”.

Bada gorroto dudan lagun bat.


Lagun horren izena _________ da.
"Ez, ez, ez, inola ez" esaten diot gauero
"bihar ez dizut kasurik egingo bada".

1. Nor da gorroto duen laguna? Zergatik uste duzu gorroto duela?


2. Noiz esaten dio “ez, ez, ez, hobeto ez” bere lagun horrek?
3. Ba al duzu horrelako lagunik? Noiz esaten dizu “ez, ez, ez, hobeto
ez”? Kasu egiten al diozu?
4. Saiatu beste paragrafo bat asmatzen.

ZAHARREGIA, TXIKIEGIA AGIAN diskoa


Hitzak KIRMEN URIBE eta musika MIKEL URDANGARIN

You might also like