Welcome to Scribd, the world's digital library. Read, publish, and share books and documents. See more
Download
Standard view
Full view
of .
Save to My Library
Look up keyword
Like this
3Activity
0 of .
Results for:
No results containing your search query
P. 1
Garapenaren_teoriak_materia_1.5_

Garapenaren_teoriak_materia_1.5_

Ratings: (0)|Views: 2,326|Likes:

More info:

Published by: IoritzPaulisGarmendia on Feb 07, 2011
Copyright:Attribution Non-commercial

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

05/12/2014

pdf

text

original

 
 
1
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIENFAKULTATEA 
GARAPENAREN TEORIAK
 
Sarrera. Psikologia ebolutiboa – Garapen Psikologia
 
Psikoanalisia
 
Eredu kognitibo-ebolutiboa:
o
 
Piaget. Adimenaren garapena
o
 
Ikuspegi historiko kulturala. Vygtsky
 
Konduktismoa
o
 
Baldintzapen klasikoa edo respondentea. Pavlov 
o
 
Baldintzapen operantea. Skinner
o
 
Ikaste sozialaren teoria. Bandura
 
Etologia
 
Ikuspegi ekologikoaSarrera. Psikologia ebolutiboa – Garapen Psikologia
Psikologia Ebolutiboa aipatzerakoan gizakiaren aldaketa psikologikoak aztertzen dituen diziplina bataipatzen dugu: pertsonengan garapenaren zehar, hau da, bere sorkuntzatik heriotzaraino, adinarekinnolabaiteko erlazioa duten aldaketa psikologikoak;Urte askotan haurtzaro eta nerabezaroaren adina aztertu du Psikologia Ebolutiboak; pixkanakapixkanaka aldaketa horiek bizitza osoan zehar gertatzen direla kontutan hartuz, pertsonen bizitzaosoa, eta bizitza oso horretan zehar geratzen diren aldaketa psikologikoak, aztertzen hasi da.Horregatik Garapen Psikologia ere deitzen zaio diziplina honi.Psikologia ebolutiboak aztertzen dituen aldaketak hurbilago daude normatiboa
1
den alderditik (nahizeta zenbait subjektu edo prozesu normatibitate horretatik aldendu) idiosis¡nkrasikoa baino.Beraz, aldaketa psikologikoaren prozesuak aztertzen ditu psikologia ebolutiboa, sorkuntzatikheriotzaraino gertatzen direnak; aldaketa prozesu hauetako asko (bereziki prozesuaren hasieran etaamaieran gertatzen direnak) heltzearekin – heldugabetasun biologikotik abiatu eta heldutasunera heldu– erlazionatzen dira eta baita ere zahartzearekin lotutako prozesu biologikoekin.Baina heltzeak, zenbait muga inposatzen duen bezala, aukera zabalak irekitzen ditu eta berauengankulturak bere eraginak inposatzen ditu.
1
“Normativo significa que los procesos de los que se ocupa la psicología evolutiva son aplicables o bien a todos los seres humanos,o bien a grandes grupos de ellos (por ejemplo, a la mayoría de los miembros de una cultura determinada en un momento históricodado.). Lo normativo o cuasi-normativo son más las transiciones evolutivas y los procesos de desarrollo que los contenidosconcretos, de forma que, por ejemplo, en todos los humanos es normativo el ser cuidado por alguien en la primera infancia y enoccidente es normativo el ingreso en la escuela y son normativas las relaciones con los compañeros, aunque no es normativa laforma en que esas relaciones transcurran para cada uno; sin ser normativo, el acceso a la paternidad o la maternidad es un hechocomún a muchísimos adultos (de ahí el carácter cuasi-normativo), aunque esa transición evolutiva puede ser vivida de muy diversasmaneras.En oposición a los hechos normativos, los fenómenos idiosincrásicos se refieren a lo que es propio de determinados individuos, sinque pueda considerarse que en modo alguno caracterizan a todos ellos o a grupos importantes” (J. Palacios, 2002, p. 24)
 
 
2
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIENFAKULTATEA 
Heltze biologikoarekin guztiz lotuta dauden gertaera psikologikoek unibertsala den izaera normatiboadaukate; bereziki, giza espeziearen ezaugarriak diren alderdiak aipatzen dituzte; aldiz, kulturareneraginarekin lotuta dauden gertaera psikologikoek gertatzen diren kulturaren baitan, baina ezbesteetan, daukate izaera normatiboa.Izaera normatiboa duten gertaera ebolutiboak egoteak ez du kentzen diferentzia handiak egoteagizabanakoen artean; diferentzia horiek pertsona-talde batena izan daitezke eta kultura batenazpitalde bateko partaidetzarekin lotuta egon; edo izan daitezke idiosinkrasikoak, hau da, indibiduoarenberezitasunak, eta besteekin konpartitu gabe” (J. Palacios, p. 29).Garapena ulertzeko ikuspegi asko daude, dudarik gabe garaiko ikuspegi filosofiko, sozial, historiko etakulturalaren isla; oinarrian pertsona eta gizartea ulertzeko modu bat defendituz; garapenaren arlo batedo bestea nabarmenduz; garapenaren zenbait faktoreen presentzia azpimarratuz. Teoria ezberdinak,ikuspuntu ezberdinak, faktore bat edo bestea nabarmendu, pertsonak ulertzeko modu anitzak… garaikopsikologia ebolutiboa guzti hori da: ikuspegi teoriko ezberdinen multzoa, beraien arteankonpatibilitatea eta osagarritasun maila ezberdinarekin. “Garapenaren kontzeptua zabaldu eta malgutuahala, Psikologia Ebolutibo garaikidearen ezaugarri nagusia kontzeptuzko pluralismoa dela esandezakegu, izan ere, bateragarri diren ikuspuntuak barne hartzen ditu. Ikuspuntu horiek ez daudeelkarrekiko lehian besteei gailentzeko. Aitzitik, elkarri egindako ekarpenak aberasten saiatzen diraekarpen horiek garrantzitsuen diren eremuetan. Pluralismo hori Psikologia Ebolutiboaren heldutasun-sintomatzat har daiteke. Psikologia Ebolutiboa bera ere eboluzionatzen ari da eta bere planteamenduaketorkizunean ere garatuz eta zabalduz joango dira” (J. Palacios, 1999, p. 23).Ikuspegi hauetako batzuk aztertuko ditugu hemen eta bere kontzeptu nagusiak garatzen saiatuko gara.Honako ikuspuntu hauek aztertuko ditugu:1.
 
Psikoanalisia2.
 
Eredu kognitibo-ebolutiboa:1.
 
Piaget. Adimenaren garapena2.
 
Ikuspegi historiko kulturala. Vygtsky3.
 
Konduktismoa3.1.
 
Baldintzapen klasikoa edo respondentea. Pavlov3.2.
 
Baldintzapen operantea. Skinner3.3.
 
Ikaste sozialaren teoria. Bandura4.
 
Etologia5.
 
Ikuspegi ekologikoa
 
 
3
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIENFAKULTATEA 
PSIKOANALISIA
(Sarrera. Helduengandik haurrengana. Inkontzientea) 
Ikuspegi psikoanalitikoa Sigmund Freud (1856-1939) sendagilearen lanetan sustraitzen da.Bizitzaren gehientsua Vienan eman zuen medikua izaki, neurologo-psikiatraren kontsultan,psikologia klinikoan jardun zuen eta helduek nozitzen zituzten perturbazio psikologikoen jatorria bilatzen ahalegindu zen. Azterketa horretan bere lan osoa ezaugarrituko zituen hirukonklusio nagusietara heldu zen:
 
arazo horiek sustrai inkontzienteak zituztela eta subjektuak berak ezin zuen sustrai horiekhauteman; psikismoaren analisi berezia eskatzen zuen horrek (hortik psikoanalisia izena),inkontzientea agertu ahal izateko, kontzientziaren eragin gabe; horrela sortzen diraametsen interpretazioa eta ideien asoziazio librea;
 
berak aztertutako arazo gehienak gatazka sexualekin erlazionatuta zeudela eta, bereziki,pertsonarteko hartu-emanetan nahi sexualak betetzearen zailtasunekin;
 
helduen arazo askoren jatorria haurtzaroan zegoela, bereziki garapenaren lehenengourteetan; haur txikiak bere nahi sexualak betetzeko aurkitutako zailtasunetatik datozhelduen trastornoak; insatisfakzio honen jatorria eta garapena inkontzientean gordeta edolurperatuta gelditzen da; psikoanalisiak bertatik atera beharko dizkio pazienteari beretentsio eta arazoetatik askatzeko, berarekin behin argitu eta gero.
(Nortasunaren instantziak: zera, nia eta supernia) 
XX mendearen hasieran postulatu hauetako bat edo bestea, berez, aurkikuntza harrigarria izangolitzake; baina hirurak batera iraultza kulturala suposatu zuten, batez ere inguru puritanoetan.Teoria psikoanalitikoan, haurtxoak bere arima inuzente eta garbi garbia galtzen du eta Freudekinstintoez betetzen du, horietako batzuk, irrika edo pultsio itxura hartuz, nortasunaren sorrerandaude eta teoria psikoanalitikoaren aztergaia dira: irrika sexualak dira, betetzea bilatzen duenenergia bat (libidoa), eta organo genitaletan mugatzen ez dena:
 
 jaiotzaren unean, haurtxoak zenbait irrika dauka eta berehala betetzea bilatzen dute.Pultsio edo irrika hauei izaera libidinala eta, beraz, esanahi sexuala, ematen die Freudek.
Zera 
(id, ello) 
pultsio guzti horietako egoitza da eta haurraren lehenengo jardueralibidinalak pultsio horiek betetzera orientatzen dira (zurgatzeak
(la succión) 
, adibidez,elikadurarekin lotutako eduki bat dauka, baina beste osagai autoerotikoa ere badauka etalaster independizatzen da, zurgatze ez elikagarria ikusten den bezala);
 
pultsio hauek betetzeko askotan errealitateak erresistentzia ipintzen duenez, lehenengohaurtzaroan instantzia psikiko berri bat agertzen da,
nia 
(yo, ego) 
: bere funtzioa dabetekizun hori sozialki onargarri den bide baten bidez bideratzea, edo beste momenturakoatzeratzea; nia bitartekari bat da zeraren nahien eta errealitatearen artean; bitartekarihorrek egoerak hautematen ditu eta erabakitzen du zeraren pultsioak betetzeko moduaeta momentua (adibidez, elikatzeko itxarotea, behatza zurgatzea hori debekatzen dutenhelduak ez daudenean, esfinteren ebakuazioa kontrolatzea…);

Activity (3)

You've already reviewed this. Edit your review.
1 thousand reads
1 hundred reads
ggoiuri liked this

You're Reading a Free Preview

Download
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->