3
HUMANITATE ETA HEZKUNTZA ZIENTZIENFAKULTATEA
PSIKOANALISIA
(Sarrera. Helduengandik haurrengana. Inkontzientea)
Ikuspegi psikoanalitikoa Sigmund Freud (1856-1939) sendagilearen lanetan sustraitzen da.Bizitzaren gehientsua Vienan eman zuen medikua izaki, neurologo-psikiatraren kontsultan,psikologia klinikoan jardun zuen eta helduek nozitzen zituzten perturbazio psikologikoen jatorria bilatzen ahalegindu zen. Azterketa horretan bere lan osoa ezaugarrituko zituen hirukonklusio nagusietara heldu zen:
•
arazo horiek sustrai inkontzienteak zituztela eta subjektuak berak ezin zuen sustrai horiekhauteman; psikismoaren analisi berezia eskatzen zuen horrek (hortik psikoanalisia izena),inkontzientea agertu ahal izateko, kontzientziaren eragin gabe; horrela sortzen diraametsen interpretazioa eta ideien asoziazio librea;
•
berak aztertutako arazo gehienak gatazka sexualekin erlazionatuta zeudela eta, bereziki,pertsonarteko hartu-emanetan nahi sexualak betetzearen zailtasunekin;
•
helduen arazo askoren jatorria haurtzaroan zegoela, bereziki garapenaren lehenengourteetan; haur txikiak bere nahi sexualak betetzeko aurkitutako zailtasunetatik datozhelduen trastornoak; insatisfakzio honen jatorria eta garapena inkontzientean gordeta edolurperatuta gelditzen da; psikoanalisiak bertatik atera beharko dizkio pazienteari beretentsio eta arazoetatik askatzeko, berarekin behin argitu eta gero.
(Nortasunaren instantziak: zera, nia eta supernia)
XX mendearen hasieran postulatu hauetako bat edo bestea, berez, aurkikuntza harrigarria izangolitzake; baina hirurak batera iraultza kulturala suposatu zuten, batez ere inguru puritanoetan.Teoria psikoanalitikoan, haurtxoak bere arima inuzente eta garbi garbia galtzen du eta Freudekinstintoez betetzen du, horietako batzuk, irrika edo pultsio itxura hartuz, nortasunaren sorrerandaude eta teoria psikoanalitikoaren aztergaia dira: irrika sexualak dira, betetzea bilatzen duenenergia bat (libidoa), eta organo genitaletan mugatzen ez dena:
•
jaiotzaren unean, haurtxoak zenbait irrika dauka eta berehala betetzea bilatzen dute.Pultsio edo irrika hauei izaera libidinala eta, beraz, esanahi sexuala, ematen die Freudek.
Zera
(id, ello)
pultsio guzti horietako egoitza da eta haurraren lehenengo jardueralibidinalak pultsio horiek betetzera orientatzen dira (zurgatzeak
(la succión)
, adibidez,elikadurarekin lotutako eduki bat dauka, baina beste osagai autoerotikoa ere badauka etalaster independizatzen da, zurgatze ez elikagarria ikusten den bezala);
•
pultsio hauek betetzeko askotan errealitateak erresistentzia ipintzen duenez, lehenengohaurtzaroan instantzia psikiko berri bat agertzen da,
nia
(yo, ego)
: bere funtzioa dabetekizun hori sozialki onargarri den bide baten bidez bideratzea, edo beste momenturakoatzeratzea; nia bitartekari bat da zeraren nahien eta errealitatearen artean; bitartekarihorrek egoerak hautematen ditu eta erabakitzen du zeraren pultsioak betetzeko moduaeta momentua (adibidez, elikatzeko itxarotea, behatza zurgatzea hori debekatzen dutenhelduak ez daudenean, esfinteren ebakuazioa kontrolatzea…);