Bakerako zubia
Euskal gizarteak inoiz ez du Bakea hain gertu antzeman. Haunabarmendu beharra dago.Aurretik honelako beste hainbat itxaropen zapuztu izanakeszeptizismo ulergarria sortzen du, bai, baina hala ere ausartu egingogara esatera oraingoa beste modu batean ikusten dela.Bakearen gertutasuna diogunean, ETAren bortizkeriaren amaieraz arigara, bai eta euskal herritarrek jasan dezaketen Giza Eskubideen,Eskubide Zibil eta Politikoen, urraketa-egoera gainditzeaz ere.ETAren bortizkeriari amaiera ematea ekarpen oinarrizko etasaihestezina da Bake eta Demokrazia eszenatokia lortzeko.Urtarrilaren 10eko agirian ez du iragartzen euskal gizarteak nahi duenamaiera. Hala ere, uste dugu itxaropenari leiho bat irekitzen diola,zein testuingurutan azaltzen den kontuan hartuta.Gaur egun legez kanpo dagoen eremu politikoa behin eta berrizhartzen ari den jarrera eta konpromiso publikoa lehen mailakoaldaketa da euskal eszenatokian. Bereziki ez dago ezkutatzerik edoukatzerik otsailaren 7an Euskaldunan egindako agerraldia. Aldiz,babestu egin behar da eta garatzeko beta ireki behar zaio, guztiokinbatera Bakearen alde ekarpena egiteko aukera izan dezan. Beste hitzbatzuetan esanda, LEGEZTATU beharra dago, arestian aipatutakohelburuaren atal banaezina delako. Eremu horren interesarengainetik, euskal gizarte osoarena, maiuskulaz idatzitakoDEMOKRAZIArena, dago jokoan.