zutenean. Bi kasu horietan, Sustatu sutan jarri zen, aldianaldiko proportzioan, eta komunikazioa areagotu egin zenordura arte ez bezala. Teknologia berriak beroak izanzitezkeen, bai, guk horrela nahi izanez gero behintzat.Blogetik blogetara eta harantzagoKonturatu orduko, komunitate txiki bat osatua genuenSustaturen inguruan, eta horietako gehienok ari ginenalfabetatzen teknologia berrietan. Sustatun bertan izangenuen beste aplikazio harrigarri batzuen berri. Han irakurrigenuen lehen aldiz Flickr, del.icio.us eta Bloglines. Eta erabiliere, laster asko hasi ginen erabiltzen. Horrek, betiko moduan,erabilerak, lagundu zigun ulertzen zer ziren RSSak eta zelakomirariak egiteko gai ziren, komunikazioa instanteanzabaltzeko. Alfabetatzen ari ginen sistema berri hartan, gaiginen-eta nahi genuenean idatzi, erantzun, informazioasailkatu eta irakurketak kudeatzeko, ordura arte sekula ezbezala.Beraz, ez zen harritzekoa izan, halako batean lehen blogpertsonalak agertu izana. Nik ere, osatze bidean jarrinintzenean, eta bukatutzat eman nituenean Sustatun hasitakokontakizunak, minbiziaren ingurukoak, nire bloga sortu nuen,Faroa. Hasieran Blogger plataforman, eta gero Goiena.netkomunitatearen barruan. Beste blog batzuk ere sortu ditut:Gizakom izenekoa, HUHEZIko Gizarte Zientziak adarrarentzat,eta Liliput, esperimentu labur bat, probatzeko ea gai nintzenbi lerroko mezuak sortzeko. Azken aldi honetan, berriz,
tumblelog
bat sortu dut, Farozaina, blog baten bariante bat,probatu nahi nuen-eta zer diren tumblelog horiek, gero nireikasleei erakusteko. Nire esperientzia blog eta webguneekin,ordea, ez da hor amaitzen. Otsaila ezkero, ni naiz HUHEZIkowebmasterra, eta horretarako ikasi behar izan dut apur batPlone zer den eta zelan dabilen.Bidean ikasi dut podcastak egiten Odeorekin, mapakerabiltzen Google Mapsekin eta berauek sailkatzen Tagzaniarekin, nire agenda sarean erabiltzen GoogleCalendarrekin, diapositibak partekatzen SlideShare erabilita
Add a Comment
This document has made it onto the Rising list!