You are on page 1of 36

BIZITZAREN BIDEA

Nerea Zubiría, Sergio Zulueta, Ekaitz Espino, Andrea


Romero eta Nerea Remírez.
1
Duela 3 urte, Mongoliako gobernadorearekin ezkondu zinen , baina ez
zinen izan zoriontsua betiko.

Hala ere, berak beste pertsona batzuekin oheratzen zela susmatzen


zenuen, izan ere, gau askotan ez zetorren zurekin lo egitera.

Gau batean, berriro ere zure logelara ez zetorrela ikustean, jauregi osotik
hasi zinen bilatzen, eta azkenean zure zerbitzari baten logelan aurkitu zenuen,
erdi biluzik, ohearen gainean. Haserretuta, logelatik hasi zinen bilatzen
amorantea. Ohearen azpian zegoen, eta aurkitzean, zaplazteko bat eman eta
gortetik bota zenuen.

Honek triste utzi zintuen eta gobernadorearekin gatazka pilo bat ekarri
zizkizun. Hark behin eta berriz zin egiten zuen berriro egingo ez zuela, baina
aste batzuk geroago bere jokaera errepikatzen zuen.

Orain, honela zoriontsua ez zarela ikusirik, dibortziatzea pentsatzen


duzu.

Baina hori aukera zaila da eta ez zaude ziur. Zer egingo duzu?

Printzearengandik dibortziatzea aukeratzen baduzu, zoaz 2. orrialdera

Printzearekin jarraitzea aukeratzen baduzu, zoaz 14. Orrialdera.


2
Dibortziatzea erabakitzen duzu eta printzearekin hitz egitera zoaz.
-Uste dut dibortziatu behar garela.-oiukatzen diozu.
-Bai,-onartzen du berak- asko pentsatu dut eta bientzat hoberena izango
da. Bihar bertan juzgatura joango gara.
Hurrengo egunean, juzgatura joaten zarete eta dibortzioa lortzen duzue.
Baina zu ez zaude ziur ezkongabe geratu nahi duzun ala mutil berri bat ezagutu
nahi al duzun. Izan ere, esaten dute orain internetetik mutil bat azkar aurkitzen
dela. Zer egingo duzu?

Ezkonge jarraitzea erabakitzen baduzu, zoaz 3. orrialdera.


Internetetik bikotea bilatu nahi baduzu, zoaz 4. orrialdera.
3

Zure antzinako bizitza alde batera utzita, egun eguzkitsu batean,


hondartzara joatea pentsatzen duzu. Han zure betaurrekoak erori eta norbaitek
hartzen ditu.
-Zure betaurrekoak dira?- xuxurlatzen dizu ahots batek.
Begirada altxatu eta emakume eder bat ikusten duzu. Izugarri
politak diren begi berdeak ditu eta aurpegi potxoloa.
-Bai, eskerrik asko, nola da zure izena?
-Adelina.
-A ze izen polita! Nongoa zara?
-Ba...
Eta orduak eta orduak pasatzen dituzue hitz egiten, betiko lagunak
zaretela dirudi. Adelinak bere etxera gonbidatzen zaitu, eta han igarotzen duzu
gaua. Hurrengo egunean, beste gauza batzuei buruz hitz egiten duzue eta
azkenean adiskidetasun polit bat sortzen da zuen artean.
Oso zoriontsu zara Adelinaren etxean, baina mundua ezagutu
nahi duzu. Adelinari kontatzen diozu, baina berak bere etxean geratu nahi du,
lasai. Orduan zer egingo duzu? Adelina utzi eta mundua ezagutu? Ala zure
lagun maitearekin geratu eta ez bidaiatu?
_______________________________________________________________
_______
Bidaiatzea nahi baduzu zoaz 6.orrialdera
Ez bidaiatzea eta Adelinarekin geratzea nahi baduzu zoaz 7.orrialdera
4
Hurrengo egunean, janaria egiten ari zarela, internetik bikote bat bilatzea
erabakitzen duzu, eta ordenagailura joaten zara. Ordu bat geroago, oraindik ez
duzu inor aurkitu, orduan inoiz ez zarela berriro ezkonduko pentsatzen duzu.
Ordenagailua itzaltzera zoaz, baina bat-batean, mezu bat ikusten duzu. Zugan
interesatutako pertsona bat da. Hitz egiten hasten zarete: zer daukazue
gustuko, nola deitzen zarete, zenbat urte dituzue … eta lagunak egiten zarete.
Berarekin egunero hitz egiten jarraitzen duzu, lagunak zu zeu
ezagutzeko proposatzen dizun arte. Ez dakizu zer egin, arriskutsua izan ohi
da...
_______________________________________________________________
_______
Laguna ezagutu nahi baduzu, zoaz 9 orrialdera.
Ezagutu nahi ez baduzu, zoaz 10 orrialdera.
5

Adelinarekin oso zoriontsua zarenez, ez duzu bidaiatzen eta berarekin


bizitzen geratzen zara.
Asteak pasa ahala, hor inoiz baino hobeto zaudela konturatzen zara eta
erabaki zuzena hartu duzula ulertzen duzu. Adelinak asko maite zaitu eta zuk
bera ere. Gainera, hura oso eskertsu dago zure mesedearengatik: izan ere,
berarekin geratzea erabakitzen duzu, zure bidaiatzeko gogoak alde batera
utziz.
Horrela, egun batean, Adelinak mesedea itzultzea erabakitzen du: bere
bizitzako aurrezki guztiekin Sardiniako irlan etxe polit bat erosten du, itsasoari
begira eta guzti. Eta han igarotzen duzue bizitza zoriontasunez.

AMAIERA
6
Pena handiz, Adelina agurtzen duzu. Hau negarrez dago eta izugarri
kostatzen zaizu hor uztea. Baina inoiz ez zara Mongoliatik atera eta mundua
ezagutu nahi duzu.
Ordu batzuk geroago, aireportura iristen zara eta hegazkina minutu
batzuetan iritsiko da.
-Hegaldia 234A6, Floridarako helbidearekin, aireportura iritsi da eta
hamabost minututan irtengo da. Bidaiariak sartzen hasi ahal dira.- adierazten
du emakume baten ahotsak bozgorailuetatik.
Eserlekutik altxatu eta hegazkinean sartzen zara.
-Bost minututan aterako da hegazkina.- ohartarazi egiten du pilotuak.
Eta orduan, jendearen ahotsaren gainetik, ahots polit bat entzuten duzu,
zure izena ozenki oihukatzen. Hegazkinaren atera begiratu eta han ikusten
duzu zure lagun mina, Adelina.
-Adelina!- deitzen diozu. Hura zugana joaten da.- Nola zaude zu hemen?
-Ezin zintudan bakarrik utzi! Eta gainera, egia esan, nik ere mundua
ezagutu nahi dut.
Horrela atera egiten da hegazkina, eta zu Adelinarekin zoaz poz-pozik.
Baina bat-batean, hegazkina soinu arraroak egiten hasten da.
-Bidaiari atseginak, turbulentziak izaten ari gara. Segurtasun uhala jarri
eta ez urduritu.- jakinarazten dizue pilotuak.
Baina egoera txarrera joaten da eta hegazkina lurraren kontra jaurtiko
da. Zuk hegazkinak pilotatzen dakizu; izan ere, Mongoliako armadan egon
zinen duela urte batzuk. Baina izugarrizko beldurra ematen dizu. Zer egingo
duzu?
_______________________________________________________________
_______
Hegazkina ez salbatzea aukeratzen baduzu, zoaz 7. orrialdera.
Hegazkina salbatzea aukeratzen baduzu, zoaz 8. orrialdera.

7
Izugarrizko beldurra duzu eta ausardiriik ez duzu hegazkina salbatzeko.
Eta horrela hegazkina erortzen hasten da, zure biziaren amaiera gertu dagoela
jakinarazten.
Bat-batean, soinu ozen batekin, hegazkina lurraren kontra lehertzen da.
Zuk Adelinari begiratzen diozu, odolez estalita dago eta zuk hanka eta
eskua apurtuta dituzu.
-Adelina,-ohiukatzen diozu- zuk lagundu didazu mundua desberdina
ikusten eta inoiz ez zaitut ahaztuko. Nire lagun maitea!
-Nik ere ez zaitut ahaztuko, baina mundu politago batera joango gara eta
han pozik egongo gara- xuxurlatzen du Adelinak.
-Maite zaitut!- diozue biek batera.
Eta hau esanda, Adelina, zure bizitzako lagun minena, nola hiltzen den
ikusten duzu. Geroago zuk ere ixten dituzu begiak, bizitzari agur esanez.

AMAIERA
8
Zure beldurra garaituz, pilotuaren kabinara zoaz eta ea zer gertatzen den
galdetzen diozu. Baina gizona lurrean etzanda dago eta aurpegia elurra bezain
zuria du. Urduritasunez, azafata batek infartu bat izan duela esaten dizu.
Ausartasunez, kabinan esertzen zara eta hegazkina kontrolpean hartzen
duzu. Hegazkina lurraren kontra jotzeko segundo gutxi geratzen dira eta
bidaiarien artean ikara sortu da: guztiak garrasi egiten edo negarrez daude.
Baina maniobra oso zaila eginez, hegazkina berriro horizontalki jartzea lortzen
duzu eta Floridako estatuan lurreratzea lortzen duzu.
Floridako aireportuan, heroi bat bihurtzen zara: mundu osoko
egunkarietako kazetariak doaz, medaila distiratsu bat ematen dizute eta
Ameriketako Obama presidenteak eta guzti eskerrak ematen dizu telefonoz.
Baina pertsona horien guztien artean, zuk badakizu nori esker ausartzen zara
hegazkina salbatzera: Adelina.

AMAIERA
9
Ezagutzea erabakitzen duzu, norbaiten falta duzulako. Mezu bat
bidaltzen diozu:
“Baietz erabaki dut, zu zeuk ezagutu nahi zaitut. Ondo etortzen al zaizu
zortzietan zineman?”
Berehala erantzuten dizu:
“Bai! Hantxe egongo naiz bihar. Muxu asko!”
Hurrengo egunean, zinemara joaten zarete. Filma ikusi eta gero, jatetxe
batera zoazte eta zuen igarkizunari buruz hasten zarete hitz egiten.
-Beno,- hasten da hura- zeintzu dira zure igarkizun-planak?
-Ezkontzea eta hiru haurtxo zoragarri izatea da nire ametsa.-erantzuten
diozu.
-Zer? Ni ez naiz inola ere ez ezkondu nahi, eta umeak gorroto ditut!-
oihukatzen du.
-Nola? Umeak zoragarriak dira!
-Ezta pentsatu ere!
-Horrela pentsatzen baduzu izango dela gure bizitza, ez zaitut ikusi nahi.-
bukatzen duzu zuk.
Joatea pentsatzen duzu, baina alde batetik konpainia bat behar duzu
zure bizitzan...
_______________________________________________________________
_______
Lasaitzea eta ondo hitz egiten jarraitu nahi baduzu, zoaz 11. orrialdera.
Zure laguna uztea eta joatea erabakitzen baduzu, zoaz 12. orrialdera.

10
Internetetik ezagutu duzuna pertsonan ezagutzea arriskutsua dela
pentsatzen duzu eta ezetz esaten diozu. Ordenagailua itzali eta ohean lo
geratzen zara.

Hurrengo egunean, atearen soinuak esnatzen zaitu. Atea irekitzen duzu


eta ezusteko bat eramaten duzu : internetetik ezagutu zenuen mutila atean
dago. Ilea orraztu gabe du eta haserretuta dirudi.

-Ze, zer egiten duzu hemen?-galdetzen diozu- Eta nola dakizu nire
helbidea?

-Zure profilean ikusi nuen.-erantzuten dizu irribarre maltzur batekin.

-Baina nik ezagutu nahi ez zintudala esan nizun!

-Horregatik etorri naiz. -dio berak- Nirekin egon nahi ez baduzu, hil egin
beharko zaitut.

Laban bat altxatzen du zure gainean.

-Ez! Laguntza mesedez!-oihukatzen duzu.


Eta zure oihuei kasurik egin gabe, labanez zeharkatu egiten du zure
bihotza.

AMAIERA

1
1
Hobeto pentsatzen duzu eta lekuan eserita geratzen zara. Sakon
arnasten duzu eta esaten diozu:
-Barka nazazu, zure opinioa errespetatu behar nuen.
-Ez, barkatu niri, ez zintudan horrela hitz egin behar- onartzen du berak.
Eta lasai eta ondo hitz egiten jarraitzen duzue. Hurrengo egunean,
berriro ere ikusten diozue elkarri, eta hurrengoan, eta hurrengoan. Egunak pasa
ahala, maitemindu zaretela ohartzen zarete.
Horrela elkarrekin bizitzera joaten zarete, kostan etxe eder bat erosiz.
Eta urteak pasa ahala, zure maitea ondo pentsatuz gero, ezkondu egiten zarete
eta bi alaba zoragarri izaten dituzue: Maddi eta Adelina

AMAIERA
12
-Banoa- esaten duzu- ez dut honekin jarraitu nahi.
-Zu ez zoaz inora! Tentel hori! Ez zenuke jaio behar!-oihukatzen du.
Honek asko haserretzen zaitu eta bira ematen duzu, hura jotzeko asmoz.
-Zu zara jaio behar ez lukeena. Baina hori erraz konpontzen da.
Eta hau esanda, labana bat hartu eta bihotzean sartzen diozu. Izan ere,
ez zara konformatzen zure bistatik urrun egotearekin.
Baina jende mordo ikusi du egin duzuna eta kartzelara eraman ahal
zaituzte. Ez salatzeko zure istorioa kontatu ahal diezu eta kartzelara ez
bidaltzeko konbentzitu, baina ez da erraza izango. Zer egingo duzu?

Zure burua entregatu nahi baduzu, zoaz 13 orrialdera.


Konbentzitzen saiatu nahi baduzu, zoaz 17 orrialdera.

13
Juizioan kartzelara bidaltzen zaituzte. Kartzela grisa, itsusia eta tristea
da, eta zure krimenaz damutu egiten zara. Baina ez zara konformatzen hor ezer
egin gabe geratzearekin, ez, zuk zeure bizitza aprobetxatu nahi duzu.
Egunak pasa ahala, ihes egitea oso zaila dela ikusten duzu. Burdin hesia
oso altua da, zure gelako leihoa barrote gogorrez babestuta dago, teilatutik
altuera handiegia dago...
Baina egun batean, afaltzen zaudelarik, kartzelatik alde egiteko modu bat
bururatzen zaizu: askariaren orduan, elikagaiak ekartzen dituen kamioirako
irekitzen dute atea; momentu horretan, presoak sortzen duten iskanbilaren
artean ihes egin ahal duzu, baina kartzelariek hiltzeko arriskua duzu. Zer egingo
duzu?
Kartzelatik alde egiten saiatu nahi baduzu, zoaz 20. orrialdera
Kartzelan geratzea zure bizitza arriskuan ez jartzeko nahi baduzu, zoaz
21. orrialdera.

14
Ez dibortziatzea erabakitzen duzu, oraindik gobernadorea maite duzula
konturatzen zarelako, baina oraindik printzearen infideltasunek egin zizuten
mina gogoan daukazu, eta oraindik ere haserretuta zaude.

Bi egun egoten zara berari hitzik esan gabe. Hirugarren egunean


printzea zure logelara dator. Zurekin hitz egiten ahalegintzen da, baina zuk
hitzik esan gabe jarraitzen duzu. Orduan erregutzen dizu:

-Mesedez, maitea, entzun iezadazu, ez zintudan minik eragin nahi. Nire


bizitzan guztia zarela konturatu naiz eta barkamena eskatzen dizut. Ez dudala
errepikatuko zin dagizut, haiek zurekin konparatuta ezer ez zirela ulertu dut.
Oso gaizki pasatu dut egun hauek, zure ahots polita entzun barik, barka
iezadazu.

Gobernadorearen hitzak hunkitu zaituzte, baina hura ez konturatzeaz


ahalegintzen zara. Barkatzea nahi duzu, baina, behin eta berriro infidela izan
eta gero barkatuko duzu?

Gobernadorearengan sinesten baduzu eta barkatu nahi badiozu, zoaz


15.orrialdera.

Berarengan sinesten ez baduzu eta ez badiozu barkatu nahi, zoaz 16.


orrialdera.

15
Barkatu egiten diozu, oraingoan egia esaten zuela pentsatzen duzulako.
Horrela bizitza arruntera bueltatzen zarete.

Barkatu duzun arren, ez zara guztiz fidatzen eta zurekin jarduera


gehiago egitera behartzen duzu: futbolera eta saskibaloira jolastu, zaldiz ibili,
paseatu...

Asteak pasa ahala, oso gustura zaude eta orain ez duzu jarduera hauek
egiten bera kontrolatzeko asmoarekin. Berak ere asko atsegin dituela ohartzen
zara eta zure erlazioa asko hobetzen da.
Urte batzuk geroago, semeak izaten dituzue eta familia bat osatzen
duzue. Eta honela betirako zoriontsuak izaten zarete, zuen semeekin bizitza
arrunt eta lasai bat izaten.

AMAIERA

16
Bere hitz politek hunkitu zaituzten arren, ez duzu barkatzen eta
jantziaren azpian zeneukan laban bat sartzen diozu bihotzean. Lasai geratzen
zara, zure arazoak bukatu dutela pentsatzen, baina bira ematean garbitzailea
ikusten duzu, polizia deitzen.
Zu ez salatzeko eskatzen diozu, baina ez du jaramonik egiten eta
poliziak preso hartzen zaitu.
Bi egun barru, juiziora eramaten zaituzte. Abokatu bat eskatzeko ez
duzu dirurik eta abokatua den zure lagun bati eskatzen diozu zu defendatzea.
Baina hura ez dago ziur; izan ere, gobernadorea hil duzu eta ez dauka
konfiantzarik zugan. Hark zure burua entregatzea errazena dela aholkatzen
zaitu, horrela zure krimenarengatik ordainduko zenuelako. Ados zaude honekin,
hiltzailea zara eta kartzelara joan beharko zenuke, baina, zu defendatzeko ez
zara konbentzitzen saiatuko?

Zu kartzelara joatea erabakitzen baduzu, zoaz 13. orrialdera.

Zure lagunak zu defendatzeko konbentzitzen saiatu nahi baduzu, zoaz


17. orrialdera.

17
Eskerrak, zure lagunak zutaz gupitzen dela eta juizioan defendatzen
zaitu. Oso abokatu ona da eta zu libre geratzea lortzen du.
Ia ez duzu sinesten eta Jainkoak parte hartu duela pentsatzen duzu eta
erlijiosoa bihurtzen zara: kristaua, hain zuzen ere.
Elizara zoaz igandero eta halako batean, apaizak monje izatearen
aukera proposatzen dizu. Honek interesatzen zaitu, baina ez zaude ziur. Izan
ere, Jainkoari eskainitako bizitza izatea ez da erraza...
_______________________________________________________________
_______

Monjea bihurtu nahi baduzu eta jainkoari eskainitako bizitza izan nahi
baduzu, zoaz 18. orrialdera.

Monjea bihurtu nahi ez baduzu, zoaz 19. orrialdera.

18
Seminarioa utzi eta moja komentura joaten zara bizi berri bat egiteko.
Miht Knaoh-ri agur esaten diozu eta eskerrak ere bai.
Zure komentuko lehen eguna arraroa izan da. Gauza asko ez zenuen
ulertzen eta urduri jartzen zara.
Beldurra daukazu moja txar bat izan ez nahi duzulako.
Egunak eta egunak pasatzen dira eta normaltasuna ailegatzen da. Orain
gauzak normalagoak iruditzen dizute eta zure beldurra desagertu egin da.
Moja izatea gustatzen zaizu. Egunak oso azkar pasatzen dira eta
egunero moja hobeagoa zara, esperientzia hartu duzulako.

AMAIERA

19
Jainkoari eskainitako bizitza edukitzearen ideia ez duzu gustuko eta
mundu osotik bidaiatzea erabakitzen duzu.
Italiako Batikanoa bisitatzen zaudelarik norbaitek bultzatzen zaitu eta
zorabiatu egiten zara.
Ordu batzuk pasa eta itzartzen zara.
-Zer.. zer gertatu zait?
Zure ondoan eserita dagoen gizon bat azaldu egiten dizu:
-Zorabiatu egin zarela eta kolpe bat eman duzu.
-Eskerrik asko... -orduan bere aurpegia ikusten duzu- Aitor? Aitor! Nire
lehengusu maitea! Duela asko ikusten ez zintudala! Zer egiten duzu hemen?
-Orain hemen egiten dut lan, Batikanoan, oso leku polit bat da.-
adierazten du zure lehengusuak- Nahi duzu nire etxera joatea?
-Hobe izango da, bai.
Batikanoaren ondoan zegoen leku polit batean bizi da zure lehengusua.
Han orduak eta orduak igarotzen duzu hitz egiten.
-Eta zer gertatu zen gobernariarekin?-galdetzen dizu hark.
-Nik hil nuen, eta orain jauregia hutsik dago, hara joan ahal genuke...
-Nik hemen geratzea nahiago nuke...

Zure nebarekin bizitzen geratu nahi bazara, zoaz 22. orrialdera.


Mongoliako jauregira joan nahi bazara, zoaz 23. orrialdera.
20
Kartzelatik alde egitea erabakitzen duzu, zure bizia arriskuan jarriz.
Horretarako afalordua aprobetxatzen duzu: izan ere, jantokia kartzelaren
patiora ematen duen ate bat du. Presoak esertzen hasten diren bitartean eta
nahastea aprobetxatuz, atea ireki eta patiora ateratzen zara. Hor presoen bila
dauden argi indar batzuk daude biraka; bat zu ariarazten bazaitu, zu ikusi eta
hiltzera kondenatu ahal zaituzte.
Horregatik oso azkarra eta trebea izan behar zara, baina zuk ez daukazu
arazorik, oso pertsona kirolzalea zarelako. Honela burdin hesira iristen zara,
deskubritua izan gabe. Hesia eskalatzen duzu trebetasun handiz eta kartzelatik
ateratzen zara.
Lortu duzula pentsatzen duzu, baina bat-batean ahots bat entzuten duzu:
-Geldi hor! Aizu, kartzelatik ihes egin duzu, badakizu horrek zure heriotza
epaia esan nahi duela?
Bira ematean kartzelari bat dela ikusten duzu.
-Mesedez, ez ni salatu, ez dut hil nahi, mesedez, ni Mongoliako jauregian
bizi nintzen printzearekin eta ...
Honela zure istorioa kontatzen diozu.
-Ulertzen zaitut- esaten du zuk bukatzean- baina nire lana hau da,
suposatzen da nik entregatu behar zaitudala...
-Mesedez...

Kartzelaria konbentzitu egiten baduzu eta zuk salatu egiten ez badu,


zoaz 27 orrialdera.
Kartzelaria bere lana ondo ez egiteko konbentzitzen ez baduzu eta
salatu egiten bazaitu, zoaz 28 orrialdera.
21
Alde ez egitea erabakitzen duzu, honek zure bizitza arrisku handian
jartzen duelako.Eta ez duzu nahi hain gaztea hiltzea.

Hala ere, kartzelan ez zaude batere gustura eta matxinatzea pentsatzen


duzu, baina alde txarra du hori: gaiztakeriak egiten harrapatzen bazaituzte
kartzelariek, hil egingo dizuete. Okerragoa dela kartzelariek zu hiltzea
pentsatzen duzu.
__________________________________________________________
____________
Matxinatzea erabakitzen baduzu, zoaz 24. orrialdera.
Jarrera ona izatea nahi baduzu, zoaz 25. orrialdera.
22
Geratzen zara pentsatzen pixka bat …
-Ondo da,-esaten duzu- baina zurekin bizitzea nahi dut.
Zure lehengusua oso pozik jartzen da zu esatean berarekin bizitzea
erabaki duzula.
-Bai mesedez! Izugarri faltan bota egin zaitut!- erantzuten dizu berak
pozik.
Eta Batikanoan bizitza zoriontsua izaten duzu, zure lehengusu maitearen
ondoan. Hurrengo egunean, goizez Batikanora joaten zara lana bilatzera zure
lehengusuarekin egoteko egun osoan.

AMAIERA
23

Ez duzu asko pentsatzen eta laster erantzuten diozu:


-Ondo da, -esaten diozu- errespetatzen dut zure aukera, baina nik
Mongolia gobernatu nahi dut.
-Ondo da, zu nahi baduzu gobernadorea izatea, ni zure aukera
errespetatzen dut. Joan maleta prestatzera eta aeroportura abiatzen gara.
Eta hau esanda, maleta hartu eta zure jauregi maitatura itzultzen zara,
Mongoliako gobernari ezin hobea izateko asmoz.

AMAIERA
24
Jarrera txarrengatik burua moztu al dizueten arren, zuk gaiztakeriak
egiten hasten zara: beharrak ez betetzea, kartzelaren materiala apurtzea, etab.
Lehenengo egunetan ez dakite zein den erruduna,egun batean kartzelari
batek harrapatzen zaituzten arte.
Kartzelaren buruzagiak burua moztea agintzen du, eta horrela bukatzen
da zure bizitza.

AMAIERA
25
Jarrera ona izatea erabakitzen duzu, arazorik ez izateko. Horrela zure
kondena bermatzen dute eta 5 urte geroago kanporatzen zaituzte.
Diru asko daukazu, baina ez zara leku finko batean bizitzera geratu nahi.
Kartzelan egotearen esperientzia zure bizitzeko gogoak handitu ditu eta
konturatzen zara ia ez duzula mundua ezagutzen. Eta honela mundu osotik
bidaiatzen duzu, lagun berriak eginez eta gauza asko ezagutuz.

AMAIERA
26
-Ondo da, ez zaitut salatuko, baina hemendik oraintxe bertan egin behar
duzu ihes.
-Bai, eskerrik asko, baina joan baino lehen, zugandik zerbait egin
dezaket?
-Ez, ez da beharrezkoa... itxaron! Bai, badago gauza bat: zurekin ihes
egin nahi dut.
Momentu batean hitzik gabe geratzen zara, baina ez dago denborarik
pentsatzeko.
-Ondo da, baina azkar joan behar gara hemendik, ados?
-Ados!
Kartzelatik alde egiten duzue, baina ez duzue nora joan. Lehenengo
gaua zubi baten behealdean geratzen zarete. Kartzelaria ez du etxerik ezta
familiarik. Orduan zuk gogoratzen duzu Mongoliako jauregia, eta oraindik
gobernadorea zarela konturatzen zara.
-Aizu, Mongoliako jauregira joan ahal gara, baina...
-Zer gertatzen da? Oso ideia ona da!
-Ba... horra joaten bagara Mongoliako herrialdea gobernatuko genuke,
eta ongietorria ez naizela izango susmatzen dut...
__________________________________________________________
____________
Jauregira joan nahi baduzu, zoaz 28 orrialdera.
Jauregira joatea ez baduzu nahi, zoaz 29 orrialdera.
27
Baina zure erreguak ez dute kartzelariak zu salatu ez egitea lortzen.
Gizonak eskuburdinak ipintzen dizkizu eta kartzelara bueltatzen zaitu.
Hor beste kartzelariek hiltzera zigortzen zaituzte. Izugarrizko
tristurarekin, aurki elektrikoa dagoen gelara abiatzen zara. Hor esertzen
zaituzte eta hankak eta eskuak lotzen dizkizute. Metro batzuk harago zuk salatu
zaituen kartzelaria dago, negarrez, baina zuk ez duzu ikusten, begirada lurrean
ipinita duzulako.
Gero metalezko kaskoa jartzen dizute buruan eta etengailua pizten dute.
Deskarga elektrikoa hasten da, baina zuk ez duzu minik hautematen, , barrutik
hilda zaudelako.

AMAIERA
28
Jauregira joatea aukera bakarra dela erabakitzen duzue eta Mongoliara
itzultzen zarete. Baina zuk pentsatzen zenuen bezala, han ez zara ongietorria,
eta herria oso haserretuta dago.Oso triste jartzen zarete hori ikustea, baina
gobernadore onak izaten saiatzen zarete.
Hala ere, gobernadore onak izaten saiatzen zarete. Baina herriak ez du
etsitzen eta gau batean jauregiko dorre bat erretzen dute.
Hau asko haserretzen zaitu eta gobernadore gaiztoa eta krudela izateko
gogoak sartzen zaizkizu, baina lasaitzeko eskatzen dizu zure laguna
kartzelariak. Zer egingo duzu?
__________________________________________________________
____________
Herria barkatzea nahi baduzu, zoaz 30 orrialdera.
Herria barkatu ez nahi baduzu, zoaz 31 orrialdera.
29
Jauregira ez joatea erabakitzen duzue, han ez zinelako ongietorria
izango. Baina egunak pasa ahala, ez zeneukaten bizitzeko lekurik.
-Agian etxe bat bilatu beharko genuke – proposatzen du zure lagunak.
Ideia hori ez zaizu asko gustatu baina beste ideia bat proposatzen duzu:
-Edo mundu osotik bidaiatu!-proposatzen duzu zuk.
Biak zer egin nahi duzue pentsatzen geratzen zarete.
Zer egin nahi duzu?
__________________________________________________________
____________
Mundutik bidaiatzea nahi baduzu, zoaz 32. orrialdera.
Etxe bat erostea nahi baduzu, zoaz 33. orrialdera
30
Oso haserretuta jarraitzen duzu herriaren jarrerarengandik. Baina zure
laguna lasaitzeaz konbentzitzen zaitu eta hobeto pentsatzen duzu.
Bitartean, herria ikusten du hobeto bizitzen direla zuekin gobernadore
izateaz.
Horrela gobernadore onak eta eskuzabalak jarraitzen duzue, herria
hortaz konturatzen den arte. Eta zuei esker loraldi garaia bizitzen du
Mongoliako erreinuak.

AMAIERA
31
Herria ez dago batere pozik zuen jarrerarengandik, eta gauza gaiztoak egiten
dituzte zuei gobernadore postua kentzeko, baina zuek ez duzue hain erreza
postua uzten.
Ikustean herria oso gaiztoa izaten ari zela zuekin gobernadore postua kentzeko,
zuek ere gaiztoak izaten zarete.
Hilabeteak pasa eta zuek gaiztoagoak zarete: jendeari bere lana kentzen
diozue, jende batzuei etxea enbargatzen diozue, janari denda batzuk ixten
dituzue jendea ez erosteko …
Hori egitean, herria demokrazian handian sartzen duzue.

AMAIERA
32
Azkenean erabakitzen dugu mundu osotik bidaiatzea kartzelariarekin.
Globo batean 80 egunetan mundu osoa bidaiatzen duzue, leku gehiago
ezagutzen eta oso ondo pasatzen.
Hainbat hiri ikusten duzue: Mexiko, Argentina, Brasil, Kuba, Kanada,
Txina, Espainia, Alemania …
Asko ikasten duzue hiri horiek ikustean eta bidai agentzia bat egiten
duzue.

AMAIERA
33
Ez bidaiatzea erabakitzen duzue, bizitza arrunta izan nahi duzuelako.
Toskanan etxe eder bat erosten duzue, txikitatik zure ametsa izan dena.

Etxea hondartzaren albon dago, zuhaitzez inguratuta, oso ederra da. Bi


solairuak dauzka, behean, bi bainua, sukaldea, egongela eta terraza. Goian,
bost gelak eta bainu bat.

Urte batzuk geroago hiru seme-alaba ederrak izaten dituzue: Ana, Maria
eta Gorka, eta haiekin bizitza zoriontsu eta polit bat izaten duzue.

AMAIERA

You might also like