You are on page 1of 8

Negua joan da ta - Zea Mays Ikasbil

497545 ariketa

Elurrak joan direnean nire mendien artean,


eguzkia teloiaren atzeko (1) xxx xxxxxxxx da.
Ateratzeko beldur da, beldur eszenikoa,
(2) xxx xxxxxxxx antzeztu ez duen obra honetan.
Izpi txiki-txikiren bat agertuz doa gaurkoan,
poztasun handi (3) xxx xxxxxxxx besarkatzen nau.
Mesedez ozen esan negua joan egin dela
nire arima hotzak ez du sinesten (4) xxx xxxxxxxx .
Laztandu nazazu orain ur urdinen (5) xxx xxxxxxxx ,
orain lainorik ez da aurpegi biluziak,
eta larrua jotzean (6) xxx xxxxxxxx ozenena,
gordin amaigabea negua (7) xxx xxxxxxxx da eta...
Jaio berrien antzera taupaden (8) xxx xxxxxxxx dut orain,
belarriekin ikusteko nire begiek entzuten ez dutena.
Mesedez (9) xxx xxxxxxxx esan negua joan egin dela,
Hutsuneetako aukerak
izara guztiak erre ditut eta.
Laztandu (10) xxx xxxxxxxx orain ur urdinen artean, • artean
orain lainorik ez da aurpegi biluziak, • borobildu
• aldean
eta larrua jotzean garrasirik ozenena, • beharra
gordin (11) xxx xxxxxxxx negua joan da eta... • garrasirik
• ozen
• amaigabea
Soinu bakar bakarra • bakarra
zure bularraldean • aspaldi
• joan
negua joan da eta
• batek
(12) xxx xxxxxxxx zaizkit ertzak zure ondoan • nazazu
izpi lasaigarri bat negua joan da eta, • eta

negua joan da eta.

Soinu bakar (13) xxx xxxxxxxx


zure bularraldean (BIS)
negua joan da eta (BIS)
Orain, ikus dezagun zenbat ikasi duzun gorren hizkuntzaz.
Nola adieraziko zenituzke zeinu hizkuntzaren bitartez:

• Negua
• Ura
• Joan da
• Ozen
• Aspaldian
• Izpiak
• Besarkatu
• Jaioberria
• Laztandu
• Larrua jo

Ikusiko dugu orain Goiena Telebistan Ainhoa Moiuari egin


zioten elkarrizketa:

• Non egiten du lan Ainhoak?

• Zer dela eta sortu zen bideo-kliparen ideia?

• Beste kanta batzuekin ere egin du?

• Euskaraz, erdaraz, zein hizkuntzatan dago?

• Ze beste lan egiten ditu?

• Itzulpen guztiak berdinak dira?


Keinu hizkuntza Wikipediatik

Keinu hizkuntza gor eta mutuek erabilitako mintzaira da. Tokian tokikoa da,
hizkuntza guztiek euren keinu kode propioa daukate alegia. Bakoitzak, halaber,
dialekto desberdinak eduki ditzake.

Bestela, esku alfabeto bi mota daude: Alde batetik, esku bakarrekoa.


Latindar alfabetoa oinarri duten hizkuntzek erabiltzen dute, baita herrialde
arabiar batzuetan ere (Egipto eta Maroko), arabieratik egokitutakoa.

Espainian dauka sorlekua, XVI. mendean


eta judu komunitatean antza denez. Hori
dela eta, esku alfabeto espainiarra izena
hartu izan du historikoki, gaur egun
nazioarteko esku alfabetoa izanda.

Bestetik esku bikoa, Erresuma Batuan


eta ingelesezko lurraldeetan erabiltzen
dena. Jatorria Irlandan daukala ematen
du, aspaldikoa izanda (VII. mendekoa).

Euskal Herrian

Euskal Herrian gaztelaniaz eta


frantsesezko hizkuntza keinuak erabiltzen
dituzte bertako gor-mutuek.

Euskaraz ez gauzak ez daude araututa


oraindik, aditu batzuk euren interesa
adierazi arren.

Beste hizkuntza gutxitu batzuk, aldiz,


normalizatuago daukate, katalunierak
kasu, Valentzia eta Balear Uharteetako dialektoak bereizita eta guzti.

Nazioartean Esku alfabeto espainiarra, 1815eko


grabatua
Nazioarte mailan, Gestuno edo International Sign Language (ISL) hizkuntza
eraikia existitzen da, amankomuneko kodea dena.Zeelanda
Berrian bertako keinu hizkuntza ofiziala da ingelesa eta
maorierarekin batera.
Negua joan da ta
http://www.youtube.com/watch?
feature=player_detailpage&v=7jrRM7y8yHA

Goiena TB elkarrizketa, Ainhoa Moiua:


http://goiena.net/telebista/emisioa/ainhoa-moiua-zeinu-hizkuntzako-
itzultzailearekin-berbetan/

Ainhoa Muruari elkarrizketa idatzia Gaur8n


http://www.gaur8.info/edukiak/20110326/256029/In-Fraganti-Ainhoa-
Moiua
In Fraganti: Ainhoa Moiua

Ezezagun izatetik milaka pertsonen aurrean agertzera pasa da Ainhoa


Moiua astebetean. 22.000 pertsonatik gora dira sare sozialen bidez Zea
Maysen «Negua joan da ta" abestia zeinu hizkuntzan adierazten ikusi eta
bere interpretazioaz gozatu dutenak. Musika taldeak zein berak gorren
hizkuntzaren normalizazioaren aldeko apustua egin dute eta pozik jaso
dute bideoklipak izan duen oihartzuna.

Xole Aramendi

2011ko Martxoaren 25a

B ideoklipean agertzen duen indar bera transmititzen du Ainhoa Moiuak


hizketan ere. Asko harritu dira «Negua joan da ta» kantuaren esanahia
zein modu berezian espresatzen duen ikusita. Sare sozialak begiratzea
besterik ez dago. «Azaldu ezinezko zirrara sortzen dit», dio bisitari batek;
«Behin eta berriz ikusteko gogoa ez zait itzaltzen», beste batek; «Nolako
komunikazio gaitasuna duen Ainhoak», hirugarren batek.

Ezustean harrapatu du Ainhoa Moiua (Beasain, 1982), baina pozik dago


jasotako erantzunarekin. Bere errutina hankaz gora jarri dugu kazetariok,
baina esperientziaz hitz egiteko prest dago, nahiz arraroa egiten zaion.
«Besteen hitzak itzultzera ohituta nago, baina ez inork niri egindako
galderak erantzutera», argitu du. Izan ere, zeinu hizkuntzako itzultzailea
da lanbidez.

Donostian Haizearen Orrazian egin dugu hitzordua. Azken egun hauetako


zurrunbilotik atera eta atseden hartzeko toki aproposa. Bizitoki duen
herrian, Seguran, bai, herritarrak hurbildu zaizkio bideokliparen gaineko
komentarioak egitera, baina Donostian nahikoa oharkabean ibil daiteke,
bere lasaitasunerako. «Bolada batean buruan ez dut zapirik ipiniko,
badaezpada», dio irribarretsu.

Astebete pasa da Zea Mays taldeak bideoklipa zabaldu zuenetik eta


sekulako marka lortu du. Youtube atarian
(http://www.youtube.com/promomusika) 16.000 bisitatik gora izan ditu
eta EITBren webgunean ere (www.eitb.com) azken egunetan bera da
bideorik ikusienetakoa; euskarazko bertsioak 4.000 bisitaritik gora ditu
eta gaztelerazkoak 2.500etik gora. «Ez nuen inondik inora espero.
Lehengusuak Facebooken eskegiko zuela esan eta `ondo, horrela zure
lagunek ere ikusiko dute' erantzun nion -kontatu du-. Bat-batean
handituz eta handituz joan da».

Ainhoaren begiek eta eskuek arreta pizten dute hizketan ari denean eta
bideoklipean, horiez gain, baita oinek ere. «`Nola daramazun erritmoa
oinekin!' komentatu eta oinutsik jartzea proposatu zidaten Zea
Maysekoek. Zeinu hizkuntzan badirudi eskuak bakarrik erabiltzen direla,
baina horrez gain aurpegia ere beharrezkoa duzu, eta, musikaren
kasuan, baita oinak ere».

Entzuteko gai direnei zein pertsona gorrei, guztiei zuzendutakoa da


bideoklipa. «Gorrek normalean bibrazioen bidez sentitzen dute musika.
Dena den, kantuaren erritmoa jarrai dezakete nire oinen mugimendua
ikusiz. Bideoklipa musikarik gabe ikusi genuen proba modura eta nabari
daiteke kantuaren nondik norakoa», azaldu du.

Ispiluaren aurrean jartzea bezala izan da beretzat bideoklipa ikustea.


«Esan izan didate keinu asko egiten ditudala, eta orain neure burua ikusi
egin dut». Badu egun hartako anekdotarik: «Hortzetako ortodontzia eta
guzti atera nintzen azkenean. Grabatu genuen egun hartan bertan kendu
zidaten, kasualitatea, bi urte eta erdiren ondoren...».

Zeinu hizkuntza modu artistikoan agertzeak daukan garrantzia


nabarmendu du. «Era honetako gauzak egitea posible dela erakutsi
dugu», esan du.

Zeinu hizkuntzan musikaz gozatzeko aukera askorik ez dago, eta are


gutxiago euskaraz. Gorren artean aldeko iritziak jaso ditu. «Ideia ona
iruditu zaie. Bada euskaraz egin izana goraipatu duenik ere. Izan ere,
beraiei ez zaie euskara irakasten, gaztelera baizik. Ondoren zeinu
hizkuntza ikasten dute».

Zea Mays musika taldea oso kuttuna du eta «Negua joan da ta» kantua
bereziki gustukoa. «Aioraren ahotsak betidanik liluratu nau eta abestia
ikaragarria da», adierazi du.

Askotan joaten da autoan bilbotarren doinuak entzunez. Eta, oharkabean,


zeinu hizkuntzara itzultzen hasten da. «Musikak eramaten nau eta erdi
jolasean hasten naiz. Iristen da une bat ingelesez jartzen dudala, ez
ulertzeko eta tentazioa saihesteko», kontatu du.

Opari berezia

Taldekideentzako oparia zena, Zea Maysekoek Ainhoa berari egin dioten


erregalia bihurtu da. Kasualitatez sortu zen proiektua. «Tolosako
Bonbereneako kontzertura neuk egindako grabazio bat eraman nuen.
Letra ikasi eta kameraren aurrean jarri nintzen etxean arratsalde hartan.
Saioaren bukaeran taldekideengana hurbiltzen ausartu eta DVDa eman
nien, opari modura. Hain urduri nengoen ez naizela une hartaz askorik
gogoratzen...», aitortu du.

Handik hiru egunetara taldekoen deia jaso zuen, bideoklipa egitea


proposatuz. «Asko gustatu zitzaiela eta grabatu egin behar genuela esan
zidaten. Ez nekien zer esan... Zea Mays eta zeinu hizkuntza, hain
gustukoak ditudanak biak, batzeko aukerarekin asko poztu nintzen», dio.
Duela hilabete grabatu zuten Berrizko kultur etxean.
Lanez gainezka dabil beasaindarra. Huhezin Magisteritzako eskolak
ematen ditu. Horrez gain, itzultzaile lanetan aritzen da hainbat
ekitalditan. Garai batean ikastetxeetan ere ibili zen, goi mailako
zikloetan, ikasle gorrei irakaslearen azalpenak itzultzen. Tarteka
Gasteizko Parlamentuko saioak ere itzultzen ditu ETBrako, eta
politikarien mitinetan aritzea ere tokatu zaio.

Azken aldian, aurten hasi duen tesiari denbora dezente eskaintzen dio.
«Entzuten dugunok zeinu hizkuntza ikasterakoan zein transferentzia
egiten ditugun neurtu eta didaktikarako oinarriak ezarri nahi ditut; alegia,
ahozko hizkuntzaren eta zeinu hizkuntzaren arteko harremana nolakoa
den aztertu nahi dut».

Badu aldarrikapen bat: «Entzuten dugun pertsonok zeinu hizkuntza ikasi


behar dugu. Gorrek hizkuntza gutxitua duten komunitate gutxitua
osatzen dutela onartu behar dugu, orain arte urritasuna duten pertsona
bezala aztertu izan dituen ikuspegi kliniko-terapeutikoa alboratuta»,
ohartarazi du.

Nabari zaio zeinu hizkuntzak piztu dion erakargarritasuna. «Ez dut gorrik
inguruan, baina liluratu egin ninduen. Hezkuntza berezia ikasi nuen
Eskoriatzan. Entzumen urritasunari lotutako ikasgaia geneukan eta oso
oinarrizko gauzak adierazten irakatsi ziguten».

Berehala piztu zitzaion sakontzeko irrika. «Bilbora joan nintzen bi urteko


ikasketak egitera. Gorrak eta itsuak diren pertsonekin lan egiteko
prestatu nintzen», dio. Ondoren hizkuntzen psikopedagogia ikasi zuen.
«Gorrena ere hizkuntza da eta landu diren teoriak berdin aplika daitezke.
Nire helburua ekarpenen bat egitea da alor honetan; hainbeste dago
egiteko...».

Gorrek gure gizartean sufritzen duten bazterketaren gaiari heldu diogu.


«Pentsa, 1960an onartu zen hizkuntza izateko irizpideak betetzen zituela
zeinu hizkuntzak. Eta 2007az geroztik ofizialki onartuta dago zeinu
hizkuntza -gaineratu du-. Baina mende batez, 1880tik 1990era bitartean,
erabat baztertuta egon da».

Ainhoak gorren eta entzuten dutenen arteko zubiak eraikitzen laguntzen


du. Gizartean, oro har, oraindik eraikitzeko geratzen diren zubiak aipatu
ditu. «Gorrek ahalegin handia egin dute ahozko hizkuntza jakiteko, baina
entzuten dutenek ez dute zeinu hizkuntza ikasi. Ikusten dute beti beraiek
direla esfortzua egiten dutenak gure komunitatearengana gerturatzeko
-dio-. Gorrak gurekin bizi dira eta historikoki presio handia izan dute
zeinu hizkuntza alboratu eta ahozko hizkuntza ikasteko. Kontuan izan
behar da, gainera, gorren %96 entzuten duten familietan jaiotzen direla.
Beti pentsatu izan da zeinu hizkuntza ikasiz gero ahozkoa ez zutela
ikasiko, baina, aldiz, azken ikerketek aurkakoa diote, onuragarria dela».
Beasaindarraren ustez txikitan hasi beharko genuke eskoletan ikasten.
«Ikastaroak lehen pausua izan daitezke zeinu hizkuntzarekin harremana
izateko. Ez duzu zertan itzultzaile izan behar, baina oinarrizko
komunikaziorako tresnak eskura ditzakezu», adierazi du.

Ainhoaren ustez ez dago hizkuntza errazik eta zailik. «Motibazioa da


kontua. Ni hasi nintzenean nire izena esaten nuen justu-justu, eta urte
eta erdian itzultzen jarri ninduten. Norberak du gaitasuna, eta, ez badu,
garatu egiten du», esan du.

Hedabideek eta sare sozialek duten indarra sekulakoa da, eta kontrastea
are handiagoa da eguneroko lanean ia itzalpean egotea tokatzen
zaionarentzat. «Atzo bertan egin nuen itzultzaile lana ekitaldi batean eta
agertokiaren azpian jarri ninduten, han, bazter batean -azaldu du-.
Gertatu izan zait saioa hasi eta argiak itzaltzea ere. `Hitzaldian dauden
gorrek nola demontre ikusiko naute?', pentsatzen duzu. Askotan polita
egiten duelako jartzen gaituzte».

Egunotan behintzat fokuen argia gainean duela baliatzen ari da zeinu


hizkuntzaren normalizazioaren alde egiteko.

You might also like