You are on page 1of 2

ORTEGA Y GASSET.

KONTZEPTUAK

1.ARRAZIOBITALISMOA. Ortegaren sistema filosofikoa. Arrazionalismoa eta


Bitalismoaren arteko sintesia. Bizitza errealitate errotikoa da eta arrazoimena ezinbesteko
tresna da bizitza zer den ulertzeko. Jarrera honen bidez Ortegak arrazionalismoa eta
enpirismoaren mugak gainditzen ditu. Arrazionalismoaren akatsa nia gauzetatik
independientea dela ustea da. Enpirismoaren akatsa gauzak niarengandik independienteak
direla ustea da. Bizitza nia eta gauzen arteko koerlazioa da.

2.BIZITZA. Errealitate errotikoa, funtsezkoa, oinarrizkoa. . Nire bizitza ez diren beste


errealitate guztiak errealak dira bertan sustraituak direlako, eta beraz, errealitate
sekundarioak dira. Beste edozein errealitate nire bizitzaren bizipena da. Nola edo hala
errealitate errotikoaren barnean sartuta daude. Filosofiaren abiapuntua eta
aztergaia. Bizitza zerbait egiten egotea da, nahitanahiez. Egiten duguna(zeregina) eta
gertatzen( gertaera) zaiguna. Bizitza proiektua da etorkizuna irekita dagoelako. Niaren
bizitza beti ematen da zirkunstantzi zehatz batean kokatuta, hau da , gure inguruan dauden
gauzetaz inguraturik.

3.BIZI ARRAZOIA ( Arrazoi Bitala) Ortegaren iritsiz arrazoimen abstraktuak ezin du


atzeman errealitate konkretua eta zehatza den bizitza. Arrazoimen abstraktu horren ordez
bizi-arrazoimena aldarrikatzen du. Beraz arrazoimena beti da bitala, bizitzan sortu eta bizi
izan ahal izateko erabiltzen dugun tresna edo baliabidea. Bi ezaugarri ditu
Historikoa. Bizitza historikoa denez, bizi-arrazoia ere historikoa da. Konkretua .Ohiko
kontzeptu abstraktoak xedapen edo xehetasun konkretuez betetzen ditugunean ( nor, non,
noiz …) lortzen dugu benetako ezagutza .

4.DUDAK. Errealitatearen bikoizketa . Sinesmenak zalantzan jartzen dira.


“Superfetación de la creencia". Sinesmenaren ziurtasuna galtzen da. " O lo uno o lo otro".
Sinesmenetan bezala, dudetan ere egoten da . Kontinentea itsaso bilakatu da. " Estamos
en un mar de dudas" . Kontinentearen tinkotasuna disolbatzen da ..." y naufragamos".
Egoera hau ez da batere erosoa eta hortik atera nahian pentsatzeari ekiten diogu: " nos
ponemos a pensar"... eta horrela sortzen dira ideiak. Une jakin batera arte gizakiak sendo
eduki dituen tradiziozko sineskerek porrot egitean , beraiekin gehiago ere ezin fida
daitekeenez gero, duda- mudatan gaude. Egoera hortatik ateratzeko gizakiak pentsatzeari
ekingo dio nola edo hala bizi segurtasuna eman diezaioketen ideiak asmatzeko.

5.ERREALISMOA.( Res= Gauza). Errealitatearen lehendabiziko osatzaileak gauzetan


aurkitu behar ditugula dioen ikuspegi filosofikoa. Era horretan gauzak nagusitzen zaizkio
nia ezagutzaileari.Gauzen errealitatea dudaezina da. Nia bera beste edozer gauza bezalakoa
da.

1
6..IDEIA. Barruko munduak dira. Gure barnean daude ( los mundos interiores).
Pentsatzeari ekiten diogunean sortzen ditugun irudimenezko munduak dira .Dudetatik
ateratzeko, galdutako ziurtasuna berreskuratzeko ideiak sortzen ditugu.Ideia eta
burutapena sinonimoak dira: buraratzen zaizkigun pentsamendu konszienteak, alegia.
Irudimenak sortuak. Ez dira errealitatea, errealitatearen planoak baizik.. Barruko munduak
dira . Errealitatean norabidea ez galtzeko erabiltzen ditugunak. Segurtasuna ematen
digutenak.

7.IDEALISMOA.. Nia, hots, subjektuaren kontzientzia filosofia sistema ororen printzipio


eraikitzaile egiten duen filosofia ikuspegia. Errealitateko gauzak, beraz, ni ezagutzailearen
menpekoak dira. Descartes izan zen idealismoaren sortzailea.

8.IKUSPUNTUA.Gizaki bakoitzak daukan ikuspegia edo ikusmira. Bizi izatea beti


ikuspuntu batean kokatua egotea da. Guere bizitzak errealitateari buruzko ikuspegi
bat ematen digu; guerea eta ez beste inorena. Perspektibismoa bizitzaren
funtsezko ezaugarria da. Egia ezagutzeko perspektiba edo ikuspuntu desberdinak
kontutan hartu behar ditugu.

9.PERSPEKTIBISMOA. “ El espectador” izeneko artikulu bilduman agertutako Ortegaren


teoria. Honen arabera gizabanako bakoitzak munduaren inguruan duen ikuspegia
desberdina da, errealitatea interpretatzeko ikuspegi desberdinak denak baitira baliozkoak,
denak direlako bitarteko aproposak bakoitzari dagokion errealitatea atzitzeko. Honek ez
gaitu eramaten erlatibismora zeren eta egia osoa ezagutu daiteke ezagutzeko ikuspegi
guztiak kontuan hartzen badira.

10. SINESMENAK: Bi sentsutan definitzen du Ortega kontzeptu hau:


Metaforikoki: Sinesmenak dira " El continente de nuestra vida". Mantendu, sostengatu,
egiten gaituzte. " Terreno sobre el que acontece nuestra vida"." Suelo sobre el que
vivimos". Lur sendoa, zeinaren gainean bizi izaten garen.
Filosofikoki: Errealitate bera. " Son la realidad misma". Guremundua eta gure
izaera. " Son nuestro mundo y nuestro ser".Ez dugu zalantzan jartzen. Kontutan
hartzen dugun guztia. Interpretatu barik ontzat ematen dugun errealitatea. Ad:
Kalea, ormen sartezintasuna ( impenetrabilidad), Lurra.
Gure bizintzan ezinbestekoa den guztia Sinesmenaren barnean sartzen da.
Ezinbestean izan behar dugu kontutan , mundu, lur eta kalearen errealitatea. Giza
bizitzaren lehenengo oinarria sinesmena dugu.

11.ZIRKUNSTANTZIA. Ni ez beste guztia, giza bizitzan. Niaren inguruan dagoen guztia:


historikoa, fisikoa, ekonomikoa, politikoa… Bizi izatea zirkunstantzi batean egotea da.
Niaren ingurunea edo mundua, niaren bizitza baldintzatzen duena. Zirkunstantziak niaren
baldintzen multzoa osatzen du. Behartuta gaude zirkunstantzi zehatz baten barruan egoten
eta bizitzen ezin baita bizitza eman ez bada zirkunstantzia batean.

You might also like