You are on page 1of 1

PIPER TXURIAK

BERDINTASUNAREN ALDEKO BILBOKO GIZONEZKOEN TALDE


ANTI-SEXISTA

Gizonezkoen arteko erreflexio eta adiskidetasun gune bat eratu dugu, zeinek
sexismoak nola eragiten digun adierazi eta kontatzea ahalbidetzen digun, baita gure
esperientzi eta bizipenak, eta gizona izatearen esangura eta ondorioak partekatu ere.
Autokudeatutako talde independentea gara, eta gure helburua aldaketak eragitea da:
gure pentsaeran, sentieran eta jokatzeko moduan. Baita gizarte egituran ere.
Elkartasuna, errespetua eta maitasuna oinarri, barne erreflexiozko bide luzea abiarazi
dugu sexismoaren suntsiketarantz, norbera dagoen puntutik, alor honetan hasiberria izan
edo eskarmentukoa izan.

Gure pentsamendu eta hausnarketa, eta ideia horiek oinarritzat harturik garatzen ditugun
politika eta ekintzei esker, gure kezkek eta emakumezkoak estutzen dituzten arazo
askok jatorri bera daukatela ondorioztatzen dugu: jaio, hazi, eta beren barnean nortu eta
sozializatzen garen gizarte sexistak. Mugimendu feministan inspiratzen gara, bai eta
mundu mailako gizon mugimendu humanistan ere, hauekin harreman estua mantentzen
dugularik. Honek guztiak maskulinismoa izeneko arlo teorikoa eratzen du.

Bereganatutako kontzientzia berriak hezkuntza eta kontzientziazio ekintzak eta


programak abiatzera bultzatzen gaitu, honakoak helburu: gizonezko guztien sexismoa
suntsitzea, gizonezko ez sexista, eskubide eta betebehar berdinen jabe, izateko aukera
berriak eskainiz eta pribilegioak arbuiatuz; pertsonak heztea, hezkuntza ez sexistan
jardun dezaten; gizagabetzen eta bortizkeria sortzen duen maskulinitate tradizional
menperatzailea deuseztea. Sexismoaren aurkako gizonezkoentzako askapen politikak
proposatzen ditugu, eta emakumezkoen askapen politiken alde egiten dugu. Bortizkeria
matxista salatzen dugu, generozkoa, eta hau ezabatzen saiatzen gara.

Maila lokalean antolatzen gara, baina gizon sareetan koordinaturik. Instituzioetan edota
instituzioekin bat lan egiten dugu, baita kalean ere, joera berdineko mugimenduekin
kooperaziora irekita. Gure xederako, ahalik eta gizon gehienen arteko elkartasuna
bilatzen dugu, horregaitik elkarren arteko ezberdintasunak gainditzea bilatzen dugu, eta
bananduta mantentzen gaituzten zapalkuntzak baztertzen ditugu: Homofobia, gay-en
aurkako zapalketa, arrazakeria, heldukeria, zapalketa erlijiosoa, nazionalitatekoa, etab.

Jakin badakigu lan hau aurrera ateratzeko, segurtasuna giza harremanetan aurkitzen
ikasi behar dugula, eta ez eskuratu ditzakegun objektuetan edota status pertsonalean.
Jabe gara gure ekarpena behar-beharrezkoa dela geldiezina den olde honetan, zeinak
gizakiarentzako errealitate berria sortuko duen: berdintasun harremanetan oinarrituriko
giza komunitatea, justizia, gizaki guztien ongizatea salbuespenik gabe, eta beste bizidun
guztienganako errespetua.

http://ghibizkaia.blogspot.com/

http://www.gizonsarea.org/wp/

You might also like