You are on page 1of 8

FILOSOFIA ARO KLASIKOAN

1.PLATONEN GARAIKO INGURUNE FILOSOFIKOA

A) Heraklito Parmenides

b) Filosofia platoniarra sofistei erantzuna emonez

c) Maisu Sokratesen eragina

d) Talde pitagorikoen eragina

2.ONTOLOGIA PLATONIARRA(KOBAZULOAREN MITOA)

3. IDEEN TEORIA: IDEEN ESANAHIA, IDEEN EZAUGARRI ETA IDEEN HIERARKIZAZIOA

4. MUNDUAREN SORRERA : JORA ETA DEMIURGO

5. GNOSOLOGIA PLATONIARRA: KONOZIMENDU MOTAK, ANAMNESIA ETA DIALEKTIKA


PLATONIARRA

6. ANTROPOLOGIA PLATONIARRA: LOTURA ETIKOAK


I. Platonen garaiko ingurune filosofikoa: beste pentsalari batzuen eragina
(Parmenides eta Heraklito, talde pitagorikoa ( Mito orfikoak), sofistak eta
Sokrates maisua ).

A. Heraklito (Efesoko eskola) eta Parmenidesen (Eleako eskola)


eragina DUALISMO ONTOLOGIKO PLATONIARREAN

Parmenidesek eta Heraklitok izango dabe helburu bera lez errealitatearen


ezaugarri esentziala bilatzea; baina euren erantzunak oso kontrajarriak ziran.

-Parmenidesek errealitatearen ezaugarri esentzial lez IZATEA azpimarratuko


dau ( mugimendua ukatuz) .
-Heraklitok, ostera, errealitatearen ezaugarri esentziala lez azpimarratuko dau
ALDAKORTASUNA (Panta Rei)

Ontologia platoniarrean, mundu sentsibelaren (kosmos oratos) ezaugariak


Heraklitoren errealitatearen ezaugarri esentzialagaz lotu daikegu,
aldakortasuna nagusi. Era berean, Platonen ideen munduaren (kosmos
noetos) ezaugarri esentziala izango da ALDAKORTASUN EZA, hau da,
Parmenidesen IZATEAREN ezaugarriak nagusi izango dira (borobila,
perfektua).

B. Filosofia platoniarra sofistei erantzuna emonez.

Sofisten agerpena Atenasen demokraziaren ezarpenagaz lotu daikegu.


Demokraziaren ezarpenak, hiritarren partehartze politikoa bultzatuko dau
bizitza publikoan. Horretarako, ezinbesteko baldintza formakuntza izatea
izango da, asambleetan gai ezberdinei buruz (ekonomia, erlijioa, legeak)
eztabaidetan parte hartzeko. Formakuntza honen arduradunak maisu
sofistak izango doguz.

Zertan datza sofista izatea? Hasiera batean, sofista izatea aditasuna eta
goi-mailako trebetasuna arlo intelektual eta teknikoan agertzea suposatzen
eban. Horrela, sofista jakintsua edo aditua zan. Aurrerantzean, ostera,
sofista kontzeptuak ezezko balorapena izango dau, sasijakintsuen
sinonimoa hartuz. (Sofistak -> Sasijakintsuak).

Zer dela eta aldaketa hau?

1| Sofistek, arlo askotan (etikan, politikan..) jarrera ESZEPTIKO eta


ERRELATIBISTAK agertuko dabez, eta hori Atenaseko tradizioak, errito
erlijiosoak, erakunde politikoak eta legeentzako arriskutsua ikusten zan.
2| Sofistak lehenengo maisu ordainduak izango dira eta horrek ulergaitza
eta ospe txarra ekarriko deutse, hiritarrak hezitzea eta hiritarrak gobernatzea
dohaineko lana izan behar zalako.
3| Sofisten garaiko filosofo garrantzitsuenak ezezko balorapen publikoa
agertuko dabe (Sokrates, Platon eta Aristoteles) sofisten kontra.
Sofisten ardatzezko ideiak

1| Gizakien ezagutzako ahalmenan ikuspuntu ESZEPTIKO eta


ERRELATIBISTA izango dabe. Sofisten abiapuntua ondorengoa dogu:
nahiz eta gizakiak izan ahalmenak ezagutzarako, ezagutza mugatuta dago.
Baina errealitate hori hain konplexua izanik, ezinezkoa da osotasunean
ezagutzea; horrez gain, zentzumenak guztiaren pertsepzioa izatea
ezinezkoa da eta geinetiko baldintza batzuk badaukaz ere gizakiak (egoera
animikoak, zirkunstantzia pertsonalak..)beraz ezinezkoa da EGIA
UNIBERTSALA eta OBJETIBOA lortzea, gizakiak lortuko dau bere egia.
Sofistek ezagutzaren gai desbardinei buruz jarrera errelatiboak izango
dabez, horrela, konozimenduan, etikan, estetikan eta politikan ez da egongo
osoko egirik, ez edertasunik, ez zuzen jokatzerik, ez justiziarik.

2| Gai antropologikoei eta hezikuntzari emondako garrantzia. Sofistek


aztergai antropologikoei garrantzia emongo deutse, kosmologikoak eta
teologikoak baztertuz. Gai antropologikoak aztertzerakoan,
PRAKTIKOTASUNA azpimarratuko dabe gai ezberdinak jorratuz (justizia,
arau etikoak..) batez ere gai etiko eta politikoak; baina helburu
PRAGMATIKO bategaz (erabilgarria edo komenigarria dana azpimarratuz).

3| PHISIS NOMOS-ari kontrajarrita


Grekotarren artean “Phisis” bezala ulertzen zan berez edo naturalez
errealitate bat izatea. Sofistek bai arau etikoak bai legeak eta erakunde
politikoak NOMOS-aren edukiak dirala esango dabe, hau da, gehiengo
batzuen adostasun edo akordio baten ondorioak. Guzti hau loturik
ERRELATIBISMO eta ESZEPTIZISMO sofistagaz.

4| Hitzari emandako garrantzia. Sofistak konturako dira, hitzaren erabilera


trebea ezinbesteko baldinza dala formakuntzarako eta baita helburuak
lortzeko ere (pragmatismo sofista). Hitzaren bitartez, faltsua egi bezala
agertu ahal da eta alderantziz. Hitzaren bitartez heriaren borondatea
bideratu ahal da (demagogia), bakea edo gerra lortu. Horregatik, erretorika
formakuntza ezinbestekoa da (hitz egiteko artea). Sofistek, monologoa
bultzatuko dabe hitzaren erabileran.

C. Maisu Sokratesen eragina

->1| Egi unibertsal eta objetiboaren lehentasuna


Sofisten eszeptizismo eta errelatibismoa gainditzeko asmoz, Sokratesek
helburu nagusi lez egi unibertsal eta objetiboa edozein ezagutza arlotan
lortzea azpimarratuko dau.
Zertan datza dialektika sokratikoa?

Ondorengo faseak bereizten doguz:

1| Lehenengo fasea, ezezko fasea.


Fase honetan, maisuaren helburu nagusia: ikaslea konturatzea gai bati
buruz izandako ziurtasunak uste hutsak dirala izango da. Hau dana
elkarrizketaren bitartez (galderak-erantzunak) egingo da. Ikaslea
konturatzerakoan, bere izurtasunak usteak bakarrik dirala, ziurtasun bakar
batera helduko da. “Bakarrik dakit ez dakidala ezertxo ere ez” (Ironia
Sokratikoa).

2| Baiezko fasea, [MAIEUSIS]


Ikaslea prest dago bere aurreiritziak eta usteak gainditu ondoren,
konozimendu unibertsala jasotzeko, lortuz EGI UNIBERTSAL ETA OBJETIBOA.

->2| Konozimendu unibertsalaren lehentasuna: kontzeptu unibertsal


inmanentea bilatuz, metodo induktiboaren bitartez (Dialektika Sokratikoa).

Helburua: kontzeptu unibertsala bilatzea, honegaz lortuko dogulako egi


unibertsal eta objetiboa.
Kontzeptu unibertsala zertan datza? Gai bati edo kontzeptu bati buruz
(bakea, justizia) bilatzea ezaugarri esentzialak baliogarriak diranak
guztiontzako.

->3| Ezagutzaren kontzeptu aprioristikoa edo innatoa

Sokratesek dio: maisuaren zeregina ez da ezertxo ere irakastea, ze ikasleak


aldez aurretik (era aprioristikoan) konozimenduaren eduki guztiak bere
ariman dauz, era inkonsziente batean. Maisuaren zeregina, izandako
konozimendua kanporatzea metodo dialektikoaren bitartez izango da.
Ezagutza aprioristiko sokratikoa INMANENTEA izango da. Platoniarra, ostera,
aprioristikoa baina transzendentala. Maisuaren zergina izango da
gogoraraztea arimari ideen munduan ezagututako ideak; horregatik
transzendentala.

->4| Intelektualismo moral sokratikoa: konozimendua eta etika ezinbestean


loturik.

Konozimenduak zuzen jokatzea dakar eta honek zoriontasuna (konozimendua-


zuzen jokatzea = zoriontasuna)
Jakintsuak= ondo jokatuko dabe. Ez jakintsuak= txarto, ez jakintasunean
dagozalako, inork ez daualako nahi zorigaitz izan.
D. Talde pitagorikoaren ERAGINA

Talde pitagorikoak->lotu-> eduki zientifiko-matematikoan (geometria) eta


erlijiosoak (mito orfikoak).
Filosofia platoniarrean eduki matematikoen lehentasuna agerian dago,
ezagutza mailan DIANOIAN kokatzen doguz. Ideen mundua kokatzen dira,
ezagutza epistemologikoaren abiapuntu izanik.

Mito orfikoen eragina talde pitagorikoaren bitartez honako puntuetan


azpimarratu:
1. Dudismo antropologikoa (gizaia arimaz + gorputzez osaturik).
2. Arimaren aurreexistentzia eta hil ezintasuna
3. Arimaren purifikazioa

II. ontologia platoniarra (KOBAZULOAREN MITOA)

Platonek, mitoak erabiliko dauz baliabide didaktiko lez, irakatsiak emoteko.


Mito honeetan agertutako objetuak, pertsonaiak eta gertakizunak esanahi
berezi bat izango dabe.
Kobazuloaren mitoak interpretazio ugari izango dauz, bai arlo ontologikoan bai
epistemologikoan, eta antropologikoan.

[KOBAZULOAREN MITOAREN MARRAZKIEN AZALPENA]

1. Platonek, adierazten dau jaiokeratik gizakia gatibu dagoala. Gatibu izate


horrek ez dau esanahi fisiko bakarra, baizik eta suposatzen dau bera bizi
dela sasi errealitatean eta ez jakintasunean eta horretaz ez jabetzea.
2. Objetu berri bat agertzen jaku, sua piztuta. Honek, arrazoimenaren
argitasuna adierazten dau eta ezinbesteko baliabidea itzaletik urteteko.
3. Beste objetu berri bat: horma. Hau agertzeak interpretazio sinboliko bat
suposatzen dau. Mito honetan, horma->muga dogu. Arlo ontologikoan,
itzalen mundua eta ideien mundua bereiztuz. Arlo epistemologikoan,
sasi-zientzia eta zientzia bereiztuz. Arlo antropologikoan, gorputza eta
arima bereiztuz.
4. Mito honen partaide guztiak agertzen dira orain. Bereziki, ideak eta
itzalak. Argitasun maila ezinbesteko garrantzia dauka. Mito honetan,
iluntasunetik argitasunera bideratzea, ez jakintasunetik jakintasunera
igarotzea, gorputzetik-arimara, eta ez izatetik-izatera.
5. eta 6. Gatibu egon dana, askatu egin dabe. Filosofia platoniarrean
heziketa ezinbestekoa da, ez jakintasunetik jakintasunera igarotzeko bidea
ez da bapatekoa, prozesu edo metodo dialektikoaren bitartez egiten baita,
bestela gertatu daiteke mito honetan gertatu dana, gatibuak aurrez aurre
izatea errealitate gorena eta egi absolutua (eguzkia, ongiaren idea), eta
beretzat ezinezkoa da hori ulertzea.
6. eta 8. Askatuak dialektikaren bitartez ezagutuko dau zertan datzan benetako
errealitatea, benetako egia eta prozesu dialektikoa igaro ondoren (Maieusiz
fasera helduz) izango dau Ongiaren idea aurrez aurre, eta orain bai ulertu
egingo dau, eta konturatuko da orain arte ez jakintasunean bizi izan dela.
Gatibu izateari utziko deutsa.
9. eta 10. Baina kobazulora itzultzerakoan jakintsua ulergaitzagaz topatuko
da. Honegaz, Platonek adierazi nahi deusku jakintsuen zeregina ez dala
erreza, sarri askotan ez jakintasunetik ateratzea ia ezinezkoa dalako, eta
gertatu ahal delako jakintsuaren hilketa.
Mito honen amaiera, neurri batean, gogoratzen deusku maisu Sokratesen
ulergaitza eta bere heriotza zigorra.

III. ideen teoria: ideen esanahia, ideen ezaugarri eta ideen hierarkizazioa

IDEEN ESANAHIA

a. Esanahi ontologikoa: izate gorena eta errealitate perfektua adieraziko


dau.
1. Ontologikoki esentzia adieraziko dau, hau da, ideengan izango
doguz objetu edo kontzeptu horren ezaugarri substantzialenak.
2. Kausa adierazgaria. Edozein objetu edo kontzeptu (mundu
sentsiblekoa) neurri batean MIMETIKOA (imitatzen dau idea) da.
Era berean, MEZESIKOA (idearen parte da) da.
3. Helburua. Edozein objetu edo kontzeptu mundu sensiblean
dagoana berezko joera bat dauka (teleologia) idearengana
jotzeko.
b. Esanahi logikoa: ideiak adierazten dau kontzeptu unibertsala, espezie
horretako ezinbesteko ezaugarriak (esentzialak) adieraziz.

IDEEN EZAUGARRIAK

Ideak izaterik izateena adierazten dau, benetakoena. Beste edozein errealitate


bere aurrean gutxiago da beti. Ideak adieraziko dau egirik ziurrena, benetako
egia.
Ideak izango dabe Parmenidesen izatearen ezaugarriak.

IDEEN HIERARKIZAZIOA

Ideen munduan kokatutako ideak lehentasun baten arabera kokatuta dagoz


(hierarkikoki). Idea gorena = Ongiaren idea.
ONGIAREN IDEA: izaterik izateena adierazi, garapen ontologiko gorena. Egirik
ziurrena, benetakoena. Honengandik beste ideia guztiak garatuko dira eta idea
guztiak joera izango dabe.
IV. Munduaren sorrera: Jora eta Demiurgo

Munduaren sormenerako filosofia platoniarrak ondorengo osagarriak hartuko


dauz kontutan:

1. JORA dogu aldez aurretik eta betidanik egondako materia, ezer sortu
baino lehen egondakoa. Mentalitate grekoan ezerezetik zeozer lortzea
ezinezkoa zan onartzea eta ulertzea.
2. IDEIAK joragaz batera betidanik egondakoak; munduaren sorreran.
Jorak eta ideiak aurrexistentzia dabe.
3. DEMIURGO dogu Jainko egitea; aldez aurreko materia (jora) erabiliz,
imitatuz ideiak, mundu sentsiblean errealitate guztiak eginez. Demiurgoa
ez da orojakilea, ezta gurtu beharreko jainkoa ere.

V. GNOSOLOGIA ( ezagutza ) platoniarra: konozimendu motak, anamnesia eta


dialektika platoniarra.

Ezagutza platoniarrean, ezaugarri nabarmenena: ezagutzea gogoratzean


datza, anamnesia ezagutza aprioristikoa da, arima gorputzaren aurreko
existentzia bat izanik Ideen munduan eta bertako ideak ezagutu gorputzen
barruan dagozanean, hasieran, zentzumenen bitartez gogoratuko dabez
ezagututako ideak.
Zer da hezitzea? Gogoratzea arimari prozesu dialektikoaren bitartez lehendik
ezagututako ideak (ideen mundukoak).

KONOZIMENDU MOTAK

-Ezagutza platoniarrean, ezagutza gaiaren arabera horrelakoa izango da


ezagutza maila edo konozimendu maila.
-Platonentzako arlo epistemologikoa eta arlo ontologikoa alkarregaz doaz,
holan, konozimendu maila gehitzen dan neurrian, izate maila gehitzen da. Hau
da ezberdintasun nabarmen bat bere maisu Sokratesegaz.
Ezagutza platoniarrean edo epistemologian bereiztuko doguz atal nagusi 2:
*Ezagutza DOXOLOGIKOA (sasizientzia) zentzumenetan oinarritzen dana.
Itzalen munduagaz lotuta dago ontologikokoi.
*zientzia, (episteme) loturik ontologikoki ideen munduagaz.
VI. Antropologia platoniarra: lotura etikoak

Mito orfikoen eragina talde pitagorikoaren bitartez antropologia platoniarrean


ezinbestekoa da arlo hauetan:

1. Dualismo antropologikoa (gizakia arimaz eta gorputzaz osoturik dago) .


arimak berezko ezaugarri guztiak izango dauz ( ahalmen intelektualak).
Gorputzak, ezezko ezaugarriak (pasioak, gurariak)
Platonentzako gizakiaren ezaugarri esentziala ARIMA izatea da.

2. Arima “istripuz” gorputz bategaz lotzen da, eta gorputzagaz elkartzean


kutsatzen da, eta ez badau lortzen gorputzaren bultzadak zuzen
bideratzea gorputza hiltzerakoan purifikazio edo garbitasun beharra
dauka. Zuzen bideratzen badau gorputza berriro itzuliko da ideen
mundura.
3. Gertatu daiteke arimaren purifikazio beharra berrarargitasunaren bidez
lortzea.
4. Arimaren aurreexistentzia eta hil ezintasunak eragina dauka.

ANAMNESIA

Platonentzako, ezagutza aprioristikoa da. Horrela, ezagutza gogoratzean datza.


Arimak gorputzagaz lotu baino lehen ideen munduan egozan eta bertan
ezagutuz mundu sensiblearen edozein objetu edo kontzepturen idea
perfektuak. “istripu” bat izanik, arima gorputzaren barrura joango da, eta preso
egongo da(SOMA-SEMA). Zentzumenen bitartez eta heziketa dialektikoaren
bitartez arimak gogoratuko dauz ezagututako ideak mundu sensibletik ideen
mundura.

DIALEKTIKA PLATONIARRA

Dialektika platoniarrak eta sokratikoak ezberdintasun nabarmenak daukiez.


Sokratikoa, alkarrizketan oinarrituz, kontzeptu unibertsal, esentzial eta
inmanentea bilatuko dau, hau da, espezie bererako baliogarria dan egi
unibertsala.
Platoniarra, igoera dialektiko kognosztitiboan (arimara), mundu sentsibletiik
ideen mundu eta ideen maila desbardinak ongiaren ideara heldu arte. Arlo
epistemologiko eta ontologikoa oso loturik. Traszendentala da.

You might also like