Read without ads and support Scribd by becoming a Scribd Premium Reader.
 
Doneztebe nagusiLaxoa Txapelketan
Doneztebeko taldeak irabazi duBaztan-Errekako Laxoa Txapelke-taren 29. edizioa. Abuztuaren 3an jokatu zen finala eta DoneztebeAk 9 eta 8 irabazi zion Irurita Bri.
2008ko irailaren 4a • XXVIII. urteawww.ttipi.net
32
Jesus Goldarazfilologo eta apaiza
EuskalKultur Elkargoak antolatu-tako mahai monografikoan Elizaeta euskara izan zituzten aztergai.Tartean zegoen Jesus Goldarazere eta horri buruz galdetu diogu.
03
477
04
 
2008/09/04 •
477  
.zbk.
02 
 
DATUAK...
           E           L           K           A           R           R           I           Z           K           E           T           A
2008/09/04
477.
zbk.
 
03 
ttipi-ttapa
A
RGAZKIA
:G. PIKABEA
Gurutze PIKABEA
Zer da zuretzat euskara?
Euskara altxor preziatua da. Hizkuntzazaharra izaki, herentzia bat da, gureherriarentzat ohorea. Beraz, denon ar-dura da hori baloratzea, estimatzea,zaintzea, erabiltzea eta ezagutaraztea.Gure esku dago, gainera, ondorengobelaunaldiei transmititzea, modu bizi,sakon, eroso eta normalizatuan. Hiz-kuntza bat hizkuntza komunitate batda, hiztunen komunitatea. Gizabana-koen hizkuntzak baino ez dira existi-tzen eta gure kasuan, gu gara, eus-kaldunak, euskaldun komunitatea. Hiz-kuntza da komunitatea sortzen duena,eta gure herriaren izenean argi dagoherria eta hizkuntzaren arteko sinbiosihori: Euskal (euskaradun) Herria.
Nola ikusten duzu euskara?
Euskara blokeatuta dago bi hizkuntzadominatzaileen ezarpena dela eta, ho-riek baitira Euskal Herria lotuta dauka-ten lurralde politikoko bi hizkuntza ofi-zialak. Gaztelaniarekin eta frantsesa-rekin alderatuz, euskara senide pobreada, bertze biek pobretu eta baztertu du-telako bere eremu linguistikoan. Bainahizkuntzalaritzan, hizkuntza bat ez dagainerakoak baino gehiago edo gu-ttiago, ezta hobea edo txarragoa ere.
Nola lotzen dituzu Eliza eta euska-ra?
Adibide bat emate aldera, euskalduna-rentzat ez dira gauza bera
Dios 
eta
Jaungoikoa 
,ez dituzte konnotazio be-rak. Bere baitan, ondorioak eta sentsa-zioak desberdinak dira. Hortaz, ezin daonartu Elizako zenbait girotan erabiliaden argudio hau, silogismoa dena:
«ga- rrantzitsuena denei mezua ailegatzea da, guztiengana ahalik eta argien irits dadila; guztiek gaztelania ulertzen du- tenez, mezua ulergarria denez hizkuntza horretan, adieraz diezaiegun mezua hizkuntza horretan» 
.Euskara komunika-ziorako instrumentu soil bezala erabi-liz, oinarrizko bertze alde batzuk kon-tuan hartu gabe, dudarik ez dago euska-ra baztertu egiten dela. Euskara, or-dea, mezu bat transmititzeko instrumen-tua izateaz gain, euskara bera mezuada. Edukia berdina izanagatik ere, niriez zait mezu bera iristen euskaraz edogaztelaniaz entzun edo irakurrita. Eus-karaz irakurri edo entzutean, euskal-duna naizela onartzen dutela ikustendut, eta beraz, errespetatzen nautela.Jesusen ebanjelioko mezu nagusiaJaungoikoa Maitasuna dela bada, eus-kaldun kontzienteak ez du hori sinistu-ko mezu hori ez bazaio euskaraz adie-razten. Sinistun horri ez zaio behar be-zala erantzuten Jaungoikoak euskal-dunak ere maite dituela bertze hizkun-tza batean erranez gero. Euskara ber-tze hizkuntzen mailan onartu behar da,herri honen nortasunaren adierazle, etabertze herrien errespetuaren ikur.
Zein da euskararen egoera Elizan?
Gizartean euskararen egoera kezkaga-rria da, eta horrek arduratu egiten nau.Baina Elizan, kezkatzeaz gain, min egi-ten dit. Behartsuen alde egitea baldinbada lehentasuna, gure Eliza urruti da-go euskara hala kontsideratzetik, etaberaz, euskara indar utopikoa, komu-nitatearen sortzailea, kontsideratzetik.
Euskara Kultur Elkargoakantolatuta, bortzgarren mahaimonografikoan Eliza eta Euskaraizan ziren aztergai ekainean.Eliza katolikoaren ikuspuntutikeuskarak Nafarroan duen egoe-ra aztertzeko txostena aurkeztuzuten orduan Iruñean. Ikerlari,apaiz eta filologoek egindakolana da, eta tartean dago JesusGoldaraz filologo eta apaiza.Euskara eta euskalduna izateaberetzat zer den azaltzeaz gain,kezkatua dagoela adierazi digueuskarak gizartean eta Elizanduen egoera zein den ikusita.
«Ebanjelioko mezu nagusiaJaungoikoa Maitasuna dela bada,euskaldunak ez du hori sinistukomezu hori ez bazaio euskarazadierazten. Euskara bertze hiz-kuntzen mailan onartu behar da»
«Hizkuntza bat ez da gainerakoakbaino gehiago edo guttiago»
           E           L           K           A           R           R           I           Z           K           E           T           A
Jesus GOLDARAZ
Doneztebe, Legasa, Elgorriaga eta Narbarteko apaiza 
Search History:
Searching...
Result 00 of 00
00 results for result for
  • p.
  • Notes
    Load more