You are on page 1of 31

Maiatza-2011

2go Zenbakia
zabaltze-egunkaria
Elkarrikertuz (sorreraz eta orainaz)

Joxemi, Estitxu eta Luispe. Magisteritzako hiru irakasle. Orain lau urte
hurrengo ikasturtean hirurok Haur Heziketako titulazioan eskolak emango
genituela konturatu ginen “Aukera ona zerbait berri egiteko!” esan genion
elkarri. Zer baina? gure irakasgaiek ez dute-eta zer ikusi handirik. Gure lan
egiteko moduak bai, ordea!
Ideia mamitzen joan zen. Haur Heziketako ikasleekin, titulazioaren hiru
ikasturteetan, ibilbide “berezi” bat antolatzen hasi ginen. Irakasgaietatik
haratago lihoakeen ibilbide berezia.
Izena ere behar zuen proiektuak. Izenak gure berezitasuna adierazi behar zuen.
Beraz, elkar(rekin) eta iker(tu) presente izan behar ziren proiektuaren izenean.
Holaxe sortu zen elkarrikertuz. Lau urte pasa dira harrezkero. Gaur erakusketa
hau lekuko. Bihar…nahi duzuena. Etorkizunaren harrobia zarete. Zorionak
denoi!
grupo- Elkarrikertuz -taldea
2011 HAUR HEZKUNTZAKO
3. KURTSOKO IKASLEEN
MANIFESTUAK
Manifestu hauek Magisteritzako ikasleak hiru urteak pasa
ondoren utzi dizkigute. Irakurri eta hausnartu!
%
%
%
%
%
%
!

%
%
Oker pentsatzea ez pentsatzea baino
hobea da
%
%

Oiane Plazaola,
Ainhoa Ortego,
Libe villar,
Mireia perez,
Eider olasagasti
!
JON LIZARRIBAR,
NEKANE NAZABAL,
ONINTZA SADABA,
ALAITZ TELLETXEA,
NEREA UGALDE
!

Marijo, Itsaso eta Garazi


Begi-bistakoa da hezkuntza sistema asko aldatu dela azken 50 urteotan. Gure
gurasoek jaso zuten hezkuntzak ez dauka gure esperientziarekin zer ikusirik. Informazio
transmisio modua aldatu bada ere, salto handiena irakasle-ikasle harremanean eman da.
Goitik beherakoa eta erabat autoritarioa izatetik, horizontalagoa eta gertuagokoa izatera
pasa da.

Aldaketa hauek gizartearen aldaketarekin batera doaz, eta beraz, gizartearen


beraren beharrak, hezkuntzaren beharrak bilakatzen dira. Azken urteotan gizaki bezala
osatuago sentitzeko nahi handiago bat dago eta badirudi gure begirada barrualdera ere
zuzentzen ari garela.

Horren isla eskoletan ematen ari diren pauso txikiak dira: adimen emozionala
lantzea, yoga ikastaroak, erlaxazio eta kontzentrazio teknikak,… Txikiak bai kanpotik
begiratuta, baina esanguratsuak pertsonaren baitan suposatzen duten urratsak.

Beraz, aurretik egindako lan guztia gaitzetsi gabe, informazio transmisioa eta
harremanari, gizaki bezala garapena bilatzeko modua gehitzea da etorkizuneko
hezkuntza; ezer kendu gabe, erantsi. Horrela, ezinbestekoak dira ezagutzak eta baloreen
transmisioa (errespetua, bizikidetza, berdintasuna,…); baina baita bizitzan hobeto
moldatzeko baliabide pertsonalak edukitzea ere (norbere burua ezagutu, emozioak eta
pentsamendua zuzendu, lasaitasuna bere baitan eraiki,…).

Ildo horretatik, komenigarria da irakaslea eremu honen garrantziaz jabetu eta bide
hau lehenago egitea. Gidaritza eta babesa eskainiko dion eredua izango du ikasleak
horrela.

Leire eta Ainhoa Zaldivia


GAME OVER HALA ERE EHUN EXISTITZEN DA ESKOLA
Gaur berriro kalea hutsik dago Haurra
haurrek ez dute zaratarik sortzen ehunaz egina dago. Ikasten duguneko lekua da eskola.
leiho bakarra mundua ikusteko Haurrak ehun hizkuntza ditu Edozein leku izan daiteke, hala nola
lotsatzeko, negar egiteko. ehun esku etxea, kalea, mendia, itsasoa, parkea,
Haur asko egoten dira ehun pentsamendu zinema aretoa eta, beharbada, eskola.
bizitza osoan ixo eta eseriak ehun pentsatzeko era
sega-mega kontsola dutela jolasteko eta hitzegiteko
uste dut zonbiak bihurtu direla ehun beti ehun J. Sarrionandia
harritzeko ametsik ez dago entzuteko era
fantasia hazia galdu dutelako. harritzeko maitatzeko
Ez dute jokurik asmatzen ehun poztasun
zer jarrera edukiko dute abesteko eta ulertzeko
maitasun falta larria dutela ehun mundu
handitu arte, drogatu arte aurkitzeko
aspaldi kolokatuak daude. ehun mundu
sortzeko
Autismoa delako miseria elektronikoa! ehun mundu
gaur egun erdi bobo asko amesteko.
eta erdi zoro, miseria miserablea! Haurrak
pertsona egin gabe. ehun hizkuntza ditu
(eta gainera ehun ehun ehun)
Ai Periko! burua hutsik dago baina laurogeita hemeretzi lapurtzen
internet asako, preso amaitzeko dizkiote.
maitatzeko eta imajinatzeko Eskolak eta kulturak
makinekin soilik ahal duzulako burua gorputzetik bereizten dizkiote.
esnatu zaitez eta pentsatu Esaten diote:
argia joatean zer egingo duzu! pentsatzeko eskurik gabe
nola ikasiko duzu bizitzaz jarduteko bururik gabe
horrelako bendarekin jarrita. entzuteko hitzegin gabe
ulertzeko alaitasunik gabe
maitatu eta harritzeko
Buitraker Pazkotan eta Gabonetan soilik.
Esaten diote:
jadanik existitzen den mundua
aurkitzeko
eta ehunetik laurogeita hemeretzi
lapurtzen dizkiote.
Esaten diote:
jokua eta lana
errealitatea eta fantasia
zientzia eta irudimena
zerua eta lurra
arrazoia eta ametsa
ez doazela elkarrekin.
Eta esaten diote
ehun ez dela existitzen.
Haurrak dio:
“hala ere ehun existitzen da”.
Irati Aranburu
Ainhoa cenzano
Loris Malaguzzi Haizea galarraga
Ainara Egaña eta Lurdes Gorostegi
Nerea Corral, Ainhoa Landa
Ainhara Plazaola
Itziar Aginagalde Ane Otaegi
Eider Aldabe Ainhoa Elorza
Ihintza Mendizabal, Alazne Garmendia, Alazne Elorza, Gorane Irastorza eta Aintzane Aranburu
Miren Sanchez, Miren Guerrero eta Montse Soto

You might also like