A
TAZAK
2
PROZEDURA:Aataza: Euskararen sorterria
Atazaurrea: Hizkuntza hitzaren definizioa
Binaka hutsuneetan falta den hitza zein izan daitekeen idatziko dute (3. or.). Zuzendu egingo dugu. Hitzahizkuntza da.Binaka, idatziz aurkitutako euskarazko lehenengo hiru hitzak zeintzuk izan ziren aukeratuko dute (3. or.).Bikote bakoitzak zeintzuk izan diren aukeratutako hitzak eta zergatik esango du. Testua ozenki irakurriko duguzuzenketa egiteko.
Ataza: Euskararen sorterriari buruzko teoria ezberdinak ezagutu
Lau talde egingo ditugu eta bakoitzari testu bana emango diogu (4., 5., 6. eta 7. orr.).Bakoitzak bere teoria irakurriko du eta galderak erantzungo ditu, gero teoria faltsu bat idatziko dute. Irakasleak14. orrialdean duen teoria irakurriko du.Irakaslea taldez talde joango da, asmatzen duten teoria pixka bat zuzentzeko.
Feedbacka: Euskararen sorterriari buruzko koadroa osatu
Talde bakoitzak bi teoriak kontatuko ditu (irakasleak ere berea) eta besteek zein den egia asmatu eta arrazoitubeharko dute.Benetako teoriak zeintzuk diren asmatu ondoren, fitxa banaka beteko dute entzundakoan oinarrituz (8. or.).Arbelean denon artean osatuko dugu koadroa.Galdetuko diegu ea ezagutzen zituzten teoriak eta zein iruditzen zaien fidagarriena, edo politagoa
Diskurtsoa eta gramatika:
Erdarakadak zer diren irakurri eta gero, ariketa binaka egingo dute (9. or.).
Beste erdarakadarik ezagutzen duten galdetuko diegu eta zerrendatuko ditugu. Zuzenketa orrian batzuk daude.
B ataza: Euskalkiak
Atazaurrea:
Araban bagare
kanta ikasi
Herrialde bakoitzeko euskalkiren hitzen bat ezagutzen duten galdetuko diegu.
Araban bagare
kantaren hitza irakurriko dute eta hitz bakoitza bere lekuan kokatuko dute (10. or.)Kanta entzungo dute ea ongi kokatu dituzten.
Ataza: Koldo Zuazoren elkarrizketa entzun eta galderak erantzun
Koldo Zuazori egindako elkarrizketa entzungo dute ( DB. 5731 zbk.eskegita ere barne sareko biltegian).Galderak banaka erantzungo dituzte (11.or.).
Feedbacka: Koldo Zuazoren elkarrizketa berrentzun eta zuzenketa egin
Berriro entzun eta zuzenketa egingo dute,
Diskurtsoa eta gramatika: Esaldiak euskara batuan idatzi
Binaka, Zuazori egindako elkarrizketatik aukeratutako pasarteak euskara batuan idazten saiatuko dira (12. or.).Denon artean zuzenduko dugu (Nahi izanez gero, 18. orrialdean, Euskaltzaindiak euskalkien erabilerari buruzemandako arauak dituzu).
Atazaostea: Gure euskalkiak ezagutu
Diskurtsoa eta gramatika atalean egindako ariketaren hitzak bakoitza bizi den lekuko euskalkian eman.Horretarako inguruneko euskaldun zaharren laguntza eskatu beharko dute. Egin eta gero, eskolara eramangodute eta bakoitzak lortutakoa komentatuko du.Barne sareko biltegian, gai honi buruzko material gehiago eskegi dugu.
Add a Comment
mariviurleft a comment