You are on page 1of 1

POESIA HITZAREN ARTEA

Zarata gorriak
hiri gozoa hartu du mendean,
bobardeaketa mikatza piztu da
arrain berritsuz betetako ibaiaren ertzean

Haserrea poza bezain maitagarria da


Bakea gerra lain gogaikarria
Ezpata lorea beste laketgarria da,
eta ezetza adina aspergarria baietza.
Baina irribarrea negarra baino atseginagoa da,
baina negarra irribarrea baino gorrotogarriagoa da.

Argiaren abiaduran korrika egingo dugu


munduari bira osoa eman arte,
oihu egingo dugu
martetarrak esnarazi arte,
ta gure eskubideak aldarrikatuko ditugu
guztiz odolostu arte.

Miren Muñoz
DBH 3.A
2011

You might also like