You are on page 1of 17

Reading baitegiko leloa

(The Ballad of Reading Gaol)

Oscar Wilde

Euskaratzailea: Ametzaga'tar Bingen

Reading baitegiko leloa


(The Ballad of Reading Gaol)

Oscar Wilde

euskaratzailea: Ametzaga'tar Bingen

Azalpena Ona emen, irakurle euskaldun ori, Oscar Wilde ospetsuaren olerki onena, ta, Frank Harris'ek dionez Ingelando'ko poesi guziko bolado onena, euskeraz. Bere oitura gaiztoek ondatuta, baitegira yo zun Wilde'k. Antxe zegon, oiaze ta garbaietan bizi garratza zeramalarik, eta Charles Thomas Wooldridge zeritzan Erregearen Zaldizko Zaia (Royal Horse Guard) bere emaztea il zula ta baitegi ortan urkatu zutenean, Wilde ren biotz apaldu, minduan errukia, erruki barne ta garbia sortu zan eta olerki-lore eder au eman zun. Ba-dantzugu balada ontan, Chesterton'ek esan zunez, Zuzenbide ta gizaanaitasunaren alde oiu barnekor bat. Mia ta eriotza ditugu emen, bururen buru, baia bai errukia ta egia ere. Wilde, emazteal il zun eta beti zerura begira zegon baitegiko aren alabearraz bat egin eta, ura urkatu zuten arteko egunetan, aren ersturaz berberaz bizi izan zan. Erstura edo larritasun ori dugu bere poema onen erdi-muia. Lelo edo balada au euskerara itzultzean, neurtitzez asi nintzan aurrenean. Laster ulertu nun, ordea, ezia zala ingeleraz dun soiu berezi, aztuezia beste izkera batez emotea. Itz-lauzko itzulpenera yo dut, beraz, Wilde'ren esanari alik zintzoenik yarraituz ta aapaldien bereztea gordetzen dudala. Neurri ta amaikidez erantzita ere, ba-ditu euskeraz, nik uste, drama-zirrara emateko bear diran indarra ta biotzondoa. Izkera landu guzietan ain irakurri ta ezaguna dan ezkero, gurean ere beste ainbeste izatea on dukegula iduri zait. Eta or duzute nire lana, euskaldun adiskideok. A. tar B.

Ez zun bere txamarra gorria yanzten, odola ta ardoa gorriak baitira, ta ba-zan ardo ta
odol aren eskuetan illarekin arkitu zutenean; maitatu ta bere oean sarraskitu zun emazte gaisoa.

Ba-zebillan baitegikoen artean yantzi arre, zarrpildu batekin; buruan txano bat zeukalarik; eta ibilkera zailu ta alaia zun, iduriz; ez dut ioiz ikusi ordea, egunari ainbeste leiaz so egin dion gizonik.

Ez dut bein ere ikusi atxilloek zeru diotsaten estalpetxo urdin orri, ta bere zillarrezko aize-oialekin noragabe zioan edozein odeiri begi ain leiatsuz so egin dion gizonik.

Ba-nioian beste arima erratu batzukin, beste moltzo batean, gizon ark txiki ala aundirik egin ote zun nire buruari galdez, ta mintzo batek susmurtu zun nire atzean: Urka-bearra da lagun ori.

Ene Yainkoa! Zartez, baitegi-ormak eurak kordokatu bide ziran, ta nire gaieko zerua altzairu gorizko oskol bat biurtu zan; ta gogo mindun bat ba-nintzan ere, nik ezin oartu nire miik.

Bakarrik nekin zein gogoeta estuk laster zeragion aren urratsari, ta zergatik so zegion begi ain leiatsuz egun distitsuari; gizon ark maite zuna il zun eta orrexegatik zan il-bearkoa.

Gizonek oro, ordea, zer maite ta ura iltzen dute entzuzute guziok! batzuek begikaldu samin batez, beste batzuek itz eztitsu batez, koldarrak musu batez, gizon bioztunak ezpata batez!

Batzuek gazte dirala beren maitea iltzen dute, batzuek zarrak dirala; batzuek lizunkeriaren eskuz iltzen dute, batzuek Urrearen eskuz; onberaenak aizto bat darabil, illa laster otzitu dedin.

Batzuek maiteegi dute, batzuek gutxiegi; batzuek saldu egiten dute, beste batzuek erosi; batzu negar ugariz ari dira, batzu asperenik gabe; gizon guziek maite dutena iltzen baitute, guziak argatik il-bearrak ez ba'dira ere.

Guziak ez dira eriotz lotsagarriz iltzen, aalke beltzezko egun batean, ez dute ere urka-billurra lepo inguruan artean, ez arpegi gaiean il-zapia, ta ez dauzkate oiak utsartean dantzatzen solairuan zear.

Guziak ez dira bizi gau ta egun zaintzen duten gizon isillekin, kuzkuzka dagozkionak negar egin nai ta otoi egin gogo dunean; kirika dagozkionak urkabeari bere arrapakia ostuko ote dion beldurrez.

Ez dira artatsean esnatzen beren gela irudi izugarriz yosia ikusteko; zuriz yantzi Apaiz dardaritsua, Amabi latz, illuna, Espetxe-yauna soieko beltz, diztiratsuaz ta Alabearraren betarte laruaz.

Ez dira lasterka yeikitzen baitegi-soiekoa berriz yanzteko, osalari zakar bat pozten daio edozein kirio-aieru berri oartuz, tik-takak maillukada izugarriak diruditen erloyu bat batez-artean daukala.

Ez dute ezautzen, biurkariak, bere baratzain-zorroekin, ate azaldua zabaldu ta, gaurgero egarririk ez dezazun, iru larru-ugalez lotu zaitzan baio len, zintzurra legortzen dizun egarri gozagaitz ori.

Ez dute burua makurtzen Il-Otoitzen irakurtzea entzuteko, ezta beren gogoaren larriak illik ez daudela dasaienean, ez dute beren il-kutxa topatzen, urkabe nardagarrirako bidean.

Ez dute zerua begiztatzen leiarrezko sapai txiki baten zear; ez dute otoizten, buztiezko ezpaiez, beren nekelarria buka dedin; ta ez dute oartzen Kaipa'ren musua, beren masail dardaritsuaren gaiean.

II

Sei astez ibilli zan gure atxilloa baillan, bere soieko arre zarpilduaz ta txanoa buruan zeukala; zailu ta alai zirudin aren ibilkerak, baian ez dut bein ere ikusi egunari ainbeste leiaz so egin dion gizonik.

Ez dut ioiz ikusi atxilloek zeru diotsaten estalpeo urdin orri, ta bere illeun altzituak narrazean zeramatzin edozein odei alderrairi begi ain leiatsuz so egin dion gizonik.

Ez zitun bere eskuak bigurtzen, Etsimen beltzaren elizan Itxaro aldakorra sortzeko alegia egiten duten gizon ergelek bezela; eguzkia begiratu ta goizeko eguratsa edan besterik ez zun egiten.

Ez zitun bere eskuak bigurtzen, ez zegin negarrik; ez zan gogoiltzen ez etsitzen; aizea edan egiten zun, bai, ark osagai osasuntsuren bat bai'ledukan; aoa zabalik, eguzkia edaten zun ardoa bai'litzan.

Ta ni ta beste moltzoan orron genbiltzen gogo mindun guziak, geronen gaizki egia aundi naiz txiki zanez aztuta, urkatzeko zeukaten gizona begiztatzen genun txundioak artuta.

Aundia baitzan ibilkera ain zailu ta alaiz ura igarotzen ikustea, ta aundia zan ark eguna ain leiatsu begiratzen ikustea, ta are aundiagoa, alako zorra ordaintzekoa zala gogoratzea.

***

Areitzek eta zumarrek baitauzkate udaberrian ernetzen diran orri atsegiak: baia sugegorriek orzkatu-erroak ditun urka-abea beltzuritsua da; ta, eze ala legor, igalia ekarri dezan, gizon bat il bearra da.

Giza-kume guziek billatzen duten eder-egoitza ori dugu leku goiena: nork nai luke, ordea, urkamendi gaiean kalamu-lokarriz estekatua egon eta, eraillearen urka-billurra lepoan dularik, bere azken soa zeruari egin?

Gozoa da arrabita-soiutan dantzatzea Maitasuna ta Bizia eder diranean; txirul eta ereskien soiutan dantzatzea atsegin eta bikaia da: ez da gozoa, oin zailuz aizeari dantza egitea!

Onela, begiluze ta uste ertunaz, ura begiztatzen genun egunean-egunean, gu guziok alaxe amaituko ote gian gure buruari galdeka, iork ere ez baitaki bere gogo itsuak zein inpernu gorritara yo dezaken.

Azkenik, gizon illa ez zan geiago ibilli atxilloen artean, eta yakin nun kai beltzeko giltzape bildurgarrian zutik zegola ta ioiz ez nula aren betartea berriz ikusiko Yainkoa'ren mundu goxo ontan.

Gure bideak elkar arkitu zuten, ekaitzean zear ondorako diran bi ontzi iduri: baian ez genion elkarri keiurik egin ez itzek, esanenik ez genula; ez baikenun elkar arkitu gau gurenean, egun lotsa-garrian baizik.

Baitegi-arresi batek inguratzen gian biok; bi gizon galdu gian; gizarteak bere biotzetik iraitzi ginun eta Yainkoak bere arduratik; eta Obenari kuku dagion burnizko arteak atzituak gian.

III

Zorrdunen baillako arriak zakarrak dira ta arresi ezatsua garaia da; antxe artzen zun eguratsa gure gizonak, berunezko zeruaren azpian. Bi zaintzaille zitun aldamenetan, ilgo ote zan bildurrez.

Edota, gau ta egun bere larriari kirika zegiotenakin eseri egiten zan, eta negar egiteko yeikitzen eta otoizteko uzkurtzen zanetan kirika zegozkion; berak urkabeari arrapakia apiztuko zion bildurrez kirika zegozkion.

Espetxe-yauna zorrotza genun araudi-aginduetan; Atxeterrak eriotza yakintza-egin bat baizik ez zala esaten zun; eta egunean birritan Apaizak agertu ta liburuxka bat uzten zun.

Eta gizon ark, egunean birriz, pipa artzen zun eta txopin bete garagardo edaten; bere gogoa bipil zegon eta ez zun bildurrerako zirkillurik; eta maiz zion pozik zegola urkatzaillearen eskuak urbil zitulako.

Baia zaintzaille batek ere ez zun bekokirik gauza ain bakana zergatik zion ari galdetzeko; zaintzaille izatea yazo zaionak bere ezpaietan morroillo bat ezarri ta arpegia mozorro biurtu bear dulako.

Bestela, biotz-beratu liteke ta zuzpertzeko ta urgazteko alegiak egin; eta, zer legike Giza-Errukiak Eriotz-gien Saizuloan? Zein onginaizko itzek lagun legikeo anai baten gogoari orrelako lekuan?

Buru-makur eta alderoka, Zoroen Ibiltzan ari gian baillaren inguruan. Ezer ez zitzaigun; ba-genekin Txerrenaren Taldea Bera giana. Ta buru murriztuek eta berunezko oiek zomorro-dantza alai bat egiten dute.

Gure azkazal motz, odoltsuez bikedun soka zeatzen genun; ateak igorzten genitun, solairuak marroskatzen eta eskudel dirdiratsuak garbitzen; eta, lerroka-lerroka, oltza zurikatu ta zalapart egiten genun suillekin.

Zakuak yosten ari gian, arriak zatitzen, laztabin autsuari bira eragiten; latontziak yotzen, eresiak oiuka ta lantegian izerditan ari gian, baia gizon bakoitzaren biotzean Izua zetzan isil eta geldi.

Ain geldi zetzan eta, egun bakoitzean, itsasbelarrez beteriko uin bat iduri narrezten zan; eta ergelari ta zitalari begira dagon zori mingotsa aztuxea genularik, egun batez, lanetik itzultzean, illobi ideki berri baten ondotik igaro gian.

Obi larua, ao-zabalik, izaki bizi baten eske zegon; buztiak berak odol eskatzen zion aspaltozko bailla egarriari; ta ortzargia edertu baio len atxillo bat urkabean kulunka ariko zala ulertu genun.

Bereala sartu gian, Balbe, Izu ta Izangoari gogoa zurt; Urkatzaillea igaro zan errenka aizaroan zear bere zorrotxoarekin; eta atxillo bakoitza darda gaiean zan bere zenbakidun illobira ziri-zira zioala.

***

Gau ontan igargu utsak Beldurrezko itzalez yosi ziran, eta burni irian gora ta bera, entzun ezin genitun urrats isillak ari ziran; eta izarrak estaltzen dituten burni-langaen ostean arpegi zurbillak kirika bide zeuden.

Gizon ura, larre atsegin batean etzanda ametsetan dagona bezela zan; Zaintzailleek ura lotan ikusi ta ezin ulertu zuten, biurkariaren esku-eskuan egon eta nola egin lezakean lo ain gozoa.

Ez dago lorik, ordea, ioiz negar egin ez dutenek egin bear dutenean negar; orrela gu ergela, ebaslea, zitala amaigabeko gau artan atzarri geunden, eta, bere esku min dunen gaiean narraz, ioren izua sartu zan burumuin bakoitzean.

Ene! ioren erruaz min izatea izugarria da. Obenaren ezpatak barrena zulatzen baitzenigun bere eskutoki edenduraio, ta guk ez isuri-odola zala ta, berun urtuzko negarrak egiten genitun.

Zaintzailleak, beren pieltrozko oski ta guzti, ate itxien ondotik ziri-zira zioazan, eta kirikatuz ba-zekusazten, begiak zurturik, irudi auskarak lur gaiean; eta ioiz otoitzik egin ez zuten gizonak otoitzean ari zirala ta arriturik zeuden.

Gau osoan otoitzean ari izan gian belauniko, illotz baten erostari zoroak! Gaberdiaren galdor urduriak, zerraldo baten gaieko galdorra zirudin; ta Barnearen zimikoak, belaki batean isuri-ardo garratzaren kutsua zun.

***

Oillar arreak yo zun, oillar gorriak yo, baia eguna ez zetorran; eta Izuaren tankera makurrak kokoriko yartzen ziran gu geuntzan zokoetan, eta gauez dabiltzan mamu gaiztoak oro gure aurrean yostatzen bide ziran.

Ziri-zara igarotzen ziran ariik, laio artean bidaztiak iduri; biurketa ta bira gozoko errigodon-dantza batez irri zegioten illargiri, ta, urrats gizatsuz ta lerdendi iguingarriz, mamuak ba-zetozan deira.

Itzal meiak, eskuz-esku, aieruz ta keiuka igarotzen ikusten genitun; iratxoiskanbillaz, zarabanda bat dantza zegiten inguruan; ta txoraska madarikatuek arabikoak egiten zituten, aizeak ondar gaiean bezela.

Txerporlari-yauzkak egiaz, oin muturretan dantzatzen ziran: baia Bildur-txirulez betetzen zituten belarriak, mozorro-dantza izugarrian ari ziralarik, eta goraki abesten zuten eta luzaro, illak iratzartzeko abesten baitzuten.

Aufa! oiu zegiten Mundua zabala da, baia aztal billurtuak errenka doaz! Ta bein edo berriz kurkuluxa botatzea zaldun-yoko bat dugu; ez du irabazten, ordea, Oben'arekin yokatzen ari danak Alhearen isilleko Etxean.

Ez ziran aizezkoak ain pozik yauzika ari ziran sorkari zakarro aiek: bizia oinbillurretan zeukaten eta oiak lokabe ezin yoan ziran gizonentzat, a, Kristo'ren zauriok! biziak ziran eta ikusteko izugarriak.

Inguruka, inguruka, valtz-dantzan eta biraka ari ziran; batzu dantzakide parresamurrak bezela; beste batzu, goizoillanda-ibilkera ikasiaz, zurubian gora zioazan; ta irri zorrotzez ta saiets-so legunez lagun genitun gure otoitzetan.

Goiz-aizea intzirika asi zan; gaua, ordea, ez zan yoaten; itzalmatatsak arilkatu zun bere aiezka aundian azken albaiuraio: ta otoitzean ari gialarik, Eguzkiaren Zuzenbidearen bildur gian.

Aize zinkuriatia baitegiko arresia inguratzera etorri zan: altzairuzko txirringa itzulkari bat antzo, miutuak narrezten entzun genitun arte. Aize zinkuriati ori! zer egin ote genun orrelako etxezain bat edukitzeko?

Azkenik, langaen itzala, berunezko sare bat iduri, nire ol-oearen aurreko orma zurituan agiri zan, eta Yainkoa'ren goizaldi bildurgarria non-edo-non gorria zala yakin nun.

Seiretan gure gelak garbitu genitun: zazpiretan oro zan isillik, baia ego altsu batek baitegia betetzen bide zun susmur ta dirdariz, Eriotsa'ren Yauna, arnas-otz, sartua baitzan ior iltzeko.

Ez zan sartu purpur-apaiez yantzia, ez zaldi zuri, arin baten gaiean. Iru neurkin soka ta ol lerrakor bat ditu aski urkamendiak; beraz, Aintzindaria laido-lokarriarekin etorri zan bere isilleko egiena betetzera.

Aizaro zikiezko lokatzean zear aztamuka doazan gizonak bezela gian: otoitz bat asperatzeko bekokirik ez genun, ez gure larria lasaitzeko; ba-zan zerbait illik gu guziongan, Itxarobidea illa genun.

Gizonaren Zuzenbide uzua baitoa bere bidean barna, aldera gabe: argala iltzen du, indartsua iltzen: bere ibilbidea eriozgarria da ta, burnizko orpoz, sendoa iltzen du, aideiltzaille biotz-gabea!

Zortziak yotzea igurikitzen genun; mingaiak oro likits zeuden egarriz: zortzietako dangada gizon bat aieneko egiten dun Alabearraren dangada baita, ta Alaberra'k badarabil urkabillur bat gizon on eta gaiztoenarentzat.

Zeiuaren zain egotea besterik ez, geneukan. Eseri egin gian, beraz, geldi ta isillik, aran bakartuan arriak iduri; biotz guziak, ordea, tintin ari ziran, arin eta yarraiki, zoro batek yotako arratza iduri.

Bat-bateko kaskaz, baitegiko erloyuak aize dardaritsua yo zun, eta etsimen algabezko intziri bat yeiki zan baitegi guzitik, zingira izutuek legendunen etzanguan entzuten zuten oiua bezelakoa.

Eta amets baten leiarrean gauza izugarrienak dakuskigun bezela, abe beltzitutik eskegita zegon kalamuzko soka koipetsua ikusi ta urkatzaillearen billurrak karraisi batez irato zun otoitza entzun egin genun.

Ta gizon ari deadar ain mingotsa eragin zion oiazea ta aren erredura gorriak eta odol-izerdiak iork ez zekizkin nik bezain ongi; bizi bat baio geiago bizitzen danak, eriotz bat baio geiago il bear baititu.

IV

Gizon bat urkatzen duten egunean ez dago elizkizunik. Apaizaren biotza eriegi dago edo bere arpegia zurbillegi, edo ba-du begietan idatzia iork begiztatu bear ez duna.

Eguerditsu arte euki giuten itxirik, beraz; ta ordun ezkilla yo zuten eta zaintzailleek gela guziak ideki zituten beren giltz txirrintsuez ta burnizko zurubian bera yoan gian, nor beraren inpernutik.

Yainkoa'ren egurats gozotara atera gian, ez, ordea, oi bezela; gizon onen arpegia zuri baitzegon bildurrarren, eta orren arpegia auskara, ta ez dut ioiz ikusi eguna ainbeste leiaz begiratu duten gizon betillunik.

Ez dut bein ere ikusi baitegikoek zeru diotsagun estalpe urdin, txikiari eta, askatasun zoriontsuz, yitoan igarotzen zan edozein odeiri begi ain leiatsuz so egin dioten gizon betillunik.

Baia, ba-ziran gure artean buru-apal zebiltzanak, baitzekiten berena artu ezkero, guziak il bearko zirala; ark gauza bizi bat ez baitzun il, aiek, aldiz, zandu bat il izan zuten.

Bigarrenez oben dagiak gogo il bat iratzartzen baitu oiazerako, ta bere il-yanzki zikindutik idoki ta berriz odoluts-erazten du, ta odol tanta larriak odoluts-erazten dizkio, ta alperrik odoluts-erazten.

Tximuak edo narritariak bezela, gezi okerrez apainduriko yantzi nabarmenaz; bagenbiltzan bira-biraka isilik aspaltozko bailla labaiean barna; ba-genbiltzan isilik, birabiraka, ta iork ez zegin itzik.

Ba-genbiltzan bira-biraka isilik, ta gogo uts bakoitzean zear, gauza izugarrien oroia erasotzen ari zan, aize ikaragarri bat iduri; ta Laztura'k gure aurretik bide zegin, eta Izua genun atzetik narrezka.

Baitegi-zaiak, yanzki berriak igandeetako apaiekin zitutela, buru-arro zebiltzan gora ta bera, beren aberetaldea begiratzen; guk, ordea, ba-genekin, beren oskietako karebizitik, zelako lanean ari izanak ziran.

Illobi bat aozabal egon zan lekuan ez baitzegon illobirik: loi ta ondarrezko une bat soillik, baitegiko orma gorrotagarriaren ondoan, eta latsun bizi metatxo bat, gizon ark ilyantzia eduki zezan.

Gizon gutxik eska lezateken il-yantzia baitu zorigabeak! barne-barnean, baitegibailla baten pean, larrugorri aalke geiagorako, datza, oiak billurretan, eta garrezko izara batean bildua.

Ta anartean, latsun gartsuak aragi-ezurrak yaten ditu; ezur auskorra yaten du gauez, ta aragi biguia egunez; aragia ta ezurra aldizka yaten ditu; biotza, ordea, etengabe yaten du.

***

Iru urte luzetan ez dute an errorik ez azirik ereingo; iru urte luzetan, leku madarikatu ori elkor eta soil izango da, ta zeru arrituari so egingo dio erantzute gabeko begikaldu batez.

Gizeraile baten biotzak erein edozein azi ustelduko zula uste dute. Ez da egia! Yainkoa'ren lur ona gizonek uste baio obea da, ta arrosa gorria are gorriago garatuko litzake, ta arrosa zuria zuriago.

Aren aotik arrosa gorri-gorri bat! aren biotzetik zuri bat! Nork esan lezake, ba, zein bide bakanez Kristo'k bere naia ageri egiten dun, erromesaren ue legorra Aita Guren aundiaren begien aurrean loratu zanetik?

Baian ez arrosa zuririk, ez gorririk ez ditekez baitegiko aizetan loratu; arriak, legarrak, suarriak ematen dizkigute an; yakia baita liliek eztitu dutela batzutan gizon bakun baten etsipena.

Beraz, ez arrosa gorria, ez zuria ez dira ioiz osto-ostoka eroriko baitegi-orma likitsaren ondoan dagon loi ta ondar une onen gaiean, Yainkoa'ren Semea ororen alde il zala esateko baillan dabiltzan gizonai.

Ala ere, nai ta nondiknai baitegiko arresi likitsak inguratua egon, eta burdietan dagon gogo bat gauez ibilli ez ba-diteke ere, ta lur ain gaiztoan datzan gogoak negar egitea besterik ez ba-dauka ere,

gizon errukarri ori bakean dago edo ba-dagoke laster: ez da ura zoratu dezakenik, ez dabil Laztura alderrai eguerdian, ez baitauka Eguzkirik ez Illargirik ura datzan lur argi-gabeak.

Abere bat urkatzen dan bezelaxe urkatu zuten: aren gogo izutuari atseden eman lezaioken requien bat ere ez zuten esan, baia lasterka eraman eta zulo batean ezkutatu zuten.

Apaiza ez da belaunikatuko otoi egiteko aren illobi laidotsuaren ondoan; eta JesuKristo'k obendiai eman Gurutz donetsiaz ez du zantzutuko ere, gizon ura baitzan Kristo'k yaregitera etorri zanetako bat.

Baia, ongi dago guzia; Bizia'ren muga berezietan gaindi igaro baizik ez du egin: eta ioren negarrek beteko dute arentzat Errukiaren ontzi aspalditik ausia, galduak baitituke erostari, ta galduak beti ari dira negarrez.

Ez dakit legeak bidezkoak diranentz. Baitegian gautzazanok orma sendoa dala besterik ez dakigu; ta egun bakoitzak urtebete dirudila, egun luzeak ditun urtebetea.

Auxe ba-dakit, ordea; lenbiziko gizonak bere anaiari bizia kendu ta gizarte its au asi zanetik, gizonek Gizonarentzat egin edozein Legek alea bota ta galtzua bildu egiten du, aizegille txarrenaren bidez.

Ba-dakit au ere ai ba'lekite orok! gizonek eraiki edozein baitegi, aalkezko buztierrez eraikia dala, ta burni-langaz inguratua, gizonek beren anaiak nola oieztatzen dituten, Kristo'k ikusi dezaken beldurrez.

Burni-langaez mazkaltzen dute illargi ederra ta eguzki onbera itsutzen: ta on dute beren Inpernua estaltzea, ez Yainko-Semek ez Giza-Semek bein ere ikusi bear ez lituteken gauzak egiten baitira artan.

Egin zikienak, iralka edentsuak iduri, ongi garatzen dira baitegiko aizetan; Gizonaren ona, orixe agortzen da soilik eta zimeltzen an. Larritasun zurbilla dago ate aztunen zaindari, ta Etsimena dugu begirale.

Goserazten baitute mutiko izutua, gau ta egun negar eragiten dioten arte: makala astintzen dute, tentela zeatzen, eta zarra laidotzen; eta zenbait zoratu egiten dira, ta guziak gaizto biurtzen, eta batek ere ezin itzik esan.

Bizi geran gela estu bakoitza iroldegi zikin, illuna da. Ta Balbe biziaren arnas kiratsak burnisarezko leiatilla mututzen du, ta Irritsa ez, beste guzia auts biurtzen da Gizatasunaren tramankuluan.

Edaten dugun ur gaziak loi nardagarri bat bosatzen du, ta aztagaetan aztatzen duten ogi garratza, igeltsu ta latsunez beterik dago, ta Loa'k, etzan nai ez dularik, badabil begiizu ta Aldiari oiuka.

***

Baia naiz Gose argala ta Egarri muskerra liskartu, sugegorria sugetzarrari buruzki bezela, axola gutxi digu yanariak; egunez goratu arri bakoitza, gauez gure biotz biurtzeak, orretxek izoztutzen du ta iltzen eten-gabe.

Beti biotzean gauerdia ta gelan illunabarra, txirringa-kiderrari eragiten diogu, edo soka urratzen dugu, zein bere inpernuan, eta isiltasuna, burniorizko yoale baten soiua baio askoz izugarriago zaigu.

Ta bein ere ez zaigu giza-aotsik ondoratzen itz ezti bat guri esateko: ta atean zear kirika ari dan begia gogor ta errukigabea da: ta guziek aztuta, usteltzen ari gera, usteltzen gogo-gorputzez.

Ta onela, Biziaren burnizko katea erdoitzen dugu, txartu ta bakartuak: ta zenbaitek birao dagite, ta zenbaitek negar, ta zenbaitek aiotsik ez: baia Yainkoa'ren betiko Legeak onak dira ta arrizko biotza austen dute.

Ta gelan naiz baitegiko baillan austen dan giza-biotz bakoitza, Yauna'ri bere altxorra eman eta, legendunaren etxe satsua akara bikaienaren atsonez bete zun arako ontzi ura bezelakoa da.

Ene! biotzak ausi ta barkamenaren bakea irabazi dezaketenen zori ona! Bestela, nola ondu dezake gizonak bere asmoa ta bere gogoa obenez garbitu? Non, biotz ausi batean baizik, sar liteke Kristo gure Yauna?

***

Ta eztarri ubel, anpatua, ta begi il, tinkoak ditun gizona ba-dago Lapurra Parabisuratu zuten esku gurenen begira; ta Yaunak ez du biotz ausi ta garbaidun bat arbuiatuko.

Legea irakurtzen dun gorrizko gizonak iru asteko bizia eman zion, iru aste labur bere gogoaren burrukaz bere gogoa garbitzeko, ta aiztoari eutsi zion eskua edozein odol tantaz ikuzteko.

Ta odol tantaz ikuzi zun eskua, aiztoari eutsi zion eskua; odolak bakarrik ikuz baitezake odola, ta negarrek bakarrik osa dezateke: ta Kain'ena izan zan orban gorria, Kristo'ren elur antzeko zantzu zuri biurtu zan.

VI

Reading baitegian, Reading iriaren aldean, aalke-obi bat dago, ta ba-datza artan garraren ortzek yandako gizon errukarri bat: izerkari gartsu batean datza ta aren illobiak ez du izenik.

Etzan bedi an isilik, Kristo'k illai dei egin arte; ez du alperrikako negarren edo aizezko asperenen bearrik: gizon ark maite zuna il zun eta orrexegatik il bearra zan.

Baia gizon guziek zer maite ta ura iltzen dute, entzun au guziok! Batzuek begizizta samin batez, beste batzuek itz legunkari batez; koldarrak musu batez, gizon bioztunak ezpata batez!

You might also like