A
TAZAK
2
PROZEDURA:A. ataza: ondarruko berbeti
Atazaurrea: Ondarroako euskarazko hitzen esanahia asmatu
Ikasleei "Zer esan nahi du?" ariketa emango diegu (3. or.) eta, bikoteka, Ondarroako hizkeraz idatzita daudenhitzen esanahia asmatu eta batuaz emango dituzte.
Ataza: testua entzun eta esaten denaz berba egin
"Belar txarrak" testua
1
entzungo dugu (karpeta konpartituen biltegian eta wegunean) (10. or.), eta ikasleek, bakar-ka, "Baietz zerbait ulertu" ariketako galderei erantzungo diete (3. or.).Taldetxoetan bilduko dira, erantzunak alderatuko dituzte, eta adosten saiatuko dira.Testua berriro entzungo dugu, eta taldeotan, aurretik emandako erantzunak birplanteatuko ditugu.
Feedbacka: erantzun egokiak jaso
Erantzunak guztion artean komentatuko ditugu, eta irakasleak benetako erantzunak eskainiko ditu.
Atazaostea: testua bera eta euskalkiak ulertzeko arazoez berba egin
Ikasleek, bikoteka, "Erraza ete da?" testaren galderei erantzungo diete (4. or.), eta erantzunak guztion arteankomentatuko ditugu.Hurbilen zaigun euskalkia hartuta, guztion artean horretaz dakiguna aipatuko dugu (ezaugarri bereziren bat,zenbateraino erabiltzen den...).
B. ataza: “belar txarrak” batuaz
Ataza: "Belar txarrak" testua batuaz berridatzi
Hiru talde egingo dugu, talde bakoitzari "Belar txarrak" ariketaren orri bana emango diogu (5.-7. orr.), eta faltaden zatia batuaz berridatziko dute.
Feedbacka: berridatzitako testuak zuzendu
Talde bakoitzak berridatzi duen atala ozen irakurriko du, eta ikaskideek behar diren zuzenketak egingo dizkiote.
Gramatika eta diskurtsoa: bokale armonia izeneko fonetika kontuari erreparatu
"Bat ala bet" ariketa egingo dugu bikoteka, eta erantzunak guztion artean alderatuko ditugu (8. or.).Benetako erantzuna jasotzeko, "Bokale harmonia" orria emango diegu ikasleei, eta atal bakoitzean adibiderenbat gehiago jartzen ahaleginduko dira (9. or.).
C. ataza: euskalkien geroa
Ataza: euskalkien etorkizunaz eztabaidatu
Ikasleak taldeka banatuko ditugu: batzuk euskalkiak zaintzearen eta gordetzearen aldeko argudioak prestatukodituzte, eta besteek euskalkiak bazterrean uzteko argudioak.Talde bakoitzak prestatu dituen argudioak aurkeztuko ditu, eta guztion artean eztabaida egingo dugu.
Feedbacka: argudiorik onenak aukeratu
Ikasleak bikoteka jarriko dira eta, entzundako argudioen artean euskalkienalde eta kontra egiteko pisutsuenakaukeratuko dituzte (bat alde egiteko eta beste bat kontra egiteko).Bikoteetako aukerak guztion artean komentatuko ditugu.
(1) Testua nahiko ulergaitz egin dakioke ikasle askori. Beraz, komenigarria izan daiteke hasi aurretik testua laburra dela azpimarratzea, zailtasunaz ohartzea,edozelako hipotesiak egiten animatzea, eta amaieran hobeto ulertzeko transkripzioa ikusiko dugula gogoratzea.
Add a Comment