You are on page 1of 6

aaIKASLE BATEN ADIBIDEAaa

IRAKASLEAREN LAGUNTZA KLASEAN HOBETO MOLDATZEKO.

Ikastetxe bateko hiperaktibitatea duen ume baten egoera aztertu dugu. Ume
honen izena Miguel da eta 8 urte ditu. Lehen hezkuntzako 2.maila egiten ari da. Klasera
joatea gustatzen zaio, baina, jadanik, zailtasun handiak izan ditu mailaz pasatzeko.
Orain dela bi urte hiperaktibitatea diagnostikatu zietela. Miguel ez zen beste ikasleak
bezala, arreta falta zuen, asko mugitzen zen, oso urduria zen, inpultsibitate handia zuen
eta autokontrol eza. Orduan, bere irakaslea ikastetxearen psikoloarengana eraman zuen.
Test bat egin ondoren, ikusi zuten hiperaktibitatea izateko posibilitate handiak zuela eta
espezializatuengana eraman zuten. Froga asko egin ondoren, Miguel hiperaktibitatea
zuela esan zuten, baina ez zuela oso garatuta. Gaixotasuna kontrolatzen laguntzen
baldin bazitzaion, orduan beste ikasle bat bezala izatera ailegatu ahal zitzateken. Baina,
alde batera usten baldin bazitzaion, orduan ez zuen etorkizun handirik izango.

Etxean gurasoekin izaten ohi dituen arazo batzuk

Ondoren goiz guztietan amak izaten dituen arazoak aipatuko ditugu:


Egunero amak klasera sartu baino ordu bat eta erdi lehenago esnatzen du. Bere
logela hankaz gora egoten ohi da, jolasteko orduan, azkar aspertzen delako eta ondorioz,
gauza guztiekin jolasten du, dena lurrean hutsiz. Amak egunero apaintzen dio logela,
baina etxekolanak egin eta gero amak jolasten uzten dio, esfortzu handia egin duelako,
lan guztiak egin eta gero. Amak egunero, Miguelek jantzi behar duen arropa ohe
gainean prestatuta uzten dio. Ama itzultzen denean, Miguel ez dago jantzita eta jolasten
ari da. Ama gainean egon behar da, bestela erraz lekoratzen da. Amak gosaria prestatu
dio eta umeak gosaltzen hasten da. Baina bat-batean, euli bat bere ondotik pasatzen da,
eta harrapatzen eta hiltzen saiatzen da, gosaria jan beharrean. Bere arreta osoa
euliarengan du, ama etorri eta bronka botatzen dion arte. Bederatziak dira, klasera
sartzeko ordua, eta Miguel, oraindik, etxean dago gosaria jaten. Eta horrela egunero.
Ama saiatzen da umea bederatzitan klasean izaten, baina, era berean, bere anai txikiaren
kargu egin behar da, eta oso zaila egiten zaio.
Etxean etxekolanak egitea bere lana darama. Amak sariekin jolastu behar du
Miguelen motibazioa deitzeko eta etxean zerbait egiteko. Umea zigortzea ez du
ezertarako balio. Amak beste trikimailu batzuk erabili behar ditu Miguelek lana egin
dezan. Adibidez, “ariketa hori bukatzen baduzu, kamioi berriarekin jolasten utziko
dizut”. Horrela umea ariketa bukatu eta amak bere saria ematen dio.

Eskolan izaten dituen arazoak

Bere irakaslearekin hitz egiten egon ginen eta berak azaldu zigun nolako arazoak
izan zituen Miguelekin. Oso zaila da klasean ume baten gainean soilik egotea, 20 ume
dituelako eta bakoitza bere berezitasuna dauka. Baina Miguelek zaintze bikoitza
eskatzen du. Umeak klasean dituen arazo garrantzitsu eta sarritan gertatzen direnak:
Normalean, Miguelek ez zituen bere jarduerak bukatzen eta ez zegoen batere
motibaturik. Hasieran, irakaslea beragaz haserretzen zen eta bronka botatzen zion.
Baina ohartu zen, hori ez zela ezertarako balio eta beste metodo batzuk frogatzen hasi
zituen. Ume hiperaktiboek ezin dute denbora luzean lan egin mugitu barik. Irakaslea ez
zuen nahi lan berezia jartzea, bestela, ikasketetan gehiago atzeratuko zuen. Orduan
pentsatu zuen fitxa berbera jartzea, 6 ariketa zituena, eta ariketa bat bukatzean
irakasleari erakusteko esan zion, hau da, betebeharrak estrukturatu denbora laburretan.
Honekin ikusi zuen, umea animatzen zela ariketa arin egitera, oso laburra zelako.
Gainera, umeari mugitzeko aukera ematen zion. Horrek, bere tokian esertzeko orduan,
kontzentratzeko gaitasuna handitzen zion, bere lekutik irakaslearen lekuraino nahiko
lekoratzen zelako. Ariketa bat erakustean, irakasleak zoriondu egiten zion. Orduan,
umea animatu eta hurrengo ariketa gogo handiagoz hartzen zuen. Baina, ez zen gauza
bera gertatzen gorrotatzen zituen arloetan. Oso zaila zen horrelako jokabidea
mantentzea. Orduan irakasleak beste metodo bat proposatu zuen: ariketa bat bukatzean,
berari erakutsi ondoren, 5 laukitik 1 marraztu ahal zuen. Horrela ariketa bakoitzarekin, 5
laukiak marraztu arte. Laukitxo guztiak margoztutakoan, irakasleak Miguelen agenda
eskatzen zuen eta bertan, haurrarekin batera, amarentzako ohar bat idatzen zuten: “zure
semea gaur oso ondo portatu da eta lan handia egin du. ZORIONAK MIGUEL”.
Horrela umea pozik jartzen zen eta hurrengo egunean beste ohar bat eramateko
gogoekin etortzen zen. Gero, irakasleak laukitxoen kopurua igotzen joan zen, Miguelek
lan gehiago egin zezan.
Ume hiperaktiboek denboran guztian aspertzen direnez, beste gelakideei
izorratzen eta lekoratzen ditu. Miguelen kasuan gauza bera gertatzen zen, beti besteei
joka edo zirikatzen... zegoenez, irakasleak bakarka jarri zion irakaslearen mahiaren
ondoan eta ormaren kontra, lehiorik barik (bestela, denbora guztian handik begira
egogon litzateke). Gelako beste ume batzuek ere bakarka zeuden, besteari kopiatzen
zutelako, eta ez zuten eurek beraien kabuz lan egiten. Gainera, horrela, Miguel ez zen
gelako berezitasuna izango eta ez zen baztertuta sentituko.
Miguel etengabe lekutik altxatzen zen, arkatza zorroztera edo irakasleari galdera
inozo bat egitera... Irakaslearengana hurbiltzen zenean, irakasleak ez zion kasurik egiten
eta klaseko araua errepikatzen zion: “ezin da altxatu lana bukatu arte, zerbait behar
baduzu eskua altxatu.” Irakaslea, batzutan, Miguelen lekuraino altxatzen zen eta ondo
zihoala esaten zion, umea motibatzeko. Lan asko egiten zuen egunetan, irakasleak beste
gelara zerbaiten bila joateko agintzen zion. Horrela respiru bat ematen zion eta
itzultzean denbora luzeagoz eserita egongo zen. Egun txarrenetan, denbora guztia
zutunik zegoen egunetan, andereñoak puntuekin jolasten zuen. 15 minutu jarraian
eserita baldin bazegoen, orduan puntu bat eskuratuko zuen. 10 puntu eskuratzean,
orduan etxera ohar bat eramango zuen. Klaseko lanak ez bazituen bukatzen, jolasorduan
geratu behar zen bukatu arte. Horrela, xantaiarekin ere jolasten zuen.
Askotan Miguelen asmoak irakaslearen arreta deitzea besteriak ez zen.
Horretarako besteak izorratzen zituen eta irakasleak bronka botatzen zion. Baina
konturatu zen, horrela bere arreta eskuratzen zuela, eta umea irabazten irtetzen zen
ehinean, irakaslea buruko mina soilik lortzen zuen. Orduan, pentsatu zuen hobeago
litzatekeela, lana egiten zebiltzanean bere arreta eskaintzea. Orduan, egun batean,
irakaslearen arreta deitzen hasi zenean, beste bati izorratuz, irakasleak besotik heldu eta
umeari begiratu gabe, beste umeei azalpenak ematen zituen ehinean, Miguel pasiloan
utzi eta ezer gertatu ez balitz bezala egin zuen. Bost minutu pasa eta gero, beste ikasle
bati esan zion Miguelen bila joateko eta une horretan egiten ari ziren ariketa azaltzeko.
Miguel bere lekuan eseri eta lan egiten hasi zenean, orduan irakaslea hurbildu zen.
Orain, bai, lanean zegoela bere arreta eskaini zion. Andereñoak uste zuen, horrela,
Miguel ohartuko zela irakaslearen arreta soilik lortuko zuela lan eginez. Idei bikaina
izan zen eta bere eragina izan zuen, baina oso zaila da hiperaktibitatea duen ume batek
denbora osoan lan egitea.
Klase azalpenetan ume hiperaktibo gehienek ez dute aditasuna jartzen, beste bati
molestatzen dute edo zerbaitekin lekoratzen dira. Irakasle honek, Miguelen aditasuna
lortzeko, azalpenetan partehartzeko aukera ematen zion (arbelera irtenez edo materiala
eutsiz...) edo azalpena ematen ari zenean, hainbat galdera errazak egiten zizkion, umea
motibatzeko, edo bere mahira hurbiltzen zen azalpenak ematen ari zituen bitartean...
Horrelako metodoekin, Miguel gelan ez galtzea eta klasearen erritmo berbera eramatea
lortu zuen.
Ume hiperaktibo gehienek tolerantzia baxua eta hunkipenen autokontrol falta
dute (horregatik zerbait irteten ez zaienean apurtzen dute). Irakasleak arazo hauek
kontrolatzen lagundu behar dizkio. Zerbait egiten ez badaki laguntza eskatu dezakeela
gogorazi behar diogu. Ezin gara berataz urrikaldu, bestela berak pentsatzen duena “ezin
dut”, “ez dut ezertarako balio”, baieztuko diogu. Lagundu behar dugu eta erakutsi
apurtzea baino, ahalegintzea eta laguntza eskatzea hobeagoa dela.
Irakasleak, zerbait azaltzen zegoenean, behin baino gehiagotan kendu izan behar
izan zion etxetik ekarritako jostailuren bat. Honen aurrean klasera sartzen zirenean,
irakasleak Migueleri bere jostailu guztiak eskatzen zizkion, eta jolasorduan bueltan
edukiko zituela zin egiten zion. Horrela egun guztietan. Azkenean, irakasleak ezer esan
barik, Miguelek bere jostailuak mahai gainean usten zituen klasera sartu bezain laster.
Lauretan klaseak amaitu orduko, ume guztiak ilaran jartzen ziren, txirrinaren zain.
Miguelek beti ilaran lehenengoa izan nahi zuen eta azkenean, ikaskideekin borrokatzen
amaitzen zuen. Ilaran istilurik egon ez zedin, irakasleak Migueleri atea ixteko
eginkizuna ematen zion. Horrela, itxaron behar zuen azkena irten arte. Batzutan, listaz
kokatzen zituen eta horrela bakoitza klasean zuen zenbakiaren arabera kokatzen ziren.
Ume hiperaktiboek heldu gabeak izaten ohi dira eta gehienetan klaseko
“paiasoak” izaten dira. Irakasleek oso argi utzi behar dituzte klaseko arauak eta ahal
bada klasean kartel bat itsatsi, bertan arauak azalduz. Bestela, ume hiperaktiboa nahi
duena egingo du. Ondo dago noizean behin arau hauek gogoaraztea. Garrantzitsuena da
umea motibaturik edukitzea, eta gauzak egiteko gai dela sinestearaztea.

IRAKASLEAREN LAGUNTZA BERE IKASKIDEEKIN HOBETO MOLDATZEKO.

Hiperaktibitatea duten umeek zailtasun handiak dituzte gelako kideekin


erlazionatzeko. Batzutan, ume hauek taldean onartuak izaten dira, baina ia gehienetan
“lagun txandakatu” bezala kontsideratzen dituzte, hau da, normalean jolasten duen
kideren bat falta baldin bada, orduan jolasten uzten diote. Beste batzutan, aldiz,
gaitzespen dituzte, erlazionatzeko estrategia txarrak baitituzte: ume autoritarioak dira,
xantaiara jotzen dutenak, ez dira batere arrazonagarriak, ez dute pazientzia nahikorik
taldean lan egiteko (hor sortzen dira beti gatazkak eta istiluak, irainak botaz, borrokak
sortuz)... Gusturago sentitzen dira beraiek baino ume txikiagoekin jolastuz, dominatu
ahal dituztelako. Miguelen kasua lehenengoa zen; taldean onartua zegoen, baina, beste
ume batekin jolasteko aukera baldin bazuten, orduan Miguel alde batera usten zuten.
Gelako bihurriekin egoten ohi zen. Egun guztietan borrokaren bat gertatzen zen beraien
artean. Arazo hau ikusita, Miguelek, astero lau ordu psikologoarengana joan behar zen
beste gelakideekin hobeto moldatzen laguntzeko.
Lehenengo, bere oldarkortasuna txikitzen lagundu zion. Ondoren, autokontrol
pertsonala handitzen lagundu zion. Hiperaktiboek, guztiaren protagonista izaten ohituta
daude eta protagonismo hori kentzen baldin badiogu, orduan eragozten dira eta horrela
beraien errakuntzak ez dituzte inoiz onartzen. Beraz, irakasleak ere eragozpen
sentimendu hori kentzen lagundu zion eta erakutsi zion errakuntzak ez zirela txarrak,
ikasteko balio zirela.
Miguelek jolas baten aurrean, ez zekien galtzen. Galtzen zuen bakoitzean
haserretzen zen eta besteari joka hasten zen. Horrekin, umearen autoestima baxua
ikusten da, eta berengan ez duela konfiantzarik.
Ume batek jakin behar du besteen jarrera sentiberak ezagutzen, jakin
konplimenduak jasaten eta esaten... Ume hiperaktiboen arazoa da ez dakitela ongi
interpretatzen besteen ahozkoak ez diren mezuak, hau da, ez dute ulertzen besteen
aurpegi gestuak. Eta hori zen Miguelen arazoa, beste era batera ulertzen zituela aurpegi
horiek, eta hori harremanetan aritzeko orduan zailtasunak dira. Ikastetxearen
psikologoak lagundu zion arazo hau konpontzen: umeak aurpegi espresioak gogoratu
behar zituen. Ume triste baten aurpegia jarri zion eta berak haserre zegoela esan zuen.
Beste batean, haserre aurpegia jarri zion eta berak gosea zela esan zuen. haginak
erakusten zituelako. Orduan irakasleak joko bat proposatu zuen. Jokoa kartekin zen.
Zazpi aurpegi itxura ezberdinekin jarri zizkion, bakoitza errepikatuta, guztira 14 karta
eukinda. Nahastu eta gero, mahai gainean jarri zituen guztiak aurpegiak ezin ikusiz.
Orduan umeak kartak altxatzen joan behar zituen eta aurpegi bakoitzari bere bikotea
bilatu behar zion. Bi karta altxa eta gero berdinak ez baziren, orduan berriz buelta eman
behar zituen eta gogoratu non zeuden. Bi karta berdin altxatzen zituenean, aurpegi bera
jarri behar zuen ispiluari begira eta esan zer adierazten zuen. Beste jolas batekin ere
jokatzen zuten, baina hau, besteen sentimenduak jasotzeko balio zuen. Istorio bat
irakurri behar zuen. Adibidez, “Carlosek egun osoa darama kenketa bat egiten. Ahalegin
asko egin ditu, baina hala ere ez zaio irteten. Azkenean orria hartu eta apurtzen du. Nola
sentitzen da Carlos?”. Orduan, umea erantzun behar zuen istorio bakoitza adierazten
zuena. Joko hauekin, Migueleri, lagundu zion besteen jarrerak ulertzen eta besteekiko
harremana hobetu zuen.

You might also like