3
AURKEZPENA
JORGE AREVALO TURRILLAS JN.Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako sailburuordeaHEZKUNTZA, UNIBERTSITATE ETA IKERKETA SAILA
Euskadiko Lanbide Heziketako ikastetxeetan kudeaketaren kalitatea hobetuko duten sistemak ezartzekoerabaki sendoak, duela urte batzuk hartu zenak, erakunde horiek osatzen dituzten langile guztien ahaleginhandia ekarri du berekin; baina, pozez adierazi behar dugu, guztion artean egindako lanak kudeaketanereduzkoak diren ikastetxeak eta kalitate-maila handiko Lanbide Heziketa ekarri dizkigula. Une honetan,2004ko maiatzean, Kalitateko Kudeaketarako Europako Fundazioaren –EFQM- (Urrezko Q) 500 puntu lortudituzten 2 ikastetxe, EFQMren bikaintasun-ereduaren arabera 400 puntu (Zilarrezko Q) lortu dituzten 16ikastetxe, ISO 9000 ziurtagiria lortu duten Lanbide Heziketako 35 ikastetxe, EFQMren 300 puntu lortudituzten 14 ikastetxe, ISO 14.000 duen ikastetxe bat eta ISO 14.000rako auditoria-fasean dauden beste 10ikastetxe ditugu Euskal Autonomia Erkidegoan.Halaber, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetzak, Lanbide HeziketakoZuzendaritza, Etengabeko Ikaskuntzako Zuzendaritza, Koalifikazioen Euskal Institutua eta LanbideHeziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentzia barne hartzen dituenak, ISO 9001:2000ziurtagiria lortu du.Kalitatearen bidean egindako ibilbide luze honetan prozesuak eta prozedurak hobetu dira, plan estrategikoakezarri dira eta emaitzak hobetu. Hori guztia ikastetxeen kudeaketaren ikuspegi integral bati esker,ikastetxeak erakunde eraginkorragoak izatea lortu baitu.Bilakaera izugarri eta positibo honetako benetako protagonistak pertsonak izan dira eta dira. Langileak dira,irakasleak nahiz administrazio eta zerbitzuetakoak, helburu nagusitzat pertsonak lanbide-gaitasuneanprestatu eta gaitzea duten erakunde horien aktiborik onena. Ikastetxeetako erabaki handiak eta txikiaktaldetan hartzen dira. Taldeen lanak erakundeak kohesionatzen ditu eta balioa gehitzen die aukeratzen direnestrategiei, politikei eta erabakiei.Lanbide Heziketaren Kalitatea eta Gaitasuna Ebaluatzeko Euskal Agentziak, ikastetxeen kudeaketan taldeekduten garrantzia jakinik, haien esku jarri nahi ditu talde horiek modu ahalik eta eraginkorrenean moldatzekoprintzipio garrantzitsuak, metodologia eta erremintak.Lanbide Heziketako ikastetxeen kalitatearen kudeaketan eta proiektu-talde askoren osaeran eta haienmoldaeran eta garapenean ere izandako esperientziaren emaitza da argitalpen honetan aurkezten dugun
Talde Lanaren Metodologia
izeneko dokumentua.
Talde Lanaren Metodologiak
taldeen porrotaren arrazoi ohikoenak saihesteko eraginkor ageri direnmetodologiak eta erremintak eskaintzen ditu. Taldeek jarraitzen duten prozesu estandarra eta, bakoitzarenasmoaren arabera, aplikatzekoak diren hainbat metodologia erakusten dituen gida baten moduan aurkeztenda.Ziur gaude dokumentu honetan jasotako materialak erreminta balioduna eta oso erabilgarria izango direlaemaitza hobeak lortzeko lan egiten duten pertsona guztientzat, eraginkortasuna eta talde desberdinengarapena bera hobetzen lagunduko baitiete.