You are on page 1of 3

Mondragon Unibertsitatea | Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea

Komunikazioa erakundeetan Aditu titulua


Titulua Komunikazio erakundeetan Aditu titulua. Antolatzailea Mondragon Unibertsitatea. HUHEZI fakultatea. Kredituak / Eskolak 30 ECTS (750 ordu) Edukiak: 15 ECTS (%15a presentziala) Proiektua: 15 ECTS Tokia Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea. Eskoriatza (Gipuzkoa)

Egutegia Hasiera: 2012ko urtarrilaren 12a. Amaiera: 2012ko irailaren 27a. Irakasle taldea Goio Arana, Joxe Aranzabal, Ainara Artetxe, Onintza Belategi, Eneko Bidegain, Izaskun Ellakuriaga, Zigor Ezpeleta, Iigo Iurrategi, Joseba Kamio, Iaki Lakarra eta Ainhoa Larraaga.

Ordutegia Ostegunetan, 15:00etatik 20:00etara.

Matrikula 2011ko urriaren 10etik azaroaren 30era.

Prezioa 2.800 euro.

Aditu tituluaren helburua Parte hartzea eta komunikazioa funtsezko ezaugarriak dira erakundeen antolaketa kultura berrietan. Erakundeetan ere ezinbesteko bilakatu da komunikazio fluxu berrien kudeaketa, eta baita horien sorkuntzan protagonismoa hartzea ere. Horiek guztiak horrela izanik, aditu tituluaren helburua da, batetik, ulertzea komunikazio paradigma berriak eta horiek erakundeetan dituzten eraginak eta, bestetik, prestatzea ikasleak erakundeetako komunikazio jarioa bideratzeko. Nori zuzenduta Aditu titulu hau zuzenduta dago lanean dihardutenei eta lizentziadun berriei. Batetik, lanean dabiltzanei enpresa, elkarte eta erakundeetan, batez ere, komunikazioan, kudeaketan, koordinazioan edo zuzendaritza lanetan; bestetik, aditu titulu hau oso egokia da enpresakomunikazioaren nondik norakoak ezagutu eta menderatu nahi duten lizentziadun berrientzat, bereziki ikasketa hauek dituztenentzat: Ikus-Entzunezko Komunikazioa, Humanitateak eta Enpresa, Kazetaritza, Lan Harremanak eta Industria Antolakuntza Ingeniaritza. Kredituen antolaketa Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak ditu 30 ECTS (European Credit Transfer System),

eta antolatuta dago eskola presentzial eta ez presentzialetan. Ikastaroak eskatzen du 750 orduko dedikazioa; horietatik 100 ordu inguru izango dira presentzialak, proiektuko tutoretzak barne. Eskola presentzialak ostegun arratsaldetan emango dira Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea, Eskoriatzan (Gipuzkoa). Bi multzotan dago banatuta Aditu tituluaren mamia: Edukiak: 15 ECTS (%15 presentziala eta %85 ez presentziala). Proiektua: 15 ECTS (Tutoretzak: 17 ordu). Ikastaroa 6 materiatan banatuta dago; interesaren arabera, horiek hartu ahal izango dira modu independentean. Hartutako kreditu kopuruaren arabera, ikasturte amaieran ikasleak jasoko du hauetako titulu bat: A: Aditua: 30 ECTS egiten dituztenek. B: Ikastaro aurreratua: edukien 15 ECTS bete dituztenek (ezin izango da proiektua bera bakarrik hartu). C: Ziurtagiria: materia solteak hartu dituztenek. Materiak Komunikazioa erakundeetan Aditu tituluak enpresa eta komunikazioaren adar guztiak jorratuko ditu. Materia guztietan jardun teorikoak eta praktikoak uztartuko dira. Ikastaroa 6 materia handitan dago banatuta: 1. materia: Enpresa eta erakundeen kultura berriak (3 ECTS). 2. materia: Komunikazio paradigma berriak (2 ECTS). 3. materia: Komunikazioa erakundeetan (5 ECTS). 4. materia. Baliabide teknologikoak (3 ECTS). 5. materia: Jarrerak komunikaziorako (2 ECTS). 6. materia: Proiektua: definizioa, tutoretzak, garapena eta aurkezpena (15 ECTS). Eredu pedagokikoa Aditu titulu honetan eredu pedagogikoa da Proiektuetan Oinarritutako Ikaskuntza (POI). Horretara, proiektu errealak oinarri hartuta, ikaslea izango da ikaskuntzaren ardatz. Xedea da bultzatzea ikaslearen ardura eta autonomia, betiere, irakaslearen laguntzarekin. Proiektuaren garrantzia Praktikotasun horretan sakontzeko asmoz, ikasle bakoitzak ikasturte amaierako proiektu bat osatu eta aurkeztu beharko du. Lan hori bideratzeko, ikasle bakoitzak tutore bat izango du. Halaber, tutoretza saioak antolatuko dira, taldeka zein bakarka. Ikasturtearen hasieratik komunikazio arazo erreal bat identifikatuko da eta proiektuaren ardatza arazo horri konponbidea ematea izango da. Lanean ari diren profesionalek, hemen aurkituko dute espazioa beren erakundeetan duten hutsune edo arazo komunikatiboei erantzuna emateko. Helburua beraz izango da, erakunde bakoitzaren egoera errealetik abiatzea. Hizkuntza Aditu titulu hau urte batean euskaraz emango da, eta hurrengoan, gaztelaniaz. Hasteko, 20112012 ikasturteko lehenengo edizio hau euskaraz abiatuko da. Irakasle taldea

Koordinatzaileak: Goio Arana eta Joxe Aranzabal. Irakasle taldea: Goio Arana, Joxe Aranzabal, Ainara Artetxe, Onintza Belategi, Eneko Bidegain, Izaskun Ellakuriaga, Zigor Ezpeleta, Iigo Iurrategi, Joseba Kamio, Iaki Lakarra eta Ainhoa Larraaga. Ikaskuntza plana 2012ko urtarrilaren 12an hasita, 9 hilabete iraungo du Aditu tituluak. 2012ko irailaren 27an amaituko da, ikasleek egindako proiektuak aurkeztu eta gero.

Matrikulazioa 2011ko urriaren 10etik azaroaren 30era.

You might also like