You are on page 1of 2

Berria.

info | Inprimatzeko bertsioa

http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=B...

Inprimatzeko bertsioa
Inprimatu

2011-11-11

Gaur izango du estreinaldia aretoetan 'Azken bidaia' dokumentalak


Comete sarearen parte izandako kideen ibileren berri ematen du Iurre Telleria eta Enara Goikoetxearen lanak
Erredakzioa

Donostia

Donostiako Nazioarteko Zinemaldian aurkeztu ondoren, zinema aretoetara iritsiko da gaur Azken bidaia dokumentala. II. Mundu Gerran Comete sarean parte izan ziren ehunka lagunen istorioa du ardatz; Iurre Telleriak eta Enara Goikoetxeak zuzendu dute. Sare korapilatsu eta zabala izaki, pasarte bat hartu dute oinarri zuzendariek, Urruan (Lapurdi) izandako atxiloketa bat, hain zuzen. 1943. urteko gau batean sei lagun atxilotu zituzten Pirinioetatik gertu dagoen baserri batean. Lagun horietako bakoitzaren istorioari jarraituz landu dute dokumentala; sei horien atzean, ordea, ehunka lagunen pasadizoak daude. Istorio handia kontatzeko pertsonaia txikiak behar ziren. Hori izan da hasieratik helburuetako bat. Parte hartze txikiagoa izan zutenena ere kontatu nahi genuen. Hala azaldu zuen Telleriak, dokumentala Zinemaldian aurkeztu ondoren. Lekuko bat Hernanin Atxiloketa hartatik aske geratu zen Florentino Goikoetxea hernaniarra. Haren berri jakiteak piztu zuen bi zuzendarien interesa, eta hala erabaki zuten Comete sarearen inguruko lan bat egitea. Kontrabandista izan zen Goikoetxea, eta II. Mundu Gerran erresistentziarentzat egin zuen lan, hainbat hegazkinlari aliaturi muga igarotzen lagunduz. Erresuma Batuko

1/2

11/11/11 18:41

Berria.info | Inprimatzeko bertsioa

http://paperekoa.berria.info/papera_inprimatu.php?htmla=B...

erregearen kondekorazioa jaso zuen gerraren ondoren; AEBetan, Belgikan eta Frantzian ere saritu zuten egindako lanagatik. 1980. urtean zendu zen. Joxean Goikoetxea haren senideak jarri dio musika dokumentalari. Beharrezkoa zen istorio hori kontatzea, gal ez zedin. Musikariak azaldu duenez, pertsonaia bakoitzarentzat obra propio bat ondu du. Elkarrizketatu dituzten lagunak adinduak izan dira; eurek kontatutakoa eta iraganean egindakoa, ordea, dena zen mugimendua eta bizitasuna. Horregatik, zenbait pasarte dramatizatu dituzte, garai hartako ingurune lazgarri hura ahal ik eta hoberen islatzeko, dio Goikoetxeak.

berria.info

2/2

11/11/11 18:41

You might also like