• Embed Doc
  • Readcast
  • Collections
  • CommentGo Back
Download
 
ZUEI ESKER.Ondo gogoratzen dut 2001.eko martxo hartan, nola iritsi ginen haraino.Etxe berrian geunden,gure gauza guztiak kaxetan sarturik.Hain polita zirudien dena, hainbeste maite genuen elkar,ezer ezin zela ezer gaizki atera.Handik lau urte eta pikora, izan zen lehen aldia. Guraso izanbehar genuen, eta nik ez nuen nire irakasle lana utzi nahi,baina zuk ez zenuen ulertzen. Zeruste zenuen?, ikasketak egin, lanpostua aurkitu, eta dena utzi behar nuela?Etxeko sukaldean geunden, eta nik afaria prestatzen nuen bitartean hasi ginen hizketan.Hitzak,oihuak bihurtu ziren, eta geroago, mesprezuak.Inoiz ez dut ahaztuko nola esan zenituen hitzhoriek ,”nik esaten dudana egingo dugu,eta kito”. Oheratu nintzenean hasi nintzenpentsatzen.Azken finean, ez ziren hitz hain larriak, eta ahaztea erabaki nuen.Hilabete beranduago, bigarren liskarra iritsi zen, eta hartan zaplazteko bat emanzenidan.Komunera joan nintzen, egoera horretaz ihes egiteko asmoarekin.Gau hartan, ez nuenlorik egin, zerbait egin behar nuela bainekien.Asteburu horretan, beti bezala, lagunekin gelditu nintzen kafetxo bat hartzeko.Ez nuen gogohandirik egia esan, baina etxetik irteteko beharra nuen.Taberna batean eseri ginen, eta hamarminutu beranduago, Olatz iritsi zen, beti bezala, berandu.Han, pentsatu nuen lehen aldiz Olatzigertatutakoa kontatzea.Azken finean, Olatz betiko laguna nuen,eta berak bizia zuen jadaantzeko egoera bat lankide batekin.Baina azkenean, arratsaldea pasa zen eta ez nuenberarekin hitz egiteko unea aurkitu.Etxera bueltatu, eta berriro, liskarra, eta zaplaztekoa,errutina bihurtzen hasiak ziren. Baina ,gero ez ziren bakarrik zaplaztekoak, edonon jotzen zenidan. Ni emakumeenganakobiolentziaren aurka egona nintzen beti, eta gainera emakume indartsua nintzen, egoera horieiaurre egiten dionetakoa.Gurea, ezberdina zela pentsatzen nuen hasieran, zuk maite zenidala.Egunak pasa, eta asteburua zen berriro ere.Olatz ni etxera kotxean hurbiltzeko eskaini zen, etanik baietz esan nion.Kotxean geundela,negarrez hasi nintzen, etxera iritsi eta zer gertatuko otezen beldurrez.Olatzek lasaitzeko esan, eta bere etxera eraman ninduen.Bere etxeko sofan eseriginen biak, eta nik dena kontatu nion. Horregatik, bere etxean egin nuen lo.Hurrengo eguneanmugikorrera deika ari zinela jabetu nintzen,eta zure deia erantzun nuen. Zu beldur zinen,Olatzizerbait kontatu ezkero berak zu salatuko ote zintuen beldur.Goiz hartan joan ginen Olatz eta biok zu salatzera.Ez dut gezurrik esango, beldurra neukan.Baina egindakoagatik ordaindu behar zenuen.Astea Olatzen etxean pasa nuen, eta lagunekinelkartu ginen berriro ere.Denei kontatzeko ausardia izan nuen.Eta segituan sentitu nuenzenbat maite zidaten lagunek. Nigatik kezkatu ziren, besarkatu, eta izugarri lagunduzidaten.Eta laguntzeko asmoarekin esan zidaten, zuk jotzen ba ninduzun, ez ninduzulamaite.Egia zen , gainera nik sobran nekien hori.Atzo, larunbata zenez neskekin geratu nintzen. Tabernan bideo-klip bat ikusigenuen.Emakumearen kontrako indarkeriaren kanpaina batekoa.Eta zorionez, nirigertatutakoa bakarrik oroimen bat da.Horregatik, eskertu nien lagunei beren laguntza.Beraieklagundu zidaten zulo beltz hartatik ateratzen,ezeren truke.Eta hala esan nien:
of 00

Leave a Comment

You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...
You must be to leave a comment.
Submit
Characters: ...