You are on page 1of 22

5 Puntako izarra

Zuk txikitatik izar bat izan nahi duzu. Baina ez izar normal bat, 5 puntako izarra baizik. Zure historia Madrilen hasten da. Deitu dizute froga bat egiteko New Yorken. Zure maletak prestatzen dituzu, eta aireportura zoaz ti-ta batean. Zure hegazkina aterako da ordu laurden bat barru. Banku batean esertzen zara eta itxaroten duzu. Albistegi bat hartzen duzu eta portadan agertzen da: -Izar bat izan nahi duzu? Zure atzamarrak gurutzatzen dituzu eta zure buruari esaten diozu.- Mezedez, mezedez! Berriro deitzen dizute. Zure haurtzaroaren lagun bat da, Bob! -Kaixo mutil!.- Kaixo Bob!.- Zer moduz?.- Ondo ba, txori batek esan dit New Yorkera joango zarela.- Bai.- Ni han nago! Aireportura joango naiz zure bila.- Eskerrik asko Bob.Agur.- Agur. Zure hegazkina irterakoan dago. Igo behar duzu oraintxe bertan. Ailegatzen zara New Yorkera eta Bob hantze dago zu itxaroten. Bere autoarekin eramaten zaitu bere apartamentura. Ailegatzean zure maletak uzten dituzu eta New York bisitatzera zoaz. Times Square, Brodway, Central Park eta leku famatuetara joaten zara. Orduan, konturatzen zara, froga egitera joan behar duzu. Ailegatu, eta jende asko dagoela konturatzen zara, baina zure ilaran ez dago inork. Aretoan sartzen zara eta mutil eta neska bat ikusten dituzu: mutilak gidoia dauka eta neskak kamera bat. Mutilak esaten dizu esaldi bat irakurri behar duzula. Irakurtzen ari zaren bitartean grabatzen zaituzte. Bukatzean esaten dizute: -Papera daukazu! Zoaz Californiara eta gidoia hasi irakurtzen. Bob agurtzen duzu eta Californiara zoaz. Ailegatu bezain laster esaten dizute protagonista hilda dagoela.

Famatua egin nahi ba zara, 2.orrialdera joan. Kasua inbestigatu nahi baduzu, 3.orrialdera joan. Zuk, zure lagunarekin kasting bat egiten ari zara. Kastinga bukatzerakoan jatera joaten zara. Pgina 1 de 22

Telebista ikusten ari zara. Hortxe ikusten duzu egindako Kasting-ean hartu dizutela protagonista izateko! Zu eta zure laguna korrika hasten zarete amari dena kontatzeko. Etxera ailegatu eta zure ama ez dagoenez, zu eta zure laguna gelditzen zarete zure amari itxaroten. Ama etxera ailegatu ondoren kontatu diozu gertatutakoa. Oso pozik jarri da. Hurrengo egunean zu oso dotore jartzen zara eta estudiora joaten zara. Filma grabatzen duzu, eta bi hilabete pasa ondoren telebistan agertzen zara. Zu oso famatua egiten zara eta diru asko daukazunez, guztiek izan nahi dute zure lagun . Horregatik, filmaren mundua uzten duzu eta bueltatzen zara zure etxera. Etxera bueltatzerakoan konturatzen zara ez dagoela ezer han, beraz, zure lagunari deitzen diozu galdetzeko ea zer gertatzen ari den. Honek erantzuten dizu zure ama hilda dagoela eta beste pertsona batzuek lurra erosi dutela eta etxe berri bat egiten ari direla. Zu oso triste geratu zara, eta hasten zara zure buruari galdetzen ea zer gertatuko den orain zure bizitzarekin. Zure laguna esaten dizu zu bere etxean geratu ahal zarela baina bladintza batekin: ez duzu filma gehiagorik egingo.

Pistak bilatu nahi badituzu, 4.orrialdera joan. Grabaziora joan nahi baduzu,5.orrialdera joan. Zuzendariak ez daki zer egin, filma osoa ezabatu eta berri bat egin, beste pertsona bati deitzea Barti ordezkatzeko Orduan, profesional batzuei deitzen die hildakoaren kasua Pgina 2 de 22

hartzeko eta pistak aurkitzeko. Egun batzuk pasa, eta profesionalak pistak aurkitzean, filmaren zuzendariari bidaltzen dizkiote. Zuzendariak irakurtzen ditu erabaki bat hartzeko. Pistetan hurrengoa jartzen du: Bart etxerantz zihoazenean, gizon bat pistola batekin kalean zegoen. Gizona tiro egin zuen eta amona bati eman zion. Bart amonari laguntzera joan zen, baina hilda zegoen. Orduan, gizona beste tiro bat egin zuen Bart amona laguntzera joan zelako. Tiro horrek Barti eman zion eta hil egin zen. Geroago, filmaren zuzendariak erabakitzen du beste pertsona bati deitzea filmaren protagonista izateko. Zuri deitzen dizu, filmaren grabazioa egiteko. Abenturazko film bat grabatu behar duzula esaten dizu. Zuk pentsatu behar duzula esaten diozu. Zuzendaria oso triste jartzen da, filma egiteko protagonista falta zaiolako. Ordu batzuk pasa ondoren, zuk deitzen diozu filma egingo duzula esateko. Orduan, zuzendaria oso pozik jartzen da. Zu filma grabatzera joaten zara. Filma zinemetara ateratzen da. Oso ondo egin duzunez, zuzendariak kontratatzen dizu. Hortik aurrera oso famatu bihurtzen zara. Urte bat pasatzen da, eta zuzendariak berriro deitzen dizu beste film bat egiteko. Filma egiten duzunean, zinemetara atera baino lehen Hollywoodera joaten zara patrozinatzeko. Han jarraitzaile asko ezagutzen dituzu. Geroago, zu Madrilera bueltatzen zara jarraitzaile guztiekin.

Nagusiarekin hitz egin nahi ba duzu, 7.orrialdera joan. Hortik atera nahi ba duzu, 8.orrialdera joan. Hortik aurrera biak hasi zarete lan berdina egiten. Zure lana da inbestigatzea eta kasuak argitzea. Kasu bat duzue eta oso garratzitsua da. Zuk eta zure laguna joaten zarete pistak bilatzera, baina ez duzue ezer aurkitzen. Orduan zure laguna esaten dizu hildakoaren Pgina 3 de 22

etxera joatea. Han geratzen zarete lo egiten. Hurrego egunean zu eta zure laguna hildakoaren etxean pistak bilatzen dituzue, baina ez duzue ezer aurkitzen eta han ondoan dagoen parkera joaten zarete. Parkera joatean ikusi duzue mutil batek jarraitzen zaituztela eta korrika hasten zarete. Mutilak zuek hartzen zaituzte kotxean igotzeko eta bere etxera eramateko. Bere etxean galderak egin dizkizue eta zu eta zure laguna, hain beldurtuta zaudetenez guztia kontatzen diozue. Mutilak berriro parkean uzten dizue eta korrika etxera joaten zarete, zure lagunaren amari kontatzeko. Amak kontatzen dio pista guztiak nahigabe bota egin dituela. Beraz, berriz ere hasi egin behar zarete. Baina zu, zure laguna uzten duzu eta pelikula asko egiten dituzu famatua egiteko.

9.orrialdera joan Grabatzen ari zineten lekuan zaudete, baina lurrean aurkitzen duzue hiltzailea nor den esan ahal duen pista bat. Hamabi eta erdiak dira, eta arratsaldeko lau eta erdietaraino pasatzen duzue pista hori zer den asmatzen saiatzen, baina ez duzue lortzen zer den jakitea. Azkenean, poliziari eramatea erabakitzen duzue. Poliziari eraman eta gero ordu erdi daude arrastoak aztertzen, eta bukatzen dutenean, lau gizon altu-altuak agertzen dira eta esaten dizuete beraiekin joateko. Zure laguna gela batera eramaten dute, eta zu, beste batera. Pgina 4 de 22

Ordu bat eta erdi ematen dute zuek biak galderak egiten eta bukatzean, biak gela batera eramaten zaituzte eta galderak berriro egiten hasten dira. Bukatzen dutenean, ordu laurden bat itxaroteko kanpoan esaten dizuete, eta ateratzen direnean, esaten dizuete kartzela batera eramango zaituztela. Zuek biok ez duzue ezer ulertzen. Tutik esan gabe uzten diezue zuek auto batean sartzen, eta kartzela azpian dagoen leku batera biok eramaten. Orduak pasatzen dira baina ez da inor hortik agertzen, pixka bat begiratzen duzue alboetara orduan konturatzen zarete hor behean zuek bakarrik zaudetela. Polizia bat agertzen da, eta galdetzen diozue ea zenbat denbora egongo zareten han. Berak erantzuten dizue: -Hemen egongo zarete juizioaren eguna ailegatu arte. Hiltzaile madarikatuak (esaten du xuxurlatuz). Gauzak ulertzen hasten zarete, baina ez duzue dena argi. Polizia bat ailegatzen da zuei afaria emateko. Ate azpitik pasatzen dizue eta ahoan sartu bezain laster txistua botatzen duzu janari guztia albo batera utziz.Orduan ur pixka bat eta ogi gogorra jaten duzue. Bera joatean berriro etortzeko esaten diozue gauza bat galdetzeko. Bueltatzen denean esaten diozu: -Zergatik sartu gaituzue hemen? eta poliziak erantzuten dizue: -Ez egin tuntuarenak, filmaren aktorea hiltzeagatik! Pentsatzen hasten zarete eta konturatzen zarete igual zuen hatz-marka utzi dituzuela nahi gabe arrastoak hartzean. Poliziari eskatzen diozue jeneralari etortzeko. Etorri bezain laster, dena azaltzen diozue, baina ez dizue sinesten. Joatean, saiatzen zarete era askotan ihes egiten: koilararekin zulo bat egiten, paretak apurtzen, irteera sekretua aurkitzen, etab. Ez dakizue zer egin, lo-pixka bat egiten saiatzen zarete, bihar zerbait asmatuko duzuela pentsatzen. Goiz esnatzen zarete, begiak ireki bezain pronto, ikusten duzue zuen direktorea poliziarekin hitz egiten, bat-batean ikusten duzue zuengana datorrela. Zuekin hitz egiten hasten da, esaten dizue ez dutela lortu polizia konbentzitzea. Oso triste jartzen zarete, eta bakarrik espero duzue laster hortik ateratzea.

Pgina 5 de 22

11.orrialdera joan. Jarraitzaile asko duzunez, zuzendariak jarraitzaile bat aukeratzeko esaten dizu. Zuk Bob izeneko mutil bat aukeratzen duzu gutun asko idatzi dizulako. Bob oso pozik jartzen da zuk bere aktore gogokoena zarelako. Zuzendariak esaten dizu Bobek zurekin filma bat egingo duela eta asko pozten zara. Filma grabatzerakoan, oso lagun mina egiten zarete. Parkera zoazte txoriei ogi zatiak emateko, antzokira elkarrekin aisialdi denbora pasatzera eta oso ondo pasatzen duzue elkarrekin. Filmaren grabazioa bukatzean, zuzendariak kontatzen dizu Bob joan behar dela filma bukatu duzuelako. Zu oso triste jartzen zara eta Bobengana zoaz. Bob haserretzen da ez diotelako ezer esan eta zuzendariarengana joaten da. Zuzendariak kontatzen dio zer Pgina 6 de 22

gertatzen den eta barkamena eskatzen dio. Bob zuregana bueltatzen da eta esaten dizu lasaitzeko gutunak bidaliko dizkiozu hitz egiteko eta gauza asko kontatzeko. Bob bere etxera doa eta zu Hollywoodera sari bat jasotzeko. Hollywooden Boben gutunak iristen dira. Gutunak ikustean pozten zara eta zuk berari idazten diozu beste bat. Gutunetan jartzen du: Zure falta sentitzen dut Zu Madrilera bueltatzen zara. Orduan, Bobek ez dakienez zu Madrilen zaudela gutunak Hollywoodera bidaltzen ditu. Hollywooden ez dizkiute gutunak zuri bueltatzen. Zu asko kezkatzen zara eta gutun bat idazten diozu zer gertatzen den galdetzeko. Egun batzuk pasa eta gero, zu Bob ikusten duzu eta oso haserre joaten zara berarengana. Zuk esaten diozu: Ez didazu gutunik bidali eta kezkatzen hasi nintzen zugatik. Bobek barkamena eskatzen dizu eta kontatzen dizu gutunak Hollywoodera bidali zituela ez zekiela Madrilen zeundenik. Zuk idatzitako gutuna ez zizun erantzun, orain antzerkiko aktore nagusia delako eta antzerki bat egiten ari zirela. Zuk esaten diozu sarrera bat gordetzeko antzerkia ikusiko duzulako

13.orrialdera joan. Grabatzen bukatu duzue, orduan estudiotik atera bezain laster konturatzen zara estudioaren alboan dagoen etxe bat sutan dagoela. Bitan pentsatu gabe, etxearen barrura sartzen zara daudenei salbatu ahal izateko. Orduan, zuzendaria ateratzen da, eta ikusi bezain pronto, kamera bat hartu eta grabatzen hasten da. Hamabost minutu eta gero agertzen zara sei pertsonekin, horietako lau konorterik gabe daude, baina bitan pentsatu erreanimatzen saiatzen zara. Bi esnatzen dituzu eta anbulantzia ailegatzen denean beste bat esnatzen da,baina konorterik gabe geratzen dena ospitalera eramaten dute. Hiru egun geroago, ospitaletik deitzen dizute, sutea eta gero ospitalera eraman zuten Pgina 7 de 22

gizona , bere gorputzaren ehuneko laurogei eta hamahirua erreta zuelako. Triste samarra jartzen zara, orduan pentsatzen duzu, dena zure errua dela. Bat-batean zure telefono mugikorrak jotzen du. Hartu eta gero konturatzen zara zure zuzendaria dela.Bere bulegora joateko ahal duzun bezain laster esaten dizu. Ailegatzen zarenean, proiektorea piztuta ikusten duzu, orduan zuzendaria esertzeko eskatzen dizu, orduan, proiektorean film bat jartzen du. Filma bukatzean pentsatzen duzu, eta burura etortzen zaizu grabatuta dagoena sutean gertatu zena dela, orduan zuri ezer esan gabe utziz, esaten dizu grabatzen ari zareten filmaren gidoia berridatzi duela, eta dena aldatu duela parte hau sartzeko. Bat-batean soinu bat entzuten duzu, orduan argi handiak pizten dituzu, eta konturatzen zara armairu guztien atzean zure lagun min guztiak daudela sorpresa bat zuri emateko. Orduan, zuk esten duzu: -Goazen denok mundu guztiko festarik hoberena ospatzera! Sei eta erdietan bukatzen duzue festa, baina ez duzue nahi etxera oraindik joan, logurarik ez duzuelako. Ez dakizuenez zer egin, ideiak ematen hasten zarete, filmaren zati berriak sortzeko. Bederatzietan zuen etxeetara joaten zarete, lo pixka bat egiteko, baina konturatzen zarete arratsaldeko sei eta erdietan beste atal berri bat grabatu behar duzuela. Azkenean zuzendaria konbentzitzen duzue arratsaldean filmaren tokatzen den zatia ez grabatzeko.

13.orrialdera joan. Etxean zaude, noraezean ezer egin gabe. Hain famatua zarenez eta hainbeste diru duzunez, hasten zara pentsatzen zer egin diru horrekin: Txalet bat erosi basamortu erdian? Ez, bero asko Lasterketa solidario bat prestatu? Kotxeen bilduma egin? Hainbeste dira ideiak! Noski! Benidormen jubilatu! Nola ez zaizu lehen bururatu! Atera den lehen hegazkina hartzen duzu. Jada Benidormen zaude. Hotel batean logela Pgina 8 de 22

bat hartu, maleta desegin, arropa gorde Guzti hori egin eta hoteleko spara joaten zara erlaxatzera. Bukatzean, hortik atera eta bazkaltzera joaten zara. Ondoren, bainujantzia janzten duzu hondartzara jaisteko. Gaur zerua garbi-garbi dago, beraz, bainatu egin zara igeri pixka bat egiteko. Eguzkitan jartzen zara, baina protekzioa ahaztu duzu, beraz, goitik behera erre zara. Bueltatzen zarenean hotelera egun luze hau eta gero, afaldu, logelara igo eta bihar arte lo egiten duzu. Hurrengo egunean kotxe bat alokatzen duzu, hiritik buelta bat emateko. Denda asko bisitatu eta jende asko ezagutzen duzu. Lagun batekin bazkaltzen duzu eta zure bizitzako istorioa kontatzen diozu. Bazkaldu eta gero hondartzara paseo bat ematera joaten zarete. Hondartzako zati batean talde bat boleibolean jolasten ari da. Zuek, pixka bat dibertitzeko haiekin elkartzen zarete, arratsalde on bat pasatzeko. Ia gaua da, hotelera bueltatu behar zara. Zure lagunari zure telefono zenbakia ematen diozu, beste egun batean gelditzeko. Irrifarre handi batekin bueltatzen zara hotelera, oso egun polita pasa duzulako.

Hurrengo egunean, gosaldu eta gero, piszinara jaitsi zara bainu bat hartzera. Gero, bazkaldu eta igeri egitea asko nekatu zaituenez logelara igo egiten zara siesta bat botatzera. Esnatzen zarenerako jada zazpiak dira eta tabernara jaitsi zara zerbait edatera. Ondoren afaltzen duzu berriro ere logelara igotzeko. Lo egiten saiatzen zara, baina hainbeste pentsamenduekin ezinezkoa da. Zer egingo dut bihar? Deituko diot telefonoz ala itxaroten dut berak deitu arte? Hitz egin nahiko du nirekin? Nitaz gogoratuko da gutxienez? Asko dira zure buruko arazoak Mugikorrak jo bezain pronto eskuan duzu. Beste egunean ezagutu zenuen laguna da. Hartzen duzunean beste norbaitek hitz egiten du. Hark esaten dizu zure laguna istripu Pgina 9 de 22

batean hil egin dela. Buruak bueltak ematen dizkizu. Ezin duzu argi pentsatu. Bat-batean esnatzen zara. Guztia amets gaizto bat izan da. Zure txaletan zaude.

Benidormera joan nahi baduzu, 16.orrialdera joan. Karrerarekin jarraitu: 14.orrialdera joan. Bat-batean esnatzen zara, baina kartzela osoa hutsik dago. Ate guztiak irekita daude eta ez dago zaintzailerik presoak begiratzen. Buelta bat ematen duzu kartzelatik ikusteko ea norbait dagoen handik. Bueltatzen zarenean zure laguna esnatzen duzu eta kartzelatik irteten zarete. Ateratzen zaretenean baso bat gurutzatzen duzue autobidera ailegatzeko. Han autostop-a egiten duzue, baina zuen arropa hain itsusi eta zikina dagoenez ez da inor gelditzen zuen beldur direlako. -Ez da inor geldituko- esaten dizu zure lagunak. -Lasai, ziur nago norbait geldituko dela, hirira ailegatuko gara kosta ala kosta- saiatzen zara lasaitzen zure laguna ez dadin urduritu Pgina 10 de 22

Ia gaua heldu da eta oraindik ez da inor ere gelditu. Hirira oinez joatea erabakitzen duzue. Ordu bat pasa eta gero, hain nekatuta zaudetenez gelditzen zarete erlaxatzeko. Baina konturatzen zarenerako zure laguna lotan dago. Imitatzen duzu, baina ezin zara erlaxatu, ezta lo egin ere.

Hurrengo goizean, oso goiz, zure laguna esnatzen duzu. Ez duzu lorik egin gau osoan, beraz, oso nekatuta zaude. Kilometro batzuk gehiago ibil egiten duzue eta, bat-batean, kotxe bat gelditu egiten da. -Nora zoazte hain goiz zuek bezalako hain pertsona gazteak?- galdetzen dizue kotxe hortako gidariak. -Hirira goaz. Eramango ahal gaituzu, mesedez?-eskatzen diozu. -Noski baietz! Goazen, gaztetxo, igo bada! Igo egiten zarete autora. Zure laguna atzean doa, baina zu, berriz, aurrekaldean. -Nondik zatozte zuek?-galdetzen dizue gidariak. -Hemengo herri txiki batetik, normalean hirira joaten gara- kontatzen diozu gidariari, noski, gezurra esaten diozu. -Ez zaituztet inoiz ikusi, egunero ibiltzen naiz hemendik! -Gaur eskatu digu amak hemendik joatea, beste bidea itxita dagoelako. Ordu erdi pasa eta gero hirian uzten dizue gidariak. -Zorte ona izan! -Eskerrik asko!- botatzen duzue zure laguna eta zu elkarrekin. Pgina 11 de 22

Diru pixka bat duzu, beraz, adosten duzue hegazkin bat hartzea beste herrialde batera joateko. Ordu batzuk igarotzen dituzue hiritik aeroportua bilatzen. Zure lagunak abisatzen dizu aeropuerto jartzen duen kartel bat ikusten duenean. Haruntz joaten zarete eta ordu erdi geroago hantxe zaudete. Errusiara joateko bi bilete hartzen dituzue. Sarrerak saltzen dituen neskak arraro xamar begiratzen dizue baina azkenean bileteak ematen dizkizuete. Berehala hegazkina hartu eta Errusiarantz, ozeanoa zeharkatuz, abiatzen zarete.

20.orrialdera joan. Zure karrera oso ondo dabil, jende famatu pila bat ezagutu duzu, diru asko lortu duzu Bat-batean telefonoak jotzen du eta hartu bezain laster zure aitaren ahotza dela konturatzen zara, baina konturatzen zara oso urduri dagoela. Esaten diozu erlaxatzeko eta zer gertatzen den esateko. Zure aitak esaten dizu zure ama eta bera egunero igotzen direla menditxo batera askaria jatera. Baina gaur igotzean zure ama desmaiatu da, eta ospitalera eraman dute. Oraintxe bertan zure ama ospitalean dago eta kantzerra duela esaten dizu. Zuk zure aitari galdetzen diozu ea salbatu ahal den ala ez, eta zure aitak esaten dizu baietz, baina ebakuntza zail bat egin behar diotela azaltzen dizu. Zure aitak esaten dizu ea etorri ahal zaren, eta zuk esaten diozu zure zuzendariarekin hitz egingo duzula. Arratsaldean, zuzendariarekin joaten zara hitz egitera, baina berak esaten dizu joaten ba zara filma ezin izango duzula bukatu urte bat pasa arte. Zuk ez dakizu zer egin, zure karrera utzi, ala zure amaren ondoan ez egon ebakuntza egiten dioten bitartean. Pgina 12 de 22

Telefonoak jotzen du berriro. Hartzean zure aitak esaten dizu kantzerra handitu dela eta zer egiten duzun erabaki behar duzula ordu bat eta erdi baino lehenago. Zure aitari, azaltzen diozu zer gertatzen den, eta berak esaten dizu zuk erabakitzea, eta zure amak maite zaitudala. Galdetzen diozu zenbat denbora barru ateratzen den hegazkina, eta berak esaten dizu, hiru ordu barru ateratzen dela. Zure zuzendariari esaten diozu zure aitak kontatu zaizun guztia eta bera esaten dizu lasaitasunez pentsatzea. Zuk ez dakizu zer egin, burua korapilo bat eginda duzu. Pentsatzen duzu: -Jarriko dut balantza batean, nire familia eta nire lana aktore bezala-.

Zure familiarekin joan nahi baduzu, joan 17.orrialdera. Zure karrerarekin jarraitu nahi baduzu, joan 18. orrialdera. Ateratzen den lehen hegazkina hartzen duzu eta bidaia luze bat eta gero Hollywoden zaude berriro. Han pelikula baterako autatzen zaituzte. Anniren 3. pelikula. Lagun asko egiten dituzu eta pelikula hainbeste arrakasta izan duenez beste casting batzuetara aurkezten zara. Hainbeste dira zure aukerak Azkenean autatzen duzu beldurrezko pelikula bat. Hain arrakastatsua izan denez Oscar sarietara gonbidatzen zaituzte aktore onenetan nominatuta. Eguna ailegat da: -Orain, aktorerik onenetan nominatuta dauden pertsonak esango ditugu: Antonio Banderas! Paris Hilton! -Denak aurkeztuta esango dugu ea nor den irabazlea! Prest ahal zaudete Pgina 13 de 22

Zure izena esaten dute eta malkoak dituzula begietan igotzen zara saria jasotzera. Momentu horretan munduko pertsonarik zoriontzuenetarikoa sentitzen zara. Zure hitzaldia esaten duzu eta zure lekura bueltatzen zara. Gaua ondo doa baina bat-batean ikusten duzu inoiz ikusi ez duzun pertsonarik politena. Maitemindu zara benetan. Kafe bat hartzera gonbidatzen duzu eta elkar ezagutzen duzue. Aste batzuk pasa eta gero, hain maiteminduta zaudenez, ea zurekin ezkondu nahi duen eskatzen diozu. Baietz esaten dizu eta zuen diruarekin etxe polit bat erosten duzue betirako han bizitzeko. Denbora bat pasa eta gero seme bat izan duzue. Laguntzen duzu ibil dezan, bere lehenengo hitzak entzuten dituzu Edozein gurasok egiten dituzten gauzak egiten dituzu.

Oraingoan alaba bat izaten duzue eta honek 3 urte betetzen dituen egunean hasten zara pentsatzen ea zer egin ahal duzun orain. Zure bizitzako nahi zenituen lorpenak lortu dituzu, baina zer egin orain? Zure familiari kontatzen diozu Erromara joan nahi duzula, zure betiko ametsa dela. Guztiok ados jartzen zaretenean, bileteak erosten dituzue eta itsasontzi batean joaten zarete Mediterraneo itsasorantz. Oso ondo pasatzen duzue itsasontzian, gauza asko egin ahal direlako. Erromara ailegatzen zaretenean ahal den bezain pronto etxe handi bat erosten duzue. Berehala egokitzen zarete hango kulturara: janaria, hizkuntza, denbora pasatzeko egiten dena Orain benetan zoriontsu zara, zure familiarekin, nahi duzun guztia egiten duzu eta etxe handi batean bizi zara. Zure bizitza ezin hobeagoa izan.

Pgina 14 de 22

Bukaera
Benidormen denboraldi bat gehiago egoten zara. Baina errutinak aspertzen zaitu berehala. Hasten zara pentsatzen ea zer egin ahal duzun orain. Aukeratzen duzu mundutik bidaiatzea, eta munduko kulturak ikastea. Hego-ameriketara joaten zara; Peru, Bolibia, Argentina, Chile Ipar-amerika ere bisitatzen duzu; Canada, Estatu Batuak Hurrengoa Europa da. Italiatik hasten zara, Erromatik hain zuzen. Aurkitu duzun lehenengo hegazkina hartu eta haruntz zoaz. Hotel batean logela bat hartzen duzu eta hiritik buelta bat ematen duzu. Hango jatetxe batean afaltzen duzu. Kontua eskatzera joaten zarenean pertsona bat ezagutzen duzu eta honekin paseo bat ematera joaten zara. Oso erromantikoa da dena. Gaueko ordu bata denean gogoratzen duzu berehala bueltatu behar zarela. Pena bat da gau hau bukatzea. Telefonoak trukatzen dituzue eta bi musuekin agurtzen zarete. Hurrengo egunean deitzen diozu leku batean gelditzeko. Bakarrik egun bat pasa da, baina asko botatzen duzu faltan. Pgina 15 de 22

Harekin gelditu zaren lekura ailegatzen zarenean opari handi bat ikusten duzu. Irekitzen duzunean bera dago hor barruan. Ateratzen da eta musu bat ematen dizu. Ondoren eskatzen dizu ea berarekin ezkondu nahi ahal duzun. Bi aldiz pentsatu gabe baietz esaten duzu. Ezkontza oso polita da, baita eztei-bidaia ere. Etxe handi bat erosten duzue eta semealaba asko izaten duzue. Zure lagunarekin oso zoriontsu zara.

Bukaera
Hegazkin bat hartzen duzu eta Madrilera zoaz korrika batean. Baina hurrengo eguna ailegatzen da eta zuk estresatzen zara. Berandu egiten da zure ama eaguntzeko. Hospitalera ailegatu eta mediku batekin hitz egiten duzu ea nola dago zure ama, bera esaten dizu oso txarto dagoela eta iada hilda dagoela. Medikuari agurtu bezain laster zure amaren gelara joaten zara eta hor dago, oxigenoarekin. Saiatzen zara berarekin hitz egiten, baina bera ez zaizu erantzuten. Baina, bat-batean, esaten dizu ikusi nau(k-n) eta oso pozik dagoela zutaz. Gero azkenean esaten dizu hilko egingo dela.

Pgina 16 de 22

21.orrialdera joan. Filma grabatuz gero, famatua egiten zara. Kaletik zoaz eta paparazziak argazkiak ateratzen dizute. Ondo sentitzen zara zure buruarekin. Egun polit batean, altzatzen zara korrika egitera. Baina ateratzerakoan zure mobila jotzen du, aita da. Aitak esaten dizu amaren funerala bi egunetan izango dela. Pentzatzen duzu, nire ama hilda dagoeta nik ez nago nire aitarekin berari laguntzen . Aireportura bueltatzen zara, Madrilera joan behar zara eta zure hegazkina ez da ateratzen bihararte. Ez daukazu denbora, orduan portura joatea erabakitzen duzu. Itsasontzi bat aterako da 10 minututan, eta, Andalucatik pasatzen da! Itsasontzian ezin zara sartu, baina, gizon bat esaten dizu autografo bat ematen baduzu berari ematen dizula biletea. Andaluziara ailegatu bezain laster autobus bat hartu eta Madrilera zoaz. Madrilean zaude, zinemak ikusten dituzu eta zure filmaren kartela dago eskeinita. Kola luze bat dago, zure filma ikusteko. Ondo sentitzen zara, baina pentzatzen duzu zure aman eta zure irribarrea joaten da.

Pgina 17 de 22

21.orrialdera joan. Hegazkinez egin duzun bidaia oso luzea izan da baina ordu asko igaro eta gero Errusian zaudete. Aeroportutik ateratzen zareten momentuan geldirik gelditzen zarete, hotz handia egiten duelako. Bi beroki erosten dituzue, kartzelako arropak oso meheak direlako. Denbora luzez ibiltzen zarete herri bat aurkitu arte. Herrian sartzean, amona batek entzuten dizue eta harrituta gelditzen zarete esaten duenarekin: -Lagundu ahal dizuet zerbaitetan?-galdetzen du. -Nola dakizu gure hizkuntza hitz egiten?-esaten diozue. -Euskal Herrian bizi nintzen duela urte asko- erantzuten dizue. -Ongi, beno badago guri laguntzeko modu bat-esaten diozu amonari. -Esan bada. -Gelditu ahal gara zure etxean beste leku bat aurkitu arte?-galdetzen diozu. -Noski! Sartu bada!-oihukatzen du. Amonak erakusten dizue non dagoen zuen logela izango dena. Oheak egin eta gero Pgina 18 de 22

afaltzera joaten zarete. Oso berandu bueltatzen zarete eta oso nekatuta zaudetenez berehala joaten zarete ohera. Bat-batean esnatzen zara zarata bat entzun duzulako. Zure laguna lotan dago. Kalera ateratzen saiatzen zarenean ikusten duzu etxe guztia erretzen hari dela. Lehen lagundu zaituzteten amonaren logelara joaten zara, baina ikusten duzu hau korrika ari dela. Sutan dago. Saiatzen zara itzaltzen baina amona berehala lurrera botatzen da. Hilda dago. Logelara joaten zara, zure laguna esnatzera. Ateratzen saiatzen zaretenerako hainbeste su dago, ezin dela atera. Logelara bueltatzen zarete, oraindik ez dagolako sutan. Bat-batean logelako teilatua erortzen da eta zure laguna eta zu erre egiten zarete. Begiratzen diozu, ea ondo dagoen jakiteko. Zure amets gaiztoena betetzen ari da. Zure laguna hilda dago. Begiratzen duzunean beherantz ikusten duzu zu ere sutan zaudela. Ezin duzu ezer egin eta zure gorputza erretzen den bitartean hil egiten zara.

Pgina 19 de 22

Bukaera
Hazten da funerala, oso tristea da. Zure aitak negarrez dago eta zuk baita ere. Lagunak eta familiarrak pesamea ematen dizute, zuk tristeago jartzen zara. Gero, afari bat egoten da eta zure lagunak animatzen zaituzte.- Hobeto zaude?.- Ez.- Jan zerbait edo jarriko zara hil.- Lasai, dieta bat jarraitzen dut eta oso estriktoa da.- ok. Afaria bukatu besain laster deitzen dizute, zure patrozinadorea da. Filma baten gidoia prestatuta dago eta nahi dute zuk protagonista izatea. Ondo ba, ea animatzen zara! Zure aitari agurra ematen diozu eta joaten zara egazkina hartzera. Baina zerez da filma? Ez dakizu, baina bai badakizu famatua izango zarela.

Pgina 20 de 22

Bukaera

Pgina 21 de 22

Pgina 22 de 22

You might also like