You are on page 1of 20

BilBoko Haur kultur Zirkuitua

ak, txotxongilo iak, alar ipuin kont rkia... agia, antze m 3-12 urte

2012ko

urtarrila - otsaila - martxoa

ikusi Eta ikasi 2012


Barriro dogu ate joka ikusi Eta ikasi, zuetako askorentzat klasiko bihurtu dana. urtearen hasierarekin batera Bilboko umeei eskaintzen deutsuegun programazioa. aurten ere zuen eskura euskarazko ikuskizunik onenak. Danetik izango dozue, antzerkia, pailazoak, magia, musika. Badakigu zain zagoziela zuen udaltegiko aretora zortzigarren urtez segidan joateko. aurten bigarren aldiz Bilborock aretoan izango dira ikusi Eta ikasiko ikuskizun batzuk. uste dogu etxetik ahalik eta hurbilen topatu behar dituzuela zuen gustuko ekitaldiak eta, alde horretatik, aurreko urteetako zabalkundeari - karmen aretoa goraino betetzen dozue eguaztenetan- jarraipena emon gura izan deutsogu. azken batean, programa Bilbo guztira zabaltzea da gure helburua. Eta beren beregi eskerrak eman nahi deutsuet gurasoei, protagonistak umeak izan arren zuen aldeko jarrera eta laguntza barik programa honek ez leukeelako lortuko orain arte izan dauen arrakasta. Zeuentzako saio batzuk prestatu ditugu, umeen ikuskizunen aldi berekoak gehienak, interes handiko gaiekaz, Bilbon euskara normalizatzeko lan honetan denok garalako lehen mailako protagonista. La octava edicin de IKUSI ETA IKASI est a la vuelta de la esquina. Con el nuevo ao llegan otra vez a Bilbao los mejores espectculos infantiles en euskera. La oferta es de lo ms variada, con teatro, magia, msica, payasos; todo lo que tanto os gusta a vosotras y vosotros. Y adems, en escenarios cercanos a vuestra casa. As como en aos anteriores el programa se extendi a la zona de Indautxu - todos los mircoles el Saln del Carmen complet su aforo -, esta edicin, por segunda vez, IKUSI ETA IKASI se llevar a cabo en la Sala Bilborock para atender la demanda existente en la zona de las Siete Calles y Bilbao La Vieja. Nuestro objetivo es, en definitiva, extender la oferta a todo Bilbao. Para terminar, quiero agradeceros especialmente a las madres y los padres vuestra actitud positiva hacia el programa porque, si bien est dirigido al pblico ms joven, vuestra colaboracin ha resultado imprescindible en el xito de IKUSI ETA IKASI. Hemos preparado para vuestras hijas e hijos una programacin con temas de gran atractivo, porque en el impulso del euskera en Bilbao todas y todos somos protagonistas de primer orden.

sabin anuzita Pomposo EUSKARA, GAZTERIA ETA KIROL SAILEKO ZINEGOTZIA CONCEJAL DE EUSKERA, JUVENTUD Y DEPORTE

EGitaraua
EGUNA ORDUA LEKUA TALDEA

URTARRILA

01/16 01/17 01/20 01/21 01/24 01/25 01/26

17:30-19:30 17:30-19:30 17:30-19:30 10:30-12:30 18:00 18:00 18:00

01/28 11:00 01/31 18:00

Begoako udaltegian Begoako udaltegian Deustuko Bidarte udaltegian Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Bilboko Karmen aretoan Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian

Jolasen txokoa Jolasen txokoa Jolasen txokoa Jolasen txokoa Hitzen Lapurra Tor Magoa Toni La Sal Patata Tropikala Ane Monna, Oskola eta Karramarroi

OTSAILA

02/01 18:00 02/02 18:00 02/04 11:00 02/07 18:00 02/08 18:00 02/09 18:00 02/11 02/14 02/15 02/18 02/21 02/22 02/23 02/25 02/28 02/29 11:00 18:00 18:00 11:00 18:00 18:00 18:00 11:00 18:00 18:00

Bilboko Karmen aretoan Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Bilboko Karmen aretoan Tibolin, Epalza Alargunaren Ikastetxean Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Bilboko Karmen aretoan Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean BilboRock aretoan Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Zurbaran herri ikastetxean

Toni La Sal Lur Korta Ane Monna, Oskola eta Karramarroi Sun Magoa TTR Teatro Patata Tropikala Madiber Magoa Maite Arrese Jakin eta Jolas Txatxilipurdi Txotxongilo Taldea Permin Zirika Zirkus Monda eta Lironda Begira Rum Rum Rock

MARTXOA

03/01 03/03 03/06 03/07 03/08 03/10 03/13 03/14

18:00 11:00 18:00 18:00 18:00 11:00 18:00 18:00

03/15 18:00 03/17 11:00

BilboRock aretoan Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Zabalan, Iruarteta ikastetxean BilboRock aretoan Deustuko Bidarte udaltegian Begoako udaltegian Errekaldeberrin, Gabriel Aresti ikastetxean BilboRock aretoan Deustuko Bidarte udaltegian

Patata Tropikala Hipo eta Tomax Monda eta Lironda Elsa Pamparacuatro Sun Magoa Bapateanzirko Potxin eta Patxin Zurrumurru taldea Begira Txotxongilo taldea

JolasEn txokoa
urtarrilaren 16an
17:30etatik 19:30era Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

urtarrilaren 17an
17:30etatik 19:30era Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

urtarrilaren 20an
17:30etatik 19:30era Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

urtarrilaren 21ean
10:30etatik 12:30era Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

HitZEn laPurra
urtarrilaren 24an (asteartea) | 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

3, 2, Zast...egin jolas!
Hitzak dira protagonista Ander eta Amaia txotxongiloen, eta Libe eta Ximon antzezleen istoriotxoan. Zertara jolasten dute gure haurrek? Plazan ez bada jolasteko lekurik, gurasoek kulunpioetan zenbatzen ere ahaztu badute Lehen harrapaketak, txabolak egin... Azkenean, zertara jolastu ezin asmaturik ibiliko dira. Halako batean baina, jeinu bat agertzen da euren ondoan, eta jolasten ikasten hasiko dira denak elkarrekin. Libe y Ximon juegan y juegan hasta aburrirse. Es entonces cuando aparece un genio y les ensea nuevos juegos.

tor maGoa
urtarrilaren 25ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Hator magiara
Magia emanaldi parte-hartzaile eta dibertigarria dakarkigu Tor magoak oraingoan ere, umore eta sorpresaz beterik hasieratik amaierara. El mago Tor nos vuelve a traer un espectculo de magia lleno de diversin y sorpresas.

antZEZkiZuna talDEa
urtarrilaren 26an (osteguna), 18:00etan tibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

teleipuina
Elkarreraginezko antzerki honetan, Tonik ez du ulertuko nola sartu diren pertsonak telebista barrura. Baina ez dirudi honek Toni La Sal batere arduratzen duenik. Nagusiak bere etxean telebista emisore berrien seinaleak instalatzeko agindu dio, eta aldrebeskeriaz betetako egoerak biziko ditu. Toni La Sal no entiende cmo puede haber personas dentro de un televisor, pero an as intentar instalar los canales y no dar pie con bola.

Patata troPikala
urtarrilaren 28an (larunbata) | 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Zapata gorriak
Zapatari batek zapatak saltzen ditu, baina ez dira zapata arruntak, ezin ditu edonork jantzi. Ausarta, sentibera, eta burua erabiltzen jakin behar da zapata hauek janzteko! Ametsek zapatak jantziko ditu eta izugarrizko abenturan murgilduko gaitu txotxongilo eta antzerkiaren bitartez. Amets se pondr los zapatos mgicos para zambullirse en una aventura sin par en el mundo de los sueos.

anE monna, oskola Eta karramarroi


urtarrilaren 31n (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

maddi pirata
Maddi kostaldean bere familiarekin oso pozik bizi zen, harik eta Miss Cauliflower erregina zitala gaiztakeriak egiten, dirua lapurtzen eta guztien bizitza izorratzen hasi zen arte. Maddiren ametsak eta ohiturak arriskuan zeuden, baita bere alaitasuna ere. Honen aurrean Maddik erabaki sakon bat hartu behar izan zuen: pirata bihurtzea! Maddi es una nia que vive en la costa y decide ser pirata para luchar contra la malvada Miss Cauliflower.

antZEZkiZuna talDEa
otsailaren 1ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Birusak erasoan!
Airez dela, doministiku edota usoen hegaden bidez; kablez dela, ordenagailuen bidez; edonondik datoz gure bizitza lohitzera. Baina... nortzuk dira ba birus hauek? Eskolara joaten al dira? Maitemindu egiten dira? Zergatik dira hain txikiak? Toni La Sal bere gauzetan dabil, hemendik hara, bere garbiketarako orgari bultzaka. Izango al da horrenbesteko zikinkeria bakteriarrari aurre egiteko gai? Todo nuestro entorno est repleto de virus, incluso los ordenadores. Podr Toni La Sal hacer frente a esta plaga?

lur korta
otsailaren 2an (osteguna), 18:00etan tibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

otsoz otso
Aurorita ipuin berriekin datorkigu, betiko legez bere maleta gorriarekin presaka, alai eta berritsu. Maletan otso bat sartu zaiola eta beldurtuta dator, Auroritari txakurrak asko gustatzen baitzaizkio, baina otsoak ez. Hala ere, otso hau zintzoa dela konturatzen da, otso guztiak ez baitira gaiztoak!

LUR KORTA

Aurorita vuelve con nuevos relatos, esta vez sobre lobos, pero se dar cuenta de que muchas veces no hay porqu asustarse, ya que no todos los lobos son malos.

anE monna, oskola Eta karramarroi


otsailaren 4an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

ino ino ino, badator Bonbardino


Ane Monna haurdun dago eta laster umetxo bat edukiko du; bere izena Bonbardino izango da. Eskolara joaten hasten denetik, bere ikasgelako neska ergel batek trufak eta bihurrikeriak egiten dizkio etengabe. Bonbardino zapuztuta goibel dago eta inork ez duela maite sentitzen duenez, oso erabaki inportantea hartuko du... Zer gertatuko da Bonbardinok boligrafo magikoa erabiltzen duenean? Bonbardino sufrir las travesuras y el desprecio de sus compaeros de clase. Qu ocurrir cuando decida utilizar su bolgrafo mgico?

sun maGoa
otsailaren 7an (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

xistera magikoa
Sun Magoa emanaldi berri eta zoragarri batekin datorkigu: Xistera Magikoa. Dibertsioz beteriko ikuskizun honetan, Sun Mago klasikoak barre eta zirrara eragingo die txikiei parte hartzearen bitartez. Tras haber sido premiado en 2011 con el Premio Nacional de Magia, Sun nos trae su nuevo espectculo.

ttr tEatro
otsailaren 8an (asteazkena), 18:00etan Bilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

Pepa eta kutxo


Klown ikuskizun honetan elementu asko nahasten dira: pailazo klasikoen jokoak, mimo, partaidetasun antzerkia, objektuen antzerkia, absurdoaren antzerkia Ikuslegoari eskaintzeko zenbait egoera barregarri asmatu dituzte Pepa eta Kutxok haien kidetasunaren truke. Espectculo de clowns con infinidad de recursos clsicos que conseguirn la amistad de los ms pequeos.

Patata troPikala
otsailaren 9an (osteguna), 18:00etan tibolin, Epalza alargunaren ikastetxean (tiboli, 5)

amona Joxeparen istorioak


Egun berezia da gaur! Merlin aztia eta amona Joxepa gure herrian bildu dira, Merlin aztiak magiarekin liluratuko gaitu eta mundu magikoan murgilduko gaitu amets egin dezagun. Ondoren amona Joxepak ipuinak kontatuko dizkigu txotxongilo eta guzti, bidaia miragarri bat egiteko! El mago Merln y la abuela Joxepa nos contarn interesantes fbulas ayudados de marionetas.

maDiBEr maGoa
otsailaren 11n (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42) Umeak izango dira benetako protagonistak, momentu guztietan Madiberren jokoetan parte hartuz. Objektuen desagerpenak eta agerpenak, umore ona Espectculo participativo lleno de buen humor, desaparicin de objetos

maitE arrEsE
otsailaren 14an (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

txoritxo batek esan dit...


Maite Arreseren kontaketa euskal idazle ezagunen ipuinez osaturik dago, misterioz eta emozioz betetako emanaldian. La emocionante actuacin de Maite Arrese se compone de varios cuentos de reconocidos autores vascos.

Jakin Eta Jolas


otsailaren 15ean (asteazkena), 18:00etan Bilboko karmen aretoan (indautxu Plaza, z.g.)

asmakuntzak salgai
Jolas oso zientifiko berezia da. Denetarik egiten du: abestu, dantzatu, jolastu... eta asmakuntzak sortu! Oraingoan Benidormeko hondartzara joan da asmakuntzak aurkeztera, eta bertan, publikoaren laguntzarekin, bere laborategi sekretuan egindako objektu batzuk erakutsiko dizkigu. Dena ondo irten ez arren ere, ez du irribarrea galduko gure asmatzaileak! Jolas es un cientfico muy divertido que tambin canta, baila, juega, y adems viene a ensearnos sus inventos.

txatxiliPurDi
otsailaren 18an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

ipuin kontalaria
Elkarbizitzarako baloreak ipuinen bitartez irakasten dira. Ikusleok kontalariarekin batera ipuin bat sortuko duzue, istorioan bete-betean parte hartuz. Los relatos transmiten valores para la convivencia. El cuentacuentos crear una nueva historia entre todos los asistentes.

txotxonGilo talDEa
otsailaren 21ean (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

Galtzagorriak
Galtzagorriak euskal mitologiako izaki txiki-txikiak dira eta nagusiek agintzen dietena egiten dute. Peru, nahiko alperra den gizona, pozik zegoen galtzagorriek laguntzen ziotelako. Zoritxarrez, honek ez du luzaroan iraungo, egoerak buelta emango baitu. Zer gertatuko ote da? Los Galtzagorris son seres obedientes, pero hay que saber mantenerlos bajo control. Peru es un poco vago y se aprovecha de ellos. Qu ocurrir?

PErmin
otsailaren 22an (asteazkena), 18:00etan Zamakolan, Juan Delmas ikastetxean (Zamakola, 174)

txanan txanan!
ek

Permin klowna gainbehera egin duen zirku bateko kidea da. Bakarrik gelditu da, akrobatek, magoek eta gainerako langileek ihes egin dute-eta. Baina munduko ikuskizun handienak aurrera egin beharra dauka, beraz zirku ikuskizuneko saio guztiak bere kabuz egiten ahaleginduko da! Hori bai, bere erara Permin se ha quedado solo. Sus compaeros han huido del circo, pero se las arreglar l solito para sacar adelante el espectculo.

Zirika Zirkus
otsailaren 23an (osteguna), 18:00etan Bilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

lara larika
Lara eta Larika lagunei ipuinak kontatzeko geratu dira, baina Larika berandu dabil eta oraindik ez da heldu. Lara izebak, heldu bitartean txokolatea prestatuko dio. Ondoren akrobaziak, malabareak eta dantzara! Lara y Larika han quedado, pero esta ltima no llega, con que su ta Lara prepara chocolate mientras espera para contarle cuentos a su sobrina y jugar con ella.

monDa Eta lironDa


otsailaren 25ean (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Baietz lortu!
Monda eta Lironda bidaia berezi bat egin ondoren elkartu dira. Gauza asko daude Mondarentzat, baina Lirondarentzat berriz... ezer ez! Haurren laguntzarekin, Monda bere lagunak espero ez duen zerbait egiten saiatuko da. Lortuko ote du? Monda y Lironda han quedado para contarse cosas. Hay un montn de regalos para Monda, pero nada para Lironda. Aunque con la ayuda del pblico, quin sabe

BEGira
otsailaren 28an (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

Pirataklown
Bi pirata-pailazo, bata ona bestea gaiztoa, altxorraren irlaren bila doaz. Umeek tripulazio bezala parte hartuko dute eta altxorra gordetzen duen mamu ikaragarri baten aurka aritu beharko dira. Helduko ote dira irlara? Lortuko al dute altxorra? Trata de las aventuras de dos piratas que buscan la isla del tesoro, y para vencer al fantasma de la isla necesitarn la ayuda de los pequeos.

rum rum roCk


otsailaren 29an (asteazkena), 18:00etan Zurbaran herri ikastetxean (Zumaia, 1) Hiru mekanikari eta lasterketa pilotu bat beraien Formula 1eko kotxearekin plazan agertu dira. Atera aurretik kotxea prest dagoela konprobatu beharko dute mekanikariek, kotxea ondo dagoela ziurtatzeko. Dena prest egongo al da? Musika, jolasak, animazioa eta publikoaren laguntzarekin Formula 1eko pilotua irabazten ahaleginduko da. Helduko al da helmugara? Tres mecnicos y el piloto del equipo de F1 irrumpen en escena para ganar el campeonato. Para salvar los contratiempos necesitarn la ayuda del pblico.

Patata troPikala
martxoaren 1ean (osteguna), 18:00etan Bilborock aretoan (mesedeetako kaia 1)

Baso sorgindua
Morgana izeneko erregina maltzur batek neskatilak igel bihurtzen ditu. Ninok, protagonistak, Merlin Magoaren laguntzaz igelak berriro neska bihurtzen saiatu beharko du baso sorginduan barrena. Honi esker, lagun berri pila egingo ditu: zuhaitzak, ipotxak, harriak La malvada reina Morgana convierte a las chicas en sapos, y Nino deber entrar al bosque encantado para salvarlas.

HiPo Eta tomax


martxoaren 3an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Dinbi-danba
Hipo eta Tomax pailazoek abentura berri bati ekingo diote berriz ere. Oraingoan, zinemako plato batean elkartuko dira. Guztia prest dago indio eta bakeroen pelikula bat grabatzeko, eta Tomax aguazilak ezer ez ukitzeko agindua jaso du. Hipotolomeo garbitzaileak, berriz, bakeroen pelikulak miresten ditu. Ezer ez ukitzeko? Orduan elkarrekin nola jolastu? Hipo y Tomax se reencuentran en el plat de una pelcula de indios y vaqueros. Tienen orden de no tocar nada, pero hacen de todo menos su trabajo.

monDa Eta lironDa


martxoaren 6an (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

MONDA eta LIRONDA


HAU DESIOA!

Hau desioa!
Monda eta Lironda pailazoek desio asko dituzte, baina zein izan daiteke gogokoena? Agian txorizo bokata erraldoi bat jatea, ispilu magikoa aurkitzea ala oilo bat izatea? Agian nahi bat ala beste egi bihurtuko da. Umeekin primeran pasatzera etorri dira! Beraien abenturetan parte hartzeko prest? Monda y Lironda tienen infinidad de deseos, pero cul de todos ser su preferido? Adntrate en sus aventuras y pide tu propio deseo.

Elsa PamParaCuatro
martxoaren 7an (asteazkena), 18:00etan Zabalan, iruarteta ikastetxean (Juan de Garay, 51 bis)

ipuin mitologikoak
Euskal Mitologiari buruzko hainbat kondaira daude Euskal Herrian. Hainbat pertsonaia ezberdini buruzko ipuinak dakartza Elsak haurrei kontatzeko, Lamiak, Sorginak, Galtzagorriak edo Basajaun protagonista izango dituztenak. Antzinateko istorioetan murgildu nahi? Elsa nos transportar al antiguo mundo de la mitologa vasca a travs de historias sobre las Lamias, las Sordinas o Basajaun.

sun maGoa
martxoaren 8an (osteguna), 18:00etan Bilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

magic spectacular
2011ko Espainiako Magia Saria irabazi zuen emanaldia dakar Sun Magoak Bilborockera: Magic Spectacular. El Mago Sun nos ofrecer Magic Spectacular, el espectculo que obtuvo el Premio Nacional de Magia en 2011.

BaPatEan
martxoaren 10ean (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Pon ta Pa
Pon-en urtebetetzea da eta Pa-k sorpresa ugari prestatu dizkio. Susto, korrikaldi, opari eta bizkotxo artean gure bi lagunek malabare-akrobazia eta xaboi ponpen mundura eramango gaituzte. Dena da posible zirkua eta antzerkia nahasten dituen ikuskizun honetan! Pa ha preparado un montn de sorpresas para el cumpleaos de Pon, incluso algn susto Todo es posible en esta obra de carcter circense y teatral.

Potxin Eta Patxin


martxoaren 13an (asteartea), 18:00etan Begoako udaltegian (Circo amateur Club Deportivo, 2)

ohitura onak
Potxinek eta Patxinek pil-pilean dauden gaiak jorratuko dituzte. Antzerki, mimo, malabare, joku eta elkarrizketaren bitartez bizitzaren ohitura onen berri izango dugu. Mugikortasunari buruzko esketxa landuko dugu, ikastetxera joateko garraio mota desberdinak aipatuz. Hamaiketakoan janari fresko eta osasungarriak eskainiko dizkigute Potxin y Patxin tratarn de explicar buenas costumbres alimenticias mediante juegos y malabares.

Zurrumurru talDEa
martxoaren 14an (asteazkena), 18:00etan Errekaldeberri, Gabriel aresti ikastetxean (Errekalde Plaza, 3)

txurrimurri eta morritoston


Txurrimurri eta Morritoston beraien zirku txikia aurkeztuz bidaiatzen duten bi pailazo dira. Dena aldrebes egiten dutela dirudien arren, azkenean guztia ongi ateratzen zaie. Zirku honetan malabare, akrobazia, dantza eta magiaz gozatzeko aukera izango dugu. Txurrimurri y Morritoston viajan presentando su pequeo circo, y aunque parecen torpes, todo les sale bien.

BEGira
martxoaren 15ean (osteguna), 18:00etan Bilborock aretoan (mesedeetako kaia, 1)

romanusklown
Erromatarren film bat egiten ari den amerikar zuzendaria kokoteraino dago, aktoreak ez baitu ezer prestatu. Hala eta guztiz ere, eszena ezberdinak filmatzen ahaleginduko dira. Hori bai! publikoaren laguntzarekin La falta de compromiso de los actores de una pelcula de romanos, llevar al director a grabar varias escenas con la ayuda del pblico.

txotxonGilo talDEa
martxoaren 17an (larunbata), 11:00etan Deustuko Bidarte udaltegian (agirre lehendakaria, 42)

Erreka mari
Ba ote liteke Euskal Herrian oraindik Lamiak bizi izatea? Nekez. Hainbeste zikinkeria, inbidia eta marmarren ondorioz apurka-apurka ezkutatu eta desagertu baitziren. Baina ez larritu; oraindik ere bada bat gure artean, Erreka Mari. Euskal Herriko azken lamiaren istorioa ezagutu nahi? Aunque parezca difcil, todava queda una Lamia entre nosotros, Erreka Mari. Quieres conocer su impresionante historia? Acrcate a un mundo de ilusiones.

You might also like