ttipi-ttapaDoneztebe eta Lesakako feriak
482. zbk.2008/11/13
23
Eta Elizondokoen ondotik
Doneztebeko feriak
Bidasoaldean, udazkeneko bigarren feria iraganen da ortziraleanDonezteben.
Goizean, merkatuko plazan aziendak ikustekoeta erosteko aukera
izanen da. Lehen baino azienda guttiago iza-ten bada ere, eskerrak eskualdeko tratante batzuei, oraindik kalitatezkoburuak ikus daitezke, batez ere behietan. Bordatxo zegoenekoaparkalekuan, nekazaritzako tresna berrienen erakusketa ikusgai iza-nen da marka handiko saltzaileen eskutik.Azkenik, herriko karriketan barna ibiliz, bazterretan paratuko direnpostuetan erosketak egiten ahalko dira. Ohi bezala hainbat gauzarenartean, elikagaiak ez dira faltako, hala nola, gasnak, ogia, eztia, bara-txuria eta kontserbak bertzeak bertze. Hala ere, azken urteek erakutsidutenaren arabera, erosketak eta tratuak egiteko baino gehiago, jendeartean egoteko eta ongi pasatzeko aukera pare gabea izanen diraDoneztebeko feriak.
HERRI KIROL JAIALDIA
Lagun artean bazkaldu ondotik, arratsalde parteanherri kirolen jaialdia izanen da. Aurten ere Nafa-rroako Herri Kirol Federazioak
NafarroakoIII.mailako aizkolari txapelketa
eta
Nafa-rroako II. mailako arpana txapelketa
anto-latu du. Aizkolarien eta arpanlarien saioentartean, eskualdeko bi
harri-jasotzailek
erakustaldia eskaniko dute
Unai Bertiz
eta
Josetxo Urrutia
k. 17:30etik aitzin-era izanen da eskolako gimnasioan.Xehetasun gehiago Kirolen atalekoorrialdeetan izanen duzu .
Add a Comment