You are on page 1of 2

ZER DA ABIAN?

Abian, Ikasle Abertzaleak-ek atera duen ikasle mugimenduaren inguruko hilabetekaria da. Bertan, munduan zehar ikasle mugimendu ezberdinak garatzen ari diren iraultza txikiei buruzko kronikak, albisteak eta hauetan parte hartzen duten jendeari egindako elkarrizketak aurkitu ahal izango ditugu. Internazionalistak garen heinean, oso garrantzitsua deritzogu munduko edozein txokotan egiten ari diren borroketatik ikastea, eta era berean, borroka horiek gure sentitzea. Horrela bakarrik, eta guztion borroketatik ikasiz eta eraikiz iritsiko baikara benetako Euskal Eskola Nazionala eraikitzera. Ikasleontzako tresna dugu beraz, formatzeko, ikasteko, jakiteko edo interesa pizteko. Beraz, lagunduiguzu hilabetekaria zabaltzen, denok lan eginez, guztiok ikas dezagun. Horretarako eskura ditugun baliabideak erabili ditzakegu: e-mail, facebook, tuenti, blog, ikastetxeetako liburutegi edo kortxoetan sarean ere ikasle uholdea eraiki dezagun! Adi, prest, ekin! IKASLEOK ABIAN!!!

Izan zaitezte beti sentitzeko kapazak, barrenean, edonork edonorengan egiten duen edozein injustizi, munduko edozein txokotan. Iraultzailearen jarrera ederrena baita hori.

KRONIKA

Ernesto Guevara Che

Lehenengo honetan, Kolonbiari buruzko kronika batekin gatoz. Julen Rodriguez, Leioako Kampuseko Gizarte Zientzietako Asanbladako eta Komite Internazionalistako kidea da. Urtebetez Kolonbiara ikastera joan da eta bere eskutik bertako esperientziak jasoko ditugu. Urte berezia Kolonbiako ikasleentzat, hau da bere hitzetan bertan ikusitakoa! Kolonbiako ikasle mugimendua ezagutuz Une garrantzitsuak bizi ditu hezkuntza publikoak Hegoamerikan. Besteak beste, Puerto Rico, Dominikar Errepublika, Txile eta Kolonbian, gaurko neoliberalismoak dakarzkien pribatizazio prozesuak, eta hauen kontrako ikasle borrokak gori-gorian daude. Kolonbiara ikastera heldu eta gutxira ezagutu genuen problematika lehenengoz. Unibertsitateko paretetan idatzitako mobilizazio deialdiek esnatu gintuzten, eta irailaren 7an, herria zeharkatzen zuen mobilizaziora batu ginen. Informazioa bilduz joan ginen orduan, Reforma a la Ley 30 delakoaren inguruko problematika ezagutzen. Esan zigutenagatik, Hezkuntza esparru europarraren prozesuaren (Bologna prozesua) antza hartua genion.

Kolonbiako mobilizazioetako pankarta bat

...Jakin genuen Kolonbia osoko ikasleak udaran zehar koordinakundea osatu zutela, Mesa Amplia Nacional Estudiantil (MANE) izenekoa. Eta jakin genuen gure unibertsitatean talde anitzak zeudela, eta haietan, era irekian jarduten zutenak batasun mahai batean elkartuak zirela lehenengoz. ...Greban aste osoa iraun ondotik, urriaren 16ean MANE delakoaren asanblada nazionala iritsi zen. Bertan, Kolonbia guztian ikasleek lortutako mobilizazio maila altua, eta garaipenerako aukerak ikusirik, eta grebarekin aurrera jarraitzea erabaki zen, estatuaren partetik jasotako erantzun gogorra kontuan hartuta ere (Calin, ikasle bat hil zen mobilizazioetan, zeharo argitu gabeko testuinguru batean) Horretaz gain, ikasleen unibertsitate-programa (programa mnimo) garatzeko deialdia egin zen, unibertsitate bakoitzean eztabaidatu eta elkarjarriz osatuko zena. Eta horrela, mobilizazio eta hausnarketa egitarau indartsu bat definituta, eta beste sektore batzuen (lanbide heziketako eta bigarren hezkuntzako ikasleak zein unibertsitateetako irakasle eta langileak) elkartasuna jasorik, gogotsu itzuli ginen gure herri eta ikasguneetara. ...Esan bezala, mobilizazio eta hausnarketa dinamikaz iritsi ginen azaroaren 10.era, egun horretan, hogei bat egun lehenago herrialdeko puntu oso ezberdinetatik irten eta bidean jendea jasotzen joandako martxak bogotn sartu ziren.

..Bezperan, eta herrialdeko puntu askotako ikasleok iadanik martxan geundela, kolonbiako presidente Juan Muanuel Santosek erreforma proiektua bertan behera uzteko asmoa agertu zuen, bere ospea asko makaltzen ari baitzen. ...Ondorengo asteburuan, Asanblada nazional handi eta liskartsu batean, greba bertan behera uzteko baldintzak ezarri ziren. ...Abenduaren 7an, lehenengoz ezarri zen ikasleen, unibertsitateko langileen, bertako instituzioen eta gobernuaren ordezkariak batzen zituen mahaia. Geroztik, negoziazio bidean dago gatazka hau, baina argia denez, urte honetan zehar kalean mobilizazio eta presioa beharrezkoa izango da. ...Analisi orokorrago bat egitea komenigarria bada ere, hainbat gako ikutzeko, esan genezake ikasle antolakundeek, ikasle eta herritar masa zabalak aktibatzeko era aurkitu dutela,estrategia berriak eraiki eta hezkuntza herriarena izateaz gain, nazioaren kontzientzia kritikoa dela azpimarratuz. Bide guztia, aitzitik, ez dago egina, borroka oraintxe hasi bait da. Orain artekoa, ala ere ez da bide erraza izan, eta kolonbiar herri eta ikasleriak lan handia, kolpe asko, hainbat atxilotu eta hildako bat utzi ditu iadanik. Baina dudarik gabe, aurrera jarraituko dute, herriaren hezkuntza defendatuz. Julen Rodriguez GGZZko ikasle asanbladako eta Komite Internazionalistak-eko kidea

arrizke elk

ta

Lehenengo ale honetako elkarrizketak ere Kolonbiarekin izango du zer ikusia. Oraingoan, UPVn ikasten ari den Kolonbiar errefuxatu politikoa den Jorge Freytter-Florani egingo diogu elkarrizketa. Atzerriratua izan den baten bizitza dugu hau. Baina hala ere, bere lan politikoa egiteari utzi ez dion ikaslea. Askoz gehiago murgildu nintzen, hezkuntza publiko baten aldeko borrokan Estatu Kolonbiarrak nire aita hil zutenean, 2001ean. Bere esperientzien inguruan hitz egin digu: Txikitatik hartu izan dut parte unibertsitateko asanbladetan, irakasleek egindako protestetan, sindikatuko eztabaidetan, nire aitaren besoetan hartu izan dut parte mobilizazioetan!! Honek eraman ninduen politika erreala ezagutzera, non klase sozialen konfrontazioa dagoen, non justizia soziala bilatzen den bizitza kalitatea hobetze aldera. Baita egungo unibertsitateko Ikasle Mugimenduaren bere gaineko iritzia eman ere: Kolonbiako unibertsitateekin konparatuz oso sinpleagoa iruditzen zait, parte hartzea etengabe bultzatzen baita han, beintzat kultura mailan.Ikasleria geletatik irten behar da, Irakasleak berdin. Jendartean eragiten duten arazoetan inplikatu behar da unibertsitatea, arazo hauek unibertsitatean eragiten baitute. Lan asko egin daiteke, Ikasle Mugimenduaren indartzerako, hala ere debate gehiago falta da alma materaren inguruan, baina bertako lagunak oso eskuzabalak, solidarioak dira, hala ere, lotsatiak.

Kronika guztia irakurri nahi? Sartu gure blogean eta bertan topatuko duzu oso osorik!

Kolonbiako ekimen bat

Euskal Herriko Ikasle Mugimenduak duen garrantzia eta arduraz ere mintzatu gara: Oso etapa garrantzitsua da Euskal Herriak bizi duena, non beharrezkoa den unibertsitateetan Ikasle Mugimendua indartu eta reestrukturatzea. Osorik irakurtzeko gogoarekin? Elkarrizketa guztia gure blogean aurkituko duzu!

Lehen ale honetan Kolombia izan dugu izpide eta bigarren alean berriz, Italiako ikasle mugimenduaz jardungo dugu. Euskal Herrian ere bada ordea, egunerokotasunean, txikitasunean lan egiten duen Ikasle Mugimendurik. Horregatik, gonbidapena egin nahi dizuguko; emaiguzu zuen ikastetxe, fakultate edo lanbide heziketako zentroetan egiten dituzuen borroken berri komunikazioa@ikasleabertzaleak.org helbidera idatziz. Euskal Herrian ikasle borroka bizi bizirik dagoen honetan, eman diezaigun oihartzun! Jo ta ke Euskal Eskola Nazionala lortu arte! Gora Ikasle Mugimendua! Gora Ikasle Abertzaleak!
Kolonbiako mobilizazioetako bat

You might also like