You are on page 1of 4

Bertsozalea

Bertsozale Elkartearen Berripapera


L.G. SS-614/97 ISSN 1138-4530

Kale Nagusia 70, 20150 VILLABONA komunikazioa@bertsozale.com

117. zenbakia

2010eko apirila

w w w. b e r t s o z a l e . c o m

Maite nautenen baimenarekin nire txapela berari garapenaren aroan sarri mespretxatu izan denari euskal kultura benetan zer den erakutsi didanari bertsolaritza eguneroko jaki izan duenari euskal baserritarrari. Julio Soto Lesaka, 2010eko martxoaren 20an Doinua: Saltarina da txepetxa eta...

F.C. BAIMENA: 37/126

Arabako Kuadrilla arteko Txapelketa azken txanpan A


zken txanpan sartu da Arabako Kuadrilla arteko Bertso Txapelketa. Lehen edizioa izan da aurtengoa, apustu ausarta egin du Arabako Bertsozale Elkarteak eta orain arteko balorazioa positiboa da oso: Mila galderarekin hasi genuen txapelketa berri hau. Mahai baten inguruan jarri eta zerotik horrelako proiektu bat eraikitzen hasteak gure kezkak eta buruhausteak sortu zizkigun eta oraindik sortzen dizkigu. Baina egia esan, gure poztasunerako, dena nahiko ondo doa, eta jendeak oso ondo hartu du txapelketa Arabako puntu eta punta ezberdinetan. Lehen faseko 3 ligetan batez beste 55 bertsozale elkartu dira saio bakoitzean, 80 eta 100era ere heldu direlarik leku batzuetan. Jendea pozik, bere taldearen gaiak jartzen, epaitzen, bazkari edo afariak prestatzen, saioa grabatzen..., eta batez ere animatzen, txalotzen..., bere taldearekin taldean gozatzen eta sufritzen. Gehiagorik eskatu dakieke Arabako bazter gehienak bertsoz busti dituen lehen faseko ligei? Azken fasean, Gasteiztik Kakiturri-Ehari taldeak, Zuia-Gorbeialdetik Aramaiok eta Aiara-Lautada-Errioxa ligatik Aiarako Altubepekoak taldeek, nor baino nor borrokatu beharko dute, denek denen aurka, finalerdietan maiatzaren 8ko finaleko txartela lortu nahian. Bertso Sorta Kolektiboen lehiaketa bera ere, ederki joan da. Batbateko saioa hasi aurretik jokatu da
ARABAKO BERTSOZALE ELKARTEA

kanporaketa guztietan eta saioak girotu ditu, bertsolari ez direnak bertsotara animatu ditu, bertsozaleei bertsoez gozatzeko beste bide bat erakutsi die... Proiektu berriak, pausuz pausu, eta tentuz eta kontuz ebaluatzen joan behar da, baina lehen faseko ebaluazio-balorazio ona egin du Arabako Bertsozale Elkarteak eta finalerdiak eta finala hobeak izatea espero dute.

2010-04-11, ZIGOITIA
ARAMAIO vs. KAKITURRI Lekua: Zigoitia Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Bertsoaren saltsan (Gasteiz), Mendialdeko bertsoeskola (Maeztu) eta Aldapazaleak (Gasteiz)

2010-04-18, ARAIA
KAKITURRI vs. AIARALDEKO ALTUBEPEKOAK Lekua: Andra Mari Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Txor eta tan (Agurain), bertsogurasoak (Gasteiz) eta Martin Ttipia (Gasteiz)

2010-04-25, AMURRIO
AIARALDEKO ALTUBEPEKOAK vs. ARAMAIO Lekua: Aretoa Ordua: 17:30 Bertso-sortak: Aramaioko bertsozaleak, Amurrioko bertso eskola eta Errioxako bertsozaleak. 1

Oso giro ona izan da orain arteko saio guztietan. Irudian, Lezamako Aiaraldeko taldea.

Bertsozalea

Urte oparoa, etorkizunarekin itxaropentsu


Martxoaren 27an burutu zen Senpereko Amotz auzoko Larraldea etxean Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen ohiko Batzar Nagusia. Hirurogei bat bazkide elkartu ginen eta aho batez onartu ziren 2009ko memoria, balantze ekonomikoa, 2010erako egitasmoa zein aurrekontua.
laritzari buruzko hainbat argitalpen plazaratu ditugu, bertso udalekuak antolatu ditugu, Hitzetik Hortzera telebista saioa gauzatu dugu, Bertsoplaza.tv ataria garatzen jarraitu dugu, Euskal Herriko Unibertsitatearekin elkarlanean udako ikastaro bat antolatu dugu, Bertso Eguna burutu dugu, Euskal Herriko Txapelketaz gain Arabakoa eta Nafarroakoa antolatu ditugu, gaztetxoei zuzenduriko hainbat sariketa prestatu ditugu, bertso eskolen egunak, eskolartekoak, barnetegiak, mintegiak Urte oparoa izan da 2009a. Krisiak ez du lortu bertsolaritzaren martxa ona etetea eta finantza alorrari dagokionez osasuntsu bukatu dugu urtea. Halakoxea aurreikusten dugu 2010a ere. Lehendakari berriak Bertsolaritzaren baitan eragiten jarraituko dugu, bertsolaritza hedatzen, transmititzen, ikertzen. Urtero aurrera eramaten diren ekimenez gain, aurten lehenengo aldiz Araban koadrilla arteko bertso txapelketa ari gara gauzatzen eta udazkenean Bizkaiko eta Iparraldeko txapelketak jokatuko dira. Belaunaldi aldaketa eman da aurten Gipuzkoako Elkartean zein Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartean. Lehendakari berriak izendatu dira. Gipuzkoan Saroi Jauregik hartu du Felix Irazustabarrenaren testigua eta Iparraldeko Bertsularien Lagunak Elkartean Joana Itzainak jarraituko du Jexux Arzallusena. Biak Euskal Herriko Bertsozale Elkartearen zuzendaritzako kide berriak izango dira. Zuzendaritzan, gainera, idazkari eta diruzainen artean kargu aldaketa ere eman da. Xabier Gaztelumendi izango da aurrerantzean idazkaria eta Asier Ibaibarriaga diruzaina. Batzar Nagusia urteko egitasmoa adosteko momentua izan arren bazkideok urte osoa dugu ekarpenak egiteko. Ateak zabal zabalik ditugu nahi dugunean gerturatu eta gure kezkak zein proposamenak azaltzeko, beraz, ez zalantzarik izan.

XENPELAR DOKUMENTAZIO ZENTROA

009ari izenburu bat jarri beharko bagenio txapelketa urtea izango litzateke titularrik egokiena, Elkartearen jardunean eta bertsolaritzaren baitan iaz gauzatu zen egitasmorik garrantzitsuena izan baita. Txapeldunen arteko erreleboa gauzatu da eta bertsogintzan eragiten ari garen hainbat kolektibo errota bera astintzen aritu gara, ilusio handiz bertsolaritzaren hedapenari haize emanez. Hedapen horri esker Elkartearen bazkide kopurua handitu egin da 2009an: 232 bazkide berri egin dira. Egun 2.240 bazkideon ekarpenari esker bideratzen da Elkartearen proiektua. Baina, bizitza etengabeko joan-etorria da eta hainbat dira iaz gure artetik joan eta batzarrean gogora ekarri nahi izan genituen bidelagunak: Andoni Basterretxea, Mikel Atxaga, Joxe Lizaso, Antonio Zavala, Juan Perurena, Karlos Bereau, Joxe Mari Sarasua Bidelagunen joan-etorria etengabea izanik belaunaldien arteko zubia ongi eraikitzea ezinbestekoa da bertsolaritzaren geroa ziurtatze2

ko. Hori jakinik, transmisioaren plan estrategikoaren diseinua irudikatzen eta garatzen ari gara azken urteotan. Proiektu honi erantzuteko lan organigrama berria irudikatu dugu eta egitura berri honetarantz pauso handiak eman ditugu 2009an. Bertsolaritzaren zabalkundea eta geroratzea bezain garrantzitsua da Bertsozale Elkartearentzat bertsolaritzaren ikerkuntza. 2008an Mintzola Fundazioa sortu genuen Gipuzkoako Foru Aldundiarekin, Kutxarekin, Villabonako Udalarekin eta EHUrekin elkarlanean. Ahozko ondarearen ikergunea sortu izanak bertsolaritzaren ikerkuntzari dagokionez aukera berriak zabaldu dizkigu, eta honek aldaketa sakonak eragin ditu ikerkuntza sailean. Horren ondorioz, 2010etik aurrera ikerkuntzako eragilea izango dugu lehenengo aldiz %100eko dedikazioarekin. Pausu estrategiko hauek eman ditugun bitartean, Xenpelar Dokumentazio Zentroan bertsolaritzaren ondarea biltzen eta antolatzen jarraitu dugu, 15.000 ikasle izan ditugu hezkuntza arautuan, bertso-

Bertsozalea

ALBERTO ELOSEGI

Epailetzaren inguruko jardunaldi irekiak

ilaren 22an hasita, eta Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak antolatuta, epailetzaren inguruko zenbait jardunaldi antolatu dira. Bertsoa epaitzeko lana gertuagotik ezagutzea eta lan horretarako bitartekoak eskaintzea izango da helburua, eta, bide batez, bertsolarien sorkuntza-prozesuan sakontzea.

Jardunaldiak bi alditan egingo dira. Lehendabizikoa, oinarrizko ezagutzak hartzeko izango da, eta bi gai nagusi landuko dira: Asier Ibaibarriagaren eskutik, epai-irizpideen inguruan aritzea da asmoa, eta Karlos Aizpuruarekin, aldiz, bertsolarien sorkuntza-prozesua aztertzea.

Bigarren fasean, lau gai monografiko landuko dira, eta bakoitzean, aditu eta aritu direnen jarduna izango da oinarri: Diskurtsoaren Eraikuntza, Gorputz Adierazpena eta Musikalitatea, Umorearen Estrategiak, eta Bertsolaritza eta Generoa. Gai monografiko bakoitza, oinarrizko formazioan landutako bi ikuspegietatik aztertuko da, hau da, epai-irizpideetatik eta bertsolarien sorkuntza-prozesutik. Aurrez esan bezala, jardunaldiak irekiak izango dira, eta gaiak interesik sortzen badizu, atsegin handiz gonbidatu nahi zaitugu parte hartzera. Hala balitz, bidali iezazkiguzu, mesedez, zure izen-abizenak eta harremanetarako telefono bat, eta gu geu jarriko gara harremanetan zurekin. Hauexek dituzu gurekin harremanetan jartzeko bideak: - 943 67 05 75 telefonoa edo - gipuzkoa@bertsozale.com helbide elektronikoa. Jardunaldi guztiak Villabonako Subijana etxean egingo dira, Mintzolan, eta hauxe izango da jardunaldien egutegia: - Oinarrizko jardunaldiak: apirilak 22, maiatzak 6 eta maiatzak 7, hirurak 18:30etatik 21:00etara. - Jardunaldi monografikoak: ekainak 5, ekainak 12, urriak 16 eta urriak 23. Lau jardunaldiak larunbat goizez izango dira, 10:00etatik 13:30era.
YURIMA SAGASTUY

Gipuzkoako Bertso Eskolen eguna 25ean Eibarren


Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak seigarren aldiz antolatu du Bertso Eskolen eguna. Tolosaldean, Oarsoaldean, Debagoienean, Buruntzaldean eta Urolaldean ospatu dira orain artekoak eta aurten Debabarrenean elkartuko dira bertso eskoletako kide guztiak festa giroan egun pasa ederra eginez. Gipuzkoako Bertsozale Elkarteak laguntzaile andana izan du festa antolatzerakoan: Etakitto euskara elkartea, AEK, Hankamotxak bertso eskola, Arrate Kultur Elkartea, Kezka dantza taldea, Adolfo jainaga trikiti eskola, Ustekabe fanfarria eta Antxua Bentan batukada. Guztiek hartuko dute parte egun osoko egitarauan. Zatoz Eibarrera apirilaren 25ean!

Bertsozalea
Amaia Agirre

KOPLAK

PUNTUA

J A R R I TA

EUSKAL HERRIKO BERTSO AFARI TXAPELKETA


Etxarri Aranatzeko Karrikestu Elkarteak, Nafarroako Bertsozale Elkartearen eta Bierrik Fundazioaren laguntzaz, BAT izeneko ekimen berria antolatu du, Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketa. Hilaren 16an, iluntzean, egingo da lehen edizioa, 6 bertsolari gaztez osaturiko bertso afari eta bertso txapelketa. Iparralde, Bizkaia, Gipuzkoa eta Bizkaiko bertsolari bana eta Nafarroako bi izango dira Euskal Herriko Bertso Afari Txapelketan: Odei

Ai, Xabier, umeen galderak omen dira erantzuteko zailenak baina zureak ez dira errazagoak. Neskak zirkularragoak dira oro har, baina epizentrotik abiatzea baino nahiago haren jiran ibili. Mutilak linealagoak? Agian, bai, baina gaztetxotan behintzat zirkunferentziatik epizentrorako lineak dira, trazatzen duten marra zuzena izan edo ez. Protagonismozaleagoak dira umetatik mutilak, atzean zer uzten duten gutxiago erreparatzen dute. Nesken zirkulartasun horrek, aldiz, mugak jartzen ditu, hasierako abiapuntua helmuga izan daitekeelako bueltan-bueltan. Bertsoa goitik behera eraiki arteko bakerik ez du izaten nerabe emeak, maila eta ibilbidearen araberako perfekzioa eskuratu arte konfiantzaren aldamioa beti koloka. Igeltsero ona baina oinarri ezegonkorra. Feminismoaren aldarrietako bat da munduaren gidaritza emakumearen esku balego gerra eta gatazka gutxiago leudekeela. Azken txapelketa nagusia hastear zela, egunkari ezagun batek lehia bizia espero da iragartzen zuen. Ni, galtzaile txarra ez ezik, lehiakorra naiz, baina bertsotan ez. Nire burua leku onean uztera joaten naiz, eta horrek kezkatzen nau gehien, besteek nireganako zer juzku egingo duten. Autoestima eta konfiantza kontua da dena, Xabier. Emakumeok egiten dugun zernahi epaitzen dugu baina ez dugu kanpora begira hain ondo egiten ikasi. Kanpora begira bizi edo barrura begira bizi alde handia dago. Kanpokoentzat edo zuretzat bizi dagoen adina. Neskari umetatik eskatzen zaio ez nabarmentzeko. Ez da kasualitatea militar, politiko eta enpresari ia gehienak gizonezkoak izatea. Bertso-eskoletan lan izugarria dago egiteko. Nik talde giroa nabarmenduko nuke. Talde giro sano eta zaindu batean norberak bere lekua aurkitzen du, eta neska edo mutil etiketari bestelako adjektiboak eransten dizkiogu. Ni hori zaintzen saiatzen naiz. Taldeko motorra, mailaz onena, estimatuena neska edo mutila izan taldearen norabidea eta jarrera ezberdina dela ikusi dut irakasle nabilen 14 urteotan. Jendaurrean nabarmentzen hasten diren garaia zubi eseki bat da. Uzten duzun aldea eta atzeman nahi duzuna egonkorrak dira, baina bitarteko bidea ez, eta aurrera jo edo ez zalantzen, konplexuen eta beldurren kudeaketa egokian datza. Jendaurrean jartzeko eta egiten dugunaren gaineko epaia onartzeko denok ez gaude prestatuta, edo ez gaude prest. Lastima da umetako dibertsioa dispertsio bihurtzea, Xabier, egia da, eta ni naiz bidezidorrak eraikitzen onenak izan arren autopistak dakarren peajea ordaintzeko prest ez zeuden ikasleak agurtzen sufritu duen bat. Gurdi bideak goxatuz eta gurdiari tiraka jarraituz, zuk zer diozu Arantzazu Loidi?

Barroso, Jone Uria, Aitzol Barandiaran, Iaki Viaspre, Jon Elizetxe eta Eneko Lazkoz.

BAZKIDETZA KUOTA, MAIATZEAN


Bertsozale Elkarteko bazkide guztiei gogorazi nahi dizuegu urteroko kuotaren kobratzea maiatzaren hasieran egingo dela, ohi denez. Bazkidetza kuotak ez du igoerarik izan, hortaz iazko kopuru berean izango da bazkidetza arrunta, 45 eurotan. Gai honen inguruan inolako zalantzarik baduzue, jar zaitezte Elkartearekin harremanetan.

POTO-FINIXA

BIZKAIKO BERTSOZALE

ELKARTEA

Kaixo lagun guztiok gu gara Hudaltzainak... gustukoak ditugu garagardo kaak

Bertsozalea

2010eko apirila - 117. zenbakia Erredakzioa: Bertsozale elk. Tel.: (0034) 943 694129

Diseinua-maketazioa: Xagu-on Argazkiak: Xenpelar Dokumentazio Zentrua posta-e: komunikazioa@bertsozale.com

You might also like