You are on page 1of 10

Proiektuaren Dokumentua

1. Aurkezpena
Internet en el Aula I. Kongresu Nazionala web batean argitaratu zen, eta horri esker, IKTak geletan aplikatzean interesa duen eskola-elkartean topagunea bihurtu zen. Horri jarraipena emateko, webgune hau sortu da, IKTak protagonista nagusiak diren jardunbide egoki hezigarriak hedatzeko eta trukatzeko gunea izaten jarraitu nahi duena. Educ@conTIC Educacin en red, red.es, programaren barruan jasotzen diren jardueren artean, Informazioaren eta Komunikazioaren Teknologiak (IKT) Hezkuntzan erabiltzen laguntzea helburu duten zenbait jarduera garatzen ari dira Hezkuntza, Kultura eta Kirol Ministerioak, Industria, Energia eta Turismo Ministerioak eta autonomia-erkidegoek, hala nola ikastetxeetan azpiegitura instalatzea, kalitatezko eduki digital hezigarriak garatzea, hezkuntza-arloko objektu digitalak biltzea, irakasleak trebatzeko prestakuntza-materialak sortzea eta abar. Ekintza guztiak, unibertsitatez kanpoko erregimen orokorreko eta erregimen bereziko funtsekin finantzatutako ikastetxeetarako, irakasleak trebatzeko zentroetarako eta irakasleak prestatzeko unibertsitate eskoletarako bideratuta daude.

2. Posizionamendua
Posizionatzea da balio-proposamen bat eta irudi bat bereizita definitzea, xedepublikoaren buruan leku bereizgarria izan ditzaten. Posizionamendua, beraz, Educ@conTIC proiektuak gaur egungo erabiltzaileen eta erabiltzaile izan daitezkeen jarduera profesionalean eta pertsonalean betetzen duen lekua da. Leku hori beste proposamen batekin dagoeneko beteta badago, zaila izango da xede-publikoarentzat deigarria izatea, beraz, balio-proposamen hori, jadanik dagoen beste horretatik bereizi eta merkatuan dauden gainerako proposamenekin egindako alderatzeari eutsi behar dio. Horrela, onena izango litzateke nahikoa nabarmantzea eta berdintzea zaila izatea, lehiakideak sartzen zailtzeko edo gaur egungoak berriz kokatzea eragozteko. Era berean, Educ@conTIC proiektuak hasieratik lortu duen posizionamendu trinko eta sendoari esker, defendatu eta mantendu behar dituen beste proposamen batzuetatik argi bereizten den leku bereizgarria du. Hori da Educ@conTIC proiektuaren gaur egungo trafikoaren datuak ikusita atera dezakegun ondorioa, izan ere, trafiko hori, xede-erabiltzailearentzat interesgarriak gertatzen diren elementuen erakargarritasunari esker lortu du.

Posizionamendu horiek ahal den heinean hobetzeko, irakasleekin loturak indartzeko lan egiten ari gara, gizarte-sareetan partaidetza handiagoa izanez. Horrela, gaur egun, Educ@conTIC proiektuak 12 gizarte-sareetan parte hartzen du, aktiboki, hitz eginez, lagunduz...

3. Editorialaren ildoa
Educ@conTIC proiektuaren editorialaren ildoak zenbait helburu ditu: Tresnekin zerikusia duten edukiei buruzko atariaren ahalmena egituratzea eta garatzea, irakasleentzat praktikoa den informaziozerbitzua emanez. Hezkuntzak, besteak beste, narratiba berriekin edo kultura digitalarekin duen ikuspegia eta harremana indartzea. Sektorearekin zerikusia duten enpresa-esperientzia eta produktuak hedatzeari ateak irekitzea. Content curation lana sustatzea, bigarren mailako bi helbururekin: o Erabiltzaileei sarea erabili denari buruzko laburpenak ematea. o Educ@conTIC proiektua, hedapen-lanean aliatutzat hartuko duten beste argitalpen batzuei balio erantsia ematea. Erabiltzaileek Educ@conTIC proiektuan gehiago parte hartzeko formulak bilatzea edo kanpainak garatzea.

4. Edukien gaiak
Educ@conTIC proiektuaren gaiak hainbat ikasgai barne hartzen ditu. Haietako bakoitzarentzat berariazko zenbait helburu finkatu dira

Artea
Artea, hezkuntzan, aukerahurbil eta IKTetan erraz sar daitekeen aukera moduan
eskaintzen den edukiak eskaintzea.

Hezkuntzan arteari garrantzi handiagoa ematearen aldeko apustua egiten duten gaur egungo nazioarteko zuzentarauei jarraitzea.

Orientazioa
Hezkuntza-orientabideari buruzko baliabideak ematea. Hezkuntza-orientabidea antolatzeko ideiak proposatzea, Interneten laguntzainguruak erabiliz.

Prestakuntza
Ingurune digitalak erabiltzearen ondorioz irakasleek izandako prestakuntzaesperientzia berriak aztertzea. Irakasleen prestakuntza-prozesuetan sortzen diren rol eta metodologia berriak aztertzea.

Adingabeak eta gizarte-sareak


Adingabeen gizarte-sareen erabileraren ikuspegi hezitzaile eta integratzailea ematea. Helburu gisa gizarte-sareak hezkuntza-testuinguruetan eta adingabeen artean erabilera arduratsua izatea duten esperientziak eta proiektuak hedatzea.

Software librea eta eduki irekiak


Software librean oinarritutako hezkuntza-esperientziak eta -tresnak deskribatzea, esperientzia horietaz baliatuz, laguntza sustatu behar dela nabarmenduz. Erabilera libreko lizentziak erabiliz, ikasmaterialak hedatzen diren proiektuak azaltzea.

Hizkuntzen irakaskuntza
Hizkuntzen irakasuntzaren komunikazio-izaera nabarmentzea. IKTetan oinarritzen diren hikuntzak ikasteko proiektu eta ekimenei protagonismoa ematea, komunikazio- eta laguntza-tresnen bidez.

IKTak zientziak ikasteko


IKTak dituzten zientzien hezkuntza-ekimenak ezagutaraztea. Internetek eta haren tresnek zientziak ikastean duten papera nabarmentzea.

Lankidetza-ikaskuntza eta proiektuen araberakoa


Ikasleen arteko lankidetza-lanari lehentasuna ematen dieten eta IKTen erabileran oinarritzen diren hezkuntza-esperientziak nabarmentzea. Irakasleen prestakuntza-proiektu horizontalak aurkitzea eta deskribatzea. Egiten ikasten edo proiektuen arabera ikasten egindako diziplina arteko hezkuntza-ekimenei garrantzia ematea.

Kontatzeko trebetasun berriak


Istorioak kontatzeko modu berriak eta formatuak eta horiekin zerikusia duten proiektuak eskaintzea. Literaturari protagonismoa ematea, Interneten ikuspegitik.

IKT tresnak
Educ@conTIC proiektuak egiten duen tresnen tratamendua sustatzea eta nabarmen handitzea. Tresnei buruz ematen den informazioa egituratzea eta antolatzea.

Enpresa-sektorea
Educ@conTIC proiektuan irakaskuntzarekin zerikusia duten enpresa-produktu eta -ekimenak ezagutzera ematea. Hard produktuen sektorea: PDIak, tablet-ak, softwarea, liburu digitalak eta abar. Elearning sektorea: plataformak, prestakuntza-jarduerak, tresnak eta abar.

Sarean ikusitakoa/irakurritakoa/entzundakoa
Hezkuntzan IKTen munduarekin zerikusia duten artikulu interesgarriak biltzea.

Nazioartekotzea
Espainiako irakasleen jarduera aberastea, beste herrialde batzuen esperientzia aintzat hartuta, bereziki Latin Amerikakoa. Educ@conTIC proiektuak herrialde horietatik duen trafikoa sustatzea.

Begirada kritikoa
IKTak hezkuntzan erabiltzeari buruzko gogoeta kritikoa sustatzea. Zenbait tresnaren edo prozesuren aukerak modu sortzailean kontatzea.

Zientzia eta teknologia


Zientzia eta teknologiari buruzko baliabideak eta albisteak sustatzea, dibulgaziozko ikuspegi hezigarri batetik.

5. Erabiltzaileen profila
Educ@conTIC proiektuaren web-orriak 761.030 bisita izan zituen 2011. urtean. Horrez gain, 560.000 bisitari baino gehiago izan zituen, eta 1,4 milioi orri inguru ikusi zituzten erabiltzaileek. Bisita horien erdia Espainian egin ziren. Beste % 50a atzerrik egin ziren; Mexikotik, Argentinatik, Kolonbiatik eta Uruguaitik batik bat.

6. Gizarte-sareen jarduera
Educ@conTIC proiektuak Gizarte Sareetan parte hartzen du web-orrian sortzen diren jarduera guztien berri emateko. Era berean, komunikazio-tresna horiek, berez sortzen diren eztabaidetan erkidego desberdinen kideekin hitz egiteko eta gaur egungo gaiekin edo ekitaldiekin zerikusia duten kanpainak sustatzeko erabiltzen dira. Bestalde, Educ@conTIC proiektutik kanpo, Sarean aurkitzen diren baliabideen edo esperientzien berri emateko garrantzitsuak ere badira.

Twitter
Mikroblogging-ean oinarritutako gizarte-sarea da. Sare horrek tamaina txikiko testu lauko mezuak bidaltzeko aukera ematen du, gehienez, 140 karakterekoak, erabiltzailearen orri nagusian agertzen direnak. Azken datu ofizialen arabera, sareak 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu. Educ@conTIC proiektuan, honetarako erabiltzen da tresna hori: Educ@conTIC proiektuan egindako jarduera guztiak erakusteko. Jarraitzaileekin (follower, ingelesez) hitz egiteko sortzen diren eztabaidetan.

Gaur egungo gaiekin edo ekitaldiekin zerikusia duten zenbait kanpaina edo hashtag sustatzeko. Educ@conTIC proiektutik kanpo, Sarean aurkitzen diren baliabideen edo esperientzien berri emateko.

Facebook
Guztira 850 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, eta munduan erabiltzaile gehien dituen gizarte-sarea da. Komunitate oso erabilgarria da mezuak bidaltzeko eta gai bati buruzko gustuak eta zaletasunak partekatzen dituzten erabiltzaileekin hitz egiteko. Educ@conTIC proiektuaren kasuan, hauek dira helburuak: Educ@conTIC proiektuan egindako jarduera guztiak erakustea. Jarraitzaileekin hitz egitea sortzen diren eztabaidetan. Barne-aplikazio batzuen aukerak aztertzea. Educ@conTIC proiektutik kanpo, Sarean aurkitzen diren baliabideen edo esperientzien berri ematea.

Youtube
Ikus-entzunezko edukiei buruzko gizarte-sarea da, eta mila milioi erabiltzaile baino gehiago ditu mundu osoan. Educ@conTIC proiektuak hezkuntzaren arloan interesgarriak diren bideoen zerrenda antolatu du, eta Educ@conTIC proiektuaren gaiekin zerikusia dute. Horrez gain, atariaren post-etan erabiltzen diren Youtube-ren bideo guztiak sustatzeko ere balio du.

Vimeo
Bideoak biltzen dituen gizarte-sarea da. Youtube-ren aldean, bideo profesionalak dira nagusiki. Sare hau, gehienbat, Educ@conTIC proiektuak berak egindako bideo guztiak gordetzeko erabiltzen da.

Foursquare
Geolokalizazioan oinarritutako gizarte-sarea da. Oso erabilgarria da lekuei eta ekitaldiei buruzko esperientziak partekatzeko. Educ@conTIC proiektuaren profila lekuak eta aholkuak markatzeko erabiltzen ari da gizarte-sare honetan, ekitaldietan edo zuzeneko jardueretan batik bat.

Tumblr
Microblogging plataforma bat da, eta erabiltzaileei testuak, irudiak, bideoak, estekak, hitzorduak eta audioak argitaratzeko aukera ematen die.

Educ@conTIC proiektuaren kasuan, Educ@conTIC proiektuaren hainbat iturritatik etorritako edukiak finkatzeko erabiltzen da (esteka interesgarriak, beste erabiltzaile batzuenak partekatzea), plataforma honetan garatzen ari da trafikoaz baliatuz.

Wikispaces
Wikispaces ostatu hartzeko zerbitzu ezaguna da, lan-espazio pertsonal bat sortzeko, wiki moduan. Educ@conTIC proiekturako oso sare erabilgarria da, edukien berregituraketa estatikoa behar duten guneak garatzeko. Horrez gain, Educ@conTIC proiektuan argitaratutako edukiak berrikusteko eta eguneratzeko aukera ematen du

Google+
Google-k Facebook-i aurre egiteko 2011. urtearen erdialdean sortu zuen plataforma da. Gaur egun, 100 milioi erabiltzaile baino gehiago ditu, baina ez du lortu oraindik hazten hastea. Hala ere, oso erabilgarria da web posizionamenduko lanetan (SEO). Educ@conTIC proiektuaren helburua Google + profilean, Facebook-en duenaren antzekoa da.

Delicious
Webean gizarte-markatzaileeak kudeatzeko zerbitzua da. Normalean arakatzaileetan gordetzen ziren markatzaileak gehitzeko eta etiketa-sistema baten bidez (tag-ak) antolatzeko aukera ematen du. Webguneak gordetzeaz gain, beste erabiltzaile batzuekin ere parte ditzake. Oso tresna erabilgarria da Educ@conTIC proiektuak sustatutako baliabideen loturen bilduma antolatuta izateko, eta atarian argitaratutako post-etan estekak sustatzeko.

Planetaki
Erabiltzaileari interesatzen zaizkion web-orriak irakurtzeko ingurunea sortzeko aukera ematen duen tresna da: blogak, egunkariak, flickr-eko argiazkiak, bideoak. Educ@conTIC proiektuan, haren inguruko, hots, hurbilen duen unibertsoko, edukien sindikazioa eskaintzeko erabiltzen da.

Flickr
Argazkiak gordetzeko, antolatzeko, bilatzeko eta partekatzeko aukera ematen duen webgunea da Flickr. Guztira 200 milioi irudi baino gehiago ditu gordeta, eta, funtsean, irudiak antolatzeko duen gaitasunarengatik du arrakasta, izan ere, tresna batzuen bidez, etiketak jar ditzake egileak argazkietan, eta beste

erabiltzaile batzuen irudiak arakatu eta iruzkindu. Educ@conTIC proiektuak, berak sortutako irudi guztiak gordetzeko eta partekatzeko erabiltzen du.

FriendFeed
Denbora errealeko agregatzailea da, hedabideen eta gizarte-sareen, blog eta mikroblogen albisteen eguneratzeak ikusteko aukera ematen duena. Halaber, gune bakar batean beste edozein berri-iturri ere erabiltzen ditu, RSS eta Atom formatuetan. Educ@conTIC proiektuaren kasuan, proiektuarenedukiak ekoizteko iturri guztiak argitaratzeko kanal automatikoa izatea da helburua.

7. Aldizkaria
Helburua da Educ@conTIC proiektua aktiboki ezagutzera ematea. Horretarako, hiru hilez behin, Educ@conTIC proiektuaren gaiekin zerikusia duten artikuluak biltzen dituen aldizkari bat argitaratzen du. Blogean interes eta eraginik handiena izan duten artikuluak hedatzea, aldez aurretik, handitu eta estilo-gidara egokituta. Puntako enpresei artikuluetan laguntzeko gonbidatzea. Zientzialarien artean argitalpena sustatzea, esparru akademikoak gehiago hedatzeko.

8. Ekitaldietan parte hartzea


Helburua Buenas PrcTICas 2.0 proiektua ezagutaraztea da, IKTekin eta hezkuntzarekin zerikusia duten ekitaldietan. Halaber, asmoa da Blogean argitaratutako hezkuntza arloko esperientzia eta proiektuen mezenas moduan aritzea. Parte hartzeko moduak: Educ@conTIC proiektuarekin zerikusia duten gaia lantzen duten hitzaldiak egitea edo ekitaldien mahai-inguruetan parte hartzea. Zenbait ekitaldi interesgarrietan egindako jardueren laburpenak argitaratuz. Ahal bada, parte hartzeko ordezko guneak sortzea ekitaldien barruan, hala nola EABE topaketa.

10

You might also like