You are on page 1of 3

Ibarrako Plan Orokorra

2012ko Maiatza

ZER DA PLAN OROKOR BAT? WIKIPEDIAKO DEFINIZIOA Hiri Antolamendurako Plan Orokorra (HAPO), planeamendu orokorrerako instrumentu bat da eta EAE-ko hirigintza araudiak herri bat edo herri gehiagoren lurralde antolaketa osoa egiteko oinarrizko instrumentu bezala definitzen du, zeinen bitartez lurra sailkatzen den, lur bakoitzari egokitzen zaion erregimena ezartzen den eta herriaren ekipamendu sistemaren oinarrizko elementuak definitzen diren. BESTE DEFINIZIO BAT Teknikoki, Plan Orokorraren oinarrizko funtzioa lurra sailkatzea (hiri lurrak, lur urbanizagarriak eta lur ez-urbanizagarriak), egitura orokorreko elementuak definitzea (zerbitzuzko azpiegiturak, bide sare orokorra, ekipamenduak eta gune berde orokorrak) eta hauen garapen eta exekuzioa programatzea da. BAINO BENETAN: ZERTARAKO BALIO DU PLAN OROKOR BATEK (PARTE HARTZAILEA DENA)? 1.- Lurraldea helburu publiko eta jasangarri batekin antolatzeko. 2.- Hiritarrei antolaketan dauden arazoen berri emateko, kaleko beharrak ezagutzeko, hauetaz eztabaidatu eta guztion artean herriaren etorkizunaz erabakitzeko.

NOLA EGITEN DA PLAN OROKOR BAT? 1.- Lehenik eta behin, herritarren iritzia kontutan edukita. Ezin da edo ez da zilegi, herri baten antolaketa, politikoen eta teknikoen bulegoetan erabakitzea. Herria edo hiria guztion artean antolatu behar da prozesuaren hasieratik. 2.- Bigarrenez, legeek ezartzen dituzten mugak ezagutuz. Hauen artean, arau juridikoak legeak, foru arauak, estatu arauak-, eta herri gaineko arauak daude, herriko lurraldean eragina dutenak eta guk zer esanik ez daukagunetan -ibaiak, mendiak, jarduera ekonomikoak, etbar3.- Hirugarrenez, herritarren beharrak ezagutuz, eguneratutako informazioa erabiliz eta informazio hori jendearen beharrekin kontrastatuz. Era honetan, benetako parte hartze mekanikak artikulatzen dira eta ez gezurretakoak, legeak eskatzen duen espedientea betetzeko egiten direnak.

ZER IZAN BEHARKO LUKE KONTUTAN PLAN OROKOR BATEK? 1.- Lurzorua baliabide urria dela eta bereizi gabeko erabilerak murriztu behar direla honen erabilera eraginkorra egiteko. 2.- Lurraldearen ezaugarri fisikoak ezagutu behar direla, etxebizitza, industria, parke eta ekipamendu erabileren zentzuzko ezarpena lortzeko. Leku heze eta eguzki gutxi duten lekuetan etxebizitzak kokatzea, herriak autoentzako errepidez jostea edo etxebizitzetatik urrun dauden malda

Ibarrako Plan Orokorra

2012ko Maiatza

handiko lekuetan parkeak kokatzea izan daitezke, adibidez, erabilerak ezartzeko leku desegokiak. 3.- Giza harremanak indartu behar dira eta horretarako harremana duten espazio publikoak sortu behar dira, etxebizitzak, dendak eta gutxi molestatzen duten tailer txikiak nahastuaz, lo egiteko soilik diren auzoak ekidituz, non bizilagunak ez diren ezagutzen eta etxera soilik lotara joaten diren. Auzoen arteko oinezkoen eta txirrindularien bide seguru eta irisgarriak sortu behar dira, autoen presentzia ez nagusitzeko. 4.- Kalitatezko hiri espazioak berreskuratu behar dira eta ekiditu behar da lur guztiak etxebizitza eta industriarekin betetzea, hauek izan daitezkeelako herritarren harreman eta aisialdirako lur baliagarriak.

ZEIN PAUSO EMAN BEHAR DIRA PLAN OROKOR BAT EGITEKO? 1.- Lehendabizi udalerria aztertu behar da benetako arazoak ezagutzeko eta horretarako udalerriaren historiaren gain-begirada azkar baino eraginkorra egin behar da, indarrean dauden planak ikusi eta onartu gabekoak aztertuz (akatsetatik ere ikasten baita). 2.- Medio fisikoa bere osotasunean aztertu, maldak, uraren ibilbideak, begetazioa, etbar 3.- Herriaren norberaren ikuspuntua eman nahi duen jendearekin kontaktuan jarri behar da eta parte hartzaileen artean iritzi, jarrera, proposamen eta herriaren etorkizunari buruz egon daitezkeen ikuspuntu ezberdinak aurkitu behar dira. Azken finean, arazoak antzeman eta hauei eman ahal zaien irtenbide ezberdinak eztabaidatzea da helburua, eta honi, PARTEKATUTAKO DIAGNOSTIKOA deituko diogu. 4.- Identifikatu diren beharrekin, eztabaida tailer ezberdinetan, lurraldean egiten daitezkeen ekintza orokorrak proposatzen eta eztabaidatzen dira herritarrekin. 5.- Honekiko paralelo, diagnostiko objektibo bat garatzen da, hau da, udalerriaren garapenerako legeak onartzen edo baztertzen dituen gauzak kontutan edukita egiten den diagnostikoa. Adibidez, eraikin eta ibaien arteko distantziak, eraikinen eta errepideen arteko distantziak, gehienezko etxebizitza kopurua, gutxieneko babes ofizialeko etxebizitza kopurua, espazio berde kopurua, ekipamendu kopurua, etbar 6.- Diagnostiko subjektibo, parte hartze tailer eta diagnostiko objektiboarekin, legeak dioenez, DIAGNOSTIKO INTEGRATUA garatzen da non lurraldearen faktore baldintzatzaileak ezartzen diren, herritik bertatik etortzen direnak alde batetik (ahultasunak) eta kanpotik datozenak bestetik (mehatxuak). 7.- Gehien adostu diren proposamenen ondorioak udaleko korporazioak eta herriko erakunde guztien ordezkatzaileez osatutako Antolamenduko Aholku Batzordera eramaten dira, era honetan, guztien artean Ibarraren garapenerako hurrengo 10 urtetan eman behar diren HELBURU OROKORRAK eztabaidatuko dira. - Zein herri mota nahi dugun. Nola egituratuko dugun, non kokatuko ditugu parkeak, ekipamenduak, etxebizitzak, industria.

Ibarrako Plan Orokorra

2012ko Maiatza

- Zenbat etxebizitza eta zein motatakoak nahi diren (publikoak, pribatuak, alokairuzkoak) - Zein jarduera ekonomiko mota nahi den. Industria handia edo komertzio txiki eta ertainaren sustapena, zerbitzuak, etbar 8.- Behin Aholku Batzordeak helburu orokorrak adosten dituen, proposamenen artean desakordio handiak baldin badaude, eztabaida, berriro ere parte hartze tailerretan planteatzen da eta behar izanez gero, herri kontsulta bat egin daiteke. 9.- Amaierako emaitza PLANEAMENDUAREN AURRERAPENA deritzo eta Plan Orokorraren dokumenturik garrantzitsuena da, bertan guztien artean erabakitako Ibarra zehazten baita.

Hemendik aurrera jende aurreko erakusketaren izapide administrazioak hasten dira, non jendeak iradokizunak egiten dituen (normalean guztien artean adostutako proposamenekin bat ez datozen jabe pribatuak izaten dira). Iradokizunak erantzun eta gero, Aholku Batzordeak Aurrerapenari oniritzia ematen dio, eta plenoak, ondoren garatuko den eta idazle taldearen irizpide teknikoetan oinarritutako dokumentuan lortu behar diren helburu orokorrak berresten ditu.

Ray Mendiburu (Arkitektoa)

2012ko Maiatza

You might also like