You are on page 1of 4

Eunate Aguirre

Gaur Eunate Aguirre, 30 bilbotarra dugu gurekin, Australiatik etorri berria. Zorionak Eunate. Badakigu hirugarrena geratu zarela Australian, eta hori marka ona da. Euskal Herriko, Europako eta munduko bodyboard-eko txapelduna da. 19 urte daramatza bodybord praktikatzen eta 11 urterekin hasi zen olatuak hartzen. Eskerrik asko hona etortzeagatik eta guri denbora pixka bat eskaintzeagatik. Jarraian, prestatu ditugun galderak egingo dizkizugu: 1-Orain munduko txapelduna zarela, zein da zure hurrengo erronka?

Uste dut erronka beti dagoela hor,eta da munduko hoberena izatea,


txapelketetan eta kanpoaldean. Txapelketetan pasa dan urtean lehena izan nintzen baina, baita badakit segitu behar dudala ere lan egiten eta lehenengoa izaten. 2-Zailtasun bereziren bat izan duzu munduko txapelketan? Bapatekotasunen bat agertu al da zure bidean?

Beno, munduko txapelduna izateko zailtazun asko izan ditut, oztopo handiak,
munduan zehar kirolari oso onak daude Zailtasunak betiegoten dira munduko hoberena izan nahi duzunean. 3-Badakigu asko bidaiatu duzula, zein izan da zure bidaiarik gogokoena? Eta non uste duzu daudela olatu hoberenak? ,

Gogokoen daukadan lekua Hawaii da, olatu indartsuenak eta leku oso polita
delako.Olatu hoberenak Hawaiien eta Australian daude eta Sopelan, noski. 4-Zuk Euskal Herriko hainbat lekutan egon zara, zein da Euskal Herrian duzun lekurik gogokoena? Eta hondartzarik gogokoena?

Hemen Euskal Herrian Mundaka da nire lekurik gogokoena, eta beno


Urdaibaiko aldea ere oso leku polita da. Olatu hoberenak Mundakan daude. 5- Istripu arriskutsuren bat izan duzu inoiz itsasoan?

Bai, izan ditut batzuk, baina surfeatzeko ditugun lekuak arriskutsuak izaten
dira harriak, arrokak izaten dituzte eta.Gogoratzen dut orain dela 6 urte edo 7 urte egin genuen bidaia bat, Panamara , ba fondoa harriekin jo nuen burua eta izugarrizko istripua izan zen, ospitalera eta eraraman behar izan ninduten. 6-Egiten dituzun bidaietan, olatuak hartzeaz gain, turismoa praktikatzen duzu?

Bai, azkenean bidaiatzen duzunean batzutan aspergarria da etxean geratu


egin behar naizelako. Txapelketa bukatuz gero, libre daukagu eta turismoa egiten dugu, leku batzuk ezagutzera joaten gara, hondartza politak, museoak, hiriak ezagutzera .Beti daukogu horrelako 3 edo 4 egun ,baina beti

txapelketaren ostean, lehenago horrelako 4 edo 5 egun libre egin behar duzuna da kontzentratu eta beti hondartzan egon. 7-Bodyboard egiteaz aparte, baduzu bestelako zaletasunik?

Bai, asko. Beti izan naiz kirolzalea, saskibaloia, futbola, tenisa horrelako
gauzak gustatzen zaizkit. Baita Athletik ere. Artea eta artealanak ere ,museoak, argazkilaritza, horrelako gauzak ere interesgarriak dira. 8-Esan ohi da, surfeatzea bodyboard egitea baino zailagoa dela, eta surfista txarrak bodyboard egitera pasatzen direla. Egia al da hori? Nola defendatuko zenuke zure kirola?

Nik uste dut ezetz, baina bi kirol ezberdin dira, konparatu dezakegu skate
edo patinak. Nik uste dut azkenean kirol ezberdinak direla, bietan olatuak hartzen ditugula, sailtazuna bietan dekogula baina beti dekozu bidea hobetzeko. Batzutan esaten dute batzuk pasatzen direla bodyboardetik surfera egia da baina nik uste dut behar bada beren kuriositateagatik zailagoa delako.

Nik uste dut kirola beti dela ona gorputza mugitzeko eta azkenean,
hondartza izatea eszenario bezala primerako gauza dela. 9-Entzun dugu txikitatik ibiltzen zarela itsaso barruan, baina zein momentutan konturatu zinen zure kirola profesionalki praktikatu nahi zenuela, eta nola?

Institutura joan nintzenetik, beti nengoen asteburuko eguraldia eta haizeak


ikusten hondartzara joateko. Zuen adinarekin baneukan babeslea eta txapelketak egiten nituen eta gauzak ondo zihoazen. Institutua amaitu nuen, zaila izan zen bidai luzeak egiten nituelako, banekien profesionala izango nintzela eta hasi nintzen txapelketa zailagoak egiten.

10-Sare sozialik erabiltzen duzu? Zuretzat, promozio tresna onak ala distrakzio bat dira?

Bai, nire lanaren atal bat da. Badaukat horrelako Facebook kontua eta bultzatu egiten naute Twitter kontua zabaltzeko. Baina ez da nire gustukoa nik nahiago nuke egun guztia hondartzan egon ordenagailuaren aurrean egon baizik, baina adibidez, nik argazkilaritza gustukua dut eta Facebook-en argazkiak ipini ahal dituzu eta nola sentitzen zaren espresatu ahal duzu.

11-Jakin dugu Harapan proiektuan zerikusia duzula. Zertan datza proiektua? Zer egiten duzu proiektu hori aurrera eramateko?

Beno ba proiektua pasa den urtean aurkeztu zuten, guri kirolari moduan
deitu ziguten eta proiektu oso polita zela uste nuen. Proiektuan deitu zigutenok dirua batu genuen eta diru horrekin Indonesianko jende pobrearentzako eskola bat eta medikuntza zentro bat eraiki zuten eta oso proiektu polita izan zen. Amaitzeko PPT bat ikusiko dugu zure argazkiekin, mesedez, azalpen txiki bat eman ahal diguzu? Eskerrik asko Eunate. Ea munduko txapeleketa berriro irabazten duzun!

You might also like