Read without ads and support Scribd by becoming a Scribd Premium Reader.
 
KOMUNIKAZIO BULEGOAOFICINA DE COMUNICACIÓNErrektoregoaSarriena auzoa, z/g48940 LeioaT: 94 601 20 65 / 94 601 34 53bizkaiakomunikazioa@ehu.eswww.ehu.es
Prentsa-oharra
2012/06/14
BizBAK uda ikastaroek tailer praktiko eta kultur etagizarte gaiei buruzko dezenaka mintegi tartekatuko ditu
Gerard Montier, Saskia Sassen, Elena Asins eta Enrique Urbizu izango dira,besteak beste, Bizkaiko Campuseko ikastaroetan irakasle
Otsailaren 25ean, astelehena,
Bizkaia Aretoan, Arte Ederren Fakultatean eta beste eszenatokibatzuetan, Bizkaia Bilbao Arte eta Kultura (BizBAK) uda ikastaroak abiatuko dira. Universidad del PaísVasco/Euskal Herriko Unibertsitateak sustatuta, hamahirugarren edizioa izango da aurtengoa.Egitaraua eta edukiak gaur goizean aurkeztu dituzte, prentsaurreko baten bidez, Euskal HerrikoUnibertsitateko errektore Iñaki Goirizelaiak; Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate eta Ikerketa sailburuordePedro Luis Ariasek, Bilboko Udaleko Kultura zinegotzi Ibone Bengoetxeak; Bizkaiko Foru AldundikoKultura zuzendari Gonzalo Olabarriak, eta BizBAK uda ikastaroen zuzendari Gabriel Villotak.Gaur egungo egoera zaila bada ere, eskaintza aurreko urteetakoaren antzekoa izango da. Gai anitzeiburuzko hogeita hamar ikastaro emango dira. Haietako batzuk praktikoak izango dira, gehienetanartearen eta kulturaren esparru generikokoak. Ikastaroetan puntako irakasleak arituko dira, besteakbeste,
Saskia Sassen
soziologo holandarra,
Gerard Montier
Madrilgo Teatro Realgo zuzendaria,
Elena Asins
(2011ko Arte Plastikoen Sari Nazionalaren irabazlea),
Asier Altuna
,
Borja Cobeaga,Enrique Urbizu
(Donostiako Nazioarteko Zinemaldiko 2011ko Urrezko Mazkorraren irabazlea), eta
Isaki Lacuesta
(2011ko Goya sarien edizioko irabazle nagusia eta hurrenez hurren) zinemagileak,
Tamzin Townsend
antzerkigilea eta
Mercedes de Miguel
diseinatzailea.Gai-aniztasunaren barruan, aurten, garrantzi handia izango dute Arte Eszenikoek: testu dramatikoaegokitzeko prozesuak aztertuko dira, eta antzoki baten zuzendaritza artistikoa egiteko moduakeztabaidatuko. Horrez gain, tailer batzuetan eszenografia, aire-dantza eta flying low (inprobisazioanoinarritutako dantza-teknika bat) jorratuko dira.Arte Plastikoei buruzko atalean museoek gaur egungo egoeran zer eginkizun duten eztabaidatuko da,eta erakusketa bat antolatzeko beharrezko gakoak emango dira. Musika, ikusizkoa eta elektronikalotzen dituzten sormen-lanei buruzko ikastaro bat eskainiko da; bestalde, moda-diseinuaren gainekoikastaroa
Oscar Visitación
eta
Mercedes de Miguel
diseinatzaileek emango dute.Zinearen, Ikus-entzunezkoaren eta Teknologiaren arloan ohiko Zine Tailerra aurten ere egingo da, eta,besteak beste,
Enrique Urbizuk
eta
Borja Cobeagak
irakatsiko dute. Bestalde,
Isasi Lacuestak
eta
Search History:
Searching...
Result 00 of 00
00 results for result for
  • p.
  • More From This User

    Notes
    Load more