You are on page 1of 10

UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

2010eko PFEZ udalerrien arabera


UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

SARRERA
Udalerrien analisia egiteko orduan, udalerrika egindako PFEZ aitorpenen datuen
ustiaketa tresna oso baliotsua gertatzen da. Alde batetik, Foru Ogasunari udal
bakoitzeko zergadunek egindako ekarpenak zehazten ditu eta, bestetik, PFEZak
aitortzera behartuak daudenei buruzko informazio anitza eskaintzen du, bere
izaera subjektibo eta pertsonala dela medio. Zergadunen ezaugarri ekonomiko eta
fiskal nagusien deskribapen hau oso egokia da Gipuzkoako batez besteko
zergadunaren “argazki fiskala” egiteko. Aurten, gainera, aitorpenak sexuka
banatu ditugu eta sexu bakoitzarentzat oinarri likidagarria eta bere batez bestekoa
kalkulatu dugu, bi sexuen arteko arrailarekin batera.

Ondoren, Gipuzkoa osorako aitorpen kopurua, oinarri likidagarria eta


aitorpeneko oinarri likidagarriaren bilakaera aurkezten ditugu:

2010 2009 ▲%
Aitorpen kopurua 391.361 391.699 -0,9
Oinarri likidagarria 8.521.389.113 8.779.181.883 -2,9
Oinarri likidagarria aitorpeneko 21.774 22.413 -2,9
Zenbatekoak eurotan

Udalerri, eskualde edo populazio talde baten PFEZaren zenbateko gehienak bere
oinarri likidagarriaren balioari lotuta daude. Esaterako, oinarri likidagarriak
kuota osoaren eta kuota likidoaren zenbatekoak zehazten ditu. Baina ez hori
bakarrik, oinarri likidagarriaren balioak beste zenbait aldagai kualitatiboetan ere
zerikusia du. Horrela, oinarri likidagarriaren maila altuago bati banakako
aitorpenen proportzio handiago bat dagokio, eta zerikusia du baita kuota osoaren
%0,7aren esleipenarekin ere.

Hori guztia kontuan izanda, “UdalGIDA 2010eko PFEZ udalerrien arabera”


aldizkariaren datu esanguratsuenak laburbilduko ditugu.

-1-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

BATEZ BESTEKO OINARRI LIKIDAGARRIA

Batez besteko oinarri likidagarriaren eskualdekako sailkapenean Donostia


nabarmentzen da beste guztion gainetik, aitorpeneko 26.016 eurorekin. Beste
muturrean Oarsoaldea daukagu, 17.509 euroko oinarri likidagarriarekin, osatzen
duten lau udalerrietatik hiru (Pasaia, Lezo eta Errenteria) oinarri likidagarri
txikiena duten 10 udalerrien multzoan baitaude.

BATEZ BESTEKO OINARRI LIKIDAGARRIA (eurotan)

UDALERRIAK
ESKUALDEAK
10 handienak 10 txikienak
Donostia 26.016 Abaltzisketa 26.044 Pasaia 16.908
Goierri 21.518 Donostia 26.016 Errenteria 16.960
Urola Kosta 21.513 Mutiloa 24.831 Lezo 17.141
Debagoiena 21.226 Arama 24.812 Gaintza 17.301
Tolosaldea 20.693 Belauntza 24.137 Errezil 17.442
Bidasoa Behea 20.168 Hondarribia 23.935 Lizartza 17.471
Debabarrena 20.075 Idiazabal 23.833 Gaztelu 18.142
Donostialdea 19.117 Zarautz 23.508 Mutriku 18.213
Oarsoaldea 17.509 Zerain 23.210 Bidegoian 18.231
GIPUZKOA 21.774 Ormaiztegi 23.160 Leaburu 18.291

Udalen analisiak, bestalde, turismo-bizitegi diren udalerrien (Zarautz,


Hondarribia eta aipatu Donostia) oinarri likidagarriaren maila altua erakusten du.
Gainontzekoak udalerri txikiak dira, zeinetan edozein “aparteko” gertakarik
batez bestekoa nabarmenki igotzea ekartzen baitu, esaterako, Abaltzisketan.

Aurreko ekitaldian ez bezala, batez besteko oinarri likidagarriaren aldaketa


negatiboa eman da eskualde guztietan. Eskualdeen artean Donostia da jaitsiera
handiena izan duena (-%4,0). Urola Kostak ere %3,7ko jaitsiera izan du. Batez
besteko oinarri likidagarri handiena duten udalerrien artean, aldaketa positibo
nabarmenena pairatu dutenak Abaltzisketa (%13,5) eta Mutiloa (%6,3) dira.
Lehenengo tokietatik desagertzen diren udalerrien artean Albiztur (-%12,4) eta
Zumaia (-%6,2) nabarmentzen dira.

-2-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

DISPERTSIO INDIZEA

Oinarri likidagarriaren dispertsio indizeak aldagai horren balioak batez


bestekoarekiko nola dauden banatuak adierazten digu. Balioak batez bestekotik
oso gertu koka daitezke (bai goitik, bai behetik), hau da, kontzentrazio handia
dago eta banaketa berdintzaileagoa da. Baina balioak batez bestekotik oso urrun
badaude (oso goitik batzuk, oso behetik besteak), orduan balioak oso era
desberdinean banatuak daudela esango dugu. Dispertsio maila handi batek zera
adierazten du: oinarri likidagarri maila oso altuko zergadunak oinarri likidagarri
maila oso baxua dutenekin bizi direla.

Gipuzkoa bere osotasunean ikusita, dispertsio maila 0,5697koa izan da (%56,97,


irakurketa errazteko).

DISPERTSIO MAILA (%)

UDALERRIAK
ESKUALDEAK
10 handienak 10 txikienak
Donostia 63,39 Abaltzisketa 73,82 Eskoriatza 43,78
Bidasoa Behea 58,59 Aduna 51,44 Aretxabaleta 44,11
Urola Kosta 55,67 Aia 57,46 Oñati 45,41
Debabarrena 54,36 Aizarnazabal 51,08 Orexa 46,48
Tolosaldea 54,34 Albiztur 47,57 Albiztur 47,57
Oarsoaldea 52,61 Alegia 52,00 Antzuola 47,92
Goierri 52,25 Alkiza 52,81 Irura 48,26
Donostialdea 51,99 Altzaga 65,48 Mendaro 48,41
Debagoiena 47,79 Altzo 53,35 Arrasate 48,53
GIPUZKOA 56,97 Amezketa 53,62 Baliarrain 48,96

Eskualdeka aztertuz, Debagoienak berezitasun nabarmena erakusten du,


berdintasun eta uniformetasun maila handia duelarik (bere dispertsio maila
%47,79koa da) eta, gainera, oinarri likidagarri maila Gipuzkoako batez
bestekoaren oso antzekoa delarik. Bestalde, Donostiak, %63,39rekin, batez
bestekotik oso urrun dagoen balioa erakusten du, oinarri likidagarriaren banaketa
desberdintzaileagoa agertuz.

Udalerri mailan, tamaina txikikoen dispertsio mailaz hitz egiterakoan, lehen


azaldutako “aparteko” aldaketa puntualen eragina kontuan eduki behar da, balio
bereziak eman baititzakete.

Dispertsio maila txikiena duten udalerrien artean Eskoriatza, Aretxabaleta, Oñati,


Antzuola, Mendaro eta Arrasate ageri dira, guztiak Debagoiena eskualdekoak,
probintziarekin alderatuta bertan oinarri likidagarriaren banaketa
berdintzaileagoa dagoela berretsiz.

-3-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

TASA EFEKTIBOA

Tasa efektiboak Ogasunari egindako diru-sarrerak eta oinarri likidagarria


erlazionatzen ditu; adierazten duena da oinarriaren zein portzentaje bihurtzen
den sarrera. Gipuzkoa osoko batez besteko tasa efektiboa %16,5 da, hau da, 100
euroko oinarri likidagarri bakoitzetik Ogasunari 16,50 euro ordaindu zaizkio.

Donostiak du tasa efektiborik handiena (%18,9), Gipuzkoako batez bestekoaren


oso gainetik. Beste muturrean Oarsoaldea dugu, bere batez besteko tasa efektiboa
batez besteko orokorretik 2,9 puntu beherago kokatzen delarik. Logikoa denez,
hau zuzenean lotuta dago eskualdeko batez besteko oinarri likidagarriaren
mailarekin (zergaren progresibitateak eraginda) eta, esan bezala, maximoa eta
minimoa bi eskualde hauetan aurkitzen dira.

TASA EFEKTIBOAREN KONPARAKETA

Tasa efektiboa
ESKUALDEAK
2009 2010
Donostia %17,80 %18,90
Urola Kosta %14,80 %16,00
Bidasoa Behea %14,60 %15,80
Goierri %14,20 %15,70
Debagoiena %14,10 %15,50
Tolosaldea %14,10 %15,40
Debabarrena %14,00 %15,40
Donostialdea %13,20 %14,40
Oarsoaldea %12,30 %13,60
GIPUZKOA %15,20 %16,50

Tasa efektiboaren urtearteko bilakaerari begira, igoera nabarmena nabari da,


oinarri likidagarriaren jaitsiera eman bada ere, kenkarien beherakada
esanguratsuarekin arrazoitzen dena (-%8,9; batez ere, jarduera ekonomikoa
sustatzeko kenkariaren mugatzeak ekarritakoa; 400 euroenak, alegia).

ERRENTA ITURRIAK

Oro har, Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergak bi zati hartzen ditu
kontuan: batetik, zergadunaren sarrerak eta gastuak eta, bestetik, ondarezko
ondasunak saltzeagatik izandako galerak eta irabaziak. Zergaren oinarri
likidagarria eragiketa honen emaitza da: (etekin positiboak- etekin negatiboak) +
(ondare irabaziak-ondare galerak). Hortaz, sarritan gerta daiteke aitorpen batek
errenta iturri bat baino gehiago izatea.

-4-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

Hori kontuan, aitorpenak errenta iturri nagusiaren arabera sailkatu dira:

• Lanaren aitorpenak (lanaren etekina nagusi denean).


• Jardueren aitorpenak (jardueren etekinak dira nagusi).
• Kapitalaren aitorpenak (kapital higigarri eta higiezinaren etekinak nagusitzen
direnean).
• Aitorpen mistoak (ez dagoenean errenta iturri nagusirik)

LANAREN AITORPENAK (%)


UDALERRIAK
ESKUALDEAK
Goi marjina Behe marjina
Debagoiena 87,77 Orexa 93,75 Altzaga 61,33
Oarsoaldea 85,63 Mendaro 89,77 Gaintza 72,06
Donostialdea 85,47 Aretxabaleta 89,50 Gaztelu 73,42
Debabarrena 85,38 Eskoriatza 88,74 Zerain 74,42
Goierri 84,75 Irura 87,93 Orendain 75,00
Urola Kosta 83,26 Arrasate 87,91 Hernialde 76,19
Tolosaldea 82,95 Oñati 87,71 Abaltzisketa 76,28
Bidasoa Behea 82,59 Soraluze 87,48 Belauntza 77,02
Donostia 81,83 Pasaia 87,03 Asteasu 77,50
GIPUZKOA 83,98 Bergara 87,02 Errezil 77,66

Lan aitorpenen proportziorik altuena Debagoiena, Oarsoaldea, Donostialdea eta


Debabarrenean kokatzen da. Guztietan soldatakoen proportzio handia dago.

JARDUEREN AITORPENAK (%)

UDALERRIAK
ESKUALDEAK
Goi marjina Behe marjina
Bidasoa Behea 9,13 Altzaga 22,67 Orexa 3,13
Urola Kosta 8,58 Gaintza 16,18 Aretxabaleta 4,99
Tolosaldea 8,43 Errezil 15,96 Berrobi 5,15
Donostia 8,38 Orendain 15,91 Arrasate 5,24
Oarsoaldea 7,93 Abaltzisketa 15,38 Oñati 5,24
Donostialdea 7,93 Aia 15,28 Idiazabal 5,34
Goierri 7,10 Larraul 14,53 Mendaro 5,44
Debabarrena 6,71 Belauntza 14,29 Ikaztegieta 5,49
Debagoiena 5,48 Beizama 14,29 Eskoriatza 5,51
GIPUZKOA 7,86 Asteasu 13,95 Soraluze 5,54

-5-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

Jardueren aitorpenak, lanekoekin alderantziz erlazionatuak, Bidasoa Behea, Urola


Kosta eta Tolosaldean dute proportziorik handiena. Proportzio altuago hau,
zehazki, landa udalerriekin dago lotuta.

KAPITALAREN AITORPENAK (%)


UDALERRIAK
ESKUALDEAK
Goi marjina Behe marjina
Donostia 9,24 Gaztelu 16,46 Orexa 3,13
Tolosaldea 8,15 Altzaga 16,00 Bidegoian 3,69
Goierri 7,80 Zerain 13,95 Beizama 3,90
Bidasoa Behea 7,76 Gaintza 11,76 Mendaro 4,24
Urola Kosta 7,68 Olaberria 11,55 Aizarnazabal 4,69
Debabarrena 7,52 Hernialde 11,11 Leintz-Gatzaga 4,76
Debagoiena 6,49 Ikaztegieta 10,97 Altzo 4,85
Donostialdea 6,19 Berrobi 10,65 Ezkio-Itsaso 4,89
Oarsoaldea 6,03 Ormaiztegi 10,22 Astigarraga 4,93
GIPUZKOA 7,71 Elduain 10,08 Baliarrain 5,00

Donostia, Tolosaldean eta Goierrin dago kapital aitorpenen proportziorik altuena,


lehenengo biak izanik, bestalde, laneko aitorpenen proportziorik baxuena
dutenak. Udalerrika txikiak nabarmentzen dira.

AITORPENAK MOTAREN ARABERA

Oro har, banakako aitorpenen kopurua igo egin da aurreko urtearekin alderatuta
(%2,0), baterako aitorpenek eta familia unitatean sartu gabeenak behera egin
duten bitartean (-%1,35 eta -%1,5, hurrenez hurren). Banakako aitorpenek
Oarsoaldean igoera nabarmenena pairatu dute, %3,5.

FAM.UNIT. SARTU GABE BATERA BANAKA


ESKUALDEA % ESKUALDEA % ESKUALDEA %
Donostia 42,07 Goierri 24,53 Debagoiena 45,10
Tolosaldea 39,66 Donostialdea 24,17 Donostia 40,93
Oarsoaldea 39,21 Oarsoaldea 23,73 Urola Kosta 39,78
Debabarrena 38,00 Bidasoa Behea 23,21 Debabarrena 39,35
Donostialdea 37,80 Debabarrena 22,66 Bidasoa Behea 39,00
Bidasoa Behea 37,79 Urola Kosta 22,51 Tolosaldea 38,65
Urola Kosta 37,71 Tolosaldea 21,69 Goierri 38,09
Debagoiena 37,61 Debagoiena 17,29 Donostialdea 38,02
Goierri 37,38 Donostia 16,99 Oarsoaldea 37,07
GIPUZKOA 39,22 GIPUZKOA 21,01 GIPUZKOA 39,77

-6-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

AITORPENAK MODALITATEAREN ARABERA

Aurrelikidazio berretsien igoera orokor bat nabari da, mekanizatuen nolabaiteko


mantentze eta arrunten jaitsierarekin batera. Aurrelikidazio berretsiena da
eskualde guztietan gehien erabilitako modalitatea. Langile autonomoen metaketa
handiena duten eskualdeetan (edo soldatakoen maila txikiagoa denetan),
aurrelikidazio berretsien portzentajea baxuagoa da eta arruntena altuagoa, hauek
ezin baitute aurrelikidaziorik jaso, ezta aitorpen mekanizaturik egin zuzeneko
zenbatespeneko modalitate arrunta erabiltzen dutenek.

ESKUALDEAK MEKANIZATUAK BERRETSIAK ARRUNTAK


2009 2010 2009 2010 2009 2010
Bidasoa Behea 27,5 27,1 41,5 44,2 31,0 28,8
Debabarrena 25,9 25,5 48,4 52,1 25,7 22,4
Debagoiena 24,3 25,2 50,2 54,6 25,5 20,2
Donostia 28,6 28,4 37,9 41,4 33,5 30,3
Donostialdea 28,3 27,8 48,9 52,0 22,8 20,2
Goierri 25,8 26,6 49,8 53,5 24,4 19,9
Oarsoaldea 29,7 28,7 49,4 52,1 20,9 19,2
Tolosaldea 29,3 28,3 43,7 48,0 27,0 23,8
Urola Kosta 24,1 24,9 44,8 47,7 31,1 27,4
GIPUZKOA 27,9 27,2 43,9 48,0 28,3 24,8

AITORPENAK, KUOTA OSOAREN %0,7AREN ESLEIPENAREN ARABERA

Eskualde guztien parte hartze maila %87,5 eta %93,2 bitartekoa da (esplizituki
aitorpenean aukera baten edo bestearen alde egin denean).

Donostiak du Eliza Katolikoaren alde egindakoen proportziorik altuena, %22,2,


eta proportziorik txikiena duena esplizituki gizarte xedeen aukeran, aitorpenen
%54,4.

Bidasoa Beheak, %86,7ko batez besteko parte hartzearekin, Eliza Katolikoaren


alde egindako aukeran igoera erakutsi duen bakarra da (%18,8 2010ean, 2009ko
%18,2aren aldean).

-7-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

ZEHAZTU GABE ELIZA GIZARTE XEDEAK BIAK


ESKUALDEA % ESKUALDEA % ESKUALDEA % ESKUALDEA %
Tolosaldea 12,5 Donostia 22,2 Oarsoaldea 65,4 Urola Kosta 16,1
Bidasoa Behea 10,9 Urola Kosta 19,7 Donostialdea 64,1 Debabarrena 15,9
Goierri 10,7 Bidasoa Behea 18,8 Debagoiena 62,3 Debagoiena 15,8
Donostia 9,6 Debabarrena 18,6 Goierri 58,4 Goierri 14,9
Urola Kosta 8,6 Goierri 16,1 Tolosaldea 58,2 Donostia 13,8
Debabarrena 8,3 Tolosaldea 15,9 Bidasoa Behea 57,5 Donostialdea 13,6
Donostialdea 8,3 Debagoiena 15,0 Debabarrena 57,2 Tolosaldea 13,5
Debagoiena 6,9 Oarsoaldea 14,3 Urola Kosta 55,5 Oarsoaldea 13,5
Oarsoaldea 6,8 Donostialdea 14,0 Donostia 54,4 Bidasoa Behea 12,9
GIPUZKOA 9,1 GIPUZKOA 18,1 GIPUZKOA 58,5 GIPUZKOA 14,3

EMAKUME ETA GIZONEN BATEZ BESTEKO OINARRI LIKIDAGARRIEN


ARTEKO ARRAILA

Aurten lehen aldiz sexukako azterketa gehitu zaio udalerrikako PFEZaren


txostenari, emakume eta gizonen batez besteko oinarri likidagarriak kalkulatuz
eta bien arteko arraila emanaz. Arraila era honetara ulertu behar da: Gizonezkoen
batez besteko biztanleko oinarri likidagarria %100koa bada, zenbat falta zaion
emakumezkoen batez besteko biztanleko oinarri likidagarriari bertara iristeko
(Gipuzkoan, esaterako, emakumezkoen oinarri likidagarria gizonezkoenaren
%56,6a da, bien arteko arraila %43,4koa izanik).

Argibide moduan, zera esan behar da: Batez besteko oinarri likidagarria
biztanleko kalkulatu dugunez, udalerri bakoitzeko populazioaren sexukako
egiturak alde baterako edo besterako distortsioak ekar litzake, batez ere
aitorpenik aurkezten ez duten populazio taldeetan (haurrak eta adinduak)
emakumeen pisua handiagoa den udalerrietan. Hau dela-eta, arraila aitorpeneko
batez besteko oinarri likidagarria erabiliz kalkulatzen dugunean, emaitzak
orokorrean emakumeentzat aldekoagoak dira.

Esan beharrik ez dago, arraila zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta berdintasun
gehiago dagoela bi sexuen artean.

Arraila txikiena erakusten duten udalerrien artean Beizama, Mutiloa eta


Baliarrain ditugu. Herri txikiak izanik, ondorioetarako balio ahal izateko denbora
tarte handiagoa aztertu beharko litzateke, edozein gertaera bakanek urte batetik
besterako gorabehera handiak ekar baititzake. Bestalde, Debagoiena eskualdeko

-8-
UdalGIDA – 2010eko PFEZ udalerrien arabera

udalerriak arrail txikienetakoa dutenen artean kokatzen dira, bertako


industrializazio mailak emakumeen lan merkaturatzea lagundu duenaren seinale.

EMAKUME ETA GIZONEN BATEZ BESTEKO BIZTANLEKO OINARRI


LIKIDAGARRIEN ARTEKO ARRAILA (%)
UDALERRIAK
ESKUALDEAK
Goi marjina Behe marjina
Goierri 52,3 Abaltzisketa 73,8 Beizama 3,1
Donostialdea 48,0 Berrobi 66,3 Mutiloa 18,3
Debabarrena 47,3 Errezil 63,8 Baliarrain 27,3
Oarsoaldea 47,3 Amezketa 60,4 Leintz-Gatzaga 30,2
Urola Kosta 46,5 Olaberria 59,1 Gabiria 32,3
Bidasoa Behea 45,5 Elduain 57,9 Gaztelu 33,4
Tolosaldea 43,3 Itsasondo 57,7 Aretxabaleta 34,1
Debagoiena 41,0 Leaburu 56,2 Belauntza 35,9
Donostia 36,9 Lazkao 56,1 Donostia 36,9
GIPUZKOA 43,4 Bidegoian 55,0 Eskoriatza 37,2

-9-

You might also like