Euskal Herrian, inor ez eskubiderik gabe!aucunne personne sens droits! ninguna persona sin derechos!
Joan den astean martxoaren 21a, arrazakeria eta xenofobiaren kontrako nazioarteko eguna,ospatu da. Hau dela eta, behean sinatzen dugun eragileok eta kolektibook honako hausnarketahau egin nahi dugu:Lehenengo eta behin, arrazismo instituzionala, egun, Europan gertatzen den arrazakeria etaxenofobiaren adibiderik nabarmenentzat eta argientzat hertzen duten eragile sozialen etasindikalen irakurketekin bat egiten dugu, honen paradigma egungo atzerritarren politikak etalegeak izanik. Politika hauek,Asilo edo migrazio egoeran dauden pertsonak, esplotazioekonomikoa eta segurtasun errepresiboa - militar eta poliziala - bilatzen duten, eta eskubideoinarrizkoenak urratzen dituzten politiken erdigunean jartzen dituzte. Aipatutako neurri hauek,gainera, kontrola areagotzea eta mendebaldeko demokrazien atzerakada, zein jatorrizkoherrietan esku hartzea justifikatu nahi dute.Euskal Herriari dagokionez, haatik, gai honetaz hitz egiterakoan, gure ustez badago ahaztezinaden bigarren analisi elementu bat, garrantzi handikoa dena. Politikoki eta kulturalki gutxitua dengure estaturik gabeko nazio izaeraz ari gara. Bizi dugun ukapen egoera honek eskubideurraketa hau era bikoitza eta berezia pairatzera eramaten gaitu.Gogoratu beharra dago atzerritarren lege hauen benetako funtsa zein den. Hau da, lege hauenbidez ezarri eta erabaki egiten da nori aitortu, eta zein baldintzapean, bizileku, herritartasun etanaziotasun eskubideak, eta eskubide hauek ekartzen duten guztia. Gaur egun, gure herriariukatu egiten zaizkio holako erabakiak hartzeko ahalmena eta eskubidea. Ondorioz, Estatuetazeta Europa Batasunaz kanpo etorritako pertsonak prekaritate eta bulnerabitate egoera bateanikusten gara, herri honek tresnarik ez daukalarik euskal jendartean berdintasunez parte har gaitezen bermatzeko, edo paradoxiko eta bitxiak diren egoerak gertatzen dira. Esaterako,Hegoalde zein Iparraldeko herritarrok atzerritartzat hartuak izatea, Euskal Herrian egon arren,mugaren zein aldean gaudenaren arabera.Beraz, nahiz eta lege xenofobo eta murriztaile hauek gogor eta tinko salatu eta borrokatu, ezingara kalera irten soilik Paris zein Madrilgo gobernuei lege hauek gure lurraldean aldatu edotabertan behera utz ditzaten exijituz. Hori bakarrik egiten badugu, orain arte bezala, “de facto”,Euskal Herriko herritara nor den, eta nor ez, erabakitzea beraiei dagokiela aitortzen ari baikara.Bestela esanda, Euskal Herrian euren subiranotasuna onartzen eta legitimatzen ari gara.Guk, argi eta garbi utzi nahi dugu badela garaia gai honi behar zaion bezala heltzeko. Nazioikuspegi propio batetik, hain zuzen. Izan ere, beste hainbat arlotan egiten dugun bezala(euskararena, sozio-ekonomikoa, lurraldetasunarena…) arlo honetan ere ezinbestekoa da guri,Euskal Herrian bizi garenoi, berdin gure jatorria zein den, erabakitzeko eskubidea dagokigulaaldarrikatzea, kanpoko inongo inferentziarik eta inposaketarik gabe.Eskubide hau gauzatu eta erabiltzea, gainera, bizi ari garen krisialdi ekonomiko honetan inoizbaino beharrezkoagoa da, zeren eta, kapitalismo globalak eta Estatuen gobernuek, eskubiderikgabeko pertsonez ari diren baliatzen lan merkatuaren baldintzak gero eta gehiagoprekarizatzeko eta langileon arteko mesfidantza, banaketa eta enfrentamendua bilatzeko.Honen aurrean, agiri honen sinatzaileok, mesfidantza hauek gainditzeko lehenengo urratsak,eta era bateratuan, ematea proposatzen dugu, Estatuen politika baztertzaile hauen ondorioz,Euskal Herrian gure oinarrizko eskubideak urraturik ikusten ditugun herri sektore eta pertsona(hemen jaioak zein munduko beste herri eta lurralde ezberdinetatik gatozenak) guztien artekoaliantza politikak abiatuz. Aliantza hauek, elkarren aitortzan eta errespetuan oinarriturik,Estatuei aurre egin eta jendarte justuago, askeago, solidarioagoa eta pertsona guztieneskubideak, gizabanakoak eta kolektiboak, bermatzen dituena eraikitzeko, herri honenaspaldiko nahia den, aldaketa politikorako oso tresna eraginkorra dela sinetsita gaude.
Leave a Comment