You are on page 1of 6

IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

Txosten honekin hasteko ikastetxe hauek zergatik aukeratu ditudan azalduko dut.
Lehenengo ikastetxea, San Jose (Hondarribia), bertan egin baititut bigarren praktikak.
Bigarren estola, Eskibel (Donostia), bertan egon bainintzen lanean hiru hilabetez. Behin
eskola hauek zergatik aukeratu ditudan azalduta, IKT berrien inguruan hauen
deskribapena egingo dut.

1-. DESKRBAPEN ALDIA

SAN JOSE

 Ikastetxe hau haur-hezkuntzatik DBHra bitarteko hezkuntza eskaintzen du.


Etapa guztiak eraikuntza berdinean daude. Lerro bakarrekoa.
 Teknologia berrien erabilera ikasgeletan:

Haur Hezkuntzan: Ordenagailua: 3, 4 eta 5 urteko gelak txokoetan


banatuak daude. Hauetako txoko bat inprimategia izena du eta bertan
ordenagailua dute, beraz, ordenagailu bat gela bakoitzean. Bertan
Urtxintxako metodologia, izaera ludikoa duena, jarraitzen dute CD bitartez.
Urtxintxako CD hauek ezagunak ditugunez, ez naiz azalpenetan luzatuko.
Irakasleek, noizean behin, ordenagailuak erabiltzen dituzte jaialdietako edo
irteeretako argazkiak haurrei erakusteko. Ez diote bestelako erabilerarik
ematen. Ez dute interneterako konexiorik.

Bestelako teknologiak: Bideoa eta DVDa askotan


erabiltzen dute. Gela bakoitzean bat dute, telebistarekin batera. Musika
aparatua ere bana dute.

Lehen Hezkuntzan: Gela bakoitzean ordenagailu bat dute, baina oso


gutxitan erabiltzen dute. Noizean behin argazkiak ikusteko. Informatikako
gela LH eta DBHrako bat dago, baina gehien bat DBHkoek erabiltzen dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Geletan ez daude ordenagailuak.


Informatikako gela dago (18 ordenagailu, inpresora eta eskanerra).
Informatika ikasgaia dute eta beste zenbait ikasgaietan ere ordenagailu gelara
joaten dira, gehienbat informazioa biltzera. Ingelesean Intereneteko helbide
batera sartzen dira bertan gramatika eta hiztegia, gehienbat, jokoen bitarez
praktikatzeko. Klik eta Klik programan parte hartzen dute: eskolen arteko
lehiaketa interneten bidez.

 Teknologia berrien erabilera ikasgeletatik kanpo:

Haur Hezkuntzan: irakasle gela berria dute. Orain arte Lehen


Hezkuntzakoekin konpartitu dute. Orain ez dute ordenagailurik.
Hurrengo ikasturterako izango dute.

Lehen Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu, inpresora bat eta


eskanerra dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu,


eskaner bat eta inpresora bat dute.

……………………………………

Bestetik, etapa guztietarako kamara digitala eta bideoa dago. Ez dago IKT
koordinatzailerik. IKT berrien inguruan irakasleen prestakuntzari dagokionez,
irakasleek ikastaroak jasotzen dituzte. Aurten bi ikastaro egon dira: oinarrizko
informatika eta bigarren maila deitu diotena. Irakasleek badakite ezinbestekoa dela IKT
berrietan formakuntza jasotzea eta horretarako prest daude. Irakasle gehienek
ordenagailua eguneroko lanetarako erabiltzen dituzte, txostenak edo informeak idazteko
gehienbat. Eskolako jaialdi edo egun berezietan bideoa, power pointen muntaiak,
kamara eta kanoia erabiltzen dira. Hauetaz arduratzen direnak irakasle berdinak izan ohi
dira. Dena den, beste irakasleak hasi dira hauen erabileran parte hartzen, pertsona
batzuen beharrik izan behar ez izateko.
ESKIBEL

 Ikastetxe hau haur-hezkuntzatik Batxilergora bitarteko hezkuntza eskaintzen


du. Etapa guztiak eraikuntza berdinean daude.
 Teknologia berrien erabilera ikasgeletan:

Haur Hezkuntzan: Ordenagailua: 3, 4 eta 5 urteko gelak txokoetan


banatuak daude. Haurrak ordenagailuarekin aritzen dira noizean behin Pipi
CDekin, izaera ludikoa duen metodologia. CD hauek Urtxintaren antzekoak
dira eta bertan eduki desberdinak lantzen dituzte haurrek: ingelesa,
matematika…. Irakasleek ipuinak DVDaren bitartez aurkezten dizkiete
haurrei eta oso gustura egoten dira, irakaslearen ahotsa diferentea entzuteko
aukera ematen baitie. Ez dute interneterako konexiorik.

Bestelako teknologiak: Bideoa eta DVDa askotan


erabiltzen dute. Gela bakoitzean bat dute, telebistarekin batera. Musika
aparatua ere bana dute.

Lehen Hezkuntzan: Gela bakoitzean ordenagailu bat dute. Bertan zenbait


irakasleek gaiaren inguruko aurkezpenak power pointaren bidez egiten
dituzte, nolabait laburpenak. Informatika gela LH eta DBHrako.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Geletan ez daude ordenagailuak.


Informatikako gela dago (15 ordenagailu, inpresora eta eskanerra).
Informatika ikasgaia dute eta beste zenbait ikasgaietan ere ordenagailu gelara
joaten dira, gehienbat informazioa biltzera.

Teknologia berrien erabilera ikasgeletatik kanpo:

Irakasle gela orokorra dute. Bertan etapa guztietakoak elkartzen dira, baina
bertan ez dute ordenagailurik edo. Mahai handi bat eta aulkiak. Bada beste gela bat 3
ordenagailu eta bi inpresorekin. Bertara etapa guztietakoak joaten dira. Lekurik ez
badago, ikasleen ordenagailu gelara
Haur Hezkuntzan: koordinatzaileak bulegoa du eta bertan
ordenagailua eta inpresora. Nahi izanez gero HHko beste irakasleek
erabili ditzakete.

Lehen Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu eta inpresora bat


dute.

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzan: Irakasle gelan bi ordenagailu


eta inpresora bat dute.

Bestetik, etapa guztietarako kamara digitala eta bideoa dago Bada IKT
koordinatzailea. IKT berrien inguruan irakasleen prestakuntzari dagokionez, irakasleek
ikastaroak jasotzen dituzte.

2-. DIAGNOSTIKO ALDIA

Txosten honen bitartez zenbait eskoletan, kasu honetan San Jose eta Eskibel
ikastetxeak, IKT berrien egoerari buruzko hausnarketa egin nahi da. Txostenaren
bitartez oraingo egoera nolako den ikusi nahi da eta eskolek dituzten beharrak eta
helburuak IKT berrien inguruan azaldu nahi dut.

Bi eskola hauek IKT berrien inguruan duten egoera aztertzeko bi bide erabili
ditut. Eskibel ikastetxean lanean egon nintzen garaian ikusitakoa (orain dela pare bat
urte), ez baitut aukerarik izan bertara joateko eta egora aztertzeko. San Jose eskolen
berriz egungo egora aztertu dut, bertan bainago lanean aurten. Etapa desberdinetako
koordinatzaile eta irakasleekin aritu naiz hizketan IKT berriei buruz. Guztiek gogo
handiz erantzun didate egin dizkiedan galderei eta eskertzekoa da. Beraz, irakasleekin
eta nik gelaz gela egin dudan behaketa zuzenaren bidez baliatu naiz eskola honen egora
aztertzeko.

Bigarren eskola honetan egin dudan behaketa zuzenagoa eta eguneratuagoa


dagoenez eta bertako egoera zein den azaldu ondoren, IKT berrien inguruan ikusi
ditudan beharrak azalduko ditut. Lehenik eta behin irakasleen artean IKT berriek
eskaintzen dituzten abantailak ondo ezagutzea komeni da. Horretarako beste eskoletan
egiten dituzten proiektuak ezagutzea, IKT berriak nola erailtzen dituzten eta hauek
irakaskuntzan dituzten onurak ezagutzea ezinbestekoa da, baina ez teoriko, praktikoki
baizik. Onura hauek ezagutzearekin batera helburu horiek lortzeko gai direla jakin behar
dute. Irakasleak animatu beharra dago. Askotan orduz kanpo jasotzen baitituzte
formakuntza ikastaroak, eskola pribatukoek, eta IKT berriekin batera beste ikastaro
mordo bat eskaintzen baitzaie. Gauzak pixkanaka egitea komeni da. Lehenik eta behin
egungo irakaskuntzak IKT berrien inguruan dauden beharrak ezagutu eta onartu, eta
ondoren hauei irtenbidea emateko prestatu.

3-. PROGRAMAZIO ALDIA

Hobekuntzarako proposamenen artean, hiru hauek aukeratu ditut:

 Irakasleek IKT berrien inguruan dauden proposamenak eta ekintzak


ezagutzea: Beste eskoletara joanda eta bertako egora ikusita. IKT berriak
ikaskuntzan aplikatzen dituzten ikastetxeak gertutik ikusi eta IKT berri
hauen onurak zuzenki frogatzea. Honela bertako ikasle eta irakasleekin hitz
egin eta esperientzi edo iritziak trukatzeko aukera izango lukete. Behin IKT
berriek ikaskuntzan dituzten onurak konbentzituta, prest egongo lirateke
formakuntza jasotzeko.
 Irakasleek formakuntza: benetako formakuntza. Praktikoa eta beraiek
erabiliko dituzten ekintzetara bideratua. Eskolako ordutegi barruan,
irakasleek gogoz har dezaten.
 Praktikara eramateko garaia: behin formakuntza jasota, beren ikasleekin
praktikan jartzeko garaia.

IKT berriak aurrera eramateko zenbait jarduera proposatuko ditut.

 Eskolako ekintzen (jaialdiak, irteerak, egun bereziak…) grabazioak eta


argazkiak geletan ikustea.
 Haur Hezkuntzan ahozko ipuin kontaketak narrazio digitalekin tartekatzea.
 Haurren lanak liburuxka moduan antolatzea ordenagailuaren bidez eta
ondoren hauek denon artean gelan ikusi ahal izatea.
 E-maila erabiltzea: beste eskolekin argazkiak eta oharrak trukatzeko.
 IKT berriak ezagutzen eta erabiltzen hasteko, hauen inguruko proiektuetan
parte hartzen hastea. Adibidez, Pelutxeen Proiektua (Haur Hezkuntzarako),
Kutxa Ibiltaria (Lehen Hezkuntzarako) eta abar.

4-. EBALUAZIO ALDIA

Behi eskola hauen egoera IKT berrien inguruan aztertua, balorazioa eginda eta
proposamenak luzatuta, proposamen hauek aurrera eramatea besterik ez da gelditzen.
Horretarako beharrezkoa da guztien parte hartzea eta borondatea; irakasleen aldetik IKT
berri hauen beharra ikustea eta formakuntzarako prest egotea; eskolaren aldetik
baliabide materialak eta denborazkoak eskaintzeko jarrera; eta administrazio aldetik
honelako berrikuntzetarako beharrezko baliabideak (bai materialak eta baita pertsonalak
ere) eskaintzea. Azkenik, eskolarako IKT Koordinatzaile baten beharra.