You are on page 1of 16

37 zenbakia - euro 1 ale berezia

AUTODETERMINAZIOA ETA SOZIALISMOA

r au lt za ile og ra ma i Pr zio na lis ta a i nt er na et ria re nt zat sk al H er Eu

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

AUTODETERMINAZIOA ETA SOZIALISMOA Programa iraultzaile eta internazionalista Euskal Herriarentzat


I
MUNDU MAILAKO KAPITALISMOAREN KRISIA ETA KLASE ARTEKO BORROKA
KRISI EKONOMIKO HANDIENAREN OINARRIAK JARRI ZITUEN BOOMA Orain dela hogei urte baino gehiago desegin ziren SESB eta Europako ekialdeko langile estatu deformatuak. Burokrazia estalinistak paper atzerakoi bat jokatu arren, ekonomia nazionalizatu eta planifikatuak (1917ko iraultza errusiarraren lorpena izan zenak) erakutsi zuen merkatu kapitalistaren ekonomia kaotikoa baino hobea zela. Honen ondorioz, krisi ekonomikoko garaietan, langabezia eta pobrezia handitzen zirenean, herrialde kapitalistetako langile askok behin eta berriro begiratzen zuten herrialde estalinistetara, eta hauek erreferentzia bezala hartzen zituzten. Horrek asko beldurtzen zuen burgesia. Langileek eta beren erakunde politiko eta sindikalek ekialdeko eredua hautatzen bukatuko zutenaren beldur, burgesiak hainbat eskubide eman behar izan zizkien borrokan ari ziren langileei. Garai honetan, 50. hamarkadatik 70.era doana, eskuratu ziren lorpen handiak hezkuntzan, osasunean eta lan eskubideetan, herrialde kapitalista aurreratuetan bereziki. Baina, SESBan, Europako Ekialdean eta beranduago Txinan kapitalismoa berrezarri izanak ondorio oso larriak izan zituen mundu osoko langile klasearentzat. Porrot handia izan zen, kolapsoaren ondoren kapitalismoak garaiezina baitzirudien. Honi, 70. eta 80. hamarkadetako Amerika Latinako, AEBetako eta Europako porrot iraultzaileak gehitu zitzaizkion. Egoera honek markatu zuen nolakoa izango zen etorkizuneko boom kapitalistaren izaera. Langile klase garaituarekin asko handitu zen lan indarraren zapalkuntza: benetako soldaten mundu mailako murrizketa orokorra, lan jardunaldien eta lan erritmoen handitzea eta lan internazionalaren banaketa berria. Ekonomia txinatarraren garapenak mendebaldeko atzeraldi joera moteldu eta mundu mailako merkataritzaren zabaltzea erraztu zituen, mundu osoarentzat merkantzia merkeagoak saltzeko aukera baitzegoen. Lehengaien prezioen kolapsoa gehitu zitzaion honi. Bestalde, sektore produktibo estatalean, telekomunikazioetan eta zerbitzu sozialetan emandako pribatizazioek bizkortu egin zuten monopolio estatubatuar eta europar handien pilaketa kapitalista. Beste faktore garrantzitsua sektore finantzarioko deserregulazioa izan zen. Boomaren luzapenean gehien eragin zuen gakoetako bat kredituaren errekurtso orokortua izan zen. Alde batetik, etxe-kontsumoa eta mundu mailako manufakturen zati garrantzitsu bat bultzatzen zituen, eta beste aldetik, jarduera espekulatiboak sostengatzen zituen. Kreditu merkeak aurreko urteetan pilatutako milaka milioi dolar erakarri zituen burbuila burtsatil eta inmobiliario ikaragarria sortu zuen. Horrela, plusbalio altuak lortu zituzten ekoizpen prozesutik pasa gabe. Kreditu masiboak, zor gehiagorekin estaltzen ziren aurrekaririk gabeko zor pribatua eta enpresariala ere bultzatu zituen. Zor multimilioidun hauek, ingeniaritza finantzarioari esker, gorantz indartsu kotizatzen zuten aktibo finantzario bihurtu ziren, 2007ko udan sistema lehertu zen arte AEBetako suprime hipoteken ordainketa falta masiboen ondorioz. Kapitalista handiek, monopolioek eta bankuek negozio multimilioidunak egin zituzten garai horretan. Etapa honetako pilaketa kapitalistak ez du zerikusirik izan pasa den mendeko 50. edo 60. hamarkadetakoarekin. Urte haietakoa ekoizpen sektoretik eta ekoizpeneko adar berrien garapenetik etorri zen batik bat. Azken hamarkada hauetan, kapital kantitaistema kapitalista bere historiako krisi ekonomiko gogorrena ari da bizitzen, eta lau urtetako atzeraldiaren ondoren, beheraldi sakona bihurtzearekin mehatxatzen du. 2012 eta 2013rako hazkuntza ekonomikoaren erorketa aurreikusten da euroguneko estatu askotan, Estatu espainiarra eta Estatu frantziarra barne; geldialdia edo hazkuntza ahula AEBen kasuan; eta dezelerazio argia Txinaren eta goraka doazen (Errusia, India, Brasil) herrialdeen kasuan. Baina atzeraldi ekonomikoa, hau da, burgesiak eta bere sistemak gainprodukzioaren krisia gainditzeko duten gaitasun eza eta kapital finantzarioak inposatutako diktadura, astinaldi sozial eta politiko ikaragarria ari da eragiten. Honen ondorioz, gizartearen aldaketa iraultzailerako baldintzak ari dira sortzen. Mundu arabiarreko gertakizun iraultzaileek erakusten dute bizitzen ari garen garai izugarria. Milioika zapalduk altxamendu historiko batean parte hartu eta hamarkadak iraun duten diktadurak garaitu dituzte. Amerika Latinan bizirik jarraitzen duten iraultzak dira beste adibidea. Herrialde kapitalista handi aurreratuetan ere, AEBetan esate baterako, klase arteko borroka bere zigilua jartzen hasi da modu eraginkorrean, langile mugimenduak babestutako gazte mobilizazioekin, Vietnameko gerraren aurkako borrokatik ikusten ez zen bezala. Eta Europan, langile klasearen eta gazteriaren ohitura garrantzitsuek burgesia europarraren politika atzerakoien etorkizuna mehatxatzen dute. Klase arteko borrokaren abangoardian dagoen Greziak erakusten du Europako herri guztiek hartu beharko duten bidea. Hori da lehenago hainbeste sufrimendu eta sakrifiziorekin lortu eta kapitalistek deuseztatu nahi dituzten eskubide eta lorpenak defendatzeko modu bakarra.
2

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

te handiak lekualdatu dira espekulazio finantzariora. Baina hain justu, hazkuntza ekonomikoa luzatu zuten faktore berberak izan ziren bizitzen ari garen krisi izugarriaren oinarri. Espekulazio inmobiliarioak eta kreditu erraz eta merkeak zor historikoa eragin zuten, eta ekonomia guztia atzetik eraman zuten AEBtako hipoteken ordainketa falta masiboa hasi zenean. Marxek orain dela 150 urte adierazi zuen kredituak bere muga naturalak baino haratago eramaten duela kapitalismoa, azkenean kontrolatzen oso zailak diren indarrak askatuz. Benetako ekonomiaren atzerakadak eta langabeziaren hazkuntzak AEBetako finantza-sistema kaltetu zuen. Horrek, hezurretaraino espekulazio inmobiliarioarekin eta burtsatilarekin konprometituta zeuden inbertsio banku handien erortzea azkartu zuten. Mundu mailako sistema finantzarioa kolapsatu egin zen, eta berehalako ondorioak izan zituen. Ezkutuan zegoen gain-produkzio krisia azaleratu zen gogortasun guztiarekin eta sistema finantzarioaren egoera sostengaezina are gehiago okertu zen. Orduan, sistema kapitalistaren krisi klasikoa lehertu zen: merkantzien, ondasunen eta zerbitzuen gain-produkzio krisia. GAIN-PRODUKZIOAREN KRISI KLASIKOA Marxek eta Engelsek orain dela mende eta erdi baino gehiago azaldu zuten kapitalismoaren oinarrizko kontraesana: ekoizpenaren izaera soziala eta irabazien jabetze indibiduala. Kontraesan hau, ekoizteko baliabideen jabego pribatuaren ondorioz gertatzen da. Zer esan nahi du ekoizpena soziala izateak? Bada, gure bizitzarako behar duguna, baita gauza sinpleena ere, pertsona askok parte hartu duten prozesuaren produktua dela, lehengaiaren erauzketatik hasita merkantziaren azken salmentara arte, tartean hainbat ekoizpen mailatatik pasatuz. Behar ditugun produktuen gehienak ezin dira pertsona batek eginak izan, ezta fabrika edo estatu bakar batek ere. Kapitalismoak, prozesu luze baten bitartez, ekoizpena maximora sozializatu du; hori izan da bere eginkizun historiko aurrerakoia.

Hala ere, ekoizteko indar horiek Estatu burgesaren eta jabego pribatuaren markoan kartzelaratuta daude irabazi pribatuak lortzeko helburu zekenarekin. Honek, aberastasuna sortzearen bidez gizartea garatzea oztopatzen du. Kapitalistaren helburua irabazi maximoa eskuratzea da, eta irabaziak langileak zapaltzeari esker lortzen dira. Langileak, bere lan jardunaldian, bere soldataren balioa sortzeaz gain, aparteko balio bat sortzen du, gainbalioa. Honekin geratzen da kapitalista, eta hortik lortzen ditu irabaziak. Irabazi hori esku-diru bihurtzeko, kapitalistak bere enpresako langileek ekoizten dituzten merkantziak saltzea lortu behar du, eta hori beste kapitalistekin lehiatuta egiten du. Arrazoi honengatik, kapitalistak makinaria etengabe berritu beharra dauka, merkantzia bakoitzaren kostuak merkatzeko eta beste kapitalisten aurrean prezio lehiakorragoak izateko. Lehenago edo beranduago, denek gauza berbera egin behar dute merkatuan jarraitu nahi badute. Ekoizpena handitzeak beste ondorio bat dakar, merkatzeaz gain: ekoiztu daitezkeen merkantzien kantitatea handitzen du. Kapitalistak, makinaria berrian eta soldatetan egin duen inbertsioa ahalik eta azkarren amortizatzeko, enpresaren ekoizpen gaitasuna ahal duen gehien erabiltzen du. Aldizka-aldizka, krisiak sortzen dira ekoizpenaren zabaltze erritmoa, hau da, ekoizten diren gauzen kopurua, ezin delako merkatuaren haz-

kuntzaren erritmoarekin uztartu (azken hau motelagoa delako). Horrela sortzen da gain-produkzio krisia. Paradoxikoa dirudien arren, krisi kapitalistak ez dira gertatzen ekoizteko baliabideen edo merkantzien gabeziagatik; ez dira eskasiazko krisiak, ugaritasunezkoak baizik. Kapitalistentzat dena sobratu arren (kotxeak, etxebizitzak, esnea, haragia, ekoizpeneko adar guztietan dago saturazioa) milioika pertsona langabeziara eta marjinaziora daude kondenatuta, eta lana mantentzen dutenak oraindik eta zapalkuntza handiagora bultzatzen dira. Ekoizteko indarrak eta merkantziak nahikoa suntsitu ondoren bakarrik hartzen du jarduera ekonomikoak berriro ere goranzko dinamika. Atzeraldi eta errekuperazio zikloak kapitalismoaren historia guztian gertatu dira, baina krisi guztiak ez dira berdinak, ez dituzte larritasun berdina eta ezta ere ondorio berdinak. Faktore asko dira hori baldintzatzen dutenak, ez bakarrik ekonomikoak, baita politikoak, sozialak eta potentzien artean dauden harremanak ere. Hala ere, kapitalismoa ez da gai bere krisietatik ikasteko eta bere burua zuzentzeko, kontrolatzeko edo erregulatzeko. Alderantziz. Sistema kapitalista zaharrago eta dekadenteago egiten ari den neurrian, sektore finantzario-espekulatiboak eta monopolio gutxi batzuk dominatuta, krisiak gero eta gogorragoak dira. Honek ondorio sozial eta ekonomiko suntsitzaileagoak eta ondorio politiko sakonagoak izango ditu.
3

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

KAPITAL FINANTZARIOAREN NAGUSITASUNA Ekonomiaren hondoratzearen etapa honetan, mundu osoko milioika langile eta gaztek inoiz baino garbiago ikusi dute kapital finantzarioaren diktadura. Hartu diren neurri guztiek banka handia eta espekulatzaile handiak babestea dute helburu, sistemaren benetako funtzionamendua zein den begi-bistan jarriz. Gobernu burgesen estrategiak burbuila espekulatibo berri bat bultzatu du, eta kapital finantzarioak irabazi tasak birkonpontzea eragin du. Bilioika euro lekualdatu dira kontu publikoetatik balantze bankarioetara eta fondo espekulatiboetara, erreskate planei eta zor subiranoak erosteari esker. Errekurtso horien guztien lekualdaketaren mekanismoak erakusten du kapital finantzarioaren eta estatu kapitalistaren erabateko fusioa. Aberastasun hori guztia gainera mundu mailako langile klaseari lapurtutako gainbaliotik ateratzen da: soldaten murrizketetatik, enpleguaren prekarizaziotik, zergen igoeratik, pribatizaziotik eta gastu sozialaren murrizketatik. Boom ekonomikoaren garaian kreditu masiboari eta espekulazio burtsatilari esker kapitalista handiek jarduera produktiboan inbertitu gabe ikaragarrizko irabaziak lortu bazituzten, krisi garai honetan egoera berdina errepikatzen ari da inoiz ikusi gabeko mailan. Ekoizpen kapitalistaren multzoaren gaineko kapital finantzarioaren nagusitasuna botere politikoaren eremura zabaltzen da. Manifestu Komunista-n, Marx eta Engelsek adierazi zuten gobernuak, baita errepublika demokratikoenekoak ere, kapitalaren administrazio kontseiluak besterik ez direla. Baina beti ekonomia kapitalistaren ezaugarria izan zena, orain arte bizi izan den krisi ekonomiko gogorrenean indartu eta publiko egiten da: Mario Monti 6 urte egon zen Goldman Sachs-eko goi zuzendari bezala; Barack Obamaren kabinete-burua, Bill Daley, JP Morgan-eko zuzendaria izan zen; mundu guztian zehar bankari ohiak edo inbertsio fondo handien kudeatzaile ohiak ekonomia eta finantzetako ministerioen eta banku zentralen titularrak dira. Fusioa garbi dago: finantza altuen or4

dezkariek gobernuetako (kontserbadoreak edo sozialdemokratak izan) postu klabeak dituzte eta gobernuetako ardurak izandako politikariak berehala pasatzen dira monopolio handien administrazio kontseiluetara. Grezia eta Italiaren kasuan, kapital finantzarioko ordezkari zuzen eta kualifikatuek zuzendutako gobernuak osatu dira eskuinaren eta sozialdemokraziaren babesarekin, batasuna nazionalaren izenean. Edozein hauteskunde demokratiko alde batera utzirik, mahai gainean jarri dituzte etorkizunean garatuko diren joera antidemokratikoak demokrazia betirako finkatuta zegoela pentsatzen zen herrialdeetan.

43.000 enpresa multinazional nagusienen balioaren %80 kontrolatzen dutela. 147 entitatez osatutako talde boteretsu batek munduko multinazional guztien balio ekonomiko eta finantzarioaren %40 kontrolatzen du; eta 147 horien artean, 50eko talde txikiago batek agintzen du, eta bertan banku iparamerikar eta europarrak aurkitzen dira nagusiki. KAPITALISTEN EUROPA KRISIAN Europako Batasunaren garapena lagundu zuena, batasun monetarioa lortzearen puntura iristeraino, XX. mendeko azken bi hamarkadetan bizitutako hazkuntza ekonomiko garai luzea izan zen. II. Mundu Gerraren ondoren, Europa erabat suntsituta zegoen eta langile iraultzek sistema kapitalistaren existentzia mehatxatzen zuten. SESB milioika langile europarrentzat eredu bihurtu zen, nahiz eta bertan deformazio estalinista gertatu. Egoera honetan, lehenago esan dugun bezala, burgesia estatubatuarra, dena galdu baino lehen, kapitalismo europarra salbatzera etorri zen Marshall Planaren bitartez diru kantitate handiak inbertitzeko eta Europa berreraikitzeko. Horrela lortu zuen Alemaniak, bere lurraldearen zati bat galdu arren, bere industria berreraikitzea eta potentzia europar garrantzitsuenena bihurtzea. Baina mundu mailako merkatuarekin lehiatu beharra zeukan Alemaniak talka egiten zuen AEBko, Japoniako eta SESBko ekonomia indartsuekin. Errekurtsoak elkartu eta merkatua zabaldu behar zituen, eta horregatik bultzatu zituen beranduago Europako Batasuna eta euroa ekarriko zituzten lehen akordioak. Alemania beti izan zen akordio horietako potentzia dominatzailea, Berlingo Harresiaren erorketaren ondoren batik bat. 81 milioi biztanle zituen eta Europaren erdian kokatzen zen erraldoiak, Europako ekialde osoa zuen banku eta enpresa alemaniarrek erraz menperatu ahal izateko. Burgesia frantziarrak eta britainiarrak ez zuten batere gustuko nagusitasun hau, baina hazkuntza ekonomikoak aukera eman zieten Estatu frantziarrari eta Britainia Handiari

Lan eskubideetan eta eskubide sozialetan egindako murrizketekin batera, kapital finantzarioaren nagusitasun garai honetan eskubide demokratikoak erasotuko dira, kontraerreforma konstituzionalekin, lege antisindikalekin eta errepresioaren handitzearekin eremu askotan. Gizartea aldatzea lortzen ez badugu behintzat, ez dago dudarik mehatxua izango dela mundu mailako langile eta gazte mugimenduarentzat. Baina hori bai, langile mugimenduaren sendotasunak eta oroimen historikoak, belaunaldietako kontzientzian gordeta dagoenak (beste batzuen artean faxismoaren esperientzia), egoera kontrolatzeko klase dominatzailea beste baliabide batzuk erabiltzera behartzen dute oraingoz behintzat. Lorpen sozialak eta herri langilearen gehiengoaren eskubideak mantentzeko, berdintasunera eta oinarri arrazionalen gainean eraikitako gizartera joateko, beharrezkoa da sektore finantzarioa desjabetzea. Ikerketa batek erakusten du, mundu mailan 737 banku, aseguru konpainia edo talde industrial handik bakarrik,

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

beren indarra baliatzeko itun europarren bidez. Honek lasaitu egin zituen estatu hauetako burgesiak. Batzuk pentsatu zuten posible izango zela batasun federal bat Europan, Ameriketako Estatu Batuetakoaren antzekoa. Baina krisiak mahai gainean jarri zituen kolpe batean ezkutatuta zeuden kontraesan guztiak. Orain dela ia mende bat marxismoak azaldu zuen bezala, kapitalismopeko Europako Estatu Batuak sortzearen ideia utopikoa eta atzerakoia zen. Iraultzekin eta gerrekin sortu zen estatu nazional kapitalistak (AEB barne) ekoizteko indarrak ikaragarri garatu eta historikoki asko aurreratu zituen; baina ondoren hauek gainditua izan zen. Garapen ekonomikoak mugen gainetik salto egin zuen mundu mailako merkatuaren bitartez, eta honek estatu nazionalaren bukaera suposatu zuen unitate ekonomiko independente bezala. Esperientzia historikoa argi dago: merkatuak eskuratzeko borrokak Lehen eta Bigarren Mundu Gerra ekarri zituen eta gaur egun Afrikan, Ekialde Hurbilean ikusten ditugunak eragiten ditu. Krisi garaietan merkatuak txikiagotu egiten dira, eta hauetatik geratzen dena lortzeko borrokak are gehiago gogortzen dira. Iraganeko nazio zahar adiskideak beren artean lehiatzen dira bakoitzaren interesak eta enpresa handiak defendatzeko! Hori dago Europan dauden borroka gogorren atzean: burgesia britainiarraren eta gainerako burgesien artekoa; burgesia alemaniarraren eta frantziarraren artekoa; eta burgesia boteretsuenen eta estatu ahulenetakoen artekoa. Askorentzat Merkel izan da krisia horrenbeste okertzearen arduradun nagusia. Batetik, euro-bonoak sortzeari eta EBZk zor publikoa erosteari uko egin diolako, eta bestetik zaitasunak lituzkeen eta eror zitezkeen herrialdeak laguntzeko erreskate fondo komun bat sortu ez duelako. Neurri hauen defendatzaileek uste dute EBk hau guztia eginez gero, AEBk adina likidezia lortu ahalko litzatekeela zorrari aurre egiteko, eta horrela

posible izango litzatekeela herrialdeetako zorrei espekulatzaileak egiten ari diren erasoak saihestea. Kontua da neurri hauek guztiak ekonomia indartsuenen babesa izan behar dutela, eta hor sartzen da hain zuzen Alemania. Burges alemaniarrek ez dituzte finantzatu nahi, kobratzeko bermerik gabe, ekonomikoki behartsuenak diren herrialdeak. Jarrera honek gatazka eragiten du kapitalista alemaniarren eta frantziarren artean, azken hauek beren ekonomia atzeraldirantz joaten ikusten baitute. Zailtasun berdinak zabaltzen dira Europa osoan zehar eta arrisku sariak handitzen ari dira oso abiadura bizkorrean. Bestalde, Europako Batasuna defendatzen omen duten neurri hauekin guztiekin kaos ekonomikoa azkartzen ari dira. Honen norabidea EBren desintegrazioa da, eta ez batasuna. Gero eta jende gehiagok defendatzen du estatu mediterranearrak eurotik ateratzea, euren txanpon zaharren debaluazioa erabiltzeko eta lehiakortasun esportatzailea areagotzeko. Baina horrek modu basatian ondoratuko lituzke estatu hauetako ekonomiak, mundu mailako merkatuan askoz ahulagoak eta dependienteagoak baitira. POSIBLE AL DA EUROPA KAPITALISTA EZBERDIN BAT? Langile klase europarra hondamendira eramaten ari den politika liberal eta basati honen aurka, beste kapitalismo bat defenditzen duenik badago. Diotenez, posible da kapitalismo produktiboagoa gaur egungo espekulatzaileagoaren aurrean. Baina

errealitateak erakusten du ez dagoela bereizketarik espekulatzaileen eta kapitalisten artean, biak gauza berdina dira. Inbertsio produktibo eta teknologiko oso altuko herrialdeetan, Japoniaren kasuan bezala, ez da krisia saihestu eta langile klaseak arazo sozial larriak ditu aurrean, gainerako herrialdeetan bezala. Sei japoniarretik bat (20 milioi pertsona) pobrezian bizi zen 2007an. Teknologiak ez zituen saihestu Japonian espekulazio inmobiliarioa eta ondoren etorri zen krisi bankarioa. Honek guztiak pisu ikaragarria jarri du herrialdeko ekonomiaren gainean. AEB, munduko herrialde kapitalista boteretsuena, iniziatiba enpresarialaren eredua omen dena, munduko miseria gunerik garrantzitsuenetakoa bihurtu da. Azken hamarkadetan informatikan eta ekoizteko prozesuen robotizazioan aurrerapen berriak izanagatik, langileek inoiz baino lan gehiago egiten dute, eta inoiz baino gutxiago irabazten dute. Erabat adierazgarria da, era berean, oraindik hazkuntza tasa esanguratsuak aurkeztu ditzakeen estatu bakarrak, Txinak, XIX. mendeko antzeko lan baldintzetan eta zapalkuntzan oinarritzea bere zabaltzea. Bestalde, eskaera estimulatzeko kredituaren errekurtsoa edo krisiak eraginda dauden sektoreetan inbertsioa bermatzeko estatuaren interbentzioak erabiltzearen neurri keynesiarrak erabat gaindituta daude. Lehenengoa, hain zuzen ere espekulazio handiagoa errazten duelako, bereziki zor basatiak dauden une honetan; eta bigarrena, interbentzio estatalak krisiaren eraginak zerbait leundu ditzakeen arren, krisia bera saihestu ezin duelako. Boomen eta atzeraldien segida ekoizpen kapitalistaren funtzionamenduari atxikita dago. Horregatik, langileok, gure arazoak konpontzeko kapitalismo gizatiarragoren batean jarri ditzakegun itxaropenak ez dira existitzen. Sistema kapitalistaren etorkizuneko errekuperatzea iraganean lortutako lan eskubideak eta eskubide sozialak suntsituta bakarrik izango da.
5

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

EUROPAKO FEDERAZIO SOZIALISTA, IRTENBIDE BAKARRA LANGILE EUROPARRENTZAT EBk denoi onura ekarriko zigunaren ideiarekin, sakrifizio asko eskatu zaizkigu denoi azken urteetan. 1992an sinatutako Maastrich-eko Itunak finantza osasuntsuak eta aurrekontu orekatuak zituen lema bezala. Horrek, erasoz betetako garaia piztu zuen Europa osoan: pribatizazioak, murrizketak gastu publikoetan eta lan baldintzetan, eta aurreko hamarkadetan langileek eskuratuko bizi mailaren ondoratzea. Orain dela 10 urte euroa sartu izanak, sakondu egin zuen aurreko guztia eta osagai bat gehitu zion: prezioen igoera basatia. Eros ahalmenaren gutxitzea, edo garbi esanda, pobretzea, izan da EB honetan langile klaseak jaso duen benetako fruitua. Hemen sartzen da noski langile klase alemaniarra ere. Alemaniak, hamabost urtetan, bikoiztu egin du bere azpi-enplegu tasa minijob deitutakoei esker: %15eko lan masatik, gaur egungo %25era; 7,3 milioi pertsona modu basatian zapaltzen dira miseriazko soldatekin. Horregatik, langileentzat ez dago irtenbiderik, ez Europa kapitalistaren barruan eta ezta kanpoan ere. Langile klaseak bere alternatiba propioa altxatzeko beharra du. Federazio Sozialistaren aldeko borroka oinarrizkoa da kapital finantzarioaren diktadura deuseztatzeko eta ekoizteko indarrak demokratikoki planifikatzeko. Modu honetan bakarrik izango da posible biztanleriaren gehiengo handiari onura ekartzea. KLASE ARTEKO BORROKA INDARREZ SARTU DA EUROPAN Azken bi urteetan, Europan garatzen ari diren prozesu politiko, ekonomiko eta sozialen epizentro bihurtu da Grezia. Instituzio kapitalista internazionalek (NDF, EBZ eta EB) eskatutako gaizki deitutako erreskate planek eta hauek ekarritako murrizketa sozial basatiek aurrekaririk gabeko hondamendira bultzatu dute herrialdea. Greziako gertakizunek Europar Batasunaren benetako izaera atzerakoia frogatzen dute. Burgesia6

ren instrumentua da langile greziarrak eta europarrak azpiratzeko. Greziari ematen ari zaizkien bankaren maileguak, batik bat frantziarrarenak eta alemaniarrarenak, herritarren beharrak asetzera zuzentzetik urrun, banku horien zorrak eta interesak ordaintzeko erabiltzen dira esklusiboki. Eta gainera, diru horren truke, Troika-k begirale iraunkorrak bidaltzen ditu Atenasera dirua beste partida batera ez doala ikuskatzeko eta bermatzeko. Horretarako, hauek kontrolatutako kontu bereiziak ireki dituzte. Beste hitz batzuetan esanda, subiranotasun nazionala utopia bat da kapital finantzario handiaren diktadurapean. Langileen aurkako erasoek maila guztiak harrapatzen dituzte: gutxieneko soldataren murrizketa %32raino eta sektore pribatuko soldaten jaitsiera, azken urtean %25eko atzerakada izan ondoren; hitzarmen kolektiboaren kontraerreforma, orain lan kontratu guztiak indibidualki aldatzeko aukera egongo delarik; antzinatasunaren izoztea, erretiroa neurtzeko derrigorrezkoa dena, pentsioak batezbesteko %15 murriztuko direlarik; pentsioen erreforma, murrizketa berriei atea ireki eta erretiro adina handituz; kaleratzeak sektore publikoan: 150.000 2015 urtera arte; gastu publikoen eta laguntza sozialen murrizketa sakona: ezinduek eta gaixotasun arraroak dituzten pertsonek medikamentuetako laguntzak jasotzeari utzi diote dagoeneko; aireportuak eta itsasportuak bezalako oinarrizko azpiegituren pribatizazio berriak, instituzio publikoen hamarka itxiera, ikastetxeak, institutuak, departamentu unibertsitarioak eta gobernu agentziak barne. Bi urtetan bakarrik langile publikoen soldatek %50eko jaitsiera izan dute, eta familien diru sarrerak orokorrean %30 erori dira. Milioi bat pertsona baino gehiago dago langabezian. Langabetuen herenak soilik jasotzen du langabezia-laguntza, eta laguntzak hileko 460 eurotik 360ra pasatu dira. Oinarrizko produktuen prezioak Europako mendebaldeko gainerako herrialdeen adinakoak dira, eta greziar askorentzat biziraupena ia ezinezkoa den eginkizun bihurtu da. Teilaturik gabekoen fenomenoa ziztu batean hazi da, eta datu ofizialen arabera pobrezian bizi da biz-

tanleriaren herena baino gehiago. Umeak abandonatzea, haur-desnutrizioa eta suizidioak garatu gabeko herrialdeen mailara iritsi dira. Bake garaietan ezagutu gabeko hondamendi soziala. Etengabeko erreskate eta herstura neurriez gain, 2008tik ekonomia %14 erori da. Baina beren burua abertzaletzat aurkezten duten kapitalista greziar handiek plan hauek txalotzen eta eskatzen dituzte, eta krisia hasi zenetik 560.000 milioi euro atera dituzte herrialdetik, zifra honek zor greziarra bikoizten du. Honen ondorioz, aurrera eraman diren murrizketez gain, zorra BPGren %113tik %160ra pasatu da azken hiru urteetan. LANGILE KLASE GREZIARRAK, JARRAITU BEHARREKO BIDEA ERAKUSTEN DU Egoera honen aurrean, erasoen aurka altxa diren ehunka mila langile, gazte, langabetu eta erdi mailako sektore pobretuek antolatutako borroka mugimenduak goitik behera astindu du gizartea. Mugimendu honek, herrialdea geratzeko eta burgesiaren instituzio politikoak kolokan jartzeko indarra duela frogatu du behin eta berriro. 2008tik, Greziak klase arteko borrokaren olatu goranzkorra bizitu du: 18 greba orokor, ehunka greba hainbat sektoretan, ikasle mobilizazioak eta ikastetxeen okupazioak. Honi gehitu behar zaio 2008ko abenduan poliziak 15 urteko gazte bat erail ondoren lehertutako gazte altxamendua. Gainera, desobedientzia zibilaren mugimendu masibo bat garatu da Nik ez dut ordaintzen lemarekin, eta beste hainbat gauzen artean, ondasun higiezinen zergak ordaintzeari utzi diote lau milioi greziarrek. Gobernuaren eta kapitalaren instituzio europarren eta finantzarioen aurkako amorruaren, frustrazioaren eta haserrearen sakontasuna islatu dituzte azken grebek. Beste kasu askotan bezala, komunikabide greziarrek eta internazionalek mobilizazioa desitxuratu nahi dute. Ia esklusiboki sutan dauden eraikin batzuen irudiak emitituz, poliziaren errepresio basatia justifikatzea dute helburu. Errepresioa handia izanagatik, mugimenduak hazten jarraitzen du.

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

Azken bi urteetako gertakizunek ondorio sakonak izan dituzte langile klase greziarraren kontzientzietan. Eskaera garrantzitsuak egin dizkiete beren zuzendaritza sindikalei: alternatiba politiko iraultzailea defendatzea eta greba orokor mugagabearen erasoaldira pasatzea. Honek erakusten du langile klasea mahai gainean jartzen ari dela boterea nork izan behar duenaren auzia. Langileen borroka metodoak aurrerantz doazela erakusten duen beste adibidea da okupazioen gaia. Hilabeteak daramatzate fabrikak eta lan zentroak okupatzen. Okupazio hauen arrazoi nagusiak honakoak dira: enpresa itxieren mehatxuaren aurrean defendatzeko eta lantokia langileen kontrolpean jartzeko, eta soldatak murrizteko edo lan jardunaldia luzatzeko enpresarien saiakerei aurre egiteko. Okupaziorik ezagunenetakoa Kilkiseko ospitalearena izan da. Bertako langileek asteak daramatzate berau kudeatzen eta ospitalearen funtzionamenduari buruzko erabaki guztiak batzar orokorrean hartzen dira. Nik ez dut ordaintzen mugimenduaren harira, auzo askotan eltze herrikoiak antolatzen dituzten komiteak sortu dira. Protestak probintzia mailan eta nazio mailan ere koordinatzen dira, otsailaren 12ko manifestazioan gertatu zen bezala. Elikagaiak etab. banatzen dituzte eta milaka ekintzailek hartzen dute parte herrialde osoaren luze-zabalean; etxe-kaleratzeen aurka borrokatzen dira; eta faktura elektrikoa ordaindu ezin dutenei elektrizitate konpainiek horniketa moztea saihesteko antolatzen dira. Hauteskunde batzuen aurrean ezkerrak botoen %40 baino gehiago ateratzeko eta batik bat KKE (Greziako Alderdi Komunista) indartzeko perspektibak, alarma guztiak piztu ditu burgesia greziarrean eta europarrean. Beldurra ez dute horrelako hauteskunde emaitzengatik bakarrik, baita KKEk masen erreferente modura mugimendu sindikalean eta gazterian hartutako indarragatik ere. Burgesia greziarrak ondo daki asko ari dela jokatzen, burgesia europarrak ere ondo dakien bezala. Une hauetan, baldintzak daude langile klaseak bere eskuetan boterea hartzeko. Gi-

zartearen eraldaketa sozialista ez da aukera bat soilik, alternatiba bakarra da krisi kapitalistak gizarte greziarrari eragin dion kaosaren aurrean. Greziak egoera mingarriari egin behar dio aurre. Biztanleria manifestatu da, berrespen guztietatik garrantzitsuena da kaleko masa borro-

ka. Ez daude prest oinazealdi hau jasateko borrokarik egin gabe. Iraultza sozialistarako baldintza objektiboak helduta daude puntu erabakigarri batera iristeraino: klase kapitalista ez da lehen bezala gobernatzeko gai, PASOKeko eta sindikatuetako langile mugimenduaren zuzendaritza erreformistek autoritatea galdu dute. Langile klasea, gizarteko sektore zapalduen buru jarrita, borrokaren abangoardian jarri da, eta bere mobilizazio eta erresistentzia gaitasun ikaragarria erakutsi du. Erdi mailako sektoreek ere azkar egin dute ezkerrerantz, eta langile klasearen erakustaldi handietan parte hartu dute. Iraultzaren hartzigarria errealitate bat da: korrelazio indarrak erabat langileen aldekoak dira. Iraultzaren aurka altxatzen diren oztopoak beste modu batekoak dira. Une hauetan oinarrizko auzia ezkerrak, eta bereziki KKEk, alternatiba sozialista defendatzearen beharra da,

eta horrekin batera langile klasearen abangoardia antolatzea biztanleriaren gehiengoa irabazteko eta kapitalismoa garaitzeko. Programa horren funtsezko ardatzak eta Greziak bizi dituen egoera aurre-iraultzailean aurkitzen direnak honakoak dira: ekonomia biztanleriaren gehiengoaren kontrol demokratikopean jartzea banka, monopolioak eta aseguru etxeak desjabetzearen bitartez; NDFk, EBZk eta EBk inposatutako plan guztiak atzera botatzea, zorraren ordainketari ez! Herri greziarrak ez dio ezer zor banka internazionalari! Justu kontrakoa! Kapital internazionalak Grezian dituen errekurtso guztien konfiskazioa. Kapitalen ihesari aurre egiteko modu bakar bezala, herrialdeko kapitalista handi guztien ondareen eta aktibo finantzarioen konfiskazioa inolako kalte ordainik gabe; pribatizatuak izan diren enpresa publiko eta sektoreen bernazionalizazioa. Soldaten eta pentsioen gorakada sakona eta osasun, hezkuntza eta zerbitzu publiko guztien defentsa; eta langabeziari aurre egiteko, bankaren eta monopolioen desjabetzean oinarrituta, plan sendo bat azpiegitura sozialen, ikastetxeen, institutuen, ospitaleen, etab sorreran inbertitzeko, lana emanez langabetuei eta gazteriari; kapitalistek ekoizpenari egiten dioten sabotajearekin amaitzeko: langile kontrola enpresa guztietan, eta kaleratzeak edo itxierak planteatzen dituzten enpresarien lantokien nazionalizazioa. Neurri hauek guztiak, eta beste asko, oinarri demokratikoetan eraikitako gizartea antolatzeko baldintza dira, kapital finantzarioaren diktaduratik askatuta. Hauek aurrera eramateko, beharrezkoa da langile boterearen aldeko borroka irekia. Oinarrizkoa da langileek herrialdeko funtsezko palanka ekonomikoak eta politikoak kontrolatzea. Helburu honetarako jaio ziren langile alderdiak, eta garatu ziren mundu osoko alderdi komunistak. Ezin da itxaropenik eduki instituzio burgesengan. Burgesiaren botereari langileen boterearekin egin behar zaio aurre eta horregatik beharrezkoa da enpresa, ikastetxe eta auzo guztietan komite iraultzaileak sortzea bultzatzea, batzarretan oinarritutako
7

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

komiteak antolatzea. Beren kideak demokratikoki aukeratu behar dituzte langileek eta gazteriak, iraultza sozialistaren eginkizunak aurrera eramateko: ekoizpenaren, eta bizitza sozialaren langile kontrola; greba orokor mugagabearen antolakuntza botere ekonomikoaren eta politikoaren kontrola hartzeko; komite hauetako ordezkariez osatutako Parlamentu Iraultzailearen eraketa lehenago azaldutako neurriak hartzeko; langile klasearen autodefentsaren antolakuntza, fabrika bakoitzean, sindikatu bakoitzean, ikastetxe bakoitzean, auzo bakoitzean; deialdi anai-

tarra soldaduei eta poliziaren sindikatuei ere herriaren alde jarri daitezen, beren barnean komite iraultzaileak eta eskubide demokratiko osoak eratuz; eta ekintza plan honen hedapena langile klase europarraren multzoari: kapitalisten eta bankarien EBn ez dago irtenbiderik, baina EBz kanpoko Grezia kapitalista batean ere ez. Beharrezkoa da Europako Estatu Sozialisten lema idatzita daraman langile internazionalismoaren bandera altxatzea. Greziako gertakizunetara begiratzen ari dira Europako gainerako estatuak, batik bat ahulenak diren Por-

tugal, Irlanda, Italia edo Estatu espainiarra bezalakoak. Banka handien eta monopolioen irabazi esklusiborako aplikatu diren murrizketa basatien eta herstura planen politikek, gerra soziala abiarazi dute, eta langile klasea eta gazteria ez dira besoak gurutzatuta geratuko. Masen borrokek, greba orokorrek eta errebolta sozialek nazio europarrak igaroko dituzte punta batetik bestera, eta mahai gainean jarriko dute klaseko programa altxatzeko beharra: programa iraultzaile, sozialista eta internazionalista biztanleriaren gehiengoaren mesedetan.

II

EUSKAL HERRIA: SOZIALISMOAREN ETA AUTODETERMINAZIOAREN ALDEKO BORROKA

KAPITALISMOAREN KRISIAK GOGOR JO DU EUSKAL HERRIA Euskal Herriaren kasuan, krisi ekonomikoak ondorio larriak eragin ditu milaka langile familiengan. Atzeraldi ekonomikoa hasi zenetik, enpresariek milaka langile kaleratu dituzte. Lehendabiziko txanda aldi baterako langileei tokatu zitzaien, eta ondoren langile finkoei. Txantaje enpresarialei eta kaleratze mehatxuei esker, soldata errealak erasotzen ari dira sektore guztietan. Lan erritmoak eta lan jardunaldia luzatzen ari dira, langabeziak gora egin arren frogatzen ari baita, ordu estren kopuruak handia izaten jarraitzen duela. Europa osoan gertatu den bezala, murrizketa neurri guztiek, lanpostuak sortu beharrean suntsitzen laguntzen dute. Hego Euskal Herriko langabetuen zifra altuak, 200.000 baino gehiago dira, %15, hazten jarrai dezake hurrengo hilabeteetan. Langile klaseko sektore batzuk modu berezian ari dira langabezia sufritzen; horietako bat euskal gazteria da, %23ko langabezia duena. Eraso guztiak pobrezia biderkatzen eta zabaltzen ari dira: EAEn bakarrik 55.000 pertsona dira bizirauteko Diru-sarreren Bermearen Errentako laguntzak eskatzeko beharra ikusten dutenak, eta Nafarroan 18.000 pertsona dira Oinarrizko Errenta jasotzen dutenak, biziraupenerako funtsezkoa dena. Bestalde, honi gehitzen zaio langabetuen %41ak ez duela ja8

sotzen inolako diru-laguntzarik. Inolako zalantzarik gabe, portzentaje hau handitu egingo da datozen garaietan. EUSKAL BURGESIAREN BENETAKO AURPEGIA Euskal langileen eta erdi mailako sektoreen gehiengoa egoera hau jasaten ari garen bitartean, batzuk urrezko egiten ari dira gure sufrimenduaren kontura. Hauek kapitalista handiak dira, bai internazionalak eta baita euskal herritarrak ere. Neurri guztiak bultzatzen ari direnak dira, eta ondoren gobernuek onartu egiten dituzte, Eusko Jaurlaritza, Nafarroakoa, Estatukoa edo Europakoa izan. Orain arte egon diren eta guretzako prestatuta dituzten lan erreforma gehiagoren agitatzaileak dira.

Confebaskek bere komunikatu batean defendatu bezala: La reforma laboral que ha motivado esta huelga [2012ko martxoaren 29ko greba orokorrari buruz ari da] no tiene precisamente otro objeto que aumentar las posibilidades de nuestras empresas para sobrevivir y competir en un mundo que ha cambiado, que nos obliga a reinventarnos y a transformar continuamente nuestras estructuras, procedimientos y actuaciones para darle una adecuada respuesta. Edo bere presidente Miguel Angel Lujuak adierazten zuen bezala: La realidad es la que es. Podremos resistirnos cuanto queramos ante los tiempos y sus exigencias, pero en un mundo que cada da cambia para todos, que nos reclama flexibilidad, agilidad y adecuacin continua, no caban ya las rigideces e ineficiencias que caracteri-

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

zaban a nuestro mercado laboral y tratar de conservarlo es una de las razones que, precisamente, nos ha llevado hasta aqu (www.confebask.es). Euskal patronalarentzat, lan merkatuaren lehiakortasunak, malgutasunak, eraginkortasunak eta modernizazioak hau esan nahi du: lan gehiago eginaraztea soldatapekoei diru gutxiagoren truke. Baina horrek ez dauka ezer berritik, horiek XIX. mendeko edo gaur Txinako edo herrialde behartsuenetako langileek sufritzen dituzten lan harremanak dira. Egoera honetara eraman nahi gaitu euskal burgesiak, krisi zorrotz baten garaian horiek baitira beren irabazi ikaragarriak mantentzeko behar dituzten baldintzak. Euskal patronala ez da konformatzen lan erreforma batekin bakarrik, gure lan baldintzak estrukturalki eta globalki aldatzea ere badu helburu ondorengo hitzekin garbi esan duen moduan: Confebask reitera que la gravedad de la situacin y el hecho cierto de que ms que a una simple crisis, nos enfrentamos a un cambio total de era en la que ya nada va a ser como antes, exige de todos nosotros el mximo esfuerzo, corresponsabilidad y afn de superacin si queremos salir adelante (Ibid. Azpimarratutakoa gurea da). Noski, euskal patronalak lan merkatuaren erabateko aldaketa nahi du krisitik ateratzeko. Horretarako, gehiengoari sakrifiziorik handienak eskatzen dizkiote gutxi batzuen irabaziak salbatzeko, nahiz eta hori lortzeko orain arteko eskubideak deuseztatzea funtsezkoa izan. Jarrera hau ez da berria euskal enpresari handien artean. Boom ekonomikoaren garaian, euskal burgesiak langileen eskubide asko ito zituen. Lan baldintzak ahalik eta gehien prekarizatu zituen, eta ia eskubiderik ez zuten aldi baterako langileen multzo handi bat sortu zuen. Hauek, krisiaren etorrerarekin, edo langabezian bukatu dute ia kalte-ordainik jaso gabe edo lanean jarraitzen dute beren baldintzak are gehiago prekarizatuz enplegua mantentzearen truke. Euskalteleko azpikontrata zen Bai Esan-eko langile batek salatzen zuen bezala Durante estos catorce aos, aunque los beneficios de Euskaltel han crecido sin parar, siempre hemos tenido unas condiciones de trabajo precarias. Trabajando

1.760 horas anuales los salarios rondan los 800 euros al mes (Gara, 2011ko ekainak 22). Baina zapalkuntza maila hau ez zaie nahikoa iruditzen. Honela hitz egiten zuen langile hau egun batetik bestera kaleratu zuten beste 112 langilerekin batera urteko 20 eguneko kalte-ordainarekin bakarrik. Euskaltelek Bai Esan-ekin zuen lotura desegitea izan zen kaleratzeen arrazoia, antzeko zerbitzuak eskainiko zituen beste telekomunikabide konpainia batekin (Ibermatica) akordio batera iritsi zelako. Maniobra hauen atzean, helburua sektoreko soldatak eta baldintzak are gehiago okertzea zen. Hori, langileek esan zuten bezala en una empresa que de cara al pblico quiere ofrecer una imagen de pas, con un equipo ciclista muy bonito... pero que luego opta por la precariedad (Ibid.) gertatu zen. Gainera, enpresa batzordeak erabaki horren atzean zegoen klientelismo politikoa salatu zuen. Ibermaticako presidente Jose Luis Larrea, Ogasunaren eta Finantzen sailburua izan zen Jose Antoni Ardanza lehendakariarekin, eta azken hau hain justu, Euskalteleko presidentea zen bi enpresen arteko akordioa egindako unean. Enpresa handien eta ordezkari politiko burgesen, kasu honetan EAJkoak, arteko lotura estuen froga bat gehiago. Euskaltelen kasuan, egia esaten hasita, politika munduaren eta finantzen arteko harremana jaiotzaren egunetik dator. Bere sorrera Aznarren eta EAJren arteko akordioaren fruitua izan zen. Akordioa honakoa zen: EAJk Aznarri emango zion botoa

inbestiduran eta gutxiengoan zegoen bere gobernu atzerakoia babestuko zuen; horren truke, PPk euskal telefono konpainia bat sortzea baimenduko zuen. Gracias a este pacto, no recogido por escrito, vio la luz Euskaltel, que se ha convertido en el operador nuevo que ms cuota de mercado ha sido capaz de arrebatar a Telefnica en un territorio donde operan ambas empresas (Deia, 2010eko urriak 19, Cuando el PP tambin pact con el PNV). Horrela egiten dituzte negozioak burgesia euskal herritarrak eta espainiarrak, berauek ordezkatzen dituzten alderdiei esker. Ez batari ez besteari, ez zaizkie axola batere beren langileen baldintzak. MILIOIKA EUROKO IRUZURRA EGITEN DUTEN EUSKAL KAPITALISTEK IZEN-ABIZENAK DITUZTE Euskaltel adibide txiki bat besterik ez da. Euskal enpresa handi guztiak lan prekarietatean oinarritu dira irabazi handiak lortzeko modu bezala. Iberdrolak, munduko elektrika pribatu garrantzitsuenetakoa izatearen errekonozimendua lortzeaz gain, ez du errekonozimendu gutxiago lortu enpresa munduan langileen aurkako eraso berri batean estatu osoko aitzindari bihurtzeagatik: enpresako langileei soldatak berraztertu hauen produktibitatearen arabera. Lan prekarietatea ez da enpresari handiek langileei dirua lapurtzeko erabiltzen duten modu bakarra. Gehiengoak ordaindutako gehiegizko zergei esker, diru publiko mordoa joaten da
9

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

kapitalisten eskuetara. Hor sartzen dira, esate baterako, enpresa askok euskal lurraldean inbertitzeagatik jasotzen dituzten laguntza sozialak edo salbuespen fiskalak. Eta hau guztia enpresa handi horiek berberek ogasunari iruzur egiten dioten bitartean gertatzen da. Ogasuneko Ministerioko Teknikarien sindikatuak (GESTHA) martxoan informatu zuen komunikatu batean, EAEko sistema fiskalaren zerga iruzurra 13.560 milioi eurora iristen dela urtean. Autonomia erkidegoko Barne Produktu Gordinaren bostenaren (%20,6) baliokidea baino gehiago. Honen ondorioz, 2.415 milioi euro geratzen dira jaso gabe urtero. Oso bestelakoa da gehien behar dutenek jasotzen duten gastu sozialaren kopurua, ez da ia 400 milioi eurora iristen EAEn. Jaso daitekeen eta jasotzen ez den diruarekin bakarrik, hainbat aldiz saihestu litezke gaur egungo murrizketa sozialak. Gasteizko eta Irueko gobernuek denon artean banatu nahi dute iruzurraren ardura, baina datuek erakusten dute iruzurraren %70a multinazionalek eta enpresa handiek egiten dutela. Kapitalistek inpunitate osoarekin jokatzen dute paradisu fiskaletatik. Euskal enpresa eta bankuen jabeak, hauetako batzuk kapital finantzariora lotuta daude, ondorengo entzutetsuak dira: Ybarra, Barandiaran, Egaa, Salegui, Delclaux, Bergareche, Iribecampos, Arregui, Urrutia, Aguinaga edo Castellanos eta sektore industrialarekin lotuta daudenak Aristrain (sektore siderurgikora lotuta), Aznar Sainz familia (Marques de Riscal-en jabea) edo Ormazabal familia (sektore elektrikora lotuta). EUSKAL BANKU ETA KUTXEK ERE HERRITARRAK BEREN ETXEETATIK BOTATZEN DITUZTE Langile familiak sufriarazten ari diren krisiaren ondorio hilgarrienetakoen artean, sentikorrenetako bat zure etxetik kanpora botatzea esan nahi duen biolentzia da. Etxe-kaleratzeek eta exekuzio hipotekarioek etxebizitzarik gabe utzi dituzte euskal familia asko krisia hasi zenetik. Horien artean ume asko daude eta datozen garaietan egoera are gehiago okertu daiteke.
10

Gizarteko pribilegiatuak diren bankariak honen guztiaren arduradunak dira. Beraiek aberasten jarraitzen dute hipotekengatik kobratzen dituzten interes altuekin, zor publikoaren espekulazioarekin, gehiegizko komisioak kobratzeari esker eta beren ikaragarrizko ondasunekin iruzur fiskala egiteagatik. Euren artean aurkitzen dira BBVA, Euskadiko Kutxa eta BBKren, Vitalen eta Kutxaren fusioarekin sortutako Kutxabank. Langabetuen batzarrak eta STOP Desahucios plataformak familia hauek igarotzen ari diren egoera salatzen dute. Beraungo Kutxabanken sukurtsalaren aurreko prentsaurreko batean, beren elkartasuna eta babesa erakusten zioten familia hauetako bati: Mari Carmen, eta berarekin batera beste pertsona asko, merkantzia bezala erabili dute Kutxako arduradun batzuk. Umiliatu eta mehatxatu egin dute, berak ordaintzen ez dituen zorrak bere semeek ordaindu beharko dituztela esanez. Horrela erantzuten diete hilero hamarka mila euro kobratzen dituzten boteretsuek batere ez dutenei. Ezker abertzaleak eta ezkerreko beste erakunde batzuk hipotekak ez exekutatzea eskatu duten arren, Kutxabankeko zuzendaritzako-kideek ezezko biribila eman diote eskaerari. Hau ez da batere arraroa, honen zuzendaritza EAJren eta PPren eskuetan baitago. Kasualitatez, Kutxabankeko presidentea, lehenago BBKko presidentea izandakoa, Mario Fernandez da, Carlos Garaikoetxearekin lehendakariordea izan zena. Carlos Garaikoetxea EAJtik banatu eta Eusko Alkartasuna sortu zuenean, Mario Fernandez honen atzetik joan zen, EAJ utziz eta Bilboko Udaletxerako eta beranduago Bizkaiko Batzar Orokorretarako EAko zerrendaburu aurkeztuz. Burges honek, soldata bezala bakarrik 500.000 euro kobratu zituen 2011n. Bistan denez, Mario Fernandezen interesak bere klase sozialarenak dira. Etxebizitza bezalako eskubidearen kontura irabazi handiak ematen dituen negozioa elikatzen jarraitzeko asmoa duenez, ez du asmorik etxe-kaleratzeak atzera botatzeko. Estatuko gainerako kutxa eta bankuek bezala, euskal kutxa eta bankuek milaka etxebizitza huts dituzte, goitik behera itxita, atxikita

eta une hobearen zain daude hauek espekulaziora jaurtitzeko. Horregatik, enpresari handiek, bankariek eta euskal politikari burgesek aurrera eramandako neurri guztiek erakusten dute (lan erreformetatik hasita hezkuntzako, osasun publikoko eta zerbitzu sozialetako murrizketetara arte, langile klaseari eta erdi mailako sektoreei eragiten dieten zerga igoerak, salbuespen fiskalak iruzur egiten dutenentzat ere, baliabiderik gabeko familiak beren etxeetatik bidaltzeak, etab.) euskal burgesia langileok bizitzen ari garen egoeraren arduradun nagusietako bat dela. Horregatik, krisiaren irtenbidea bankari eta enpresari handi hauekin egin daitezken akordioei lotuta dagoela pentsatzea erabateko akatsa da, nahiz eta hauek abizen euskaldunak izan eta nazionalista sentitu. Beraiek ez dituzte beren helburuak aldatuko. Eta eurengan konfiantzarik ez izateaz gain, gure etsaiak bezala salatu behar ditugu burgesia espainiarrarekin, europarrarekin eta mundu mailakoarekin batera. AUZI NAZIONALA Kapitalismoaren mundu mailako krisiaren testuinguruan, Euskal Herriko langile klaseak, gazteriak eta zapalduok, gure eskubide sozialen defentsa gure eskubide demokratiko nazionalen defentsarekin lotzeko bidea bilatu behar dugu. Zapalkuntza kapitalistaren aurkako eta zapalkuntza nazionalaren aurkako borroka berbera da, eta horregatik beharrezkoa da klaseko programa iraultzaile eta internazionalista. Euskal Herriaren eta gainerako nazio historikoen eskubide demokratiko nazionalen errepresioa burgesia espainiarraren ekintza politikoan oinarrizko ezaugarrietako bat izan da. Eskubide demokratikoen politika errepresibo hau klase dominatzaile espainiarraren eta bere Estatu aparatuaren izaeraren isla da, dudarik gabe. XIX eta XX. mendeetako historia aztertuz, ez da zaila ikustea Estatu espainiarrean demokrazia parlamentarioaren garaiak gutxi eta salbuespenezkoak izan zirela, errepresio irekian oinarritu ziren diktadura militar edo erregimen askoz luzeagoen aldean. Separatismoaren mehatxua

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

eta aberriaren batasun sakratua astinduz, klase dominatzaile espainiarrak eta bere Estatu aparatuak sistematikoki ukatu dituzte nazio hauetako herritarren eskubide demokratiko oinarrizkoenak: hizkuntzaren erabilera eta irakaskuntzatik hasita autodeterminazio eskubidera arte. PPren aitzindariak diktadura frankistan langile klasearen zapalketarik basatienean oinarrituta Estatu espainiarrean ia berrogei urtez gobernatu zutenek nazioen eskubide demokratikoak gupidarik gabe zapaldu zituzten. Burgesia espainiarrak, euskal burgesiarekin erabat kolaboratuz, Euskal Herrian azken hamarkadetan gertatu denaren oinarrizko ardura du. Auzi nazionala konpontzeko duen gaitasun eza errepresio masiboaren handitzeari lotuta joan da. Hainbat urtetan metodo odoltsuenak erabili ditu Euskal Herriaren helburu demokratiko-nazionalekin amaitzeko eta Estatu terrorismoaren errekurtso sistematikoa ere erabili zuen 70. hamarkadatik aurrera. Horrela, Felipe Gonzalezen gobernu aldian gerra zikinean (GAL) PSOEko agintariek izandako inplikazioak frogatzen du zein urruti iritsi ziren, euskal gatazka nazionala deuseztatzeko helburuarekin. PPren gobernupean erasoaldia areagotu egin zen Euskal Herriaren eskubide demokratiko-nazionalen aurka orokorrean, eta ezker abertzalearen aurka bereziki. Egunkarien eta ezker abertzalearen adierazpen bideak ixtea; euskararen jazartzea Nafarroan; Batasuna legez kanporatzea; biolentzia poliziala erabiltzea autodeterminazioaren aldeko mota guztietako manifestazioen aurka; presoen dispertsio politika mantentzea; aparatu judiziala erabiltzea kondenak handitzeko eta indarrean zegoen kodigo penala bera urratzeko; epaiketa prozesuak irekitzea Euskal Herriaren independentziaren alde manifestatzearen delituagatik Hauek izan dira erasorik adierazgarrienetako batzuk, euskal kutsua duen guztia kriminalizatzeko helburuarekin eta bitartean pozoi chauvinista espai-

niarra Estatu espainiarreko biztanleriako kapa guztietara zabalduz. Nazio historikoen eskubide demokratikoen aurkako muturreko eskuinaren jarrera hau ez da Euskal Herrira bakarrik mugatu: antzekoa egin zen Estatut kataluniarra eztabaidatu zen garaian Kataluniako herriaren aurka, Galiziako hizkuntzaren aurka eta erreakzio giro honen aurrean ahotsa altxatzera ausartu den edonoren aurka. Terrorismoaren aurkako borrokaren aitzakiarekin gogortu egin zen kodigo penala, eta murriztu egin dira antolatzeko, adierazteko, manifestatzeko askatasuna bezalako oinarrizko eskubideak, diktadura frankista erori ondoren langile klaseak konkistatutako eskubideak. Fenomeno hau herrialde kapitalista aurreratu guztietan gertatu da, batez ere AEBtako dorre bikien aurkako atentatuen ondoren. Krisi ekonomikoaren ondorioek, langabeziaren gorakadak, langile familiak etxeetatik kanporatzeak edo pobreziak areagotutako gatazka sozialez betetako garai ezegonkor bati aurre egin behar diola jakinik, klase dominatzaileak eskubide demokratikoak murrizten ditu. Euskal Herriaren eta Estatu espainiarraren kasuan, langile klasearen eta bere erakundeen eskubide demokratikoak mehatxatzen dituen instrumentuan bihurtu da Alderdien

Legea. Esperientziak erakusten duenari begiratuta, garbi dago burgesia espainiarrak ez diola egingo uko horrelako lorpen bati. Lege honi esker, ezkerreko erakundeak, sindikalistak eta aktibista sozialak arazorik gabe iritzi delituengatik bakarrik epaitzeko aukera du, manifestazioak debekatzeko aukera eta, etorkizunean, bere interesen aurka jartzen diren guztiak isilarazteko aukera. PSOEko zuzendaritzak gatazka nazionalaren inguruan duen politikari buruz berriz, esan daiteke, bere agintari sozialdemokratek klaseko politika sozialista bat alde batera utzi zuten neurrian, urteetan zehar Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea onartzeari uko egitea defendatu dute; honela, nazionalismo espainiarraren posizioetara gehitu dira. Zalantzarik gabe, PSOEko agintariek, PSEkoak barne, ez dute inoiz onartuko Euskal Herriaren autodeterminazio eskubidea edo lurralde batasuna negoziatzea. Hau guztia erakutsi zuten 2006eko martxoan ETAk su eten iraunkorra iragarri ondoren, eskubide demokratikoen errepresioa eta ezker abertzalearen aurkako jazarpena handitu zirenean. Maila politikoan kontzesiorik ez egiteko helburuarekin batera, PSOEren Gobernuak presioa handitu zuen ETA ekintza armatuak uztera behartzeko. PSOEren Gobernuaren estrategia kontaktuak eta negoziazioa denboran luzatzea izan zen, aldi berean errepresioaren bitartez ETAk armak uzteko zuen erabakia eta bere barne sendotasuna proban jarri nahirik. Bere helburua ez zen eskubide demokratikoak onartzea, ezker abertzalea instrumentu instituzional soil bat bihurtzea baizik, Ipar Irlandaren eta Sinn Fein eta IRAk hasitako bidearen ereduari jarraituz. Su etenak iraun zuen bitartean, Zapateroren Gobernuak ez zuen hartu iniziatibarik presoak Euskal Herrira gerturatzeko edo kondena beteta edo gaixotasun larriekin zeudenak kalean jartzeko. Justu kontrakoa, dispertsio politika aplikatzen eta
11

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

bultzatzen jarraitu zuen, eta gainera ia aske irtetear zeuden presoen aurka kondenak luzatzen. Honek guztiak erakusten du ez dela inolako konfiantzarik eduki behar PSOEko agintari sozialdemokratengan, ezta Jesus Egiguren bezalako jendearengan ere. Orain arte gertatu den moduan, etorkizuneko prozesu batean ere ez dira prest egongo Euskal Herriaren eskubide demokratikoak onartzeko. Negoziazio mahai batean esertzeko arrazoi bakarrak euren hauteskunde kalkuluak ziren, eta honekin batera, ezker abertzalea aukera instituzional soil bat bihurtzen saiatzea eta alde batera uztea milaka militanteren eguneroko borroka. Zeren, denaren gainetik, PSOEko agintarien eta burgesiaren beldur handiena, ezker abertzalea eskubide demokratikoen alde mobilizazio masiboak antolatzen jarraitzeko gai izatea da, langile klasearen defentsan greba orokorrak antolatzeko eta bultzatzeko gai izatea eta Euskal Herria aske eta sozialista baten aldeko borrokan ehunka mila langile eta gazte bilduko lituzkeen alternatiba bat antolatzeko gai izatea. EUSKAL BURGESIAREN ZINISMOA AUZI NAZIONALEAN Begirada atzera bota eta azterketa egoki bat egiten badugu, garbi dago euskal burgesiak eta bere alderdi nagusiak, EAJk, burgesia espainiarrarekin eta burgesia frantziarrarekin modu estu batean kolaboratu dutela: alde batetik, zapalkuntza handitzeko eta hobetzeko balio zuten mota guztietako lege eta neurriak martxan jartzen, langileei ahal den gainbalio kantitate handiena ateratzeko helburuarekin, eta beste aldetik, praktikan eskubide demokratikoen errepresioa babesten. Burgesia espainiarrarekin eta merkatu espainiarrarekin dituzten loturak Aberri Egunean egiten dituzten adierazpenak baino askoz garrantzitsuagoak dira. EAJk oso ohikoa du hizkera bikoitza erabiltzea auzi nazionalari dagokionez. Hor ikusten da bere zinismoa. Alde batetik, Zapateroren Gobernuaren garaian Alderdien Legearekin bukatzea eskatu zioten, baina beste aldetik, eta hau da puntu erabakigarria, tinkotasunez aplikatzen
12

zituzten Eusko Jaurlaritzaren eta Ertzaintzaren bitartez aparatu judizialak hartutako neurri errepresibo guztiak, ezker abertzalea ahal zen gehiena ahultzeko helburuarekin. Negoziaketa posible batek ezker abertzalea indartzearen aukera ez zen bere gustuko. Beste behin, euskal burgesiak garbi utzi zuen Euskal Herriaren eskubide demokratikoen defentsa iruzur bat besterik ez dela bere benetako klaseko interesak ezkutatzeko. Guztiaren gainetik, euskal burgesiak eta bere ordezkariek kontzesio instituzional gehiago eskatzen dizkiote Madrili, Euskal Herriko langileak eta gazteak zapaltzen jarraitzeko eskubidea indartzeko. Horregatik, Euskal Herriaren eskubide demokratikoen aldeko borrokan euskal burgesia aliatu bat denaren ideia erabat okerra da. Gure esplotatzaileekin euskal fronte nazional bat sortzearen aldeko estrategia, gure herriko gehiengoaren interesen aurka itzuliko den estrategia da. Euskal Herriaren askapen nazionala zapalduen askapen sozialaren aldeko borrokaren zati da. Biak banantzea akats handia da. Euskal Herriko langileen eta gazteriaren sozialismoaren aldeko borroka iraultzaileak bakarrik, muga nazionalen gainetik Estatu espainiarreko eta frantziarreko klaseko anai-arrebekin borrokan elkartuta, izango da posible autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasuna errealitate bihurtzea. Eta borroka horrek klaseko independentziaren programa sozialista eskatzen du, ez burgesiarekin kolaboratuko duena; masa mobilizazioan oinarritutako programa. KLASEKO INDEPENDENTZIAZKO POLITIKA. ALIANTZARIK EZ BURGESIAREKIN Ekintza armatuei behin betiko amaiera eman zien ETAren adierazpena oso aurrerapauso garrantzitsua izan zen. Urte askotan zehar, Estatu aparatuak eta gobernu guztiek aitzakia bezala erabili zituzten ETAren metodoak: Euskal Herriaren eta langile mugimenduaren multzoaren eskubide demokratikoen aurkako kanpaina basatia bultzatzeko. ETAren adierazpena ez zen izan ordea poliziaren errepresioaren ondorio. Arrazoiak beste batzuk izan ziren: ezker abertzaleak

bultzatutako masa mugimendu handia, Amerika Latinako iraultzen adibideak, eta korrelazio indarrak bide politikoen eta kaleetako borroka masiboaren bitartez bakarrik aldatu zitezkeenaren pertzepzioa. Bilduk eta Amaiurrek hauteskundeetan lortutako emaitza ikusgarriek erakusten dute langileen eta gazteen zati zabal batek ezker abertzalearengan jarritako itxaropen handia. Botere instituzionalaren hazkuntzak ordea beste arrisku batzuei irekitzen dizkie ateak. Arrisku nagusienetakoa arazoak konpontzeko euskal burgesiarekin aliantzak bilatu nahi izatea da. Baina garaile ateratzeko modu bakarra politika iraultzaile eta sozialista defendatzea da. Ezker abertzalea bidegurutze historiko batean dago. Horregatik, Euskal Herria Sozialistatik, hamarka mila militanteren eta jarraitzaileren atentzioa erakartzen duen eta planteatu den eztabaidari gure ikuspuntua eman nahi diogu. Ezker abertzaleko agintari askok defendatu duten estrategia hausnartu behar dela uste dugu: EArekin aliantza bat egitearen alde apustu egitea (EAJrekin ere, independentziaren aldeko Fronte Nazional hipotetiko batean) sozialismoaren aldeko borroka gero eta bigarren mailago batean utziz. Gure ustez, ez da egokia Euskal Herriaren eta gure herriko langileen eta gazteriaren aldeko borroka aurrera eramateko. Gure iritzi xumean, EA gainbeheran eta krisian dagoen alderdi burgesa da. EAk beti defendatu ditu, eta defendatuko ditu, euskal kapitalisten interesak bai maila sozialean eta baita maila nazionalean ere. Hau dena erakutsi du bere ibilbide luzean EAJrekin eta honekin gobernuan egindako kolaboraziozko politikarekin. Akatsa da pentsatzea orain EA prest dagoela autodeterminazio eskubidearen alde borroka egiteko. Bira hau bere demagogia kalkulatuaren zati besterik ez da. Badakigu ezker abertzaleko militante askok zintzoki honakoa esaten dutela: EAkoak orain gure aliatuak dira. Orain bide onetik doaz, eta konfiantza izan dezakegu eurengan. Baina Euskal Herriaren eskubide demokratikoen txapeldun bezala aurkezten diren pertsona hauek berberak dira indar handiz enpresarien eta bankarien interesak defendatu dituztenak, hezkuntzaren

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

eta osasunaren pribatizazioak bultzatu dituztenak, Ertzaintzaren errepresioa bultzatu dutenak, ezker abertzalea behin eta berriro kalumniatu dutenak, Euskal Herriaren askatasunaren alde hatz bakar bat ere mugitu ez dutenak Orain berriro engainatu nahi gaituzte. Euskal Herriaren askatasunaren eta sozialismoaren alde borrokatu nahi badugu, beharrezkoa da euskal burgesiako sektore hauen eskaintzak arbuiatzea, eta gure indarretan bakarrik izatea konfiantza. Mundu osoan, burgesia mota guztietako koalizioetan bere ordezkariak sartzen saiatzen da bere klaseko interesak inposatzeko eta erakunde borrokalariak ahultzeko. Ez da izango desberdina Euskal Herrian, Irlandako esperientzia garratzak erakusten duen moduan. Ezker abertzaleak langile klasearengan eta gazteriarengan bakarrik izan behar du konfiantza, hauen borroka gaitasunean. Ezker abertzaleak gehiengoaren babesa politika iraultzailea defendatuz irabazi behar du eta irabaz dezake: langile klasearen batasuna mota guztietako zatiketen gainetik; autodeterminazio eskubidearen defentsa eta konplexurik gabe enpresa handien eta bankaren desjabetzea planteatuko lukeen programa sozialista, langileok gure izerdiarekin sortzen dugun aberastasuna biztanleriaren gehiengoa, enpleguak, hezkuntza, osasuna, hizkuntza, kultura eta gure familien etorkizuna defendatzeko izan dadin. Kapitalismopean, burgesiaren menpe, hau espainiarra, euskal herritarra edo frantziarra izan, ez dago aukerarik Euskal Herriaren eskubide demokratikoak beren osotasunean lortzeko, horien artean autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasuna. Sistema kapitalista bera da munduko hainbat naziok uneren batean izan zezaketen subiranotasun apurra suntsitzen ari dena. Grezia, gaur, praktikan, protektoratu alemaniar bat da. Hungaria, Errumania, Txekia, bezalako ekialdeko herrialdeak praktikan banku austriar, italiar, alemaniar eta greziarrenak dira. Kapitalista handi europarrek esku har-

tu duten Irlandak ez du benetako erabaki botererik bere aurrekontuetan, Portugalen bezala. Ez da posible subiranotasun politikoa kapitalaren diktaduraren oinarripean. Horregatik, autodeterminazio eskubidea eta lurralde batasuna sistema kapitalistaren aldean erabat ezberdina den marko politiko eta ekonomiko batean bakarrik ase daitezke erabat. Aldarrikapen demokratiko hauen aldeko borrokak arrakasta

izan dezan, beharrezkoa da gizartearen aldaketa sozialistari lotuta joatea eta honen motorra Euskal Herriko langile klasea izatea Estatu espainiarreko eta frantziarreko klaseko anaiarrebekin batera. Hamarkadetako borrokaren, sakrifizio handien eta Euskal Herriaren askatasunaren eta sozialismoaren alde ezker abertzalearen militantziak emandako guztiaren ondoren, esperientziak erakutsi du alternatiba bakarra dagoela Euskal Herriko gatazka politikoa behar bezala konpontzeko: programa sozialista eta iraultzaile bat defendatzea eta eginkizuna arrakastara eramateko indarra duen klase bakarrarengan oinarritzea, langile klasearengan. PROGRAMA IRAULTZAILE, SOZIALISTA ETA INTERNAZIONALISTA Badago krisi kapitalistaren alternatiba, eta hondamendia eragin duenaren desberdina den beste eredu ekonomiko bat, baina alternatiba hori ez da posible kapitalismoaren barruan. Kalitatezko enplegua sortuko duen, biztanleriaren bizi maila etengabe

igoko duen eta gaur egun dauden errekurtso ekonomiko eta teknologiko ikaragarriak gehiengoaren beharrak konpontzeko erabiliko dituen ekonomia bat posible da. Baina ekonomia hori langileen kontrolpean dauden ekoizteko baliabideen planifikazioarekin eta kontrol demokratikoarekin lor daiteke soilik, hau da, ekonomia eta gizarte sozialista baten oinarriak jarrita. Orain dela 150 urte baino gehiago sozialismoaren aldeko borroka piztu zuten eta langile mugimenduari oinarri politiko bat eman zioten arrazoiek gaurkotasun osoa izaten jarraitzen dute. Helburu honek lehen unetik txertatu zuen bere banderan zapalkuntza mota guztien aurkako borroka, zapalkuntza nazionala barne. Alternatiba sozialista defenditzeak, klasekoa eta internazionalista, Euskal Herriaren kausa defendatzea esan nahi du, bere benetako askatasun nazionala, burgesia euskal herritarrak, espainiarrak edo frantziarrak sekula bilatuko ez dutena. Ez da posible askatasun nazionaleko lehen etapa bat izatea eta sozialismoko beste bat ondoren. Euskal burgesiaren gidaritzapean, edo kapitalista den Euskal Herria independente baten markoan, aurrean ditugun arazo guztiek existitzen jarraituko lukete. Mundializatutako ekonomiaren markoan, euskal burgesiak botere ekonomikoaren eta politikoaren palankak mantentzen dituen bitartean, hau guztia erabiliko luke gu gogortasun gehiagorekin esplotatzeko eta zapaltzeko, hori izango bailuke mundu mailako merkatuan lehiatzeko aukera bakarra. Irlandako, Kroaziako, Kosovoko, Esloveniako, Timorreko eta beste hainbat lekutako adibideen esperientzia, oroigarri oso garrantzitsua dira. James Connolly irlandar iraultzaile handiak esan zuen bezala: Bihar Ejertzito ingelesa botatzen baduzue eta bandera berdea Dublingo Gazteluan eskegi, Errepublika Sozialista antolatzeari ekiten ez badiozue behintzat zuen esfortzuak alferrikakoak izango dira. Ingalaterrak zuek menderatzen jarraituko du. Beraien kapitalisten bidez menderatuko zaituzte, lurjabe handien bidez, finantzarien
13

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

bidez, herrialde honetan landatu dituzten merkataritza erakunde eta erakunde indibidualisten bidez, gure amen malkoez eta gure martirien odolez ureztaturik. Ingalaterrak porroteraino eraman arte menperatuko zaituzte, baita zuen ezpainek bere kausa traizionatu zenuten Askatasun horren santutegiari omenaldi hipokrita bat eskaintzen badiote ere () langileen kausa Irlandaren kausa da, eta Irlandaren kausa langileen kausa da. Ezin daitezke banatu. Askatasuna lortzeko, eskaera sozialak, ekonomikoak eta politikoak, Euskal Herriko langileek eta gure herriak behar dituzten helburu demokratiko-nazionalekin elkartuko dituen programa sozialistak hau defendatu behar du: Lanpostuen defentsan eta langabeziaren aurka. 1.200 euroko langabezia sorospen mugagabea lanpostu bat aurkitu arte. Gutxituta dagoen lana banatzeko helburuarekin, 35 orduko lan astea soldata murrizketarik gabe. Gazteriari lekua uzteko eta gazteen langabeziaren aurka borrokatzeko, erretiroa 60 urterekin, errelebo kontratuekin eta ikasketa kontratuen sustapenarekin. Eros ahalmena mantendu. Prezio-soldaten eskala mugikorraren sarrerarekin, bizitza kostuaren igoera berdina suposatuko duen soldata igoera automatikoa. Kontrolik gabeko inflazioari aurre egiteko, 3 hilabetez behin soldaten igoerak eta berrazterketak gobernuaren, kontsumitzaile elkarteen eta komite sindikalen kontrolpean. Aldi baterakotasunaren eta prekarietatearen aurka. 15 egunetan lan finkoa lanpostu finkoetan eta finko-eteneko kontratuak aldi baterako postuetan. ETTrik ez. Lan erreformari ez. Borroka tinkoa emakumearen diskriminazioaren aurka, lan berdinarekin, soldata berdina Legea betearazi inolako salbuespenik gabe, eta legedi hau betetzen ez duten nagusiei isun gogorrak jarri. Lan eskubide osoak eta berdinak herritar guztientzat, bai etorkinentzat eta baita bertakoentzat ere. Horregatik, beharrezkoa da gaur egungo Atzerritarren Legea indargabetzea, asilo politikoaren alde egiten duten aldaketak sartuz.
14

Krisian dauden enpresen nazionalizazioa lanpostuak defendatzeko. Langabezia behartuaren eta enpresa itxieren aurka tinkotasunez borrokatzeko, beren jabeek itxi dituzten fabrika eta enpresen desjabetzea kalte ordainik gabe. Espekulazioaren eta iruzurraren aurka. Zerga progresibo gogorra ondasun handiei. Ogasunari iruzur egiten dioten kapitalista handien desjabetzea. Ustelkeriaren aurka. Instituzio publikoetako ordezkariek ezin dute kobratu langile kualifikatu baten soldataren bataz bestekoa baino gehiago.

Bankaren, sistema finantzarioaren eta enpresa handien nazionalizazioa, (kalte ordainik gabe beharrezkoa dela frogatu den kasuetan izan ezik) langileen eta beren erakundeen kontrolpean. Honi esker, ekonomiaren planifikazio demokratikoa biztanleriaren onurarako. Modu honetan, milaka milioi euro mobilizatu ahalko lituzkeen plana jarriko litzateke martxan etxebizitza publikoen eraikuntzan, ospitaleetan, ikastetxeetan eta unibertsitateetan, dauden langabetuei enplegua emateko eta behar sozialak asetzeko. Etxebizitza duina eta herritar guztientzat eskuragarria. Etxebizitza sozialen eraikuntza; herriko lurren munizipalizazioa lur merkea izateko. Eraikuntza enpresa handien nazionalizazioa langileen kontrolpe demokratikoan kudeatuak izateko. Etxebizitza herritarren eskubidea da, ez espekulatzaileentzako eta ustelentzako negozio bat. Beharrezkoa da langile familien eta langabezian daudenen zor hipotekarioen gaur egungo balioak bertan behera uztea. Balio horiek, ondoratu zen boom inmobilia-

rioan sortutako lurraren balio artifizialari daude lotuta. Enbarguen berehalako paralizazioa langile familien etxebizitzen eta ondasunen hipotekengatik. Langile familia bakar batek ere ez du ordaindu behar etxebizitza batengatik Familia Soldataren %10a baino gehiago. Abandonaturik dauden etxebizitzen eta higiezinen desjabetzea (urte batean okupatu gabe egon direnak edo erabilerarik ez dutenak) etxebizitzarik eta baliabiderik gabeko familiak bertan sar daitezen; eta bestela, kulturarako eta aisirako sozialki erabili ahal izan daitezen. Higiezin bakoitzaren entregatzea eta erabilera zonalde bakoitzeko eskatzaileen Batzarrak kontrolatu beharko luke. Batzar horretan Auzo Elkarteen, klaseko sindikatuen eta etxebizitza sozial bat eskatuta duten Bizilagunen ordezkariek hartu beharko lukete parte. Osasun publikoaren defentsa. Murrizketarik ez, kopagoari ez. %20ko igoera Osasun Publikoko aurrekontuetan, epe motzera itxaronaldi zerrendak ezabatzeko eta osasun arreta orokorra hobetzeko helburuarekin. Inbertsioen plana Ospitale publikoetan eta osasun baliabideetan. Dependentzia Legearen benetako garapena eta osasun publikora dedikatuko diren pertsonalaren lanpostuen handitzea gaixoak duintasunez zaintzeko. Hezkuntza publiko eta euskalduna. Murrizketarik ez irakaskuntza publikoan, irakasleen kaleratzerik ez. Inbertsio sakona hezkuntza publikoan. Milaka irakasleren kontratazioa Euskal Herri guztian ikasle-irakasleen ratioak jaisteko. Horrela bakarrik izango litzateke posible hezkuntza publikoak kalitatea eta formakuntza duinerako beharrezko baliabideak izatea. Hezkuntza publikoaren doakotasun osoa. Hezkuntzaren pribatizazioari ez. Hezkuntza ez da negozio bat, eskubide bat da. Hezkuntzak zientifikoa eta laikoa izan behar du: erlijioa ikasgeletatik kanpora. Hezkuntza proiektu benetan demokratikoa. Ikasleentzat eskubide osoak. Doako unibertsitate publiko eta euskalduna. Bologna planari ez. Unibertsitatean sarrera eta iraunkortasuna pribatizatu eta elitizatu nahi dituen edozein plani ezezkoa. Langile familia guztientzat

euskal herria sozialista

autodeterminazioa eta sozialismoa

behar beste beka. Enpresa handiak eta bankuak unibertsitatean sartzeari ez. Etekinak eta negozioa bilatzen dituzten elizaren eta enpresa pribatuen eskuetan dauden zentro kontzertatuentzat finantziazio publikorik ez. Hauek guztiak sare publikoan sartzearen alde. Euskararen defentsa. EAEko hizkuntza ereduen eta Nafarroako Baskuentzearen Legearen desagerpena. Gizarteko gehiengora euskara heltzeko eta bere erabilera sozialki zabaltzeko modu bakarra, Euskal Herriko hezkuntza publikoko hizkuntza eramailea euskara izatea da, gizarteko sektore guztiek, zapalduenek barne, aukera izango bailukete eredu honetan sartzeko. Hau posible izateko beharrezkoa da baliabideak izatea, baliabide asko, hain justu urte askotan zehar EAJk, EAk (Hezkuntza Sailburuaren karguan urteetan egin bezala), PSEk, PPk eta UPNk egindakoaren aurkakoa. Ikastolen defentsa mugimendu sozial masiboaren bitartez. Beste modu batera existituko ez ziren proiektu asko finantzatu dira, herri honek bere hizkuntza defendatzeko duen helburu sozialak erakusten duten bezala. Baina gure ikastola asko egoera ekonomiko kritiko batean aurkitzen dira. Beste zentro kontzertatu batzuk bezala diru publikoa jasotzen duten arren, zerbitzu publikoen murrizketek arriskuan jartzen eta jarriko dute hauetako askoren biziraupena. Horregatik, ikastolak defendatzeko modu onena hauek sektore publikoan sartzea da, eta bitartean hauentzako errekurtsoen handitze erradikala defendatu behar da. Ikastolak sare publikoan sartuta, hauetako irakasleen eta langileen lan baldintzak ere hobetu egingo lirateke. Lege antidemokratiko guztien, Alderdien Legearen eta kodigo penala gogortzeko balio izan duen legediaren baliogabetzea. Sorturen legalizazioa. Euskal preso politikoen bere-

halako gerturatzea eta dispertsio politikaren amaiera. Amnistia euskal preso politikoentzat. Euskal Herriaren zapalkuntza nazionalari ez. Euskal Herriaren eta nazionalitate historikoen autodeterminazioa eskubidea. Europako Federazio Sozialista. KLASEKO SINDIKALGINTZA BORROKALARIA ETA DEMOKRATIKOA Euskal langileok sufritzen ari garen egoera honen guztiaren aurrean, oinarrizko defentsa bat eraiki behar dute klaseko sindikatuek, enpleguaren suntsiketaren eta soldaten erorketaren aurka, eta langabetuen babeserako berme baten alde. Baina krisiaren sakontasuna eta bere izaera internazionala erakusten ari da fabrikaz fabrikako borrokak muga asko dituela eta ez dela gai patronalaren erasoaldia geratzeko. Era berean, maila sozialeko eraso guztiak geratzeko, sektorekako mobilizazioekin ere (hezkuntzan, osasunean, etab.) ez da nahikoa. Horregatik, beharrezkoa da gatazkan dauden fabriken borroka bateratua bultzatzea eta langile klase osoaren, gazteriaren eta langabetuen erantzuna antolatzea, modu bateratuan, masiboan, eraginkorrean eta denboran jarraipena emanez. Hori lortzeko, beharrezkoa da langile klasearen mobilizazioan eta klase dominatzailearen interesekin ezinbestean gatazkan sartuko den programa aldarrikatzaile batean oinarritutako politika sindikala defendatzea. Gaur egungo egoeran, klaseko sindikalgintzak perspektiba sozialista bat behar du, kapitalaren logikaren aurrean amore ez emateko eta sistemaren laguntzaile ez bihurtzeko. Inoiz baino gehiago, langile klase osoaren mobilizazio bateratuan oinarritutako sindikalgintza borrokalaria, klasekoa eta demokratikoa behar du langile klaseak, patronalaren eta gobernuen

erasoaldia geratzeko. Euskal gehiengo sindikalak 2009ko maiatzaren 21ean deitutako greba orokorretik hasita, langile klaseak frogatu du bere borrokarako borondatea mobilizazio eraginkorretara deitu izan dutenean. Horregatik, beharrezkoa da agintari sindikalek jarraipena ematea aplikatzen ari diren kontraerreformen aurkako borrokari. Etengabeko borroka, denboran luzatuko dena, eta gero eta eraginkorragoa izango dena behar ditugu, borroka gaitasun guztia benetako errebolta sozial bihurtzeko eta gizartea eraldatzeko nahikoa indar mobilizatzeko. Aurrean ditugun oinarrizko arazoen arduraduna kapitalismoa bera dela ulertuz jaio zen klaseko sindikalgintza langileen interesen zerbitzura. Arrazoi horrengatik, langile klasearen berehalako aldarrikapenen aldeko borroka gizartearen eraldaketa sozialistaren aldeko borrokaren zati bezala hartu zen. Sindikalgintza benetan klasekoa da langileen kontzientziaren, antolakuntzaren, batasunaren eta borrokaren maila igotzen laguntzen duenean, langileen zatiketaren eta desmobilizazioaren aurka. Hau da langileen erakundeetan berreskuratu eta bultzatu behar dugun programa; marxismo iraultzailearen ideiekin hornitutako sindikalgintza behar dugu, burgesiagatiko independentea den sindikalgintza. Langileekin etengabe harremanean egongo den eta batzar demokratikoen bitartez beren partehartzea bultzatuko duen sindikalgintza. Garbi dago langile familien aldeko programa hau ez dutela onez aplikatuko enpresariek eta burgesiak. Borrokarekin eta masa mobilizazioarekin bakarrik lortuko dugu eskaera hauen zati handi bat eskuratzea. Aldarrikapen horiek eraginkorrak izateko eta praktikan jartzeko beharrezkoa da langileen gobernu bat, bere oinarri sozialaren aurrean benetan erantzungo duena, klaseko sindikatuen eta erakunde aurrerakoien babesarekin. Ezinbestekoa da, sindikatuek jendea greba eta manifestazio handietan parte hartzera deitzearekin batera, herrietan eta hirietako auzoetan, fabriketan, enpresetan, ospitaleetan, ikastetxeetan, etab., batzar publikoak bultzatzea gertatzen ari dena eta nola borrokatu eztabaidatzeko. Langabetuek, etxe-kaleratzeen arriskuan dauden pertsonek, langile prekarioek,
15

autodeterminazioa eta sozialismoa

euskal herria sozialista

etab., beren adierazpenak egiteko tokia izango duten batzarrak behar dira, kaleko erantzun bakoitza hobeto antolatzeko. SOZIALISMOA DA EUSKAL HERRIAREN ASKATASUNA LORTZEKO BIDEA Euskal Herriko herrien eta hirien kopuru handi bat ezker abertzaleak gobernatuta daudela aprobetxatu behar dugu. Posizio instituzional horiek erraztu egin behar digute langileak eta gazteak gehiago eta hobeto antolatzea, zapalkuntza sozialaren eta nazionalaren aurkako borroka indartuz. Gure indarra eurena baino askoz handiago da. Horrela soilik lor dezakegu kapitalisten helburuak betetzea saihestea. Gainera, hau da bide bakarra benetako aldaketa sozialak lortu ahal izateko. Programa honekin eta gizarteko sektore zapaldu guztien antolakuntza demokratikoarekin hasiko ginateke gizarte sozialista eraikitzen: ez funtzionario eta burokrata usteletan oinarrituta, biztanleriaren kontrol eta kudeaketa zuzenean oinarrituta baizik ekonomiako, kulturako eta gizarteko aspektu guztietan. Posible izango litzateke biztanleriaren partehartzean eta kontrolean oinarritutako demokrazia lan zentroetako, herrietako eta auzoetako Komiteen eta batzarren bitartez, eta Euskal Herri osoan herri, herrialde eta nazional mailan koordinatuta. Oinarrizkoa izango litzateke edozein ordezkari edo funtzionario biztanleriak edozein unetan aukeratua eta baliogabetua izatea eta langile kualifikatu baten bataz besteko

soldata baino handiagoa den soldatarik ez kobratzea inolaz ere. Gizarte sozialistan, administrazio eta kudeaketa eginkizunak ez lirateke izango herritik banatuta dauden espezialistentzat esklusiboki, biztanleria osoaren zeregina izango lirateke. Sozialismoa, internazionala da edo ez da ezer. Horregatik, beharrezkoa da borroka metodo hauek Europako nazio eta estatuetako langileengana zabaltzea, Estatu espainiarretik eta frantziarretik hasi eta gainerakoetatik jarraituta. Internazionalismoa ez da ideia on bat bakarrik, krisi kapitalistatik defendatzeko nahitaezkoa baizik. Kapital handiaren EBren aurrean, Europako Federazio Sozialistaren alde egiten dugu Mundu Mailako Konfederazio Sozialistarako lehen pauso bezala. Horri esker, planetako herri guztien arteko berdintasuna, kolaborazioa eta elkarrekiko babesa

lortuko lirateke, gaur egun aurrean dugun amesgaiztoa gaindituz. Helburu hauen aldeko borrokan, biztanleriaren gehiengoaren partehartze aktibo eta demokratikoarekin, benetako gizarte demokratiko baterantz joateko baldintzetan egongo ginateke. Biziraupenagatiko eguneroko borrokatik askatuta, ekoizteko baliabideak gizartearen gehiengoaren kontrolpean jarrita, mendeetan jasandako zapalkuntza nazionaletik eta errepresiotik askatuta, langileok eta gure familiek aukera izango genuke gizarteko erabaki politiko, ekonomiko, sozial eta kulturaletan kontzienteki parte hartzeko, gizakia ekonomiaren oinarrian jarriz, eta ekonomia gizateriaren zerbitzura. Gizakiaren sormen guztia erabiliko lukeen alternatiba horren izena sozialismoa da, eta bera da Euskal Herriaren askatasuna eraginkor egin dezakeena.

16

You might also like

  • Murrizketa Sozialak
    Murrizketa Sozialak
    Document2 pages
    Murrizketa Sozialak
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 36
    Ehs 36
    Document16 pages
    Ehs 36
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 35
    Ehs 35
    Document16 pages
    Ehs 35
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Manifestu Komunista
    Manifestu Komunista
    Document66 pages
    Manifestu Komunista
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 33
    Ehs 33
    Document16 pages
    Ehs 33
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 34
    Ehs 34
    Document16 pages
    Ehs 34
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ekonomia Marxistaren Oinarriak
    Ekonomia Marxistaren Oinarriak
    Document21 pages
    Ekonomia Marxistaren Oinarriak
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 32
    Ehs 32
    Document16 pages
    Ehs 32
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 27
    Ehs 27
    Document16 pages
    Ehs 27
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 29
    Ehs 29
    Document16 pages
    Ehs 29
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 31
    Ehs 31
    Document16 pages
    Ehs 31
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 26
    Ehs 26
    Document16 pages
    Ehs 26
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 28
    Ehs 28
    Document16 pages
    Ehs 28
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 30
    Ehs 30
    Document16 pages
    Ehs 30
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena M15
    Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena M15
    Document2 pages
    Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena M15
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena
    Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena
    Document7 pages
    Euskal Herria Sozialistaren Adierazpena
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Estatua Eta Iraultza (Lenin)
    Estatua Eta Iraultza (Lenin)
    Document150 pages
    Estatua Eta Iraultza (Lenin)
    Judit
    No ratings yet
  • Anarkismoa Komunismoa
    Anarkismoa Komunismoa
    Document137 pages
    Anarkismoa Komunismoa
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Herriarabiarrak
    Herriarabiarrak
    Document1 page
    Herriarabiarrak
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Ehs 25. Alea
    Ehs 25. Alea
    Document15 pages
    Ehs 25. Alea
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet
  • Rosalux Erreforma Edo Iraultza
    Rosalux Erreforma Edo Iraultza
    Document101 pages
    Rosalux Erreforma Edo Iraultza
    Euskal Herria Sozialista
    No ratings yet