You are on page 1of 6

IKT BERRIEN INGURUKO TXOSTENA

Ondorengo lana egiteko, teknologia berriari buruz eta berari ematen


zaion erabilpenari buruz arituko naiz. Horretarako, bi ikastetxe hauek
aukeratu ditut. Bata, Pasaia Lezo Lizeoa izango da, nik bertan egiten
dudalako lan, eta bigarrena, Telleri ikastetxea izango da, bertan praktikak
egin nituen eta. Gure ikastola nahiko handia da eta eraikin ezberdinetan
aurkitzen gara.

Haur Hezkuntzakoak alde batetik gaude eta Lehen Hezkuntzatik


aurrera beste eraikin batean daude. Beraz, ondo ezagutzen dudana, eta
bere Haur Hezkuntza ikasten ari garenez, Haur Hezkuntza aztertuko dut.

1. DESKRIBAPEN ALDIA

LIZEOA
Aldez aurretik esan bezala, nik Haur Hezkuntzan egiten dut lan, eta
bertan dauden baliabideez hitz egin dezaket. Lizeoan Haur Hezkuntza 0
urtetik 6 urterakoa da. Haur Hezkuntzan bigarren zikloko gela bakoitzean,
ordenagailu bat dago. Ez dauka inongo konexiorik. Ordenagailua, Urtxintxa
proiektuko CDekin jolasteko erabiltzen dituzte, batez ere. Ikastolen
elkarteak plazaratutako proiektua da. Proiektu horretan, ordenagailuan
jarduerak egiteko CDak ekartzen dituzte CD hauetan, lanak egin, musika
entzun eta ipuinak ikusteko aukera dute.

Irakasle gelan, berriz, ordenagailua egoteaz gain, interneterako


konexio badago (ADSL), eskanerra, inprimatzailea, argazki kamara digitala,
bideoa eta fotokopiadora dago.

Duela urte batzuk eta ez dira hainbeste, ez genituen horrelako


aurrerapenik, eta idazteko makina elektriko bat, dagoeneko, kristona
iruditzen zitzaigun. Gaur egun, berriz, internet zintzilikatzen edo arazoren
bat suertatzen bada, inkomunikatuak egongo bagina bezala sentitzen gara.

Gainera, gure ikastolaren ezaugarri fisikoak direla eta; Haur


Hezkuntza Antxon, Haur Hezkuntza San Pedron, Haur Hezkuntza Donibanen
eta Donibaneko eraikin zentrala, mendi tontorrean dago; edozein informazio
bidaltzeko interneta erabiltzen dugu.

Aurreko urtean gainera, web orri bat prestatu zuten. Bertan, gure
udalerrian eta ikastolan gertatzen denari buruz berri ematen da. Festetan
ateratako argazkiak zintzilikatzen dira, jangelako menuak... Gurasoek
bertara sartzeko aukera dute.

Orri berean, irakasleentzako beste zatitxo bat ere badago, bertan


hitz gakoa badugu eta bertan sartuz gero, gure email-a aurkitzen dugu.
Eraikin guztiak elkarrekin mantentzeko modua da, fisikoki ezinezkoa da eta.

Gainera, Haur Hezkuntzako gela guztietan CDak entzuteko aparatua


ere badago. Bukatzeko, psikomotrizitate gelan, telebista eta DVDa dago.

Erabilpenari dagokionez:
Geletan aurkitzen diren ordenagailuak egunero erabiltzen dira,
haurrek txandaka erabiltzen dituzte, bere kabuz erabiltzen uzten zaie. Egia
da Urtxintxa proiektuko CDak prestaturik daudela haurrek bakarrik
erabiltzeko, oso sinpleak dira.

Irakasle gelako ordenagailua ere egunero erabiltzen da, txanda


eskatu behar da erabiltzeko. Gaur egun dena informatizaturik daukagu.
Haurren informeak bertan daude, irakasle bakoitzak bere karpetatxoa
dauka eta beharrezkoa duen informazioa bertan dauka.

Internetez, mezuak bidaltzeaz aparte, gaiarekin lotura duen


informazioa bilatzeko erabiltzen dugu. Kurtso bukaeran ere, kurtsoan zehar
grabatutako bideoa eta argazkiak prestatzen dira. Prestatutako lan hauek
ere, guraso bileretako erabiltzen da, gurasoek, beraien seme-alabak egiten
duena ikus dezaten.

Psikomotrizitateko telebista eta DVDa argazkiak ikusi eta noizean


behin DVDre bat ikusteko erabiltzen da.

Haur Hezkuntzako eraikin guztietan baliabide berdinak daude.

Irakasleen prestakuntza:
Egia esan diferentzi handia dago batzuen eta besteen artean.
Batzuk, izugarrizko lana egiten dituzte eta beste batzuk, berriz,
argazkiak ordenagailuan deskargatzen dituzten bakoitzean arazoak
dauzkate. Ikastolako informatikoak eskolak ematen ditu, baina zentro
bakoitzeko bati bakarrik ematen dizkio eskolak. Aukeratutako horrek
besteei azaldu behar diela suposatzen du, baina.
TELLERI
Bertan praktikak egin nituen. Linea bakarreko eskola da, Haur
Hezkuntzari dagokionez. Beraiek, geletan ez dute ordenagailurik, ez
dute informatikako txokorik. Gainera esan behar dut, nire garaian, 4
urteko gelan egon nintzen, egun batean, informatikako gelara joan ginen,
a ze txangoa. Ez zekiten ordenagailua pizten ere. Oso arraroa egin
zitzaidan, beste eskoletan entzun dudanez, ordenagailu bat dute
gehienek gelan.

Bestelako teknologia, nire zentroan bezala, irakasle gelan


ordenagailua badago, argazki kamara daukate, telebista, DVDa...

Erabilpenari dagokionez:
Haurrek ez dituzte ordenagailuak ia erabiltzen. Irakasleei
dagokienez, beraien lanerako eta interneten bidez informazioa bilatzeko
erabiltzen dute.

Irakasleen prestakuntza:
IKT berrien inguruan, irakasleen prestakuntza nahiko normala da,
irakasleek ikastaroak jasotzen dituzte.
2. DIAGNOSTIKO ALDIA
Txosten honen bitartez, bi eskoletan IKT berrien inguruan duten
egoerari buruzko hausnarketa bat egin nahiko nuke. Teknologiei buruzko
jarrera bi ikastetxeetan desberdina da, batean bestean baino garrantzi
handiagoa ematen zaio.

Ikastetxeen jarrera alde batera utzita ere, eta batez ere nire
ikastetxeari buruz ari naiz. Irakasleen jarrera oso desberdina da. Batzuk,
ordenagailua pizten dutenean biraoka hasten dira, ordenagailua beraien
aurka zerbait edukiko balu bezala. Besteak, berriz, oso gustura egoten dira
beraien lanak ordenagailuaren laguntzarekin prestatzen.

Egia da, batzuentzat informatika oso berria dela, eta jubilatzeko


denbora gutxi geratzen zaiela iritsi zaiela. Horregatik, batzuen jarrera
ulergarria iruditzen zait.

Bestalde, niri konkretuki, informatika, grabaketak egitea... gustatzen


zait, baina horretarako orduz kanpo orduak sartu behar dituzu, niri
gustatzen zait, eta egia da behin ordenagailuari beldurra galduta, oso
interesgarria dela eta gauza asko egin daitezke. Baina horretarako, orduz
kanpo egin behar duzu, eta gustukoa ez baduzu, ez duzu egite.
3. PROGRAMAZIO ALDIA
Hobekuntzak proposatzeko orduan, ideia asko etortzen zaizkit
burura.

• Niretzako garrantzitsuena, irakasleei formakuntza ematea, eta

horretarako ordu batzuez liberatu behar bada, beste gauza

batzuentzat egiten da.

• IKT berriak haur eta gazteen eskura egotea.

• Gela guztietan, Lehen Hezkuntza, DBH.. ordenagailu bat gutxienez

egotea informazioa bilatzeko.

• Haur edo gazte bakoitzak, karpeta bat eduki eta bertan bere lan

guztiak edukiko lituzke, beti eskura. Irakasleak nahi duenean

begiratzeko aukerarekin, ebaluazio jarraia egiteko.

• Munduko beste eskolekin harremanak bilatzeko.

• Haur txikiek, gelan argazki albuma eduki beharren, ordenagailuan

eduki zitzaketen.

• Ikastetxeen artean, liburutegi edo bestelakoak online edukitzeko

aukara legoke, gauzek trukatzeko aukera.


4. EBALUAZIO ALDIA
Beraz, txosten honetan ikusten den bezala, iKTei ematen zaien
garrantzia oraindik ere ez da oso handia, eta garrantzia ematen dionak, oso
gustukoa duelako da. Batzuei erabiltzea behartu zaie, erabiltzen jakin gabe,
eta mania hartu diote. Niri berdina gertatu zitzaidan, duela bost urterarte,
ez nuen ezta ordenagailua pizten, gar egun, berriz, maiz erabiltzen dudan
baliabidea. Ze esanik ez kamara digitala.

Beraz, ondorio bezala esango nuke, irakasleei prestakuntza gehiago


eman beharko zitzaiela, eta prestakuntza hori lan ordutan egon beharko
lukeela.