P. 1
ZERBITZU PUBLIKOETAN KLAUSULA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOA (Eus) IN PUBLIC SERVICES, SOCIAL CLAUSES ARE NOT ENOUGH (Basque) EN LOS SERVICIOS PÚBLICOS, LAS CLÁUSULAS SOCIALES NO SON SUFICIENTE (Eus)

ZERBITZU PUBLIKOETAN KLAUSULA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOA (Eus) IN PUBLIC SERVICES, SOCIAL CLAUSES ARE NOT ENOUGH (Basque) EN LOS SERVICIOS PÚBLICOS, LAS CLÁUSULAS SOCIALES NO SON SUFICIENTE (Eus)

|Views: 742|Likes:
Published by EKAI Center

More info:

Categories:Types, Research
Published by: EKAI Center on Sep 14, 2012
Copyright:Public Domain

Availability:

Read on Scribd mobile: iPhone, iPad and Android.
download as PDF, TXT or read online from Scribd
See more
See less

05/13/2014

pdf

text

original

Working Paper

2012ko irailak 14

Gizarte Ekonomia, Udal Politikak eta Aktibitate Ekonomikoa ZERBITZU PUBLIKOETAN KLAUSULA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOA
Social Economy, Local Policy and Economic Activity IN PUBLIC SERVICES, SOCIAL CLAUSES ARE NOT ENOUGH Economía Social, Políticas Locales y Actividad Económica EN LOS SERVICIOS PÚBLICOS, LAS CLÁUSULAS SOCIALES NO SON SUFICIENTE

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/ekaicenter http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

Gizarte Ekonomia, Udal Politikak eta Aktibitate Ekonomikoa ZERBITZU PUBLIKOETAN KLAUSULA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOA

1.Krisi egoera honen aurrean gizarte ekonomiak
eskaintzen dituen aukeren gainean lehenago ere jardun dugu, eta ez gara luzatuko gai horiek berriro azalduz. Edonola ere zalantzarik ez dago gizartean apurka-apurka zabaltzen ari dela kapital enpresez bestelako jardun ekonomikoa gauzatzeko ereduek duten ahalmena gizarte kohesio handiago baterako bai, baina baita lanbaldintzen etengabeko estutzea geratzeko edo enpresen itxieraren aurrean bestelako alternatibak mahai gainean jartzeko. (aurrerago aipatu mutualizazioarena)

zeharka, intentsitate handiagoaz edo txikiagoaz gizarte ekonomia bultzatzen dutenak.

5.Working paper honetan toki administrazioen
mailan geratuko gara, eta zehazki toki garapenerako eta enplegu sustapenerako administraziook zabaltzen dituzten politiketan eta jardunetan. Aurreragorako utziko ditugu beste maila administratibo-politikoetan ondorengo lerroetan azalduko ditugunek izan dezaketen eragina, izan ere, eragin egon bai baitago.

2.Egia ere bada hala ere oraindik gizarte
hautemate hori ez dela nahikoa, eta azken urteetako albiste negatibo eta neurri murriztaile oldearen aurrean nolabaiteko paralisia eta etsipena zabaldu dela. Arrazoi gehiago ere badauden arren, aipatutako horrek guztiak ere eragotzi egiten du goiko puntuan aipatu dugun hautemate hori sustapen politika batera eramango duen gizarte eztabaida batera eramatea.

6. Hainbat gai gurutzatzen dira gizarte ekonomia
sustatzeaz hitz egiterakoan: gizarte ekonomia bera, toki garapena, enplegu politikak, maila lokaleko ekonomia eta industria politikak, zerbitzu publikoen gestio eta titularitate politikak … Beraz hainbat ikuspegitatik azter daiteke gizarte ekonomiaren sustapenaren eta toki administrazioaren arteko gurutzatzea.

7. Oraingoan kontratazio publikoaren ikuspegiari
erreparatuko diogu batez ere. Kontratazio publikoaren zenbait zerbitzu publikoren gestioa kanporatu egin da azken bizpahiru hamarkadetan, eta apurka-apurka gainera titularitate aldaketak izateraino ere iritsi da. Edonola ere, zuzenbide administratiboarekiko ihes honek enpleguaren kalitateari, eta oro har, kohesio sozialari eragin dio, lan baldintzen kaskartzea eta langileek lan-baldintzekiko eduki dezaketen eragina urritu egin baitu. Horren ondorioz toki administrazioen eskuduntzapeko zenbait zerbitzutan lanean diharduten langileak ez dira lan baldintzarik duinenetan ari, eta lanaren prekarizaziopean jausteko biktima gai aproposetan bihurtzen dira.

3.Ohituta gaude gizarte ekonomiaren inguruan
alderdi politikoek egindako lerro programatikoak irakurtzera, baina esan bezala, une honetara arte ez da iritsi gaiaren garrantziak eskatzen duen adinako eztabairik eta iritzi trukerik gauzatu, eta zeresanik ez, gai hau gizarte interesen erdigunera urreratuko duen ekimenik ezta ere.

4.Gizarte

ekonomiaren sustapen lan hau administrazio maila guztietatik gauzatu daiteke, eta berez maila guztietan aurki ditzakegu era bateko edo besteko egitura administratiboak eta jarduerak, aldez edo moldez, zuzenean edo

As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/ekaicenter http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

Gizarte Ekonomia, Udal Politikak eta Aktibitate Ekonomikoa ZERBITZU PUBLIKOETAN KLAUSULA SOZIALAK EZ DIRA NAHIKOA

8.Horri bi gauza behintzat erantsi behar zaizkio:
a.Lan zuzenbidearen azken erreformek erraztu egin dutela lan hitzarmenen aplikazioa salbuestea edo enpresa lan hitzarmenak ezartzea, beti ere hitzarmen orokorragoen baldintzak baino okerragoak jasota. b.Bestalde, eta udalek zerbitzu horren emaileak arrazoi praktiko zein ideologikoak medio, udal langile bihurtu nahi baldin baditu zerbitzua berriro bere eskuz emanaz, krisia dela eta ezarritako lege eta arau berriek oso zail edo ezinezko bihurtu dutela aukera hori.

12.Lehenik sinplifikazio arriskuak saihestu behar
dira. Hau da, gizarte ekonomia sustatzea ez da soilik kontratazio publikoan erakunde mota hau leheneste hutsa, udalek eta mankomunitateek beren garapen proiektuetan txertatu egin beharko lukete aukera hau, bai trebakuntza saioetan, bai enplegu aholkularitzan, bai toki garapenari lotutako gaietan ere.

13.Bestalde, eta alderdi juridiko formalenari
doakionez, kontratazioa zerbitzuen mutualizazioa lehenestera bideratu behar da noski, eta une honetan dagoen aukera horretarako klausula sozialak erabiltzea da. Aurrerago ere eman diogu tartea gai honi gure dokumentuetan (ikus http://www.scribd.com/collections/3360798/PU BLIC-SERVICES-ZERBITZU-PUBLIKOAK-SERVICIOSPUBLICOS ). Kontutan izan behar dugu klausula hauek ematen duten bideak benetako sustapen politika oso baterako hainbat eragozpen planteatzen dituela, eta indarrean dagoen araudiak lehiaren izenean ez duela zuzenean – kasu bakan batzuetan izan ezik- soilik gizarte ekonomiako enpresekin ez kontratatzen uzten, ezta lehenesten uzten. Beraz, balorazio irizpideetan nolabaiteko ezaugarri kooperatiboak ezartzea da une honetan gehien erabiltzen den bidea.

9.Beraz, aurkitzen dugun panorama lau lerro
hauen artean irudikatzen da: lan baldintzen narriadura zerbitzu publikoa ematen duten langileen artean, zerbitzuok zuzenean administrazioak emateko ezintasuna, enplegu murriztea, kontratazioaren irabazi ekonomiko eta sozialak eskualdetik urruntzea.

10.Horren aurrean kontratazio publikopeko
zerbitzuen mutualizazioa planteatu izan da aukeratzat. Lehenago esan bezala ez gara mutualizazioaren bertuteak azaltzen luzatuko, baina aurreko puntuan planteatutako arazoei erantzun bat ematen die kasurik gehienetan.

11.Baina erantzun hau ez da berezkoa, gizarte
ekonomiako erakunderen bat kontratatze hutsetik etorriko. Pauso batzuk eman behar dira, eta ezaugarri zehatz batzuk ere zaindu kontratazioaren moldeekin zerikusia dutenak denak ere.
As a Working Paper, it does not reflect any institutional position or opinion neither of EKAI Center, nor of its sponsors or supporting entities EKAI Center seeks to do business with companies or governments covered in its reports. Readers should be aware that we may have a conflict of interest that could affect the objectivity of this report. Investors should consider this report as only a single factor in making their investment decision. GARAIA INNOVATION CENTER, GOIRU 1,A2 MONDRAGON TEL: 943250104 VITORIA-GASTEIZ 639641457 LEKEITIO 675701785 DURANGO 688819520 E-MAIL: info@ekaicenter.eu scribd.com/EKAICenter facebook.com/ekaicenter http://ekaicenter1.blogspot.com http://industrialpolicy.blogspot.com

You're Reading a Free Preview

Download
scribd
/*********** DO NOT ALTER ANYTHING BELOW THIS LINE ! ************/ var s_code=s.t();if(s_code)document.write(s_code)//-->