www.zerain.

com

www.zerain.com

www.zerain.com

www.zerain.com

www.zerain.com

ZERAIN PAISAIA KULTURALA HARIZTI-ERDI NATUR ESKOLA

Herriko plaza z/g - 20.214 ZERAIN Telef.: 943 80 15 05 / 943 80 01 85 E-maila: turismobulegoa@zerain.com / aldabe@aldabe.com

2.012 - 2.013

www.aldabe.com

www.aldabe.com

www.aldabe.com

www.aldabe.com

www.aldabe.com

Zerain nekazaritzari lotuta bizi izan den herria da. Naturan dauden lehengaiak, meatza, egurra, ikatza, etab.-ere ustiatu izan dira bertan. Gaur egun, biztanleriari eusteko buru-belarri lanean ari da herri osoa. Biziraupeneko ekimen hau gaurkotutako auzolanean oinarritzen da. Azken urte hauetan kontzientzia soziala indartzeko, bizi-kalitatea hobetzeko eta etorkizun ekonomikoa bermatzeko lan handia egin dute herritarrek. Etorkizuneko proiektua ZERAIN PAISAIA KULTURALA da. Bertan natur eta giza paisaia lantzen dira, kalitatezko produktuak sustatuz eta ondare zabala (meategiak, kartzela, museoa, etab.) berreskuratu eta ikusgarri jarriz.

Harizti-erdi Natur Eskolak, Zerain Paisaia kulturalean bisita gidatuak, ekintzak eta egitarau didaktikoak antolatzen ditu, egun bat, bi edo gehiagoko egonaldiak egiteko aukerarekin.
EGUN PASAK............. aktibitatearen araberako prezioa. BI EGUNEKO EGONALDIAK....................... 34 € HIRU EGUNEKO EGONALDIAK ............... 64.5 €

AUKERAN DAUDEN AKTIBITATEAK: - “Zeraingo historian zehar”: Herri museoa eta kartzela bisitatuz, Zeraindarren bizimodua eta ohiturak azaltzen dira. - “Energia bigunen erabilera”: Larraondoko zerrategia: XIX. Mendean eraikitako zerrategi honek uraren indarra erabili izan du mugimenduan jartzeko. Gaur egun, oraindik martxan ikus daiteke. - “Nekazal produktuen eraldaketa”: Eztigintza (erlezain baten laguntzaz), gaztagintza (artzai baten laguntzaz) eta ogigintza edo pasta tailerrak egiteko aukera. - “Lehengaien ustiaketa”: Burdinaren mendia ezagutuz, Aizpitta adieraztegia (Burdinak Euskal Herrian eta Zerainen izan duen garrantzia), Kilkalketa labeak eta galeria bat barrutik bisitatzeko aukera. - “Erdi-arora bidaia”: bi kilometrotara dagoen Segura herria bisitatuko dugu, bertan Erdi aroko interpretazio zentroa eta hiribildua bisitatuz.

ZERAIN: HARIZTI-ERDI ATERPETXEA 2.012 -2.013 ikasturterako prezioak. Bi egun: 34 € (gaubela + 2€) (lehenengo eguneko bazkaria + 7 €) IKASLEKO. Irakasleek: 23,50 € Lehen eguna
10ak aldera iritsi eta aktibitate 1 13.00etan bazkaria (etxetik ekarrita) 15.30etan aktibitatea 2 (merienda) 20.00etan afaria 21.00 gaubela (nahi dutenek bakarrik)

Bigarren eguna
09.00tan gosaria 10etan aktibitatea 3 13.00etan bazkaria 15.00ak aldera irteera -

Hiru egun: 64.5 € (gaubela + 2€) (lehenengo eguneko bazkaria + 7 €). IKASLEKO Irakasleek: 47 € Lehen eguna
10ak aldera iritsi eta aktibitate 1 13.00etan bazkaria (etxetik ekarrita) 15.30etan aktibitatea 2 (merienda) 20.00etan afaria 21.00 gaubela (nahi dutenek bakarrik)

Bigarren eguna
09.00etan gosaria 10ak aldera iritsi eta aktibitate 3 13.00etan bazkaria 15.30etan aktibitatea 4 (merienda) 20.00etan afaria 21.00 gaubela (nahi dutenek bakarrik)

Hirugarren eguna
09.00etan gosaria 10etan aktibitatea 5 13.00etan bazkaria 15.00ak aldera irteera -

ZERAINGO TURISMO BULEGOA Herriko plaza z/g 20.214 ZERAIN Telf.: 943 80 15 05 / 943 80 01 85 E-maila: turismobulegoa@zerain.com / aldabe@aldabe.com