UPV-EHU

IKT
Txostena
Maddi Alberdi Salegi, Ioritz Alvarez, Ainhoa Bosque eta Xabier Crehuet 2012/10/04

AURKIBIDEA: • Sarrera
o

Ikaskuntza kolaboratiboaren definizioa eta hezkuntzan izan dezakeen garrantzia………………………………………….3. orria

• Zer da web2.0
o

Web 2.0 eta hezkuntza……………………………………4. orria Hezkuntzarako web 2.0 zerbitzuen deskribapena….4, 5, 6 orria

o

• Egokitutako web 2.0 tresna
o

Definizioa…………………………………………………… ……..6. orria Eskola testuinguruan aplikazio adibidea………………7. orria

o

• •

Ondorioa…………………………………………7.orria Erreferentziak……………………………….8. orria

2

IKT-RAKO TXOSTENA
Sarrera: Kolaboratzea, talde bateko partaide guztiak elkarlanean aritzea da, beraz ikaskuntza kolaboratiboa taldean ikastea izango litzateke, taldekide guztiak parte hartuz eta ideiak proposatuz. Ikaskuntza kolaboratiboaren abantailak bi eremutan kokatzen dira: kognitiboa eta sozioafektiboa. Hasiera batean, ikerketa askok azaldu zutenez bigarren eremuan soilik ematen ziren abantailak, hala nola tolerantziaren handiagotzea, erlazio sozialen hobetzea... baina, egin berri diren ikerketek eremu kognitiboan ere aurkitzen dituzte abantailak. Ikaskuntza kolaboratiboak hezkuntzan garrantzi handia du, izan ere, horrela ideiak konpartitzen dituzte eta ikuspuntu ezberdinak kritikoki aztertzeko aukera izaten dute. Gainera, elkarlanean, betiere batak bestea errespetatuz, bakoitzaren abileziak uztartzen dira ondorio positiboak lortzen direlarik. Sistema honi esker, ikasleen parte hartzea sustatzen denez, edukiak erraztasun handiagoz barneratzen dituzte. Aurrekoarekin jarraituz, ezagutzen eraikitzea sustatzen du, pentsamendu indibiduala aktibatzea bultzatzen duelako. Ikaskuntza kolaboratiboa gaur egun ordenagailuen bitartez egiteko aukera dago eta honek honako abantaila hauek ekartzen ditu: - Ikasleen arteko dependentzia bat sortzen da, hau da, elkarren beharra dute eta beraiengan konfiatzen ikasten dute. - Elkarlan soziala sustatzen dute eta batez ere ahozko komunikazioa, honek ikaskuntzan era positiboan eragiten du. -Ikasleak trebetasun ugari lortzeko bidea ematen du, hala nola, entzutea, parte hartzea... -Taldeko auto-ebaluazioa beharrezkoa da eta honek ikaskuntza aberasten du.
3

Zer da Web 2.0? Web 2.0 informazioa partekatzeko, kudeatzeko eta sortzeko aukera ematen duen sare multidirekzionala da. Bertan parte hartzeko baldintza pertsona aktiboa izatea da. Gainera, Interneteko aplikazio ezberdinak (facebook, flickr, wordpress, linkedin, youtube...) erabiltzera eramaten gaitu komunikazio bide bat sortuz. Ondorioz, hezkuntzaren tresna baliagarritzat hartzen da gaur egun. Proiektu honekin, lehen esan dugun bezala, hezkuntzan parte hartzea, lankidetza… landu ahal izateko baliabide hauek erabiltzen dira:

Bideoak (vimeo, you tube): Honekin zerikusia duten web guneak; bertan erregistratuz gero, bideoak igotzeko, konpartitzeko… aukera ematen dizu. Honetarako Vimeo eta Youtube baliagarriak dira. Hauen ezberdintasun nagusia, you tubek kanalak sortzeko aukera ematen duela da. Bertan, erabiltzaile bakoitzak bere bideoekin kontu bat egiten du eta kontu horretan erabiltzaile horren bideoak soilik ikus ditzakegu. kanalak sortzeko aukera ematen du, hau da, erabiltzaile bakoitzak bere bideoekin kontu bat egiten du eta horrela kontu horretan erabiltzaile horren bideoak soilik ikus ditzakegu. Hauek hezkuntzarako eta komunikaziorako erabilgarriak dira.

Blogak: informazioa konpartitzeko interneten dohainik aurki daitezken baliabideak dira. Hauek taldeka edo banaka egin daitezke eta interneten edozer gauza kontatu nahi dutenen esku daude. Adibidez: blogspot eta wordpress.

4

Mapa

kontzeptualak: hauek

informazioa lotzeko

diagrama geziek, eta

moduan esteka-

aurkezteko aukera ematen digute. Hiru elementuk osatzen dituztekontzeptuak, erabil daitezke. hitzak.Honetarako cmap tools edo xmind bezalako aplikazioa

Diapositiben aurkezpena: Gaur egun, testu moduan aurkeztua dauden testuak, eskematikoki diapositibetan aurkezteko aukera ematen diguten baliabide ezberdinak aurki ditzazkegu Power Point, slideshare edo docs-eko “presentation”.

Dokunmentuak konpartitzeko aplikazioak: Scribd bezalako web guneak, bertan izena emanez edo facebookeko kontuaren bidez, bakoitzak eginiko dokumentuak edo power pointeko aurkezpenak konpartitzeko aukera ematen dute.

Irudiak: Flickr aplikazioa esate baterako, irudiak kontu pribatu batera igotzeko eta gainontzekoekin konpartitzeko aukera ematen du.

Mapak: Interneteko web gune ezberdinetan google maps edo google earth bezala, munduko leku askotako mapez edo street view-arekin bertatik bidai birtualak egiteko aukera ematen dute.

5

Ofimatika: teknika, aplikazioa eta tresna informatiko ezberdinen multzoa da. Hauek, bulegoen funtzioetarako; optimizatzeko, automatizatzeko eta antzeko prozeduren funtzioetako erabiltzen dira. Ofimatikako tresnak,bulego batean pentsatzeko, sortzeko, manipulatzeko, transmititzeko eta biltzeko aukera ematen du. Gaur egun ezinbestekoa da hauek internetera loturik egotea.

Markatzaile sozialak konpartitzen duzun gustuko informazioa, nahi duzun pertsonekin konpartitzeko aukera ematen dizuten interneteko baliabideak dira, delicious esate baterako.

Podcastak

audiozko

artxiboak

igotzeko

eta

konpartitzeko

aukera ematen duten baliabideak. Spreaker esate baterako.

Sare sozialak: Tuenti, Facebook, Twitter, Google

… bezalako

sare sozialak nahi duzunekin (lagunak, familkoak, bestelakoak…) informazioa, argazkiak, mezuak … konpartitzeko aukera ematen dizute.

RSS irakurgailuak reader-en gordez gero, gustuko duzuen informazioa, gustuko duzuen web gunetik era zuzenean heltzeko aukera ematen dizu.

6

Wikia

webgune mota bat da non,

erabiltzaileek orrialdeak

sortu, aldatu, ezabatu eta eraldatu ditzakete. Hezkuntzan elkarlana bultzatzeko modu egokiena da. Adibidez: wikispaces.

Egokitutako web 2.0 tresna: -Definizioa: Gure kasuan, egokitu zaizkigun web 2.0 tresnak Youtube eta Vimeo izan dira: Youtube, interneten bidez bideo digitalak konpartitzeko aukera ematen duen web orrialdea da. Bertan, gehien erabiltzen diren aukerak bideoak ikusi, sarean jarri eta deskargatzea dira. Hala ere, beste aukera batzuk ere eskaintzen ditu, hala nola, bideoen iruzkinak egitea, lagunak inbitatzeko posibilitatea... Vimeo, bideotan oinarritzen den interneteko sare sozial bat. 2004ean martxan ezarri zena. Honek, bakoitzak gustuko dituen bideoak kontu propioan biltzeko aukera ematen du. Webgune honek bideoak ikusteko, albumak egiteko, bideoak igotzeko, konpartitzeko eta beste pertsona batzuekin kontaktuan ezartzeko balio du, besteak beste. Bi tresna hauek oso antzekoak badirudite ere, desberdintasun bat dute. Youtubek, kanalak sortzeko aukera ematen du eta Vimeok, ordea, ez. Kanalen bidez, erabiltzaile bakoitzak bere bideoekin kontu bat egiteko aukera du eta horrela, kontu horretan erabiltzaile horren bideoak soilik ikus ditzakegu. -Hezkuntzara egokituak: Youtubek entretenitzeaz gain, ikasteko aukera ematen du, batez ere eskoletan. Izan ere, orain dela gutxi, Google-ek, “Youtube para escuelas” izeneko zerbitzu berri bat jarri du martxan. Proiektu honek,
7

Youtuberen erabilpen zuzena sustatzea du helburu eskoletako geletan eta horrela, bai irakasle bai ikasleek, ikasleentzako baliagarriak diren materialak berehala aurkitzeko aukera izango dute. Jadanik, hirurehun bideoen zerrenda baino gehiago katalogatu dira hezkuntzako materia eta gai desberdinen arabera. Vimeok, Youtubek ez bezala, ez du eskolarako edo hezkuntzarako programazio espezifikorik, baina, irakasle askok erabili ohi dute haien proiektuetarako. Ondorioa: Lan honi esker, Web 2.0-k dituen helburu nagusiez eta interneten hezkuntzarako baliagarri diren gero eta baliabide gehiago daudela ohartu gara eta horietako batzuk ezagutu ditugu. Gure kasuan, Vimeo eta Youtube aztertu ditugu eta konturatu gara orain arte uste genuena baino erabilgarriagoak direla eta ezagutzen ez genituen aukerak ematen dituztela. Gainera, honi esker, aisia eta hezkuntza uztartzen ari da, gure denbora librean erabiltzen ditugun baliabideak hezkuntzan barneratzen ari baitira.

8

Erreferentziak:
-Red de buenas pacTICas 2.0. 2011. Youtube para las escuelas. Madrid. 27 de diciembre. Interneten eskuragarri: http://recursostic.educacion.es/buenaspracticas20/web/es/difundiendobuenas-practicas/550-youtube-para-escuelas Wikilibros. 2012. Aprendizaje colaborativo. 4 de abril. Interneten eskuragarri: http://es.wikibooks.org/wiki/Aprendizaje_colaborativo/Desaf %C3%ADos_educaci%C3%B3n IKT-ak Lehen Hezkuntzan. 2011. Irakaskuntza kolaboratiboak IKT-ak . Urriaren 30a. Interneten eskuragarri: http://aitzbeltz2011.blogspot.com.es/2011/10/irakaskuntzakolaboratiboa-eta-ikt-ak.html Vimeo. 2012. Interneten eskuragarri: http://vimeo.com/ Wikipedia. Podcast. Interneten eskuragarri: http://eu.wikipedia.org/wiki/Podcast Wikipedia. Ofimatica. Interneten eskuragarri: http://es.wikipedia.org/wiki/Ofim%C3%A1tica Wikipedia. Blog. Interneten eskuragarri: http://eu.wikipedia.org/wiki/Blog Wikipedia. Kontzeptu sistema. Interneten eskuragarri: http://eu.wikipedia.org/wiki/Kontzeptu_mapa

-

-

9

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful