Urtarrilak 30

EZBIOLENTZIAREN ETA BAKEAREN ESKOLA EGUNA

SARRERA
Urtarrilaren 30ean Ezbiolentziaren eta Bakearen Eskola Eguna (EBEE) ospatuko da. Egun hori 1964. urtean ospatu zen estreinakoz. Egun horretan Mahatma Gandhi Indiako lider bakezalearen heriotza gogoratzen da. Izan ere, fanatiko hinduistar batek tirokatu zuen 1948ko urtarrilaren 30ean. Egun horretarako Bakeolak ikastetxean, familian edo zuen Astialdiko Taldean garatu ahalko dituzuen zenbait jarduera proposatzen dizkizue. Ondoko proposamen pedagogikoak lehenengo urratsak emateko baliagarriak diren hiru jarduera biltzen ditu. Horien bitartez, ezbiolentziari eta bakeari buruzko hainbat aspektu ezagutzeko aukera emango dizuegu. Horretaz gain, gai horren inguruan hausnartzeko parada ere izango duzu. Azken jardueraren bidez gai honi buruzko mural bat egingo da Bilboko La Salveko Zubian. Muralismoari buruzko informazio gehiago jaso nahi izanez gero: http://muralarts.org/programs/restorative-justice

HELBURUAK
Indarkeriazko balioak eta jarrerak, eta euren izaera eraldatzailea deskubritzea. Bakearekin eta ezbiolentziarekin dugun konpromisoa berrestea. Kalea berreskuratzea arte eta elkarrizketa kolektiborako gune gisa bakea eraikitzeko asmoz.

HARTZAILEAK
Ikastetxeak Astialdiko taldeak Familiak Herritarrak oro har

METODOLOGIA
Bakeolatik metodo proposatzen da. aktiboa, esperimentala eta kooperatiboa

2

Proposatzen dizkizuegun jarduerak honela banatzen dira:

Jarduerak batera edo banaka egin daitezke, banaka eginda ere zentzua baitaukate.

3

1. JARDUERA. BAKEA ERAIKITZEN
HELBURUAK Bake hezkuntzako oinarrizko jakintzak izatea. Zenbait kontzeptuen irudi estereotipatuari buruz hausnartzea. Bakea, gatazka eta biolentzia kontzeptuak aztertzea. IRAUPENA 30´ MATERIALAK Egunkariak, aldizkariak, artaziak eta kola. EKINTZAREN GARAPENA Taldea bitan bananduko dugu. Agindua; taldeetako batek BAKEA hitzaren inguruko ideia eta sentimenduak irudikatu beharko ditu zatar-paperean marrazkien bitartez; aldizkarietan edota egunkarietan agertzen diren irudiak direla medio, hain zuzen ere. Beste taldeari gauza bera egiteko aginduko zaio, baina GATAZKA hitzaren inguruan. Amaitzeko, ikasgelan jarriko ditugu horma-irudi biak eta zuzendutako galderekin egindako azterketa eta hausnarketa burutuko dugu. Ondoren datozen galderak erabiliko ditugu. EKINTZA AZTERTZEKO JARRAIBIDEAK Zaila ala erraza izan al da zein irudi marraztu pentsatzea? Irudi asko atera al dira? Zer suertatzen zaigu errazagoa imajinatzea, bake ala gatazka irudiak? BAKEAREN HORMA-IRUDIA Zerekin lotzen dugu bake hitza? Zer beharko zenukete zuen bizitzetan bakea egoteko? Zerekin lotzen ditugu bakearen horma-irudiko irudiak, bake positiboa ala bake negatiboaren definizioarekin? GATAZKAREN HORMA-IRUDIA Zerekin lotzen dugu gatazka hitza? Alderdi positibo ala negatiboekin? Zergatik? Zein ezberdintasun dago biolentzia eta gatazkaren artean? Bi talde osatuko dira eta euretariko bakoitzak hainbat material izango ditu. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero begiratu eranskinak.

4

2. JARDUERA. PERTSONA BAKE ERAKITZAILEAK
HELBURUAK Anonimatuan dauden hainbat pertsonen bizitzen atzean dauden bakearen aldeko historia deskubritu. Bakearen aldeko borrokako pertsona garrantzitsuen bizitzen historia ezagutua. “Bakearen aldeko borrokalaria” gure ingurutik gertu dagoen pertsona gisa transmititu.

DENBORA 45 minutu MATERIALA “Bakerako Eraikitzaileen” biografiak eta argazkiak Informazio gehiago jaso nahi izanez gero begiratu eranskinak. EKINTZAREN GARAPENA Talde bakoitza 4 edo 5 lagunek osatuko dute eta bake eraikitzaileak diren lagunen biografien zatiak, eta biografia bakoitzari dagokion argazkia gordeko dituen gutun-azala izango dute. Taldeek pertsona bakoitzaren historia osatu beharko dute paragrafoak modu egokian batuz eta historia argazkietariko batekin lotuz. Bateratze-lanean, dinamizatzaileak pertsona baten izena esango du eta talde bakoitzeko bozeramaileak gainontzekoa kontatuko du, hau da, pertsona bakoitzaren historia eta euren ustez pertsonari dagokion argazkia erakutsiko ditu. EBALUAZIOA Lagunen historiez arituko gara eta nola, itxura batean behintzat, gure inguru hurbilenaren parte izan daitezkeen. Kasu batzuetan, gertaera jakin batek euren bizitza aldatu du, eta horrek eragin du mundu justuago baten alde borrokatzea. Pertsonen historiak interesgarriak iruditu zaizkizue? Zergatik? Zerk iruditu zaizue deigarriena? Pertsona bereziak direla uste duzue? Zergatik? Merezi duten esker ona jaso dutela uste duzue? Zergatik? Zure inguruan besteen esker ona merezi duten pertsonarik dagoela uste duzu?

5

3. JARDUERA. SADAKO ETA MILA KURRILOAK
HELBURUAK -Bonba atomikoen efektuak ezagutu -Ideologia eta mugimendu bakezalera hurbildu -Suntsiketa masiboko armenganako kontzientzia kritikoa sortu -Pentsamentu positiboa sortu DENBORA Ordu 1 MATERIALAK Origami paperak EKINTZAREN GARAPENA Monitoreak Hiroshima eta Nagasakin gertatu zena azalduko du. http://es.wikipedia.org/wiki/Bombardeos_at%C3%B3micos_sobre_Hiroshi ma_y_Nagasaki Ondoren, Sadakoren irakurriko dugu http://eu.wikipedia.org/wiki/Sadako_Sasaki Amaitzeko, taldeka edo banaka, kurriloa egiten ikasiko dute. http://monkey.org/~aidan/origami/crane/index.html

ITURRIA

Gernikako Bakearen Museoko “Hiroshima eta Nadashaki” Tailerraren egokitzapena. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero begiratu eranskinak.

6

4. JARDUERA. ZER EGIN DEZAKEGU? EZBIOLENTZIAREN MURALA
HELBURUAK Herritarren kohesio soziala erraztea artearen bitartez. Euskadiko bizikidetzaren gaiari heldu ikuspuntu pertsonal eta sentikor batetik abiatuta. Artelan publikoak ekoiztea, artista profesionalen eta oro har gizartearen inplikazioarekin. IRAUPENA Ordubete MATERIALAK Verónicak eta Christina Werckmeister-ek bidalitako margotzeko kit baten bidez www.muralismopublico.com

EKINTZAREN GARAPENA Adierazpen-askatasunaren ideia, guztiok dugun hitz egiteko beharra, bestearengana irekitzeko premia, esploratuko dituen lan bat sortu nahi da. Sormen prozesu batean oinarritzen da proiektua eta gogoeta egin nahi du Euskadin bakea lortzeko hainbat balioren inguruan: oroimena, etorkizuna, askotarikotasuna, ulermena, pluraltasuna, enpatia, tolerantzia eta bizikidetza. Momentuan ateratzen zaizuna pinta dezakezu. Zerbait abstraktua izan daiteke, marrak, kurbak, edo, ausartzen bazara, paisaia bat, hitz bat, gauzaki bat. Ez zenuke presiorik sentitu behar, adierazteko askatasuna baizik Zuretzat garrantzi berezia duen irudi bat sar dezakezu. Informazio gehiago jaso nahi izanez gero begiratu eranskinak.

7

KONTAKTUA
Edozein zalantza argitzeko edo kontsultaren bat egin nahi izanez gero: Bakeola Gatazketarako bitartekaritza zentroa Arduraduna: GORKA RUIZ SANTANA Posta elektronikoa: gruiz@bakeola.org
LAN TALDEA: AINHOA FERNANDEZ DE LABASTIDA IRANTZU AURREKOETXEA PEREZ MAIDER MARTIARENA ARRASTUA MARTA ORTEGA SANCHEZ ROCIO SALAZAR TORRE ZIORTZA BERGARA MENDIGUREN

EDE Fundazioa Simon Bolivar Kalea 8b, 48010 Bilbao 94 400 99 99 www.bakeola.org bakeola@bakeola.org https://www.facebook.com/Bakeola http://www.twitter.com/bakeola http://www.youtube.com/bakeola http://www.scribd.com/bakeola

8

Sign up to vote on this title
UsefulNot useful