You are on page 1of 34

DONOSTIAKO ESKOLAKO AGENDA 21

ELIKADURA
GURE ELIKADURA ZAINTZEN AL DUGU?

Garai bateko baserrietan...

abere mota ugari izaten ziren eta...

...barazki eta fruta espezie asko.

Baserrian ekoiztutakoa...
etxean jateko izaten zen eta...

...azokan saltzeko.

Baina gure barazkiak: euskaldun peto-petoak al dira?


Beraien jatorria

Gaur egungo egoera: Hemen ekoiztutako elikagaiak urrutian saldu eta urrutiko elikagaiak hemen saldu. Bost enpresek elikagai gehienak (%70) kontrolatu.

Mundua alderantziz?

Enpresa hauek beraien produktuak sortzeko prozesuak ez dira egokiak:


- Produktu toxiko asko erabili. - Biodibertsitate galera ekarri. - Energia asko kontsumitu. - Baldintza sozialak ez bete(esplotazioa).

GAUR EGUNGO EGOERA

Espainian erosketak egiteko azaleraren %82-a supermerkatu eta hiperrak dira.

KANPOTIK EKARRITAKO ELIKAGAIAK


ELIKADURAREN URRATS EKOLOGIKOAREN ZATIRIK HANDIENA GARRAIOARENGATIK DA.
Elikagai horiek guregana iristeko beharrezkoa da:
- Bidairako prestatzea (hainbat tratamendu eta bilduki egokia). - Garraioa (CO2 isurpenak).
Espainian jaten diren sagarren % 36-a Chiletik dator !!!!!

Petrolioaren igoerak janarien prezioaren igoera dakar, normalean. Baina, petrolioa jaten al dugu?

Ondorioz:
Bertako produktuak nekez saltzen dira kanpokoak baino garestiagoak direlako eta nekazariei ez die konpentsatzen egiten duten lana irabazten dutenarekin.

Eta baserriak utzi eta desagertzen doaz edo...

...espezializaziora jotzen dute.


Abereak: - Haragitarako - Esnetarako - Gaztagintzarako

...espezializazioa
Barazkigintza negutegiei esker

...espezializazioa

Nekazal turismoa

Iturritxo baserria (1894)

Iturritxo landetxea (2009)

Gure aldetik, zer egin dezakegu?


Gure eguneroko elikaduran kontuan izan beharreko 2 aholku:

Garaian garaikoak

Tokian tokikoak

Gertu duguna jatea, ekologikoa jatea bezain edo garrantzitsuagoa da


Jorge Riechman

Merkatuan ditugun produktu aukeretako batzuk Produktu ekologikoak

Bidezko merkataritza

Merkatuan ditugun produktu aukeretako batzuk Slow Food mugimendua: Janari motela Fast Food: Janari azkarra

Elikagai transgenikoak

Elikagai ekologikoak kontsumitzeko 10 arrazoi Autonomikoa Europearra (hautazkoa) (derrigorrezkoa) 1. Osasungarriak dira.
2. Ez dute gehigarri sintetikorik. 3. Ez dute pestizidarik. 4. Ez dute genetikoki aldatutako organismorik. 5. Ez dituzte antibiotikorik. 6. Ingurunearekiko jasangarriak dira. 7. Kalitate maila gorena dute. 8. Animalien ongizatearekiko errespetua dute. 9. Naturarekiko ere errespetua dute. 10. Zaporetsuagoak dira.

(Berria)

Bidezko Merkataritza
Bidezko Merkataritza Kontsumo Arduratsuaren aukera etiko bat da. Adsis, Alboan, Critas Gipuzkoa, Emas Gizarte Fundazioa eta Setem gizarte erakundeek osatzen dute Donostiako Bidezko Merkataritza Taldea

Ba al dakizu zer ari zaren erosten? Nondik datozen kontsumitzen dituzun produktuak? Zein baldintzatan ekoizten diren? Ba al dakizu zer finantzatzen duzun zure erosketarekin?

Beste aukerarik al duzu?


Bidezko Merkataritza pertsonen duintasuna defendatzen duen eta kulturak eta ingurumena zaintzen dituen aukera bat da.

?
Slow Food
- Kalitatea - Mahai ingurua - Osasuna - Zaborra

Fast Food

Elikagai transgenikoak
Ingenieritza genetikoaren bidez lortutako organismoak dira: beste espezie baten genea txertatuta daramate.
Zertarako? Gehiago irauteko. Herbizidak jasateko. Intsektuen izurriteak jasateko. Gehiago ekoizteko.

Elikadura arduratsua
- Beharrezkoa dena bakarrik kontsumitu. - Saltokiaren garrantzia. - Produktuak: tokikoak, garaikoak eta ekologikoak. - Jatorri deiturako produktuak kalitatea ziurtatu. - Produktu freskoak erosi, ontziratuak edo industrialak erosi beharrean. - Heldu gabeko produktuak baztertu (txikiak). - Adi transgenikoekin!! - Bidezko merkataritza. - Elikadura hezkuntza.

Donostian elikadurari buruz zer?

Ekolapiko proiektua

Etxekolanda proiektua
Gure Baserriko Esnea Kontsumo taldeak

Ametzagainako aisialdi baratzen proiektua

EKOLAPIKO PROIEKTUA

Ekolapiko ikastetxeetako jantokietan elikadura ekologikoa eta orekatua txertatzeko proiektua da, bertako eta garaiko produktu ekologikoen erabileran oinarritua.

Ekolapiko egitasmoan Kutxa Ekogunearekin batera, Biolur, Cristina Enea Fundazioa, ENEEK, Gipuzkoako bailara bakoitzeko landa garapen elkarteak eta Manttangorri elikagai ekologikoen enpresa banatzaileak parte hartzen dute.

ETXEKOLANDA PROIEKTUA Baratza ekologikoak hiriko terraza eta balkoietara zabaltzeko egitasmoa da. Parte hartzaileak landa eremuan bezala senti daitezen, Lugaritz kultur etxea soro, laborantza mahai eta beharrezko lanabesekin hornitu dute.

GURE BASERRIKO ESNEA


Baserriko Esnea ekimena Behemendi Donostialdea-Bidasoako Landa Garapenerako Elkarteak eta Cristina Enea Fundazioak aurkeztu eta Donostiako ikastetxeen eskura jartzen duten proposamen didaktikoa da.

Proposamen honen bitartez, irakasleei baserriko esnearen inguruko ezagutzak lantzen lagunduko dien hezkuntza materiala eskaini nahi dugu, ikasleek, goizero edaten duten esnea ezagutzeko balioko dieten aktibitate batzuen bidez.

KONTSUMO TALDEAK DONOSTIAN 40 kontsumo talde inguru daude Gipuzkoan eta 600 bat familia elikatzen dira asteroko saskien bidez. 60 baserritar baino gehiago daude sare honetan inplikatuta. Talde bakoitzak, hogei bat lagun elkartzea, taldea osatzea eta baserritar batekin harremanetan jartzea erabakitzen du.
Donostian abian dira hauetako talde batzuk:

Antiguaotarrak I eta II Miramongo Taldea


Bidebietako Desazkunde Taldea Egiako Kontsumo Taldea Amarako Taldea Intxaurrondoko Taldea Kortxoenea gaztetxeko Taldea (Grosen) Ibaserri Taldea (Ibaetan) ...

KONTSUMO TALDEAK DONOSTIAN


Helburuak:
- Nekazal mundua hirira gerturatu. - Ekoizle-kontsumitzaile harreman zuzena sortu. - Baserritarrentzat irtenbidea aurkitu. - Astero barazkiez osatutako saski bat eskuratu

Elikagaien ezaugarriak:
- Zuzenean baserritik jasotakoak.

- Sasoian sasoiko produktuak.


- Modu jasangarrian ekoiztutakoak (produktu ekologikoak)

Prozesua:
- Baserritarrak produktuak ekoiztu; herrira jeitsi eta kontsumitzaileekin bildu; saskiak banatu eta produktu berriei buruz hitz egin.
Saskiengatik ordaintzen den guztia ekoizleak hartzen du!

AMETZAGAINAKO AISIALDI BARATZEN PROIEKTUA


Helburuak:
Aisialdirako beste alternatiba bat eskaintzen da baratzen bidez, onura asko dituen aktibitatea da, autokontsumoa bultzatzeko tresna da, bide batez, txabolismoa eta lurraren erabilera desegokiari aurre egin eta nekazaritza ekologikoa bultzatu dezake.

Prozesua:

Proiektu honetan parte hartu nahi duenak formakuntza bat jaso beharko du

Munduan ia 250.000 landare espezie ezagutzen dira

Baina %3-a baino gutxiago erabiltzen dira soilik

Zeintzuk dira Euskal baratzetako nekazal barietateak?


Baserrietan, historian zehar garatuz joan diren tomate, piper, letxu eta baratzeetan dagoen edozein barazki dira. Familiatik jaso dituzten haziak, erein eta gorde izan dituzte urteetan zehar. Haziak, elkartruke bidez edota inguruko azoka batean jaso izan dira ere.

Orokorrean, erregistratu gabeko haziak dira eta ez dira katalogo komertzialetan azaltzen, baina inguruan balio handia dute, inguruko egoerara fisikoki moldatuta daudelako.

Euskal Herriko baratzetako haziak arriskuan daude:


- Hazien %70 desagertzeko zorian dago, - %27 arrisku larrian dago, - %1 arrisku ertainean.

Zergatik?
- Nekazarien adina altua eta haien baratzak ustiatzeko ondorengo belaunaldien falta.
- Bertako barietateak erabiltzen dituzten nekazari kopuru baxua. - Erosotasunagatik, landareak eta haziak erosteko joera. - Erregistratuta ez dauden barietateak elkartrukatzeko dagoen debekua. - Erregistratuta ez dauden haziak eta landareak saltzeko debekuak.

Euskadiko Hazien Sarea: Tokiko barietateak mantendu,


berreskuratu eta zabaltzeko helburua duen elkartea
Adb:

Arabako babarrun pintoa

Tolosako babarruna

Gernikako indaba

Nola lagundu dezakete baserritarrek? Tokiko barietateak ereiten Barietate ezberdinei buruzko argibideak edota haziak emanez Barietate bat gordetzeko konpromezua hartzen; hazia erein eta lortutako haziaren zati bat itzuliz Hazien sarean lana zabaltzeko hitzaldiak, . eta abar antolatzen Baratzetik hazia gordetzen

2012-2013 Ikasturtea