You are on page 1of 4

Sofa Olaso 2AD

9.Gaia: Lurraren barruko dinamika


9 Mendien eraketa
Lurreko mantuaren behealdean, mentua eta nukleoa ukipenean dauden eremuan, oso tenperatura altuak daude, eta harri beroko korronteak sortzen dira. Leku horietan, behetik berotzen direnez, magma sortzen da, eta horrek, gainazaleraino igotzean, sumendi- jarduera eragin dezake. Magma eragiteaz gain, goranzko korronte horiek, hoztu eta mantuan berriro hondoratzen direnean, plaka litosferikoak mugiarazten dituzte. Bi kontinentek elkarrekin talka egitean lurrazala loditzen denean, mendilerroak eratzen dira, esate baterako, horrela sortu dira Pirinioak eta Himalaia. Bi erliebe mota: Lurrazaleko leku bero horietako sumendi- jarduerak oso kono bolkaniko garaiak era ditzakete. Ozeanoen hondoan eratzen direnean, artzipielago bolkanikoak sortzen dira; adibidez: Hawaii eta Kanariar uharteak. Erliebeak plaka litosferikoen arteko talkaren ondorioz edo lurrazaleko gune beroetako sumendi- jardueraren ondorioz era

daitezke. Bi erliebe mota horiek mantuaren goranzko eta beheranzko korronteetin lotuta daude. Lurreko erliebea. Kontinenteak eta itsas hondoak: Gure planetan gertatzen diren prozesu geologiko guztiek erliebe bereizgarria eragin dute. Kontinenteak: kontinenteen altuera seirehun metrokoa da. Hiru erliebe forma nabarmentzen dira: Mendikateak: Altuera handiko mendiek osatutako lerroak dira; adibidez, Himalaia mendikatea Asian, eta Andeak Hego Amerikan. Espainian, Mendikate Betikoa, Pirinioak eta Kantabriar mendikatea azpimarratu behar ditugu. Ordoki Handiak: Ezkutuak ere esaten zaie. Eremu zabalak dira, ia horizontalak; esate baterako, Amazonas ibaiaren ordokia Hego Amerikan, eta Sahara basamortuko ordokia Afrikan. Plataforma kontinentalak: kostaldeko lerrotik itsas zabaleko zenbait kilometrora hedatzen dira. Gehienez, 300- ko sakoneran daude, eta urpean badaude ere, kontinenteen ertza osatzen dute. Ozeanoen Hondoak: 4500m-ko sakonean daude. Hauek nabarmentzen dira: Ozeano- mendikateak: Ozeano-dortsalak ere esaten zaie; esate baterako, Ozeano Atlantikoan dagoena. Haietan, oso sumendi- jarduera handia dago. Ozeano- fosak: Ozeanoetako sakonerarik handieneko lekuak dira; adibidez, Marianetako fosa eta Japoniakoa. Ordoki abisalak: Itsaslabarreko eremu lauak dira. Planetako ordokirik zabalenak dira, eta batez beste 4.000 eta 4.500m bitarteko sakoneran daude. Itsaspeko sumendiak: Erliebe isolatuak dira. Zenbait kasutan, ur azaletik irteten dira eta artxipielago bolkanikoak eratzen dituzte. Hala sortu ziren Hawaii eta Kanariar uharteak.

10 Barne-prozesuek eragindako arriskuak


Sumendi-erupzioak eta lurrikarak oso arriskutsuak dira jarduera geologorik handieneko lekuetan bizi diren gizakientzat. Aurreikuspena arrisku bat izateko eta kalteak gertatzeko zer aukera dauden ebaluatzeko neurri multzoa da. Horretarako, arrisku-mapak egiten dira. Lurrikarak edo sumendi-erupsioak gertatzeko zer probabilitate dagoen adierazten dute mapa horiek, eta haiek egiteko, geologoek zenbait faktore hartzen dituzte. Prebentzioak zenbait neurri hartzen ditu barnean, arriskua gauzatuz gero kalteak ahalik txikienak izan daitezen. Iragarpena arriskutzua noiz eta non gauzatuko den jakiten saiatzen da, eta lurrikara ala sumendi-erupzio izango den asmatzea. Ez dago seismoak eta erupzioak noiz eta non gertatuko diren iragartzerik, baina ikerketei esker jakin dugunez, zenbait seinalek adierazten dute haiek hauteman eta gutxira erupzioen edo seismoren bat gerta daitekeela. Alerta goiztiarreko sistemak Gaur egun, mailaka buia daude mundu osoko ozeanoetan, finko kokatuta, ur-masak astin ditzaketen olatuei, haizeari eta mugimendu sismikoei buruzko informazioa jasotzeko. Buia horiek Alerta Goiztiarreko Sistema ( SAT) bat osatzen dute.

11 Barne- eta kanpo- prozesuen arteko elkarreragina


Litosferaren lekualdaketa bertikalei mugimendu isostatikoak esaten zaie. Mugimendu horien bidez, zenbait lekutan hondoratu eta beste batzuetan altxatu egiten da litosfera. Txalupa batean zama bat jartzen denean, pixka bat murgiltzen da uretan. Gauza bera gertatzen da litosferarekin: haren gainean materialak jartzen direnean, hondoratu egiten da. Litosfera hondoratzeko mugimendu bertikalari subsidentzia deritzo. Litozferaren gainean materialak jalkitzten direnean gertatzen da. Glaziako baten ondoren izotza desagertzean, edo mendigune baten materialak higatzean, litosferak gora egiteko joera du, masa zati bat kentzen baitzaio. Horri igoera isostatikoa esaten zaio. Askotan, Lurraren gainazalean eragiten duten agente geologikoek eta barne- prozesuek kontrako eraginak dituzte.

You might also like